Está en la página 1de 4
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA Working Paper 2016ko urriak 11

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA

Working Paper 2016ko urriak 11

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA 1. BBV eta ARGENTARIA-aren arteko

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS
ZITEKEEN TESTUINGURUA

1. BBV eta ARGENTARIA-aren arteko bategitearen ondorioz, BBVA berriaren zuzendaritzak eta egiturak, gero eta gehiago, Estatuko hiribururako bidea hartu zuten. Sekulako kolpea izan zen ere Neguriko indar politiko eta ekonomikoarentzat. Eta euskal abertzaletasunean borroka garrantzitsu bat galtzearen sentsazioa geratu zen. Prozesua beraren inguruan, oso modu kaxkarrean kudeatu zela eta Emilio de Ybarra, BBV-aren Lehendakariari gertatutakoaren funtsezko erantzulea izan zela ere argi geratu zen.

2. Bai Negurin, baita euskal abertzaletasunean ere, porrot handi bat jasan izatearen ustea gauza nabaria zen. Eta sentsazio hori, jakina, prozesuaren ondorioak zuzen jasan zituzten pertsonengana ere hedatu zen. Bai Neguri inguruko kontseilariak, baita -Pedro Luis Uriarte edo Mario Fernandez moduan- euskal abertzaletasunetik hurbilago zeuden exekutiboak eta BBVA utzi behar izan zutenak. Horien denen ustez, bi erantzukizun ezberdinen ondorioa izan zen gertatutakoa: Emilio de Ybarrarena alde batetik eta Aznar 1 Lehendakaria gobernuarena bestetik.

3. Hala ere, bategite / xurgatze prozesu hori gertatu behar ez zen ezusteko huts bezala ulertzea, akats analitiko larria izango litzateke.

4. Egiaz, BBV-aren kontrola eskuratzeko eta euskal interes taldeen ordezkariak ziren kontseilariak eta zuzendariak kargutik kentzeko Aznarren gobernuak abian jarri zuen estrategia nabaria izan bazen ere 2 , egiturazko beste faktore batzuk egon ziren -garrantzi handikoak izan zirenak- horrelako ezaugarriak izan zituen prozesu bat abiatzeko.

5. Alde batetik, salbuespenak - salbu, Neguriren enpresa eraginkortasuna gero eta txikiagoa zen. Oro har, enpresari handien taldea multzo errentagarria bihurtu zen, akzio

1 Ik. "Operación BBVA. Las claves políticas", Inmaculada Sánchez, El Siglo, 2002ko apirilak 15. 2 Ik. "El milagro económico de Aznar en el banquillo", Carlos Carnicero, Economía Digital, 2015eko urriak 3.

2

Ik. "El milagro económico de Aznar en el banquillo", Carlos Carnicero, Economía Digital, 2015eko urriak 3.

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA bakoitzeko partaidetzak kudeatzen
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA bakoitzeko partaidetzak kudeatzen
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA bakoitzeko partaidetzak kudeatzen
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS
ZITEKEEN TESTUINGURUA

bakoitzeko partaidetzak kudeatzen zituena 3 baina oso gaitasun exekutibo gutxirekin 4 . BBV-aren kasuan, esan dugunez, euskal abertzaletasunetik hurbil zeuden exekutiboen esku utzi behar izan zituzten, gero eta gehiago, kudeaketaren ardura Neguriko kontseilariek. Negurikoentzat, "gure bankua" izaten jarraitzen zuen BBV- k baina -ziur asko- ez aurreko hamarkadetako BANCO DE BILBAO eta BANCO DE VIZCAYA bezain "gurea".

6. Hori denaren ondorioz, hobe ulertzen dugu BBV-aren kontrola babesteko lehenago -eta BBVArena geroxeago- Negurik erakutsi zuen gaitasun eza. Bere interesak defendatzeko garaian guztiz jokabide traketsa izan zuen eta, ziur aski,ez hamarkada batzuk lehenago izango zen bezain gogorra.

7. Dinamika guztia honen atzean egiturazko faktore nabarmen bat dago. BBV-aren hazkundea bera, hain zuzen ere. Hainbat hamarkadetako hazkunde jarraitua izan zuen bankuak, BANCO DE BILBAO eta BANCO DE VIZCAYA moduan hasieran eta BBV modura 1989tik ondoren.

8. Merkatu kuota handia zuen BBV-k estatu osoan eta nazioartean bere hedapena gero eta handiagoa zen. Neguri bezalako interes talde mugatu batek horrelako banku bat kontrolatu ahal du, jakina,gainerako akziodunak behar beste sakabanatuta dauden bitartean. Baina gauza nabaria da horrelako kontrol mota epe luzera mantentzeko aukerak gero eta gutxiago direla erakundea hazten den arabera.

3 Liburu honen helburuaren ikuspegitik kapital partaidetzek duten garrantziaz, interes handikoa izan daiteke "La importancia de llamarse Ybarra. Los nuevos negocios desde arriba y otros beneficios capitalistas", Pablo Díaz Morlán, Historia Empresarial 812, ICE, 2004ko urtarrila, 153-162 orr. Ybarra familiaren kokapen estrategikoa aztertzen du, nolabait Díaz Morlan-ek, enpresen kudeaketatik partaidetza gaituetara eta administrazio kontseiluetara igaroz. Bai eta administrazio kontseiluek duten garrantzia ere, Ybarra familiaren kapitalaren posizio eta helburuak babesteko. 4 Garrantzi handiko industria funtsa batzuk dituzte kontrolpean Neguriko betiko familiek. Adibidez, Mercapital edo Cartera Industrial. Neguriren esparrutik kanpo Nafarroako Juan Felix Huartek kontrolatzen duen "Uriel Inversiones, S.A." da kontuan hartzekoa.

3

esparrutik kanpo Nafarroako Juan Felix Huartek kontrolatzen duen "Uriel Inversiones, S.A." da kontuan hartzekoa. 3

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA 9. BBV edo BBVA bezala Burtsan
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA 9. BBV edo BBVA bezala Burtsan
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA 9. BBV edo BBVA bezala Burtsan
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS ZITEKEEN TESTUINGURUA
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS
ZITEKEEN TESTUINGURUA

9. BBV edo BBVA bezala Burtsan dauden enpresek agintea akziodunen talde txiki baten esku gordetzeko aukera eman ohi dute. Betiere kontrolean parte hartzera sartzeko eskaera egiteko behar beste pisua duten beste akziodun batzuk azaltzen ez diren bitartean. Kontrolerako gai diren akziodun berri horiek ez badira agertzen, egoera faktikoen edo barne borroken arabera zehazten da aginte taldea, BBVA kontrolatzeko Neguri eta gobernu zentralaren artean gertatu zen moduan.

10. Azken finean, Neguri bera Euskal Herrian eta lurralde esparru mugatu batean kokaturik izateak asko zailtzen du horrelako erakunde baten gaineko kontrola epe luzera mantentzea. Beste ikuspuntu batetik, Euskal Herria bezalako lurralde txiki batek burtsan dagoen erakunde baten kontrola mantentzeko aukerak ere gero eta txikiagoak izango ditu erakundea handitzen den arabera. Kontrolerako akziodunek kapital osoaren %5 edo %10 5 -atik beherako ehunekoetara jaisten badira, kontrol hori mantentzeko beren gaitasuna mantentzea gero eta zailagoa da. 2000. urtean, BBV- ARGENTARIA bat egitearen unean, BBV-aren kontseilari guztien artean kapital osoaren %1 baino gutxiago zuten.

11. Horrek ez du esan nahi, jakina, Euskal Herria bezala neurri txikikoak diren lurraldeek jarrera ezkorra izan behar dutenik enpresa multinazionalen aurrean. Hala ere, erakunde multinazional horien kontrola mantentzea gero eta zailagoa da eta horren jakinean egon behar dute lurralde hauek.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

5 Ik. "La aristocracia del barrio". Alvaro Tizón eta Julián Gonzalez. EL MUNDO, 28 de marzo de 1999

4

5 Ik. "La aristocracia del barrio". Alvaro Tizón eta Julián Gonzalez. EL MUNDO, 28 de marzo