Está en la página 1de 6

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

VOCENTO, NEGURIKO
AZKEN GOTORLEKUA
Working Paper 2016ko urriak 14
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO, NEGURIKO
AZKEN GOTORLEKUA

1. Indar handia gordetzen dute -jarraitzen dute


gordetzen- Neguriko familiek neurri ertain edo
handiko enpresa anitzetan, baita garrantzi handiko
partaidetza gaituak hainbeste funtsa, korporazio eta
enpresatan1. Hala ere, ekonomia, gizartea eta
politikaren arteko harremanaren ikuspegitik, nabaria
da Neguriren eragina beherantz joan dela hamarkada
hauetan arlo guztietan. Frankismoaren amaiera,
Bizkaiko industria astunaren krisia, BBV-
ARGENTARIA bategitearen ondoriozko BBVA-tik
irteera, ... oro har, VOCENTO Taldea Neguriko
azken gotorlekua dela argi eta garbi esan dezakegu.

2. Benetako "gotorlekutzat" har dezakegu VOCENTO


Taldea; horren bitartez, bere akziodunek Euskal
Herriko gizartean eta politikan indar itzela gordetzen
dutelako. Zentzu honetan, Neguriko betiko indar
oligarkikoaren jarraipen adierazgarriena bihurtu da.

3. 2001ean eratu zen VOCENTO Taldea, aurreko


Correo Taldea (EL CORREO, DIARIO VASCO eta
beste egunkari askoren argitaratzailea zena) Prensa
Españolarekin (ABCren argitaratzailea) bat eginez.

1
Adibidez, Ybarra Careaga familiaren partaidetzen inguruan, ik. "La familia
Ybarra Careaga compra el 3,9% de la papelera Europac". Enrique Utrera. La
Información. 14 de julio 2014.
2
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO, NEGURIKO
AZKEN GOTORLEKUA

VOCENTO TALDEA
MARKAK

Iturria: VOCENTO Taldea. 2014 Urteko Txostena

3
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO, NEGURIKO
AZKEN GOTORLEKUA

VOCENTO TALDEA
JABEAK 2013

Iturria: LOS DUEÑOS DE LA INFORMACIÓN. La mirada del mendigo. 2013

4
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO, NEGURIKO
AZKEN GOTORLEKUA

4. VOCENTO Taldeko gorabeherak ahaztu gabe,


kontrolpean mantendu dute merkatua Araban,
Bizkaian eta Gipuzkoan. Merkatuaren kontrol horrek
VOCENTOren jabeei Euskal Herriko gizarte eta
politika aldetiko bilakaera zuzenki baldintzatzeko
aukera eman die -eta ematen die oraindik-. Eta,
dakigunez, orain arte "oligarkizazioa" izendatu
dugunaren funtsezko gakoetako bat da hori.

5. Egiaz, komunikabideak kontrolpean izatea eta aginte


politikoa modu zuzenean kontrolpean izatea ez da
gauza bera. Frankismoaren garaia amaiturik,
hegemoniaren horrelako egikaritze ireki horiek
ahaztu behar izan zituen Negurik. Ordezkaritza
zehatza batzuk kenduta -salbuespenezkoak izan
zirenak, Alderdi Popularraren bidez edo honen
aurrekariak izan ziren beste alderdi batzuen bidez
gauzatutakoak- jarduera politiko "publikoa" uztearen
aldeko erabakia hartu zuten Neguriko familiek.

6. Baina jarduera politiko "publikoa" uztea ez da, berez,


jarduera politikoa uztea. Frankismoaren amaieratik
igarotako 40 urteetan zehar, Euskal Herriko bilakaera
politikoa baldintzatu du Correo Taldeak -
VOCENTOk geroxeago- modu argi eta zuzenean.

7. Gogora dezagun sistema demokratiko batean, "iritzi


publikoa"-aren arabera eratzen direla erakunde
politikoak. Eta iritzi publiko hori, batez ere,
komunikabideen bitartez epe ertainera eratzen dela.

8. Epe ertain eta luzera, komunikabideak kontrolpean


dituenak gobernuak ere kontrolatzen ditu. Kontrol
horrek ez du zergatik zuzena izan behar. Behin baino
gehiagotan, zeharkako kontrola da, "tantaka" gure
gizartea etengabe bustitzen dituena, gizarte baloreak,
herri kultura eta, azken finean, aukera politiko eta
ideologikoak eratuz doana, bai eta hauek mugatzen
dituzten markoak ere.

5
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
VOCENTO, NEGURIKO
AZKEN GOTORLEKUA

EL CORREO DIARIO VASCO


Eremua ARABA ETA BIZKAIA GIPUZKOA
Salmenta 77.237 55.923
Irakurleak 410.000 253.000
Erabiltzaile
2.198.000 1.107.000
bakarrak
EL CORREO %71,7 DIARIO VASCO %83,2
DEIA %13,1 NOTICIAS DE GIPUZKOA
EL PAIS %4,8 %7,5
Merkatu
DIARIO DE NOTICIAS DE EL PAIS %4,3
kuota
ALAVA %3,7 EL MUNDO %1,7
EL MUNDO %3,0 EL CORREO %1,2
BESTE BATZUK %3,7 BESTE BATZUK %2,2
Iturria: VOCENTO Taldea. Urteko Txostena 2014 / EGM / ComScore / OJD

9. VOCENTO Taldearen bitartez, Negurik euskal


gizartean eta politikan funtsezko eragina mantentzen
du. Nahi badugu, "botere leuna" da, zeharkakoa,
baina etengabekoa, iraunkorra eta - epe luzera- ia
erabakitzailea.

10. Ildo ezberdinetako euskal arduradun politikoek


badakite horixe dela, hain zuzen ere, gertatzen ari
dena. Eta badakite ere VOCENTO Taldearekiko
harremanak funtsezkoak direla edozein euskal aukera
politikoaren arrakastarako zein porroterako. Nahiz eta
"berezko" ordezkaritza politikorik ez izan,
VOCENTO Taldearen jarrera eta estrategiak
erabakigarriak izan dira azken 40 urte hauetan,
ordezkaritza politikoa izan duten taldeen arteko
borroketan.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter