Está en la página 1de 4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

VOCENTO-REN KONTROLA
Working Paper 2016ko urriak 15
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO-REN KONTROLA

1. Etengabeko aldaketak gertatu dira VOCENTO Taldeko


akziodunetan azken 15 urteetan. Hala ere, argi dago betidanik
"Neguri" izendatu denaren parte diren akziodunen kontrolpean
jarraitzen duela Talde honek.

2. Ikus dezagun Administrazio Kontseiluaren osaketa:

VOCENTO, S.A.
ADMINISTRAZIO KONTSEILUA
2016ko Urtarrilak 25

Karguaren
Kargua Izaera Izendapena
amaiera

Santiago
Lehendakaria Jabetzazkoa 2013/11/12 2019/11/12
BergarecheBusquet

Kontseilari-
Luis EnriquezNistal Exekutiboa 2012/04/26 2018/04/26
Ordezkaria

Mezouna, S.L. (Ignacio Jabetzazkoa


Ybarra Aznar-ek Kontseilaria (MEZOUNA, 2012/04/26 2018/04/26
ordezkatua ) S.L.)

Valjarafe, S.L. Jabetzazkoa


(SoledadLuca de Tena Kontseilaria (VALJARAFE, 2012/04/26 2018/04/26
García-Condek ordezkatua) S.L.).

Jabetzazkoa
Onchena, S.L. (Álvaro de
Kontseilaria (ONCHENA, 2012/04/26 2018/04/26
YbarraZubiríak ordezkatua)
S.L.)

Kontseilaria eta
Gonzalo Soto Aguirre Jabetzazkoa 2012/04/26 2018/04/26
Lehendakariordea

Jabetzazkoa
Energay de Inversiones,
(ENERGAY DE
S.L. (Enrique de Ybarra e Kontseilaria 2012/04/26 2018/04/26
INVERSIONES,
Ybarrak ordezkatua)
S.L.)

Miguel AntoñanzasAlvear Kontseilaria Askea 2012/04/26 2018/04/26

Fernando Azaola Arteche Kontseilaria Askea 2012/04/26 2018/04/26

Idazkaria ez
Kontseilaria eta
Carlos Pazos 2013/10/15
Legelari
Aholkularia

Idazkariordea ez
Pablo DíazGridilla 2013/10/15
kontseilaria
Iturria: VOCENTO

2
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO-REN KONTROLA

Jabetzazko kontseilarien zerrenda irakurtzea nahikoa da


Negurin jatorria duten familien pisua egiaztatzeko (Ybarra,
Bergareche, ...). Familia hauen eskuetan dago oraindik
gehiengoa, nahiz eta VOCENTOko aginteak azken
hamarkadetan izan duen bilakaera benetan gatazkatsua izan.

3. 2001ean gauzatu zen Correo Taldea eta "Prensa Española"-


aren arteko bategitea izan zen bihurgunea, jakina. Bategite
horren ondorioz, aurreko Correo Taldearena baino askoz
ezegonkorragoa bihurtu zen Talde berriaren enpresa bilakaera.
Eta, bestaldetik, akziodunen osaera berria jarri zen
abian.Betidanik ABC egunkariaren jabe zen Luca de Tena
familiarekin Neguriko familiak agintea banatzen hasi ziren,
lehenengo aldiz.

4. Une horretatik aurrera eta, bereziki, burtsarako irteeratik


aurrera, etengabeko krisi estrategikoan eta etengabeko krisi
korporatiboan murgildu zen VOCENTO. Goi mailako
Zuzendaritzan eta aginte korporatiboan etengabeko aldaketak
egon zirelarik.

5. Azken urteetan, norabide ezberdinetako borrokak gertatu dira


Administrazio Kontseiluan. Alde batetik, ABC egunkariaren
kontrola berreskuratzeko mugimendu batzuk egin ditu Luca de
Tena familiak. Bestaldetik, VOCENTOren agintea eta
estrategiak kontrolatzeko asmoz, bi talde ezberdinak egon dira
etengabeko borrokan. Alde batetik, Ybarra familia eta,
bestaldetik, Bergareche anaiak, Jaime Castellanos eta Victor
Urrutia. Luca de Tena familia, azkenik, batzuk zein besteen
alde kokatuz kasu bakoitzean1.

6. 2015eko abenduan, Victor Urrutia, VOCENTOko


2
erreferentziadun betiko akziodun batek , bere akzio multzo

1
Nahiz eta borrokan egon diren taldeak beti berdintsuak ez izan, aipatu duguna izan da, gehienbat,
bi aldeak ezberdintzeko ohiko marra. Ik., adibidez, "Neguri contra Neguri", Francisco Núñez, El
Mundo. 2007ko abuztuak 5.
2
VOCENTOren lehenengo akzioduna izan da Victor Urrutia hainbeste urteetan. Nahiz eta Madrilen
bizi, Neguriko familiekin dituen loturak nabariak dira baita, bere emaztearen bitartez, Ybarra
familiarekin ere. Ik. "¿Algo se mueve bajo el suelo de Vocento y Telemadrid?", El Economista,
2011ko ekainak 18.
3
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO-REN KONTROLA

osoa (kapital osoaren %10,14) saltzeko erabakia hartu eta


VOCENTO utzi zuen3.

7. Victor Urrutiaren irteerarekin4, hauek dira VOCENTOren


akziodun nagusiak:
VOCENTO, S.A.
AKZIODUN ADIERAZGARRIAK
2016ko Urtarrilak 25
Izena % Zuzena Zeharkako % % Osoa
ACCION CONCERTADA 0,000 6,393 6,393
CASGO, S.A. 3,996 0,000 3,996
SANTANDER ASSET
0,000 3,977 3,977
MANAGEMENT, S.A., SGIIC
YBARRA CAREAGA,
0,000 5,470 5,470
CARMEN
YBARRA YBARRA,
0,000 6,536 6,536
ENRIQUE
Iturria: CNMV

8. Hala ere, ikusiko dugunez, akzioduntza eta estrategien aldetik


VOCENTO Taldearen egoeraren ondorioz, aldaketa berri
garrantzitsu batzuk aurreikus daitezke VOCENTOren agintean
epe ertainera. Alde batetik, VOCENTO kontrolpean
mantentzeko Neguriko familiek duten gaitasuna mugatua
delako. Bestaldetik, VOCENTOren arrisku estrategikoek,
Urrutiarekin gertatu den moduan, beste akziodunen irteera
sortu arazi dezakete.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

3
Benetako harridura sortu arazi du Urrutiaren irteerak VOCENTOko akziodun multzotik. Ik. "Los
Urrutia se van de Vocento: venden por 17 millones el 10% de la empresa", Rubén Arranz,
VoxPopuli, 2015eko abenduak 17
4
Oso modu zuzenean lotu da Victor Urrutiaren irteera ABCren inguruan VOCENTOn aspaldidanik
zegoen eztabaida estrategikoarekin. ABC saltzeko edo, behintzat, VOCENTO Taldetik ateratzearen
aldeko estrategiaren alde zegoen Victor Urrutia, argi eta garbi, Bergareche eta Castellanos-ekin
batera. Ik. "Vocento: los partidarios de vender 'ABC' pierden peso con la llegada de nuevos
inversores", Difusión, 2015eko abenduak 31.
4