Está en la página 1de 5

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ESANAHIA
Working Paper 2016ko urriak 11

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ESANAHIA

1. Ondorio eta garrantzi nabariak ditu BBVARGENTARIAbat egiteak 70. urteetatik aurrera euskal
ekonomian ireki zen demokratizazio prozesuaren
ikuspuntutik.
2. Kontua ez da, jakina, eragiketa horrek, berez, izaera
"demokratizatzaile" duen hala ez. BBV-aren jabetzaren
kontrolean, Neguriko betiko oligarkia ordezkatzea
ekarri
zuen
prozesuak1.
Kontrola
Madrilgo
gobernuaren konfiantzazko exekutibo batzuen eskuetan
uzteko lehenago eta Alderdi Popularreko konfiantzazko
exekutiboen eskuetan uzteko ondoren.
3. Euskal Herriarentzat horren garrantzitsua zen BBV
moduko finantza erakunde baten kontrola eskualdatzea
gauza konplexua zen. Batez ere, barneko aginte talde
pribatu batek -Negurik- kanpoko beste gune
pribatuaren alde kontrola galdu zuelako. Horren
ondorioz, jakina, erakunde horretan hartzen ziren
erabakiak modu nabarian urruntzen hasi ziren. Eta
lurraldearen inguru ekonomikoan bankuak ordura arte
zuen inplikazioaren ikuspegitik oso eragin negatiboa
izan zuen ere. Egoitza Bilbon mantendu zuen BBVAk
baina bere zerbitzu zentralek eta bere benetako
zuzendaritzak, gero eta gehiago, Madrilerako bidea
hartuko dute ordutik aurrera.
4. Hala ere, esan dugunez, aztertzen ari garen prozesu
"demokratizatzaile"aren ikuspegitik eragiketa hau
sailkatu eta balioestea ez da batere erraza. Modu
zuzenean behintzat.
5. Alde horretatik, Neguriko aginte ekonomiko eta
politikoarentzat behin betiko danbatekoa izan zen BBV
eta ARGENTARIA-aren arteko bat egitea. Gure

BBV-Argentaria bategiteko prozesuak Neguriko familien artean sortuarazi zuen


egonezaren deskribapen baterako, ik. "EL OCASO DE NEGURI. La decadencia
de las grandes familias vizcanas despus de 150 aos de ejercer un extenso
poder financiero". Jos Luis Barbera. EL PAIS. 19 de mayo de 2002.

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ESANAHIA

ikuspegitik, hori izan zen prozesu horren funtsezko


ondorioa2.
6. Egiaz, 70-80 urteetan industria astunean gertatu zen
berregituraketaren ondorioz, BANCO DE BILBAO eta
BANCO DE VIZCAYA izan ziren Neguriko aginte
ekonomikoa mantentzeko oinarrizko tresnak. Nahiz eta
euskal abertzaletasunetik hurbil zeuden exekutiboekiko
elkarrekiko loturan izan, indar ekonomiko handia
ematen zien oraindik Neguriko familiei BBV-aren
Administrazio Kontseiluak.
7. Jakina, kontua ez ziran bakarrik dibidenduak edo
kontseilariei zegozkien sari bereziak. BBV bezalako
erakunde batek kredituak emateko zuen gaitasuna
funtsezko tresna zen kontseilarien enpresak -edo haien
partaidetzak zituzten enpresak- elikatzeko. BBV-aren
partaidetza industrialak ere garrantzi handikoak ziren
ekimen pribatuak sustatzeko, BBV moduko "adiskide"
zen erakunde bat bazkide moduan onartuz.
8. Une horretan dagoeneko ez zen guztiz egokia Neguriko
talde ekonomikoak "oligarkia" moduan sailkatzea.
Ordurako, frankismo garaian izan zuten aginte
politikorako helbide zuzena galdua zuten. Hala ere,
etorkizunean agian aginte politiko hori era batean ala
bestean
berreskuratzeko
itxaropenak
izatea
ahalbidetzen zuen oraindik BBV-aren bitartez Negurik
mantentzen zuen aginte ekonomikoak. Batez ere, 80 eta
90etako hamarkadetan euskal abertzaletasunak lortu
zuen indarraren ondoren, beste aukera politikoak,
Neguritik hurbilagoak, agintera heltzeko eta hegemonia
eskuratzeko aukera berriak ireki nahian.
9. Negurik galdutako hegemonia politikoa noizbait
berreskuratzeko arriskua egon bazen oraindik. BBVARGENTARIA bat egitea -edo, hobeto esanda,
2

"EL OCASO DEL CLAN NEGURI. La fusin del BBV y Argentaria acaba con
el ltimo reducto de poder de las familias vascas". Julin Gonzlez eta Antonio
Belmonte. El Mundo, 1999ko urriak 24

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ESANAHIA

ARGENTARIA-k BBV xurgatzea- behin betiko kolpea


izan zen itxaropen horietarako3.
10. Hala eta guztiz ere, ez dugu ahaztu behar, egiaz,
2000ko Negurik, ez zuela harreman handirik jatorrizko
Negurirekin. Aberastasuna sortzeko zuen gaitasuna,
jarduera berriak sustatzeko, hutsetik hurbil zegoen
ordurako. Krisi ekonomikoa, belaunaldien arteko
beharrezko ordezkapenarentzako eza, ETAren jarduera,
... Neguri eraldatu zuten goitik behera. Enpresa gune
izatetik gune errentatzailea izatera igarozuen neurri
handi batean. BBV-aren barne kudeaketara begira ere,
inguru
abertzaletik
etorritako
exekutiboekin
elkarlanean oinarritzeko beharturik egon zen Neguri.
Kudeaketarako gaitasun eza hori funtsezko kontua da
zergatia ulertzeko. BBV-aren Lehendakaritza berak
ARGENTARIA-arekin
bat
egite
prozesuan
erakutsitako trakestasunak, berez, argi uzten du gune
hauen kudeaketarako gaitasuna noraino zegoen
kaltetuta.
11. Nolanahi ere, BBV-aren galera azkeneko kolpe gogor
bat izan zen Euskal Herriko bilakaera ekonomiko eta
politikoan eragiteko Negurik ordura arte zuen
gaitasunerako4. Ahaztu
gabe, jakina,
euskal
abertzaletasunarentzat ere kolpe gogorra izan zela,
BBV-aren goiko zuzendaritzan gero eta pisu handiago
hartzen ari zelako5.
3

"Auge y ocaso de Neguri", Gonzalo San Segundo, El Siglo de Europa, 2002ko


apirilak 22.
4
"NEGURI AMAITU DA. Los patronos vascos, en franca decadencia", Iratxe
Manchobas, Epoca 1263, 2009, 36-37 orr.
555
Azterketa berezia merezi du Jos Ignacio Goirigolzarriren kasuak. BBVArgentaria bat egitearen ondoren, salbuespen gisa hartu zen Goirigolzarrik
BBVAn jarraitzearena, euskal zuzendarien artean egon zen garbiketaren
testuinguruan. Urte batzuk geroxeago, 2009an, Goirigolzarrik berak ere atera
behar izan zuen. Goirigolzarriren irteera, batzuentzat, beste mugarri bat izan zen
-azkena beharbada- Neguriren gainbehera horretan eta -zenbait iritzien araberabehin betikoa. Ik. "Adis a Neguri", CsarAlcal, E-notcies. 2009ko irailak 30.
Eta geroxeago, 2012an Bankiako lehendakaritza hartu zuen. Garrantzi handia
eman zitzaion azken izendapen horri hainbat lekutan. Batzuen ustez, Neguriko
familien nolabaiteko itzulera zen edo behintzat izendapen horrek Neguriren

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ESANAHIA

12. Orduko prozesuaren epilogo gisa hartu zen 2004ean


SACYR -eraikuntza sektoreko enpresak- abian jarri
zuen operazioa -huts egin zuena- BBVAren kontrola
eskuratzeko, SACYR-ekin batera Neguriko akziodunak
eraso horren laguntzaile gisa6aipatu zirelako. Haien
artean, Jos Domingo Ampuero akzioduna eta bankuko
lehendakariorde ohia7. Nahiz eta oso sakabanatuta
egon, Neguriko familiek kapitalaren %4 inguru zuten
kontrolpean8 eta SACYR-ekiko orduko ahaleginak huts
egin bazuen ere, ez da guztiz baztertu behar hemendik
aurrerako beste ahaleginen bat gertatzea, Francisco
Gonzalezek lehendakaritza utzi eta gero.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

itzulerako ateak zabaltzen zituela. Ik.: "La vuelta del clan de Neguri",
Estrategias de Inversin. 2012ko maiatzak 8. Goirigolzarri bera kalifikatzeko
orduan, behin baino gehiagotan EAJtik hurbil zegoela edo Neguritik hurbil
zegoela esan da. Ziur aski, bi gunekin harreman onak eta egokiak dituela esan
daiteke. Ik. "Goirigolzarri: un hombre de Neguri para una caja en apuros",
Laura Salces Acebes, CincoDas, 2012ko maiatzak 7.
Azkenik, Francisco Gonzalezen erretiroa hurbildu ahala, balizko BBVA-Bankia
bat egite bati buruz hitz egin da, banku berri horren etorkizuneko burua beharbada- Goirigolzarri izango delakoan.
Ik. "BBVA. Ahora s, Neguri ha muerto", Eulogio Lpez, Hispanidad, 2009ko
irailak 30: "Se acab la banca vasca. FG ha terminado con la mayor escuela de
banqueros de Espaa. Goiri se cans de esperar y FG se busc un FG2"
6
"Sacyr, ariete de la "triple alianza" en el asalto poltico-financiero sobre el
BBVA", Euroinmo. 2014ko abenduak 2.
7
"La muralla del BBVA frena el asalto de Sacyr", Jess Navares eta Luis
Alemany. Nueva Economa. 2004ko abenduak 5.
8
Ik. "Sacyr acepta la continuidad de FG si le otorgan cinco consejeros y si se
pactan los otros diez", Hispanidad. 2004ko abenduak 21.