Está en la página 1de 4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

MONDRAGON KORPORAZIOA
ETA AGINTE POLITIKOA
Working Paper 2016ko urriak 19
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
MONDRAGON KORPORAZIOA
ETA AGINTE POLITIKOA

1. Dakigunez, lurralde txikietan hedaturiko esparru


politikoek arrisku handiagoak dituzte, teorian, enpresa
handi batek edo enpresa talde batek ekonomia eta
politikaren arteko harreman egokiak desorekatzeko.
Enpresa edo talde horiek indar politiko handia hartu
ezkero, behin baino gehiagotan, lurraldeko erakunde
politikoen legitimotasun demokratikoa bera zalantzetan
jarri dezakete.

2. "Oligarkizazio" prozesu hauek guztiz nabariak izan


ziren frankismo garaian, Neguri eta orduko aginte
politikoren arteko harremanaren bidez. Hala eta guztiz
ere, ez da horrelakorik gertatu erakunde politikoak eta
MONDRAGON Korporazioaren artean.

3. Hasiera batean, Korporazioaren handitasuna eta pisua,


bai industria aurreratuan zein finantza sektorean,
faktore objektiboak izan daitezke talde kooperatibo
hori Euskal Herrian erabakigarria izan daitekeen aginte
faktiko bat sortu arazteko.

4. Gauza nabaria da, hori bai, Eusko Jaurlaritzan edo Foru


Aldundietan indar handia izan zuten hainbat pertsona
Mondragon Korporaziotik etorriak zirela. Horien
artean, batez ere, José Antonio Ardanza lehendakaria
bera. Hala ere, agintari batzuen kasu horiek ez dira -
gure ustez- Korporazioaren "indar faktiko"aren
erakusle. Pertsona eta agintari zehatz batzuen
norberaren kokapen politiko edo ideologikoaren
ondorioa baizik.

5. Egiaz, José Antonio Ardanza bera ez zen heldu


Lehendakariaren kargura Korporaziotik modu
zuzenean, ardura publiko askotako ibilbide luze baten
ondorioz baizik. Arrasateko alkate edo Gipuzkoako
Aldundi Nagusi moduan aritu zen lehenago. Egia da
ere Korporazioko beste exekutibo bat -Javier Retegi-
Jaurlaritzako industria sailburu gisa aritu zela. Baina
Korporazioa eta Retegi buru zuen sailaren arteko
orduko harremanak ez ziren batere onak izan.
2
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
MONDRAGON KORPORAZIOA
ETA AGINTE POLITIKOA

Alderantziz, Korporazioa eta Jaurlaritzaren artean sortu


zen gatazka inoizko gogorrena izan zen ziur aski
(Daewoo enpresa Araban ezartzeko egitasmoaren
ondorioz).

6. Gure iritziz, arrazoi objektiboak badaude,


MONDRAGON Korporazioak eskuratu dituen neurria
eta ospea eskuratuta dituela azaltzearen zergatia eta
zergatik Korporazioa bera ez den bihurtu Euskal
Herriko bilakaera politikoan erabakigarria den indar
faktikoa.

7. Arrazoi horietako lehena, ziur aski, Taldearen egiturak


duen "federazio-izaera" da. Gauza jakina da
MONDRAGON Korporazioa ez dela enpresa bakar
bat, ez eta talde "hierarkiko" bat ere, kapital sozietateen
taldeak izan ohi diren moduan. Bere egituraren
federazio-izaeraren ondorioz, benetako agintea -azken
finean- kooperatibetan dago kokatuta, Taldeko zentro
korporatiboan baino gehiago. Errealitate objektibo
honek nabarmen oztopatzen du Korporazio osoaren
pisuan eta neurrian oinarritutako balizko "indar
faktikoa" egikaritzeko hipotesia.

8. Bigarren arrazoia MONDRAGON Korporazioaren


izaera kooperatiboan bertan datza. Izaera honek
agintearen sakabanaketa handia dakar, batez ere
enpresa arlokoak ez diren gaietan. Bazkide kooperatibo
bakoitzak bere ideologia eta bere kokapen politikoa du.
Sakabanaketa hau, modu batean zein bestean, gobernu
organoetara heltzen da eta, horrela, oso zaila bihurtzen
da Korporazioak, norabide baten zein bestean, jarrera
aktiboa hartzea aginte publikoen aurrean, arlo politiko
edo ideologikoetan behintzat.

9. Hori dena ez da bakarrik aginte publikoekiko eragin


zuzenean antzematen, garrantzi handikoak diren
zeharkako beste eraginetan ere antzematen da. Batez
ere, komunikabideetan. Orain arte, oso nabarmena izan
da komunikabideetako partaideen edo kontrolaren
3
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
MONDRAGON KORPORAZIOA
ETA AGINTE POLITIKOA

bitartez lor daitekeen eraginari uko egiteko


MONDRAGON Korporazioak izan duen jarrera.

10. Oro har, beraz, positiboki balioetsi behar dugu, euskal


ekonomiaren "demokratizazioaren" ikuspegitik,
MONDRAGON Korporazioak lortu duen indar
ekonomiko objektiboa. Aginte politikoa zuzen
baldintzatzen ez duen egitura ekonomikoa indartzea
dakarren neurrian.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter