Está en la página 1de 16

HEGO URIBEKO

HERRI KOMUNIKABIDEA
DOAN GEURIA.EUS
2016ko AZAROAren 3a #023
ARRIGORRIAGA
BASAURI
GALDAKAO
UGAO
ZARATAMO

BASAURIN BE BAGARA
Azaroan zehar argitaratuko diren
euskararen aldeko erronkaz beteta
dator aurtengo herri ekimena 4 6

ONDDOZALEAK
HEGO URIBEKO
FUNGIPEDIA 4 12

Oinarrizko zergak izoztea proposatu


berri du gobernu taldeak Basaurin
Jarduera Ekonomikoen eta Ondasun Higiezinen
gaineko zergak bere horretan mantentzea
proposatu dio gobernu taldeak oposizioari

Kezkati agertu da Udala, diru-sarrerek behera


egiten badute eta oinarrizko gastuek gora,
ezinezkoa baita oreka finantzieroa lortzea 4 5

BASAURI

Bizkaiko Bertsolari
Txapelketaren bigarren
finalaurrekoa hilaren
27an Artunduagan
Hego Uribeko lau bertsolarik
hartu dute parte Bizkaiko
txapelketan 4 2-3
ZARATAMO

Gurutzalden
etxebizitza tasatuak
eraikitzeko bidea
ireki du Udalak 4 13
ARRIGORRIAGA

HITZEKIN JOLASEAN
ZUZTARLUZEN
4

GALDAKAO

4.000 lagunek hartu


dute parte II. Eternal
Runningen 4 9

SAKONEAN 2-3 IRITZIA 4 BASAURI 5-7 ARRIGORRIAGA 8 GALDAKAO 9 ARGAZKIAK 10 UGAO 11 ELKARRIZKETA 12 ZARATAMO 13 AISIA 14 AGENDA 15 KONTRA 16

BASAURI

90 milioi euroko inbertsio


berriak aurreikusten ditu
Sidenorren zuzendaritzak
2017ko uda ostean hasiko dira lanean
langile berriak. 2018tik aurrera, behin
fabrika egonkortuta, 80 eta 90 milioi euroko
inbertsioak aurreikusi dituzte, Europako
lehiakorrenen artean izateko asmoz 4 5

Gu Interneten
.EUS gara

"Giligili.eus gara euskaldunak garelako.


Bizitzako arlo guztietan euskaraz bizi
garenez .EUS-ekin identifikatzen gara"
Manoli Bengoetxea
Iratxe de Guinea
Arropa Denda - Bilbo

giligili.eus

Dagoeneko 6.000 enpresa,


erakunde eta lagunek .EUS
domeinua dugu

Eskatu zurea!

www.domeinuak.eus

gure domeinua

SAKONEAN

2 Geuria Azaroa 2016

HEGO URIBE

Neurriz eta errimaz


Hego Uribeko lau bertsolarik hartu dute parte aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
Azaroaren 27an Basaurin izango du bigarren finalaurrekoa lehiaketak
testua eta argazkia MAIDER IBAEZ
HEGO URIBE
Udaberriko Fasea atzean geratu ondoren,
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak aurrera
darrai udazkenean ere. Urriaren 15ean hasi
eta saioz saio abenduaren 17ra bitartean
jokatuko dira gainontzeko kanporaketak,
finalaurrekoak eta finala.
Aurten Txapelketak formatu aldaketa izan du eta fase berri bat gehitu zioten antolatzaileek: Udaberriko Fasea.
Bederatzi saio izan ziren eta 56 bertsolarik parte hartu zuen. Tartean, Hego
Uribe eskualdeko lau bertsolari: Joseba
Artza Zubillaga (4. postuan bukatu zuen
Udabarriko Fasea 183,5 punturekin), Arkaitz Zipitria Mendizabal (18. postuan
amaitu zuen 168,5 puntu lortuta), Txaber
Ormazabal Villanueva (22. postuan bukatu zuen 164,5 punturekin) eta Iker Garitagoitia Astigarraga (41. postuan amaitu
zuen 144,5 punturekin).
Lehenengo 25ak sailkatu ziren Udagoieneko Fasea jokatzeko, eta horiei beste bost bertsolari gehitu zitzaizkien -Bizkaiko Txapelketako finalean inoiz kantatu
duten bertsolariak-: Beat Ugartetxea Os-

tolaza, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas,


Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Miren
Amuriza Plaza eta Peio Ormazabal Villanueva.

Udagoieneko saioak
Udagoieneko Fasea urriaren 15ean hasi
zen. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko
eta final nagusia jokatu behar izango dituzte sailkatu diren 30 bertsolariek.
Lehenengo kanporaketa Mungian izan
zen. Bertan Miren Amuriza berriztarrak
puntu gehien lortu zituen (531 puntu) eta
finalaurrekoetarako txartela eskuratu
zuen. Abenduaren 3an Larrabetzun ospatuko den finalaurrekoan parte hartuko du.
Bigarren kanporaketa Sestaon jokatu zen urriaren 22an eta Eneko Abasolo
Abarkas bertsolariak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela (447 puntu lortu
zituen). Markina-Xemeingo finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 19an.
Igorrek hirugarren kanporaketa hartu zuen urriaren 23an. Beat Ugartetxeak
irabazi zuen kanporaketa 487 puntu lortuaz eta Basauriko finalaurrekoan izango
da azaroaren 27an. Arkaitz Zipitria arrigorriagarrak kanporaketa horretan parte
hartu zuen eta bosgarren bukatu zuen 382
punturekin.

Urriaren 29an laugarren kanporaketa


ospatu zen Leioan. Bertan. Ibon Ajuriagojeaskoa nagusitu zen 483 puntu eskuratuta
eta horrela, finalaurrekoetarako txartela
lortu zuen: Larrabetzun izango da abenduaren 3an. Kanporaketa horretan Joseba
Artza etxebarritarrak parte hartu zuen eta
laugarren bukatu zuen (460 puntu).
Bosgarren eta azken kanporaketa Zaldibarren izango da azaroaren 5ean eta bertsolari hauek hartuko dute parte: Beat
Romero, Beat Vidal, Eneko Arrate, Igor

Joseba Artza,
Arkaitz Zipitria,
Txaber Ormazabal
eta Iker Garitagoitia
hegouribearrek hartu
dute parte udaberriko
fasean. Artza, Zipitria
eta Ormazabalek aurrera
egin dute Udagoieneko
fasera arte

Menika, Nerea Ibarzabal eta Txaber Ormazabal arrigorriagarra.

Finalaurrekoa Basaurin
Kanporaketak behin amaituta, azaroaren
19tik abenduaren 3ra bitartean finalaurrekoen txanda iristiko da Bizkaiko hiru udalerrietara.
Aurreneko finalaurrekoa Markina-Xemeinen izango da eta bertsolari hauek
parte hartuko dute: Jone Uria, Oihana Bartra, Eneko Abasolo Abarkas, Zaldibar-

Onintza Enbeita,
Xabat Galletebeitia
eta Beat Ugartetxea,
arituko dira, besteak
beste, Artunduagako
kiroldegian, hilaren
27an 17:30ean hasita

DATUAK
HEGO URIBE ESKUALDEA
protagonistak

Bertso harrobia
Hego Uribe eskualdean 23 ikastetxek
hartzen dute parte Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen bertsolaritza
ikastaroetan: Arrigorriagako eskola,
Basauriko ikastetxeak (Arizko ikastola, Etxegarai, Kareaga Goikoa, Bizkotxalde, Basozelai-Gaztelu, Soloarte,
Sofia Taramona, Basauri Kooperatiba,
San Jose), Etxebarriko Kukullaga eskola, Galdakaoko ikastetxeak (Aperribai,
Urreta, Gandasegi, Unkina eta Eguzkibegi), Ugaoko eskola eta Zaratamoko
eskola. Guztira, 1.562 ikasleek hartzen dute parte ikastetxeetan lantzen
dugun bertsolaritza ikastaroetan, diote antolatzaileek.

BBK Txapelketan irabazle

BBK Bertso Txapelketaren finala / Geuria

Abenduaren 17an
ospatuko da Bizkaiko
Bertsolari Txapelketako
final nagusia, Bilboko
Bizkaia Aretoan
ko irabazlea (azaroaren 5ean jakingo da),
puntuazioaz hirugarren eta seigarren sailkatuak.
Bigarren finalaurrekoa Basaurin ospatuko da azaroaren 27an Artunduagako
kiroldegian, 17:30etik aurrera. Bertan arituko dira Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Beat Ugartetxea eta puntuazioaz
lehenengo, laugarren eta zazpigarren sailkatuak.
Abenduaren 3an hirugarren eta azken
finalaurrekoa helduko da Larrabetzura.
Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Ibon Ajuriagojeaskoa eta puntuazioaz bigarren,
bosgarren eta zortzigarren sailkatuek parte hartuko dute.

BERTSOAREN EKOSISTEMA
HEGO URIBE ESKUALDEAN
Hego Uribe eskualdean gaur egun bi bertso eskola daude:
Arrigorriagakoa eta Galdakaokoa. Bietan taldetxo bana
batzen da astero, dio Arkaitz Zipitriak, Hego Uribeko
bertso-eskolen koordinatzaileak: Horiez gain, Galdakaon
gaztetxoen talde bat sortzea lortu dugu aurten.
Bertso eskoletan, bakoitzak bere bertso jarduna sortu eta garatzen duela diote Bizkaiko Bertsozale Elkartetik. Bakarrik zein taldean bertsotan eginez, eta ondorioz,
elkar elikatuz, diote. Era berean, besteei laguntzea ere
garrantzitsua dela azpimarratu dute, izan ere, elkarrekin ekinez ikasten baita bertsotan. Gainera, bertsoaren
ekosistema ezagutzeko aukera ere badago bertso eskoletan, bertso mundura murgildu eta alde desberdinak jorratuz. Hala nola, bertso saioen antolakuntza, gai-jartzailetza, epailetza, plazako bertsoak edota txapelketakoak.

Joan den martxoaren 18an Bertsolari


gazteen BBK Txapelketaren finala ospatu zen Bilboko Kafe Antzokian eta
Hego Uribe eskualdeko ordezkariak
suertatu ziren garaile Busturialdeko
taldearen aurretik. Lehiaketa parekatua
burutu ondoren, Ander Anakabe Lekue,
Enare Muniategi Etxabe, Iker Garitagoitia Astigarraga, Txaber Ormazabal
Villanueva, Andere Molinuevo Martin
eta Iker Molinuevo Martin herritarrek
osatutako Hego Uribeko taldea izan zen
onena.

ARKAITZ ZIPITRIAREKIN
BERBAZ
Arlo guztiak ikutzen ditugu bertso eskoletan, dio Zipitriak.
Bizkaiko Bertsozale Elkartetik diotenez, beste herrietatik izena eman nahi dutenak Arrigorriagako bertso
eskolara bideratzen ditugu. Horiek horrela, ateak zabalik
dituztela gogorarazi nahi dute bai Arrigorriagako bai Galdakaoko bertso eskolek: Horretarako, Bertsozale Elkartera deitu eta herriaren eta interesen arabera bideratuko
zaituztegu batera edo bestera, diote.
Basauriren kasuan, nahiz eta egun bertso eskolarik ez
izan, hainbat saio antolatzen ditu bertako bertsozale talde
batek. Esate baterako, San Migeleko eta Basauriko jaietan
bertso-saioa antolatzen dute, baita lantzean behin bertso
-bazkariren bat edo beste. Era berean, Basauriko bertsozale taldeak inguruko saioak antolatzen ditu.

A17. Final nagusia Bilbon


Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final
nagusia abenduaren 17an ospatuko da
Bilbon, Bizkaia Arenan. Bertan, Markina-Xemeingo, Basauriko eta Larrabetzuko
finalaurrekoetan sailkatutako irabazle bakoitzak parte hartuko du, baita puntuazioz
lehenengo bost sailkatuek ere.
Udagoieneko sarrerak erosteko bi aukera izango dituzte bertsozaleek. Alde
batetik, Internet bidez, www.bertsosarrerak.eu webgunean, eta beste alde batetik, saio guztietan jarriko dituzten txarteldegietan. Kasu hauetan, txarteldegiak
16:00etan irekiko dituzte (final nagusiaren egunean 15:00etan).

HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA GEURIA.EUS

4 IRITZIAK

iritziak

Geuria Azaroa 2016

GUTUNA

IRITZIA

Gezurrak, isekak eta


umiliazioak Uribarrin

Mendekotasun
ikusezina

APARKALEKUAREN KONTRAKO

KARMELO AYESTA
euskalzalea

URIBARRIKO AUZOKIDEAK

BIDALI ZURE IRITZIA


info@geuria.eus

tentatu ekologikoa gauzatu da Basauriko bihotzean, udalerriko azken baserrietako bat jaso
zuen Uribarri auzoan, hain zuzen ere. Zementuaren,
kearen, zarataren, trafikoaren eta kutsaduraren alde
sakrifikatutako beste gune berde bat. 80 ibilgailu jasotzeko lekua izango duen gainazaleko aparkaleku batek
hartuko du denbora gutxi barru, orain arte belardiek,
zuhaitzek eta loreek hartzen zuten 6 hektareako espazioa. Horien artean zegoen, besteak beste, gure
herritar askoren hainbat janari gozatu duen ereinotza.
Hondeamakinek dena suntsitu eta txorien kantua isilarazi dute.
Uribarriko baserria suntsitu zuen proiektuarekin
gertatu zen bezala, aparkaleku honen proiektuan nagusi izan dira, hasiera-hasieratik, iluntasuna, gezurra
eta herritarren partaidetza baztertzea. Auzoko herritarrei ez zaigu inoiz gure iritzia eskatu eta ez dugu inolako informaziorik jaso, obrak hasi aurreko egunetan
atarietan jarritako oharra izan ezik.
Zuhaitzak errespetatu behar zituztela esan zuten,
bi makal handi barne. Udalak, bertara orain 14 urte
eraman zirela esaten duen arren, inguruko zaharrenek
ondo gogoratzen dituzte euren haurtzaroan, baserria
eta ur-putzua gogoratzen dituzten bezala. Zuhaitzak
ez zituztela ukituko esan zuen Udalak eta, zerbait
egitekotan, beste leku batera eramango zirela. Gezurra, desegin dituzte, izurritea zutela esanez. A ze
kasualitatea, aparkalekuaren lanak aurreratuta zeudela
hautemandako izurritea! Duela urtebete beste zuhaitz
batzuk mozteko erabili zuten aitzakia bera. Inork ikusi
ez zuen ustezko txostenean oinarrituta. Berriro ere,
gardentasun falta. Nik agintzen dut. Nik badakidalako
zer den herriak behar duena, eta zuk ez. Handik denbora gutxira, itxuraz gaixorik zeuden espezie horiek,
aipatu dugun ereinotza barne, indarberrituta eta osasunez beteta azaleratu ziren.
Udal gobernu taldea poz-pozik dago. Euren plana
herritarren ia oposiziorik gabe gauzatu dute. Alkatea
eta Hirigintza zinegotzia eta teknikariak A Talde hark
egiten zuen moduan ikusten ditugu: Zenbat atsegin
dugun gure planak ondo ateratzea.
Udalerriko erakunde ekologistak ahal izan duten
punturaino mobilizatu dira, eta oposizioko indar politikoek ia ez dute gai horri buruzko inolako interesik
erakutsi.
Uribarriko auzokide asko abandonatuta, umiliatuta
eta engainatuta sentitzen gara. Gaur, Basauri zikinagoa, tristeagoa, beltzagoa da. Udalerrian aparkatzeko arazo gutxien duen guneetako batean azpiegitura
horrek izango duen erabilerari buruz beste egun batean
hitz egingo dugu. Orain amorrua eta tristura dira nagusi.

IRITZIA
SAIOA HERNANDEZ
sexologa

Polimaitasuna

alakoa izan daiteke ezkontza


gonbidapen bati emandako
erantzuna: Kaixo familia
lehengusinaren ezkontzara bi mutilekin
joango naiz, bera izan da nire maitasun
istorioa hasieratik ezagutu duen bakarra
eta noski, hirurak gonbidatu gaitu.
Bi pertsona edo gehiagorekin harremana izatea da polimaitasuna. Garai
batzuetan ligatzea ezinezkoa egiten
zaigu eta beste batzuetan maitasuna
gure alde jartzen denean, nola esan
ezetz gustuko dituzun bi mutilekin
egoteko aukerari?
Bikotea harreman eredu bakarra edo
ideala duten herrietan ere egon badaude
polimaitasun harremanak. Bai, Basaurin, Arrigorriagan, Bilbon zein Leioan
izan badira.
Alde batetik, gero eta emakume
gehiagok maitasun erromantikoa kritikatu eta feminismoaren teorietatik
hasita harreman eredu desberdinak
sortzen dituzte. Bestetik, pertsona
asko, pentsatu eta espero ez genuen
arren, harreman poli hauetan murgildu
ginen, aukera izan genuenean. Bikote
itxiaren mugak duten garrantzia baliogabe bihurtzen dira, eta ez dugu behar
mugek ematen duten babesa, maitasun bikoitz edo hirukoitz baten energia
dugulako. Beste batzuk, beti jakin izan
zuten haien kuriositate erotikoa eta
maitatzeko gaitasuna handia izateagatik polimaitasuna zela bere sexualitatea
hoberen azaltzen zuen hitza. Ezagun
batzuen iritziak bilduz, zailtasunak ere
izaten dituzte, batzuetan segurtasuna
galtzea, lehia sortzea edo esparru publikoan mugitzea.
Homosexualitatearekin gertatu zen
bezala armairutik atera eta eskubide
berdinak eskatzen hasi dira; ezkontzeko eskubidea edo seme-alaben erregistroa egiterakoan. Noizko?

azen behin Euskal Herrian lau biztanleko herria: hiru euskaldunak ziren eta bat erdaldun
elebakarra. Euskaldunek euskaraz egiten zuten
beti euren artean, baina erdarara pasatzen ziren erdaldun
elebakarraren aurrean. Herri horretan erdara zen nagusi:
hiru elkarrizketatatik bat zen euskaraz eta bi erdaraz.
Estatistika-kalkulu hutsa da. Ez al da bitxia? Nola lortu
daiteke, beraz, euskararen erabilera normalizatzea?
Flandesko lagun batek argitu zidan gaia. Honela azaltzen zuen bere hizkuntza-jokabidea: Flandestar guztiok
dakigu frantsesa eta gutariko askok ondo hitz egiten dugu.
Flandesen gaudenean, frantsesez hitz egiten dugu gure solaskidea frantses elebakarra bada. Hala ere, batzuetan uko
egiten diogu frantsesa erabiltzeari: esaterako, gure solaskidea Flandesen bizi den frantses hiztuna dena dakigunean.
Ezustekorik ez, flandesera da hango hizkuntza nagusia. Flandesen balego gure herritxoa, bigarren hizkuntza
ikasi beharko luke herriko elebakarrak herrikideekin
komunikatzeko, eta euskara izango litzateke hizkuntza nagusia. Baina Flandestarraren hizkuntza-jokabidea
pentsaezina da askorentzat gurean.
Euskaldun gehienok gaztelerara pasatzen gara herrikideak ez badu euskara ulertzeko gaitasunik. Bestearen onerako egiten dugula pentsa daiteke, baina horrela
jokatuta, inplizituki esaten diogu elebakarrari euskara
ikastea ez dela ez garrantzitsua ez premiazkoa, eta ez diogu aukerarik eskaintzen euskara ikasteko.
Gure diskurtsoa bestelakoa da. Euskara Aholku
Batzordeak aho batez onartutako testuak dio herritar
guztiek bi hizkuntza ofizialak, gutxienez, ondo ulertu
beharko dituztela, ulertu ezean ezinezkoa baita euskaldunaren hizkuntza-hautua gaztelaniaren hautua bezala
bermatzea. Eguneroko praktika, ostera, euskara ez jakitearen apologia hutsa da askotan.
Are gehiago, euskaldun askok hizkuntzaz aldatzen dugu
herrikideak ez badu euskara erabiltzen, nahiz eta euskara
ondo ulertu eta, batzuetan, hitz egiten dakien arren. Eskubidea dugu EAEn euskara edonon, edonoiz eta edozeinekin
erabiltzeko, baina hiztun minorizatuen mendekotasunak
moldatu du gure hizkuntz portaera eta ez gara ausartzen
eskubide hori erabiltzera. Gure jokabidearekin zalantzan
jartzen dugu euskara erabiltzeko legitimitatea. Euskal eta
erdal hiztunek estatus berdina izan beharko luketela diogu,
baina gure praktikak euskal hiztuna menpeko dela transmititzen die ingurukoei, gure haurrei, esaterako.
Mendekotasun linguistikoaren arazoa ikusezina da
gutariko askorentzat, eta, azaleratu ezean, ez da gaindituko. Inkoherentzia handiak ditugu euskal hiztun askok.
Nork bereak ikusi behar ditu eta, pausoz pauso, gero eta
hizkuntza-portaera koherenteagoa eta asertiboagoa
izan, besteak errespetatuta, baina besteekiko menpekotasunik gabe. Katalanez kantatzen dutenez, Tot comena
en un mateix!

BASAURI 5

basauri

Geuria Azaroa 2016

2017ko uda ostean hasiko dira


lanean Sidenorreko langile berriak
Datorren udan instalazio berriak jartzeko 35 milioi euroko inbertsioa egingo du
enpresa metalurgikoak eta horrek 25 lanpostu berri sortuko ditu Basaurin

Aspaldian Sidenor, azken urteotan Gerdau eta berriro Sidenor izena berreskuratu du fabrikak / Geuria

testua MAIDER IBAEZ


Maiatzean Clerbil SL inbertsio taldeak Basauriko Sidenor metalurgia
enpresa erosi zuen 155 milioi euro
Gerdauri ordaindu ondoren. Clerbil
SL inbertsio taldearen buru Jose Antonio Jainaga da, Sidenorren kontseilaria izan dena 1998. urtetik. 2015.
urtea oso korapilatsua izan zen eta
aurten gauzek hobera egitea espero
dugu, dio Jainagak: Hala ere, aurreikusi dugunaren arabera, 640 milioi euro fakturatuta bukatuko dugu
urtea. Iaz, ostera, 720 milioi euro
fakturatzea lortu zuen Sidenor fa-

brikak, aurten baino 80 milioi euro


gehiago.
35 milioi euroko inbertsioa egingo
du datorren urtean Sidenorrek. Horri
esker, Basauriko enpresa metalurgikoak instalazio berriak izango ditu: altzairutegia, ijezkailua eta totxo-beroketa labea. Tresneria berriak datorren
urteko udan martxan izango direla dio
Jainagak, abuztuan jarduera txikiagoa izango dugula aprobetxatuz.

Lanpostu berriak
Behin instalazio berriek errendimendu osoa hartzen dutenean, 25-30
lanpostu sortuko ditugu, dio Jaina-

gak. Aurreikuspenen arabera, 2017ko


hirugarren hiruhilekotik 2018ko uda
artean hasiko dira lanean pertsona
horiek.
Inbertsioen harira, behin enpresa egonkortzen denean, 80 eta
90 milioi euro bitarteko inbertsioa
egitea espero dugu ijezketa eta bukatutakoen sailean. Modu horretan,
Europako fabrikarik lehiakorrena
bihurtu nahi dugu Sidenor, dio Jainagak: Behin betiko erabakia datorren urteko lehen hiruhilekoan
hartuko dugu eta 2019. urtean produkzio berriarekin hastea aurreikusten dugu.

Diru-bilketa gutxitzen eta oinarrizko gastuak


igotzen ari direlako kezkatuta dago Udala
Kultur Etxeko ikastaroen, udalekuen eta
abandonatutako animaliak hartzeko zerbitzuen
prezioak igotzea proposatu du udal gobernuak
testua JON VILLAPUN

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) eta Ondasun Higiezinen


gaineko Zerga (OHZ) bere horretan
mantentzea, eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
ibilgailuaren arabera %1 eta %4 bitartean igotzea proposatu die gobernu talde jeltzaleak oposizioko alderdiei. Hilaren 10era arte irekita dago
zuzenketak aurkezteko aukera.
Adinekoei eta ezinduei zuzendutako etxeko laguntza zerbitzua, eta
estolda eta zabor tasak bere horretan
mantenduko liratezke, baita kiroldegiko prezioak ere. Ikasleei, langabetuei eta Diru-sarrerak Bermatzeko
Errenta (DBE) dutenei begira des-

kontu gehiago proposatu ditu gobernu taldeak, hala nola, Kultur Etxeko
ikastaroetan eta Euskaltegi publikoan.
Baina prezioan gora egiten dutenak ere badaude, esaterako, Kultur
Etxeek eskaintzen dituzten ikastaroak, udalekuak eta abandonatutako
animaliak hartzeko zerbitzua.
Ikastaro publikoen prezio igoerarekin ekintza horiek duten gastuaren
parte handiago bat autofinantziatzea
da helburua, bestela ez da posible
oreka lortzea diru-sarrera gutxiago
baditugu eta oinarrizko gastua handiagoa bada, dio Aitor Aldaiturriagak, Udaleko Ogasun eta Ekonomia
zinegotziak.
Azken urteotan, Udalaren diru-sarrerek behera egin dutela dio

Gure sarrerak
txikiagoak dira
diru-bilketak behera egin
duelako eta Udalkutxak
ematen digunaren zati
bat Aldundiari itzuli behar
diogulako, baina Udalaren
oinarrizko gastuek
gora egiten dute, dio
Aldaiturriagak

Aldaituriagak: Gure sarrerak txikiagoak dira diru-bilketak behera egin


duelako eta Udalkutxak ematen digun diruaren zati bat Bizkaiko Foru
Aldundiari itzuli behar diogulako,
baina Udalaren oinarrizko gastuek
gora egiten dute orain dela bost urte
baino zerbitzu hobeak eskaintzen
dizkiegulako herritarrei.

LABURREAN

272 etxebitza berri


eraiki ditu Bidebik
Basaurin sei urtetan
GIZARTEA > Bidebi Sozietate Publikoak sei urteko jarduera bete
berri du Basaurin. 2010eko urriaren 1ean sortu zen, Basauriko
Udalak hirigintzaren arloan aurreikusitako eragiketak kudeatzeko eta betearazteko. Era berean,
herria biziberritzea eta etxebizitza babestuak sustatzea izan du
helburu.
Azken sei urteotan, sozietateak Mendebaldeko San Migel,
Sarratu eta Azbarrengo eremuetan garatutako hirigintza-kudeaketa jorratu du. Horretarako, 15
eraikin eraitsi dituzte (3 pabilioi
industrial eta 114 etxebizitza) eta
73 birkokapen egin dituzte. Horiei
esker, orain arte 272 etxebizitza
berri eraiki dituzte: 47 etxebizitza
libre, 90 sozial eta babes ofizialeko 135.

Mendi jardunaldiak
azaroan asteartero
Ibaiganen
KIROLA > Hitzaldiak eta film
-proiekzioak dira aurtengo Baskonia Mendi Taldeak antolatutako Mendi Jardunaldien ardatzak.
Azaroan asteartero 19:30ean filma eta protagonistekin solasaldia
izango da, Ibaigane Kultur Etxeko
aretoan. Ana Gonzalezen A pedales por Madagascar, Desiertos
de arena y desiertos de hielo Jose
Nietorekin, Bilbao Mendi Film
festibalaren jardunaldia eta Historias con sentido Baskonia Mendi Taldeak berak antolatutakoa.

Prekarietatearen
aurkako eguna deitu du
LABek larunbatean
GIZARTEA > LAB sindikatuak deituta, azaroaren 5ean Prekarietatearen aurkako eguna ospatuko
da Basaurin. Ekimenak geure
aldarrikapenetarako bozgorailua
izan nahi du: 35 orduko lan-astea eta 1.200 euro gutxieneko
soldata, diote antolatzaileek.
Zazpi orduko egitaraua prestatu
dute: mendi martxa Malmasinera Bentako plazatik 09:00etan;
prekarietatearen kontrako ideia
faktoria, azoka eta argazki erakusketa 10:00etatik aurrera; bakoitzak bere lan-esperientziak
konpartitzeko eta alternatibak
bilatzeko solasaldiak 11:00etatik 13:00etara; mosaiko erraldoia 13:00etan; bertso-poteoa
13:30ean hasita; eta barrikote eta
erromeria 14:30ak inguruan. San
Fausto plazan burutuko dira ekintzak.

6 BASAURI

Geuria Azaroa 2016

LABURREAN

Basauritar eta Edurre


taldeak dantzari bila
dabiltza
IRITZIA

Halloween,
euskal jaia?
JANIRE LOPEZ
kultur teknikaria

H
Hainbat erronkalariek bideoak grabatu dituzte euren erronka azaltzen / Basaurin Be Bagara

Ehunka erronkalari bildu ditu


aurten Basaurin Be Bagarak
Azaroan zehar erronkak ikusgai izango dira herri ekimenaren sare
sozialetan. Abenduaren 4an ekitaldi nagusia egingo dute Basaurin
testua JON VILLAPUN
Karmelo Ayesta arrigorriagarrak
Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
(Utriusque Vasconiae, 2014) liburuan agertu zituen tesitatik
abiatuta dator aurtengo Basaurin
Be Bagara herri ekimena. Aurreko urtetako hamabi orduz euskaraz maratoiaren, kalejiren eta
lipduben ondotik, erronken bidez Basaurin euskaldunagoa sortzea da helburua aurten.
Ehunka izan dira euskararen

aldeko erronka bat hartu duten


basauriarrak, bideo bat grabatuz
erronka zein den azaltzeko, argazki bat edo testu bat bidalita.
Denetariko konpromisoak batu
ditu Basaurin Be Bagarak: euskarazko liburuak, diskak eta aldizkariak irakurtzea, euskaraz
dakitenekin euskaraz egitea, tabernan euskaraz eskatzea, erosketetan lehen hitza euskaraz egitea, gurasoak seme-alabekin beti
euskaraz berba egitea, baita bikoteen artean ere, erosketa zerrenda euskaraz idaztea, jaioberriekin

askotan darabilzkigun lolitos


edo mantita hitzak euskaraz
esatea, besteak beste.

Sare sozialetan ikusgai


Azaroan zehar ikusgai izango dira
erronka hauek guztiak Basaurin
Be Bagarako sare sozialetan, eta
abenduaren 4an, igande arratsaldez, ekitaldi parte-hartzailea izango da, ahal dela, Social
Antzokian. Bertan erronkalariak
batuko dira elkarrekin berba egiteko eta euren konpromisoa betetzeko ibilbidea elkarbanatzeko.

Bost domina eskuratu ditu Basroller


taldeak Espainiako maratoi txapelketan
Ekaitz Perez de San Roman, Juan eta Andres de Regil, Manuel Cuesta
eta Pilar de Francisco patinatzaileek dominak eskuratu dituzte Gijonen

Basroller taldeko zenbait kide / Basroller

KIROLA > Basroller taldeak bidea egiten jarraitzen du hemendik kanpo


ere. Oraingoan, Espainiako maratoi
txapelketan ordezkaritza izan du Basauriko taldeak eta guztira bost domina lortu ditu. Txapelketa urriaren
9an ospatu zen Gijonen eta 360 patinatzaile baino gehiago bildu zituen.
Parte-hartzaileek 42 kilometroko hiri-zirkuitua osatu zuten (4.200
metroko zirkuituan 10 itzuli egin
behar izan zituzten) eta Basrollereko ordezkariek maila altua erakutsi egin zutela adierazi dute taldeko
ordezkariek.Horiek horrela, Ekaitz
Perez de San Roman, Juan de Regil,
Andres de Regil, Manuel Cuesta eta
Pilar de Francisco patinatzaileek dominak eskuratu zituzten, bakoitzak
bere mailan.

alloween jai arroztzat zuen euskaldun askok duela


gutxira arte. Ohitura yankee
baztertu beharrekotzat, argi
eta garbi. Zeharo aldatu da,
ordea, kontua azken urteotan, euskal tradizioak
ospakizun horren zantzurik
ere baduela ezagun denetik.
Gero eta ozenagoak dira orain
Halloweenen aldeko bozak
Euskal Herrian. Arbuiatu
egiten zuten horiek beroriek
Halloween ohitura euskalduna ere bada aldarrikatzen
dute orain, harro eta irribartsu, mozorro ilunak jantzi
bitartean. Nabari zaie ilusioa,
gainera, sano, seme-alabekin batera goxoki-eske
mozorrotuta kalera irteteko
aitzakiaren esperoan ibili izan
bailiran, kasik.
Behar al dugu, baina,
tradizioaren aitzakia gureak
ez diren ohiturak baliatzeko? Arizalea da, berez, Euskal
Kultura. Irekia, sortzailea,
esperimentuzalea. Ausarta.
Jatorriz berezko izan ez dituen ezaugarriak bere egiten
maisua. Jakina eutsi behar
zaiela gure ohitura zaharrei,
baina ez direnak gurera ekartzeak ez ditu gure sustraiak
erauziko. Eta kontrara, argiago: jatorriz euskaldunak
ez diren ohitura eta kultura
guztiak errotik baztertzeak
ez ditu gureak mantenduko,
inolaz ere. Ospa dezala Halloween Euskal Herriak, hala
nahi badu, euskal ohitura izan
ala ez. Eta eraberritu, eta euskal kutsua eman, suertatzen
bada. Baina batez ere, gozatu, eta zirikatu, libre, doinu
zaharrei hots berriak ateratzeko hori baita gakoa.

DANTZA > Dantzari berrien


bila dabiltza Basauritar eta
Edurre Dantza Taldeak. Arizko taldearen kasuan, 2009 eta
2010 urteetan jaiotako umeak
hartzeko epea zabaldu du hilaren 4ra arte. Entseguak ostiraletan izango dira 17:00etatik 18:00etara. Izena emateko
Edurreren lokalera hurbildu
behar da astelehen eta asteartetan 18:00etatik 19:00etara edo edurre@hotmail.com
helbidera idatzi.
Basauritar taldeak, ordea, adin guztietako herritarrei egiten die deia. Social
Antzokiko atzealdean duten
lokalean eman behar du izena
interesdunak edo 655 028 317
telefono zenbakian (ostiraletan 17:30etik 21:30era).

Zuberoako eta
Alozeko ikastolen
aldeko Gabonetako
otarreak salgai
IKASTOLA > Zuberoako Sohtako Eperra eta Alozeko Basabrko ikastolen aldeko
ekimena martxan jarri dute
beste behin ere Hegoaldeko
zenbait udalerrik, eta Gabonetako otarreak eskaintzeko
kanpaina abiarazi dute. Basauriren kasuan, urtero bezala Arizko Ikastolak zabaldu du
eskaintza. Zuberoako etxalde
eta enpresetako produktuak
dituzten bi otarre eskaintzen
dituzte: 52 eurokoa eta 40
eurokoa. Interesa daukanak
Arizko Ikastolan eskaera egin
behar du azaroaren 25a baino
lehen; abenduaren 19ko astean jasoko du eskatutakoa.

Amazoniako kultura
eta bioaniztasuna
ikusgai azaroan
KULTURA > Hilaren 11n hasiko da Arizko Dorretxean,
19:00etan,
hamalaugarren
Planeta Basauri. Aurten Amazonia du ardatz. Inaugurazioan
Mambea belarraren zeremonia-errituala ikusteko eta bertako gastronomia dastatzeko aukera egongo da. Hilaren
19an Uito eta Achote tailerra
eta 26an Amazoniako artisautza-tailerra antolatu dituzte.
Tailerrez gain, hitzaldiak eta
zinema izango dira. Hilaren
18an Amazoniako gastronomia
dastatzeko afaria prestatuko
dute Artunduaga jatetxean.

BASAURI 7

Geuria Azaroa 2016

LABURREAN

Igandean ospatuko
du Basauriko Herri
Krosak 38. edizioa
EUSKARA > Azaroaren 6an, igandez, Herri Krosa ospatuko da
Basaurin. San Jose ikastetxeko ikasle ohiek antolatzen dute
urtero lasterketa eta Basauriko
zein inguruko herrietako jendeak parte hartzen du. Javi Landeta antolatzaileak dioenez,
Basauriko lasterketarik jendetsuena da. Izena emateko epea
oraindik ere zabalik dago www.
sailkapenak.com
webgunean
azaroaren 5era arte (20:00ak
arte).
BASAURI

LAU ZUBIAK LASTERKETA

argazkiak MAIDER IBAEZ / argazki bilduma GEURIA.EUS

BASAURI

BIRZIKLAPENA ZABALTZEN
argazkia SAGARRAK TALDE EKOLOGISTA

BASAURI

PERRETXIKO
ERAKUSKETA

argazkia BASAURIKO MIKOLOGI ELKARTEA / argazki bilduma GEURIA.EUS

5. edukiontziaren
hedapen zabalagoa
gura du Sagarrak
Talde Ekologistak
EKOLOGIA > Gaur egun, Pozokoetxe eta San Migel auzoek
bosgarren edukiontzia dute eta
700 familiak baino gehiagok
hartzen du parte horretan. Gaikako bilketa hau Basaurin abiatu
zutenetik (2013an Pozokoetxen
eta 2015ean San Migelen), 120
tona hondakin organiko baino
gehiago bildu dira.
Datu horiek ikusita, Sagarrak
taldeak kanpaina berria hasi du
edukiontzi organikoa Basauriko beste auzoetara hedatzeko.
Talde ekologistaren asmoa da
auzotarrei kontzientzia piztea
zaborretik hondakin organikoak
bereizteak duen garrantziaz.
Bide batez, hondakin organiko horiek jasotzeko edukiontzia
Basauriko auzo guztietan jartzeko ere eskatu nahi dute.

5.416 euro bildu


dituzte Basauriko
jaietako ekintza
solidarioetan
JAIAK > Basauriko jaiak ere elkartasun keinu ere badira. Herriko Taldeakeko zenbait koadrilek helburu solidario baterako
hainbat ekintzak antolatzen dituzte (besteak beste, txokolatada, odoloste-jana, sardina-jana,
elkartasun bingoa, pintxo-porroia, pintxetada eta txanpi solidarioa) eta aurten guztira, 4.116
euro batzea lortu dute. Bildutako dirua Euskal Herriko Down
Sindromea Fundaziora bideratu
dute.
Era berean, Hauspoak koadrilak Elkartasun Azoka antolatu
du sanfaustoetan eta 1.300 euro
lortu ditu. Dirua Angelman sindromea duen Gaizka Hernandezentzat izango da.

arrigorriaga

8 ARRIGORRIAGA

Geuria Azaroa 2016

LABURREAN

II. Pintxo Txapelketak


sariak izango ditu
herritarrentzat

Finalean jardun diren lau bikoteak: Karramarroak, Urkarixoak, Kaskailuak eta Arrankariak / Geuria

Markel Aizpuru eta Andrea Vazquez,


Zuztarluze lehiaketako txapeldunak
Zuztarluze lehiaketaren helburu nagusia Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko
herri-jakituria eta kultura tradizioa lantzea da
testua MAIDER IBAEZ
Euskal Astearen barruan, urriaren
23an, igandez, Arrigorriagako Zuztarluze lehiaketaren finala ospatu
zen Lonbo Aretoan. Arrigorriagako
eskolako 6. mailako lau bikotek parte
hartu zuten: Gorka Ayerdi eta Laura
Frias, Eneko Gorosabel eta June Aizpuru, Gorane Chueca eta Lide Gandarias, eta Markel Aizpuru eta Andrea
Vazquez. Azken bikote honek lehia-

keta irabaztea lortu zuten, 26.063


puntu eskuratuta.
Garaileek txapela, Zuztarretatik
Ahora programako oroigarria eta bozgorailu eta bolaluma bana jaso zituzten. Gainontzeko partaideek ere sariak
izan zituzten: bolalumak eta bozgorailuak.

Ondarea berreskuratuz
Zuztarretatik Ahora egitasmoaren
ardatz nagusietako bat Zuztarluze jo-

las interaktiboa da, eta txapelketak


antolatzen dituzte Nerbioi-Ibaizabal
bailaran. Helburu nagusia eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizioa gizarteratzea da. Hala nola, toponimia, ondarea etnolinguistikoa,
lexikala eta etnografikoa lantzen da
Zuztarluzen: baserrien izenak, errekak, basoak, iturriak, gure aurrekoek
erabilitako esaerak eta hitzak, ohiturak eta abestutako kantak nahiz bertsoak.

Erabakitze eskubidearen aldeko herri


galdeketa apirilaren 2an izango da
Abenduan eta urtarrilean sinadura bilketa egingo dute etxez etxe
Arrigorriagako Gure Esku Dago taldeko ordezkariek
testua MAIDER IBAEZ
Asmo garrantzitsu baten berri eman
zuen maiatzean Gure Esku Dago taldeak:
Arrigorriagak herri-galdeketa egingo du
2017an, erabakitzeko eskubidearen alde.
Orduan datarik ez zegoen finkaturik, baina Euskal Astean iragarri dute: apirilaren
2an, igandez, burutuko dute galdeketa.
Oraindik galdera zehaztu gabe dute,
baina Gure Esku Dago ekimenak 2014ko
azaroaren 2an Arrankudiagan egin zuen
herri-kontsultako galdera honakoa izan
zen: Nahi duzu euskal estatu subirano
bateko herritar izan?.

Sinadura bilketa

Mosaikoa egin zuten Arrigorriagan / Gure esku dago

Herri-kontsultak legezkoa izan dadin sinadura bilketa abiaraziko dute Arrigorriagan. Gutxienez 1.200 sinadura batu behar
dituzte: Biztanleriaren %10ak sinatu
behar duela adierazi digute, herri-galdeketa legala izan dadin.

GIZARTEA > Udalak eta Adecka


Merkatari Elkarteak Pintxo Txapelketa martxan jarri dute bigarren urtez jarraian. Aurten hamalau tabernek hartuko dute
parte eta azaroko asteburu guztietan euren pintxorik berezienak
probatzeko aukera izango dute
herritarrek.
Pintxo irabazleaz gain, herritarrek ere sariak eskuratzeko aukera izango dute. Izan ere,
hainbat zozketa antolatu dituzte udalerriko komertzioetan eta
tabernetan kontsumituz gero:
500 euroko bonoa eta bi pertsonentzako egonaldia, 300 euroko bonoa eta bi pertsonentzako
egonaldia, bi pertsonentzako bi
multiabentura txartel, eta azkenik, bi lagunentzako egonaldia.
Sari-banaketa abenduaren 3an
izango da, 14:00etan, udaletxeko
Areto Nagusian.

Indarkeriaren aurrean
gazteek duten
ikuspuntua aztergai
IKASTAROAK >
Arrigorriagako
Udaleko Gazteria Sailak indarkeriaren inguruan sakontzeko topaketa antolatu du azaroaren 12an,
larunbatez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren, Bakeola fundazioaren eta Gernika Gogoratuz
elkartearen lankidetzarekin. Topaketaren ardatza honakoa izango da: Gazteak biolentziaren
aurrean: bizikidetza sustatuz.
10:00etatik 14:00etara, Gaztegunean.

2.350 Arrigobono
erabilgarri egongo
dira azaroaren 7tik
aurrera
GIZARTEA > Arrigorriagako Udalak
eta Adecka Merkatarien Elkarteak
beste urte batez Arrigobono ekimena abian jarriko dute. Kanpaina
azaroaren 7tik abenduaren 10era
bitartean izango da martxan eta
guztira 2.350 Arrigobono jarriko
dituzte herritarren eskura, iaz baino 150 bono gehiago. Arrigobono
bakoitzak 30 euroko balioa izango
du eta erosleak 20 euroren truke
jasoko du.
Arrigobonoa eskuratu nahi
duenak udaletxeko zein Abusu
Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arreta Zerbitzura jo behar du
astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik
19:00etara (udaletxean bakarrik).
NAN bakoitzarekin hiru Arrigobono erosi ahal izango dira.

GALDAKAO 9

galdakao

Geuria Azaroa 2016

Booktuber fenomenoa Galdakaora


itzuliko da bigarren urtez
Iaz 200 ikaslek parte hartu zuten eta 50 lan aurkeztu zituzten lehiaketara.
Aurten lanak bidaltzeko epea zabalik egongo da azaroaren 21etik 28ra

LABURREAN

Garaiz gaude diska


berria Durangoko
Azokako Ahotsenean
aurkeztuko du EROk
MUSIKA > Ero taldeak diska berria
aterako du hemendik egun batzuetara. Galdakaoko boskotearen bigarren lana izango da eta
Garaiz gaude deitu dute. Dagoeneko Ibai Alzagak diseinatutuako diskaren portada eta Ahimsa
abestiaren bideoklipa kaleratu
dituzte. Abenduaren 4an, igandez, diska berria aurkeztuko dute
Ahotsenean.

Eguzkibegi ikastolako ikasleek dantza egin zuten iazko sari banaketaren aurretik / Geuria

testua MAIDER IBAEZ


Galdakaoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak Galdakaoko Booktuber lehiaketa antolatu dute bigarren urtez jarraian.
Ekimena aintzindaria izan da, euskarazko lehen Booktube lehiaketa sortu
zutelako iaz. Non eta Galdakaon.
Joan den urtean 200 ikasle inguruk parte hartu zuten eta azkenean
lehiaketara 50 lan aurkeztu zituzten.
Bengoetxe eta Elexalde eskoletako
eta Eguzkibegi ikastolako 12 eta 16
urte arteko ikasleek parte hartu zuten
iaz eta aurten ere parte hartuko dute.

Irakurketa eta Youtube

Abenduan, Liburu Azoka

Booktuber fenomeno honek irakurketa eta teknologia berriak uztartzea


du helburu. Parte hartzaileek Galtzagorri Elkarteak proposatutako liburuetako bat irakurri eta ondoren
gutxienez bi minutuko erreseina digitala grabatu beharko dute bideoz
(bakarka zein binaka).
Booktubea grabatu eta gero, Youtube atarian argitaratu beharko dute,
parte hartze inprimakia bete eta
booktube@galtzagorri.org
helbide
elektronikora bidali. Lanak bidaltzeko epea zabalik egongo da azaroaren
21etik 28ra.

Galdakaoko Liburu Azoka abenduan


ospatuko da eta bertan Booktube
lehiaketaren sari-banaketa egingo du Udalak. Lehenengo saria bi
mailatan banatuta egongo da: batetik, DBH 1. eta 2. mailak eta, bestetik, DBH 3. eta 4. mailak. Irabazle
bakoitzak ebook bat jasoko du sari
gisa.
Era berean, ikastetxe bakoitzeko partaideek euren eskolako Booktube onenaren saria jasoko dute:
selfie-makila eta 30 euroko bonoa
Galdakaoko Liburu Azokan bertan
gastatzeko.

Tanzaniako haurrekin
solidarioa izango da
aurten Usansoloko
II. Mendi Duatloia
KIROLA > Mendi Duatloia antolatu du bigarren urtez jarraian U113
Triatloi Taldeak. Hilaren 6an,
igandez, ospatuko da Usansolon
21,29 kilometroko ibilbidearekin.
11:00etan izango da probaren hasiera.
Euskal Herriko Txapelketaren
barruan kokatu dute lasterketa eta
Born To Learn proiektuarekin bat
egingo du: izen emate bakoitzarekin Tanzaniako haurren heziketa
bultzatuko da. Izena emateko epea
zabalik dago hilaren 5eko 22:00ak
arte mendiduatloia.com webgunean. 15/20 euroko kostua du inskribatzeak.

Romualda Zuloaga
pandero-jotzaileak
kale bat izango du
herrian

GALDAKAO

4.000 GARAIEZIN
Galdakaoko II. Eternal Running
lasterketako 4.000 partaideek hamaika oztopo gainditu behar izan
zituzten: ekaitz elektrikoa, laberintoa, piramidea, burdin hesiak,
armiarma-sarea, besteak beste.
2017ko III. Eternal Runninga lotu du
Udalak
argazkiak MAIDER IBAEZ
argazki bilduma GEURIA.EUS

GIZARTEA > Galdakoztarrek aukeratuta, Romualda Zuloaga


pandero-jotzailearen izena hartuko du Galdakaoko kale batek
etorkizunean. Zuloaga Andra
Mari Dantza Taldeko hasierako
kide garrantzitsua izan zen eta
euskal folklorean nabarmena
izan zen bere lana.
Udalak martxan jarritako herritarren parte-hartze prozesuan
518 boto jaso dituzte. Horietatik %56ak Zuloaga aukeratu du
(283 boto). Emakume dinamitarien kalea/plaza aukerak 185 boto
lortu ditu (%35,7), Emakumeen
kalea/plazak 128 boto (%24,7),
Kontxi Belandiak 123 boto
(%23,7), Martiak 8 aukerak 115
boto (%22,2), Marije Fernandez
Sampedrok 105 boto (%20,3),
Galdakaoko Andereoen kalea/
plazak 85 boto (%16,4), Azaroak
25 kalea/plazak 54 boto (%10,4),
eta Mari Sagarminagak 36 boto
(%6,9).

10 ARGAZKIAK

Geuria Azaroa 2016

HEGO URIBE

22 Berbalagun talde
osatu dituzte Basaurin
eta Galdakaon
HEZKUNTZA > Hego Uribeko Berbalagunek
dagoeneko ikasturteari hasiera eman diote modu ofizialean. Urriaren 21ean Basaurin eta hilaren 27an Galdakaon, aurkezpen
jaiak ospatu zituzten. Aurtengo kanpainari
begira, guztira 22 Berbalagun talde osatu
dituzte: 9 talde Basaurin eta 13 talde Galdakaon. Orotara, 150 berbalagun inguru elkartuko dira aurten. Galdakaoko ekimenak
hamaikagarren ikasturteari ekin dio eta Basaurikoak seigarrenari. Urte hauetan guztietan, 450 lagun inguru igaro dira Berbalagun proiektutik.

ETXEBARRI

Abenduaren 4an ospatuko


da 3D multikirolak jarduera
Etxebarrin

GALDAKAO

BERBALAGUN JAIA

KIROLA > Etxebarrik abenduaren 4an ospatuko du 3D multikirolen proba. Txakurkrosa eta X-Treme lasterketak (txikientzako
zein helduentzako) udalerrira itzuliko dira
bosgarren urtez jarraian. Era berean, berrikuntza moduan beste jarduera bat antolatu
dute: Nordic Walking, hain zuzen ere, San
Antonio auzotik eta Ganguren menditik
zehar. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago www.sailkapenak.com webgunean.

argazkia MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

HEGO URIBE

Gazteen enplegua
sustatzeko programa abian
Nerbioi-Ibaizabalen

ARRIGORRIAGA

EUSKAL ASTEA
argazkia MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

LANA > Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri,


Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao, Urdua,
Zaratamo eta Zeberio udalerriek eta Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal 2016 lankidetza-hitzarmena sinatu
dute, eskualdeko gazteen enpleguarei buruzko politikak garatzeko, bultzatzeko eta
ezartzeko helburuarekin.
2017ra bitartean garatuko da hitzarmena eta bi lan-ardatz izango ditu: lanik ez
duten gazteentzat bost beka kudeatzea eta
eskualdeko gazteen enplegua sustatzeko
tresnei zein gazteek bizi duten errealitateari buruzko azterlan-diagnostikoa egitea.
HEGO URIBE

Tximeleta azala
gaixotasuna ikertzearen
aldeko futbol partidua
Etxebarrin

ETXEBARRI

HEGO URIBEKO
BETERANOAK

argazkia MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

ONGINTZA > Urriaren 23an, igandez, Etxebarrik Tximeleta Azala gaixotasuna ikertzearen aldeko jardunaldia hartu zuen, Hegoak Astinduz taldeak antolatuta. Tartean,
futbol partida izan zen, Hego Uribeko eta
Athletic Clubeko jokalari ohien selekzioen
artean. Jon Fernandez boxeolari etxebarritarrak ohorezko sakea egin zuen, WBC Junior Munduko Txapelketa irabaziteagatik
omenaldi gisa.

ugao

UGAO 11

Geuria Azaroa 2016

Hirigintza-diagnostikoa bukatu eta


hobekuntza lanetan hasi da Udala
Ugaon irisgarritasun eta mugikortasun arazoei aurre egiteko diagnostikoa egin
du Udalak. Era berean, puntu beltzak antzeman eta irtenbidea aurkituko die
testua MAIDER IBAEZ
Udalak martxan jarritako Berdintasunerako III. Planaren baitan, apirilean genero-ikuspegia duen hirigintza-diagnostiko bat egiteko lehen
pausoak eman zituen. Txosten horren
bidez, herritarren bizitza pertsonala,
familiarra zein laboralaren bateragarritasuna sustatzeko udalerriak dauzkan zerbitzu edota ekipamenduak, eta
mugikortasun arazoak dituzten pertsonen zein, oro har, ugaotar guztion
irisgarritasuna oztopatzen dituzten
guneak ebaluatu ditugu, dio Ana Maite Fernandez Berdintasun zinegotziak:
Finean, Ugao sakonean ezagutzeko
aukera eman digu txostenak.
Sei hilabeteko lana behin bukatuta, hirigintza-diagnostikoak bost arlo
ezberdin hauek aztertzen ditu: irisgarritasuna, mugikortasuna, ekipamenduak eta zerbitzuak, segurtasun
eza, eta emakumeek Ugaori egindako
ekarpenaren irudikapen sinbolikoa.

Herritarren parte-hartzea
Hirigintza-diagnostikoa egiteko herritarren parte-hartzea sustatu du

LABURREAN

Aisialdirako
begiraleen lan-poltsa
osatuko dute Ugaon
LANA > Aisialdirako begiraleen lan
-poltsa osatu gura du Udalak eta
honakoak dira baldintzak: 18 urtetik gorakoa izatea, aisialdiko begirale titulua edota gizarte arloko
prestakuntza akademikoa izatea
eta euskara maila ona izatea. Izena eman nahi duenak curriculuma
bidali edo eraman behar du Gazteinfo bulegora edo Jane Jauregira
astelehenetik ostiralera.

Genero berdintasunari
buruzko marrazki
lehiaketa martxan
Ugaoko tren geltokiaren eraikina / Geuria

Udalak: Guztira, 60 herritar inguruk


parte hartu du Udalak abian jarritako
inkestetan. Era berean, tailerrak antolatu ditugu eta bertara 20 bat ugaotar
hurbildu ziren.
Herritarrek proposatutako ekarpenen artean hauek izan dira nagusienak: kaleen argiztatzeak -puntu beltzak direnak ekiditzeko- eta espaloiak
beheratzea. Era berean, Udalaren konpetentzietatik kanpoko zerbitzuetan

aldaketak egitea proposatu dute. Besteak beste, Bizkaibuseko autobusetan


eta Renfeko geltokirainoko irisgarritasuna hobetzea (dagoeneko obrak hasi
ditu Adifek), ibai adarra garbitzea eta
anbulategiko sarbideak berritzea.
Ekintza batzuk dagoeneko burutu
ditu Udalak (argiztatzeak eta irisgarritasuna) eta aurreikuspenen arabera
datorren urtean gainontzeko arazoei
irtenbidea bilatuko dio.

Ostiralero doako antzerki programak lau


antzezlan dakartza azaroan
OSTIRALERO

KULTURA > Gizon eta emakumeen


arteko berdintasunari buruzko IX.
Marrazki lehiaketa martxan jarri
du Udalak. 6 eta 18 urte bitarteko ugaotarrek parte har dezakete
lehiaketan eta hiru maila ezarri
dituzte horretarako: 6-9 urte, 1013 urte eta 14-18 urte bitartekoak.
Lanak aurkezteko epea irekita
dago hilaren 18ra arte.
Maila bakoitzeko hiru sari egongo dira: saridunek 50 euroko balioa
duten bonoak eskuratuko dituzte,
eskola, kirol edo kultur materialetan trukatzeko. Era berean, partaide guztiek opari sinboliko bana jasoko dute. Sari banaketa azaroaren
25ean izango da 16:45etan udaletxeko areto nagusian.

ANTZERKIA

Azaroaren 4an
emango diote hasiera
Ugaon Ostiralero
antzerkiarekin bat
antzerki programazioari.
Euskarazko bi obra eta
gaztelaniazko beste bi
aurkeztuko dituzte

KULTURA > Udalak, Jane Jauregiarekin lankidetzan, Ostiralero antzerkiarekin bat kultur-programa martxan jarriko du azaroan. Ostiralero
antzezlan bat ikusgai izango da Jane
Jauregiko ganbaran 20:00etan. Helduei zuzendutako doako antzezlanak
dira. Aurten euskarazko eta gaztelaniazko bina obra programatu dituzte.
Azken antzezlana azaroaren 25ean
izango da, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko
Egunean, eta horren harira, gaiarekin zerikusia daukan obra eskainiko
dute.

Ostiralak | 20:00 | Jane Jauregia


Azaroak 4 | UMOREA | Euskaraz
Azaroak 11 | LA BODA DE BETTY
BEAUTY | Gaztelaniaz
Azaroak 18 | DESENTXUFATUAK
| Euskaraz
Azaroak 25 | ARQUETIPOS DE
MUJER | Gaztelaniaz

EGITARAUA

Autodefentsa
feminista doako
tailerra hilaren 26an
HEZKUNTZA > Hilaren 26an, larunbatez, izango da emakumeentzako autodefentsa feminista
tailerra 10:30etik 14:00etara eta
15:30etik 19:30era. Esther Lopez
hezitzaileak bideratuko du tailerra eta doako da. Izena emateko
epea zabalik dago hilaren 18ra arte
Gazteinfo bulegoan.

Migrazioen Helmuga
Ugao jaia ospatu
zuten herritarrek

argazkia UGAO EZAGUTZEKO HISTORIA ZENTROA

GIZARTEA > Bizkaiko Foru Aldundiak


kudeatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, migrazio-mugimenduen inguruko Helmuga Ugao jaialdia ospatu zen urriaren
16an. Andaluzia, Gaztela-Leon, Extremadura eta Galiziatik Ugaora etorritako herritarrek parte hartu zuten.
Folklorea eta erkidego bakoitzeko
produktu tipikoen salmenta gauzatu
zen jaialdian. Etorki eta Sirimiri dantza taldeek emanaldia eskaini zuten.

12 Geuria Azaroa 2016

FUNGIPEDIA
WEBGUNEA

Fungipedia ataria lau lagun galdakoztarrek sortu zuten


orain dela zazpi urte. Orduz geroztik, hamaika tresna
eratu dituzte onddoei buruzko informazioa zabaltzeko

Gure inguruko perretxiko asko oso


onak dira diabetesa kontrolatzeko
testua MAIDER IBAEZ
argazkia FUNGIPEDIA
GALDAKAO
Ricardo Ibarretxe (Galdakao, 1964), Juan
Andres Roman (Galdakao, 1965), Javi Calvo (Galdakao, 1966) eta Aitor Calvo (Galdakao, 1976) galdakoztarrek osatzen dute
Fungipedia taldea. Onddoen inguruko
webgunea, mugikorrentzako aplikazioa
eta berriki argitaratu duten liburu bat sortu dituzte. Euskal Herriaz gain, Espainian,
Portugalen eta Latindar-Amerikako lurraldeetan ezaguna da euren lana, baita
Suitzan, Italian eta Alemanian ere.
Perretxikozaleak zarete laurak, baina
nola izan zenuten elkarren berri?
Juan Andresek eta Javik lehiaketa mikologikoetan parte hartuz izan zuten elkarren berri 80 hamarkadaren amaieran eta
2009an Aitor sartu zen taldera. Fungipedia ataria behin sortuta geneukala, Ricardo ezagutu genuen eta harrezgeroztik elkarrekin izan gara.
Onddoen inguruko behin betiko gida
publikatu berri duzue.
Hala da: Setas. La guia definitiva da liburuaren izena. Onddo jangarrien inguruko gida
praktikoa da eta guztira 117 mota biltzen
ditugu, Iberiar penintsulakoak denak. Berrikuntza moduan, zenbait orrialdetan
ipini dugu jangarria den onddo mota bat
eta izan ditzakeen biki toxikoak. Argazkiekin eta guzti. Guztira, 250 perretxiko
moten argazkiak aurki daitezke liburuan.

Historian eta gure eguneroko bizitzan


onddoek eragina izan dutela aipatzen
duzue liburuan. Nola?
Bai. Onddoen inportantziari buruz kontzientzia piztea bilatzen dugu. Errespetua zor diegu. Izan ere, gizakiak existitu
aurretik onddoek dagoeneko bere lekua
zuten mendian eta garrantzia handia izan
dute gizatasunaren historian -eta oraindik ere badute-. Onddorik gabe gaur egun
ez litzateke ez ogirik, ez garagardorik, ez
gaztarik ez penizilinarik egongo.
Hain zuzen ere, sendagai gisa ere erabili direla aipatzen duzue.
Hala da. Ikerkuntza lan handia eskatzen
duen gaia da hau. Gero eta gehiago dira
gaixotasunetarako eta beren efektuak nolabait arintzeko, onddoen substantziekin
egindakoak diren erremedioak. Zentzu
horretan, propietate asko dituzten onddo
mota asko dago.
Ganoderma lucidum edo reishia da
ezagunena eta tumoreen aurkako propietateak ditu. Hala ere, zenbaezinak dira
sendagarri-propietateak dituzten onddo
motak. Gure inguruan bila ditzakegun perretxiko asko oso onak dira diabetesa kontrolatzeko.
Gidaz gain, 2009an proiektu dibulgatibo bati hasiera eman zenioten.
Fungipedia.es (gaur egun, fungipedia.org)
webgunea sortu genuen 2009an proiektu
dibulgatibo gisa. Aitorrek proposatutako
ideia izan zen. Proiektua hasteko arrazoi
nagusia izan zen urteetan zehar lortutako
ezagutzak Interneten publikatzea eta bide

50. urteurrena beteko


dute Galdakaoko
Jardunaldi Mikologikoek
2017an, Hego Uribe
eskualdea perretxikozalea
den adierazle
batez, internauten artean mikologiagatiko pasioa sustatzea.
Sare sozial moduan ere erabili daiteke
ataria, ezta?
Hala da. Webguneak bisita ugari ditu: onddoen denboraldian hilean 300.000 bisita
izatera heldu gara. Mundu osoko internauten bisitak izan ditugu. Era berean,
webguneko foroa nazioarteko aktiboena
da gaur egun eta urteak aurrera egin ahala,
gero eta parte hartze handiagoa dago bertan.
Era berean, mugikorretarako aplikazio
bat sortu duzue.
2014. urtearen amaieran hasi ginen mugikorretarako aplikazioa hedatzen. Codewai
euskal enpresarekin akordio batera heldu
ginen eta ordutik hona onespena izan du
zaleen artean.
Zer da aplikazioan aurki daitekeena?
Fungipedia.org webgunean biltzen dugun
informazioaz gain, onddo guneak ikertzeko aukera ematen du aplikazioak; kotxea
non aparkatu duzun jakitea ere ahalbidetzen
dizu.

Esaiguzue zein onddo mota nabarmenduko zenuketeen.


Onddo jangarrien artean oso gustoko dugu
Gardu ziza edo Pleurotus eryngii, baita Boilur beltza (Tuber melanosporum), Bitigar
sendoa (Leucopaxillus lepistoides) eta Boletus ezagunak ere.
Eta, okerrera begira, zein da arriskutsuenetarikoa?
Pozoidura gehienak eragiten dituzten bi
espezie daude: Hiltzaile berdea (Amanita
phalloides) eta Entoloma sinuatum (ilarraka -Clitocybe nebularis- motarekin nahasten da gehienetan). Gure eskualdean noizbait halabeharrezko ondorioak izan dira bi
onddo mota horietakoak jateagatik.
Hego Uribe eskualdea perretxikozalea
omen da.
Izatez, Euskal Herria oso perretxikozalea da.
Eskualdeari begira, Ugaon izan gara orain
dela gutxi Jardunaldi Mikologikoetan eta
azaroaren 6an Galdakaon izango gara, gure
herrian. Datorren urtean, Galdakaoko jardunaldiek 50. edizioa ospatuko dute. Hori ez
baldin bada zaletasunaren adierazle...
Hemendik aurrerako beste proiekturik
ba al duzue buruan?
Etorkizunean burutu nahiko genukeena da argitaratu ditugun lan guztiak beste
hizkuntza batzuetan publikatzea. Noski,
euskara zerrendako lehenengoa da. Hala
ere, daukagun handicapa da finantziazioa.
Ez dugu kanpo-finantziaziorik eta horrek
buruan ditugun proiektuak burutzea zaildu
egiten du.

zaratamo

ZARATAMO 13

Geuria Azaroa 2016

Gurutzalde auzoan etxebizitza


tasatuak eraikitzeko ordenantza
onartu berri du Udalak
Irailaren 29ko udalbatzan Osoko Bilkurak udal-ordenantza onartu zuen.
Zuzenketak aurkezteko epea zabalik egongo da hilaren 22ra arte

LABURREAN

Ensemble Kuraia
taldearen musika
klasikoa Elexalden
MUSIKA > Ensemble Kuraia talde
bilbotarrak musika klasiko kontzertua eskainiko du Zaratamoko
Elexalde Kultur Etxean azaroaren
12an, larunbatez, 19:00etatik aurrera. Bach, Piazzolla, Lanner eta
Strauss II konpositoreen lanak interpretatuko dituzte.

Euskaldunak eta
karolingar iraultza
liburua aurkeztuko
dute hilaren 10ean

Gurutzalde auzoa, atzekaldean eliza, udaletxea eta frontoia. / Geuria

testua MAIDER IBAEZ


Udal etxebizitza tasatuak arautzen
dituen udal-ordenantza onartu berri du Zaratamoko Udalak. Orain
arte Zaratamon ez da egon etxebizitza publikoak egiteko Plan Orokorrik,
baina ekainean Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
onartu egin zen. Beraz, hemendik
aurrera udal-etxebizitzak egiteko
aukera izango dugu Zaratamon, dio
Jon Ajuria alkateak.
Aspalditik daukagu buruan Gurutzalden etxebizitza tasatuak egiteko proiektua, baina orain arte ezin
izan dugu aurrera eraman Plana
onartuta ez zegoelako, dio Ajuriak:
Horiek horrela, ahalik eta lasterren
saiatuko gara proiektu hau berriro ere
bideratzen.

Belaunaldi oso bat zain


Hamar urte dira Zaratamon etxebizitzarik eraikitzen ez dela: Olaganeko etxebizitzak orain dela 10 bat
urte eraiki ziren eta ordutik hona ez
da horrelakorik eraiki, dio Jon Ajuria
alkateak: Etxebizitza indibildualak
eraiki dira urte hauetan zehar, baina
pisurik ez.
Ajuriak dioenez, herritar asko
dago Zaratamon etxebizitza publikoak eraikitzearen esperoan. Izan
ere, azken etxebizitzak eraiki zirenetik, belaunaldi oso bat dago orain arte
aukerarik izan ez duena etxebizitza
propio bat edukitzeko.

Lonjatik etxebizitzara
Gaur egun, inguruko hainbat herrietan bezalaxe, Zaratamoko hirigintzaren alderdi esanguratsu nagusienetako bat da beheko solairuko lokal

ugari hutsik eta jarduerarik gabe daudela, bereziki, Moiordin, Arkotxa


eta Gurutzalde auzoetan, zehaztu
du Ajuriak. Arazo horri aurre egiteko asmoz, beste udal-ordenantza bat
onartu du Udalak egoitzazko eraikinetako lokaletan eta solairuarteetan
etxebizitzak eraikitzeko. Etxebizitzarako sarbidea erraztu nahi dugu
udal-ordenantza honekin, batik bat,
bizitegia eskuratzeko zailtasun nabarmenenak dituzten gizarte-sektoreei. Adibidez, pertsona nagusiei,
dio Ajuriak.
Etxebizitza horien prezioak Udalak arautuko ditu. Inolako espekulaziorik gerta ez dadin, lokal hutsetan eta solairuarteetan etxebizitzak
eraikitzekotan, horien jabeek ezingo dute edozein prezio jarri. Hau da,
Udalak araututako prezioen barruan
merkaturatuko dira, dio Ajuriak.

ZARATAMO

COLLAGE
WORK-SHOP
Amaia Pereira Arkotxako bizilagunak eskainitako ikastaroan Collage digitalak nola egin
ikasi zuten parte-hartzaileek

argazkiak GEURIA

LITERATURA > Iaki Lopez de Luzuriaga idazleak Euskaldunak eta


karolingar iraultza bere azken liburua aurkeztuko du Elexaldeko
liburutegian hilaren 10ean, ostegunez, 19:30ean. VII. eta IX. mendeen artean Frankoen karolingar
dinastiaren gainbehera azaltzen
du liburuak, eta nola zurrunbilo
horrek, Akitania eta Baskonian
barrena, Pirinioak zeharkatu eta
bakea ekarri zuen.

Urteko bazkaria eta


Aanara ibilaldia
antolatu ditu
Txifumendi taldeak
KIROLA > Azaroaren 13an, igandez,
Txifumendi taldeak beste jarduera bat iragarri du. Urteko bazkaria
antolatzeaz gain, Aanako mendietara (Araba) irteera egingo
dutes. Txangoaren irteera ordua
08:00etan izango da eta itzulera 19:00ak inguruan aurreikusten
dute antolatzaileek.

Euskara ikasteagatik
%85era arteko
diru-laguntzak jasoko
dituzte zaratamarrek
HEZKUNTZA > Udalak diruz laguntzen ditu urtero euskaltegi publiko edota pribatu homologatuetan
euskara ikasten duten herritarrak.
Orokorrean, ikasle bakoitzaren
matrikularen %25a ordaintzen du
Udalak, baldin eta klase orduen
%90a betetzen badu ikasleak. Era
berean, HABE 1, 2 edo 3 ikastaroak
edo baliokideak gaindituz gero, diru-laguntza %85era arte hel daiteke. Agiriak udal-erregistroan
aurkeztuko ditu ikasleak, irailean.
Aurten, Zornotzako Barnetegiarekin hitzarmena izenpetu du Udalak
eta zaratamarrek %40ko deskontua izango dute. Halaber, herriko
langabetuek prezio berezia izango
dute: 50 euro hileko.

aisia

14 AISIA

Geuria Azaroa 2016

HITZ GEZIDUNAK ARRIGORRIAGAKO SOKATIRA TALDEA

SUDOKUA

SUDOKUA

EZETZ ASMATU!

KEKRUZ

JAVIER ORUEREN ESKUTIK

HITZ ZOPA

BOST KOLORE
Hil ez dena

ASMAKIZUNA

Errepikatu barik,
1etik 8rako zenbakiekin bete hamar
laukizuzenak eta,
aldi berean, lerro
horizontalak, bertikalak eta
diagonalak

Ez du hankarik
eta badabil,
ez da idia
eta badu adarrik,
ezin presaka joan
izango balu beharrik.

EMAITZAK

Asmakizuna:
Barraskiloa.
Jeroglifikoa:
Bi-zi. Bizi.
Hitz zopa: Gorria,
Arrosa, Urdina, Horia, Berdea.

agenda

AGENDA 15

Geuria Azaroa 2016

BASAURI

KUKAI DANTZA
AZAROAK 26 SOCIAL ANTZOKIA 20:30

ERAKUSKETAK

TAILERRAK

ANTZERKIA

BERDINTASUNA

24 URR - 11 AZA / ARRIGORRIAGA

5 - 6 AZA / ARRIGORRIAGA

11 + 13 AZA / BASAURI

25 + 30 AZA / HEGO URIBE

Euskaldun Berria erakusketa gela

16:00-19:00 Gaztegunea

17:00-18:30 Social Antzokia

25: 18:00 Arrigorriagako udaletxea


30: 19:00 Marienea

BOSTEKO 2016

ARGAZKIGINTZA GAZTEENTZAT

TXIKI, TXIKI, TXIKIA JAIALDIA

2 - 18 AZA / GALDAKAO

5 + 12 AZA / BASAURI

19 AZA / GALDAKAO

Torrezabal Kultur Etxea

5: 18:00-19:00 Taberna Nagusia


12: 18:00-20:00 Basozelai GE

18:00 Torrezabal Kultur Etxea

7 AZA - 9 ABE / BASAURI

11 - 12 AZA / BASAURI

Pozokoetxe Kultur Etxea

11: 16:00-20:00 Marienea


12: 09:30-13:30 Marienea

KALEA GUREA DA.


TRANTSIZIOA EUSKAL HERRIAN

PLANETA BASAURI. AMAZONIA


11 AZA - 11 ABE / BASAURI

PLANETA BASAURI. AMAZONIA


Arizko Dorretxea

15 - 30 AZA / ARRIGORRIAGA

AIRE-NABIGAZIO INDUSTRIAKO
MENDE BAT
Euskaldun Berria erakusketa gela

MINGAINETIK TIRA

KOMUNIKAZIO FEMINISTA 2.0

19 + 26 AZA / BASAURI

MUNDUKO SUKALDARITZA

18:00-20:00 Basozelai, Taberna Nagusi

18:00-19:30 Gaztegunea
26 AZA / BASAURI

ANABASA

AMAZONIAKO ARTISAUTZA
11:30 Arizko Dorretxea

OLGETAN, ONDA PASAU!

17:30-18:45 Basozelai, Kareaga, Taberna Nagusia, Arizko Dorretxea


11 AZA / BASAURI

PLANETA BASAURI: AMAZONIA.


AURKEZPEN JAIA

KOADERNO ZURI

DANTZA

6 AZA / BASAURI

27 AZA / BASAURI

11:00 Artunduaga kiroldegia

MARIKIXKUR ETA HIRU


HARTZAK
12:30 Social Antzokia

6 AZA / GALDAKAO

II. MENDI DUATLOIA


11:00 Usansolo

NORDIC WALKING

MUSIKA

10:00-13:00 Marienea

5 - 25 AZA / ARRIGORRIAGA

13 AZA / ZARATAMO

12:30 / 20:00 Lonbo aretoa

08:00-19:00 Zaratamo

UDAZKENEKO KONTZERTUAK

5: 20:30 San Pedro eliza


12: 20:30 Social Antzokia
5 AZA / ZARATAMO

19:00 Pozokoetxe Kultur Etxea

19:00 Arkotxako eliza

BLAS PICON & IKER PIRIS

26 AZA / BASAURI

12 AZA / ZARATAMO

20:30 Social Antzokia

19:00 Elexalde Kultur Etxea

KUKAI DANTZA: OSKARA

XXXVIII. HERRI KROSA

12 AZA / BASAURI

9 AZA / BASAURI

AMAZONIA.ROBERTO AWA NARI

KIROLA

20:30 Social Antzokia

BAT 2016: SOINU BIDEA +


BASAURI KORAL ELKARTEA

ARRANTZA JARDUNALDIAK
9 AZA - 22 ABE / BASAURI

25 AZA / BASAURI

5 + 12 AZA / BASAURI

9 - 23 AZA / ARRIGORRIAGA

20:00 Abusu Zentro Soziokulturala

PINTTO, PINTTO

19 AZA / ARRIGORRIAGA

CUPCAKES TAILERRA

BELDUR BARIK. SARI BANAKETA

KURAIA ENSEMBLE

MENDI IRTEERA: AANA


20 AZA / BASAURI

XVII. X-TREME FINAGA


12:30 Arizgoiti plaza

LITERATURA
10 AZA / ZARATAMO

EUSKALDUNAK ETA
KAROLINGAR IRAULTZA
19:30 Elexaldeko liburutegia

19:00 Arizko Dorretxea


12 + 13 AZA / BASAURI

OPEN RUBIK 2016

10:00-20:00 Basozelai Gizarte Etxea


12 AZA / ARRIGORRIAGA

INDARKERIAREN KONTRAKO
GAZTEEN IKUSPEGIA
10:00-14:00 Gaztegunea
13 AZA / ARRIGORRIAGA

ERREKA EGUNA. ARRANTZA


Ekitaldi gehienak argitaratze aldera,
GEURIAk idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira n

BIDALI ZURE EKITALDIA


info@geuria.eus

11:30 Santa Isabel plaza (Abusu)


13 AZA / BASAURI

FINAGAKO SAN MARTIN


11:30 Finaga

18 AZA / ARRIGORRIAGA

ASMATZAILE TXIKIAK

17:00-19:00 Abusu Zentroa


18 AZA / BASAURI

AMAZONIAR AFARIA

21:30 Artunduaga jatetxea

ARRIGORRIAGA

KORRONTZI FOLK
UDAZKENEKO KONTZERTUAK AZAROAK 5 LONBO ARETOA 20:00

TIRA BA!

Arkaito
AZAL ILUSTRATUA

Dani Maiz

LEIRE PALACIOS
kazetaria
IRITZIA

Nostalgiak ez
gaitu salbatuko

HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAKO HARPIDETZA GEURIA.EUS 2016 AZAROA #023

ilustrazioa Migrazioak

Helbidea: Basozelai kalea 11, -3 48970 Basauri (Bizkaia)


Bidalketak: 42 Posta Kutxa 48970 Basauri (Bizkaia)
Kontaktua: 94 440 66 92 info@geuria.eus
LG: BI-1366-2014 ISSN: 2529-9042 Aleak: 10.000
Koordinatzailea: Jon Villapun - jon@geuria.eus
Koordinazio laguntzailea: Ibai Villapun
Erredakzioa eta webgunea: Maider Ibaez
maider@geuria.eus eta Joseba Vegas - info@geuria.eus
Publizitatea: German Castaeda - info@geuria.eus

Ale honetan lagun izan ditugu: Hego Uribeko bertsolariak, Uribarriko auzokideak, Basaurin Be Bagara, Basroller, Sagarrak, Basauriko Mikologi Elkartea, U113, Ugao Ezagutzeko Historia Zentroa, Fungipedia, Janire Lopez, Berbalagunak, Saioa Hernandez,
Arkaito, Dani Maiz, Ivanper, Leire Palacios, Karmelo Ayesta.
Diseinua: Hopper Ink | Maketazioa: Geuria | Inprenta: BEPSA
Banatzailea: Zarata | Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea
Edukiak: Creative Commons BY-SA

ainbatek Basauritik alde egin behar


izan zuten lan egin ahal izateko. Gaur
egun 25-35 urteen bueltan direnak dira, batez
ere. Horretara, herriaren egoerak baino, hego
Euskal Herrian bizi dugun egoera ekonomikoak bultzatu zituen. Hortaz, askorentzat,
Basauri, asteburu pasa bisita egiteko toki
bilakatu zen. Are gehiago, gabonetan edota
herriko jaietan bisita egiteko tokia.
Urteak aurrera, etxera itzuli nahi izan zuten askok baino aukerarik ez. Zergatik? Etxerik ez zegoelako. Luze, hobe esanda, luzeegi
jo zuen babes ofizialeko etxeen eraikuntzak.
Ondorioz, baziren dagoeneko beste herri
batzuetan bizitzeko hautua egina zutenak,
edota, hein batean berdina dena, Basaurira
itzultzeko esperantzarik ez zeukatenak. Nostalgiak ez gaitu salbatuko.
Eszenario berri horren bueltan bizi izan
dugu, esate baterako, herritarrok erritual
erlijioso gisa bizi ditugun Basauriko jaien
gainbehera. Populazioa zahartzen ari da, makina bat gaztek alde egin dute, aisialdi moduak geroz eta mugatuagoak dira... Horren
gainetik, bada fideltasuna. Alegia, herriak
nortasuna galdu ez dezan lan egiten dutenak:
Herriko Taldeak, Marienea, Zirt Zart edo skate mugimendua, esate baterako.
Kaleak xahutu eta eraldaketa sozial zein
demografikoak eragin dituen aldaketak pauso
bakoitzean dute isla: Bilbondok desagertarazi
ez zituen dendak desagertarazi ditu egoerak. Frankiziak ari dira tokia hartzen herrian:
lan prekario eta merkea eskaintzen dutenak,
pertsonei garrantziarik ematen ez dietenak.
Herriko aberastasuna beste herri batzuetara
eramaten dituztenak. Madriletik nahi dutena
esan dezakete, honetan ere, hautua gurea da.
Nostalgiak ez gaitu salbatuko.

Erakunde laguntzaileak

Arrigorriagako
Udala

Basauriko
Udala

Galdakaoko
Udala

Ugaoko
Udala

Zaratamoko
Udala

Toki
Komunikabideen
Bateragunearen
bazkide da
hedabide hau

También podría gustarte