Está en la página 1de 4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

NEGURI KONTZEPTUAREN DILUZIOA


Working Paper 2016ko urriak 9
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
NEGURI KONTZEPTUAREN DILUZIOA

1. Euskal Herriko ekonomia, gizarte eta politikaren arteko


harremanaren gaur egungo errealitatea -eta, zehazki,
harreman horretan "Neguriko familiek" direlakoek duten
egitekoa- ulertzeko orduan, testuinguruaren aldaketa
nabariak hartu behar ditugu kontuan. Eta, zehazki,
"Neguri"ren kontzeptua bera ezin daitekeela modu
berdinean ulertu orain eta orain dira hamarkada batzuk.

2. Neguriko familien jatorri historikoa, dakigunez, Nerbioi


ibaiaren ezkerraldean dago kokatuta, argi eta garbi. XIX.
mendeko amaieran, ezkerraldea eta Portugalete
ordezkatzen hasi zen eskuinaldea -Areeta- meategi,
lantegi eta bankuen jabeen udaleku gisa. Eta, XX.
mendeko hasieratik, aristokrazia ekonomikoaren bizileku
iraunkor gisa hasi zen bihurtzen Neguri. XX. mendean
zehar, aristokrazia ekonomiko espainiarraren funtsezko
gunea ere bihurtu zena1.

3. Hala ere, dakigunez, dena aldatu zen XX. mendeko


70etatik aurrera. Frankismoaren amaiera, ETAren
jarduera eta industriaren gainbeheraren ondorioz, gero
eta jauregi gehiago lagatzen hasi zen Negurin2. Eta
Neguriko betiko familien ohiko bizilekuak gero eta
gehiago sakabanatu ziren. Negurik berak -oro har- bere
indar ekonomiko eta politikoa galdu zuen neurri handi
batean. Gainera, Euskal Herritik kanpora bizitzera joan
zen familia asko, edo Neguriko jauregiak noizbehinkako
bizileku gisa baino ez zituzten mantendu. Euskal
ekonomian funtsezkoak ziren familien bizilekuak biltzen
zituen kokaleku geografiko gisako ordurarteko
Neguriren kontzeptua diluituz joan zen, gero eta
gehiago.

1
Ik., adibidez, Ybarra familiaren bilakaeraz: "Los Ybarra. Una dinastía de
empresarios (1801-2001)". Pablo Díaz Morlán. Marcial Pons. Madrid, 2002. "Los
Ybarra contra el "síndrome de Buddenbrooks". El éxito de seis generaciones de
empresarios (1801-2000)", Pablo Díaz Morlán. En : ROBLEDO, R. y CASADO,
H. (coord.). "Fortuna y negocios: formación y gestión de los grandes patrimonios
(siglos XVI-XX)".- Universidad de Valladolid, 2002; pp. 275-300. "Nosotros los
Ybarra. Vida, economía y sociedad (1744-1902)", Javier de Ybarra e Ybarra,
Tusquets Editores. Barcelona.2002.
2
"EN UN EXODO MASIVO. Más de doscientas familias han abandonado sus
mansiones en Neguri hacia lugares más seguros", ABC, 1981eko otsailak 24.
2
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
NEGURI KONTZEPTUAREN DILUZIOA

4. Gaur egun, familia horietako askoren kasuan, haien


benetako bizilekua zein den zehaztea ez da batere erraza.
Neguri, Madril edo besteren bat den. Jakina, familia
horien kokapen ekonomikoa identifikatzea posible da
oraindik. Horietako batzuk pisu handia mantentzen dute
Euskal Herrian adierazgarriak diren enpresetan, bai
neurriagatik, bai berezko pisu kualitatiboagatik. Hala
ere, Neguriko betiko familien gero eta sakabanaketa
handiagoa gauza nabaria da. Sakabanaketa geografikoa
bai, baina sektore ekonomikoetan, harreman esparruetan,
etab. ere bai.

5. Bilakaera horrek etorkizunera begira izango duen


benetako garrantzia erlatiboa da. Neguriren errealitate
fisiko-geografikoak, ziur asko, nabarmen errazten zuen
familia horien baterako jarduera, bai arlo ekonomikoan
zein gizartean eta politikan. Eta familia horien
isolamendua errazten zuen ere, langileen aurrean edo
lurraldeko enpresari txiki eta ertainen aurrean ere.

6. Euskal Herriko enpresa ertain eta handien funtsezko


jabeak Negurin, Bilbon, Donostian zein Miarritzen bizi
dira orain. (Kanpoko inbertsiogileak izan daitezke ere,
jakina, bizilekua Madrilen, Bartzelonan, Parisen, Delhin
edo Shanghain izanik)3.

3
Euskal enpresari handien artean Neguriren indarra paregabekoa da oraindik,
zalantzarik gabe. Hala ere, Negurirekin loturik ez dauden izenak egon badaude
horien artean. Adibidez, Nafarroako Antonio Catalán eta Juan Félix Huarte dira
enpresari handiak, hainbeste enpresa kontrolpean dutenak eta Negurirekin inolako
harremanik gabe. Ik., adibidez, "Nor dira Hego Euskal Herriko oligarkak?", Mikel
García Idiakez, BERRIA. 2013ko ekainak 4.

Gure liburu honen ikuspegitik, kontuan hartzekoak dira Antonio Catalán-en


kokapen eta jarrerak. Enpresari hau, AC Hotels-eko lehendakaria, etengabeko
parte-hartzea du Nafarroaren bizitza politikoan. Ik., adibidez, "Antonio Catalán
valora la "magnífica gestión" del Gobierno de Navarra", Diario de Navarra,
2014ko urriak 17.

Ikuspuntu historiko batetik, azpimarratzekoa da Felix Huartek -Nafarroako


enpresaririk handiena izan zena- frankismoaren garaian izan zuen lekua. "Huarte y
Cía" enpresaren bitartez eraikuntza alorrean oinarrituta, Nafarroako Foru
Aldundiko Lehendakariordea izan zen. Une honetan, Juan Felix Huarte -Felix
Huarteren biloba- da bere ondarea kudeatzen duena, "Uriel Inversiones, S.A."
holding-en bitartez. Juan Félix Huartek "Fundación CIVISMO" delakoan hartzen
3
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
NEGURI KONTZEPTUAREN DILUZIOA

7. Euskal aginte ekonomikoen azterketa deskriptibora


begira, beraz, nabarmen diluitu da Neguri esapidea eta
bere esanahiaren funtsezko edukiera galdu du neurri
handi batean. Aginte ekonomiko horien deskripzioak,
hemendik aurrera, tresna analitikoagoak eta esapide
kontzeptualagoak erabili behar ditu.

8. Hala eta guztiz, betiko Neguriren diluzio horrek euskal


gizartearekiko isolamendu fisikoaren haustura adierazten
du ere. Eta haustura horrek, berez, kontuan hartu behar
dugun garrantzi psikologiko eta soziologiko nabaria izan
du orain arte.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

du parte, "gizarte zibila, askatasun pertsonala eta ekonomikoa Espainian


sustatzeko" helburua duena. Berarekin batera, Julio Pomés, Pedro Schwartz,
Francisco Cabrillo eta Carlos Espinosa de los Monteros-ek sortu zuten fundazioa.

2015eko azaroan "Fundación Moderna" delakoa deuseztatzea erabaki zuen


Nafarroako gobernu berriak. Politika eta ekonomiaren arteko lotura berezia
adierazten bazuen nolabait fundazio honek, ez horrenbeste liburu honetan aztertzen
ari garen ikuspegitik, alderdi politiko, sindikatu eta enpresarien arteko loturaren
ikuspegitik baizik batez ere. Ik. "El Gobierno de Navarra acuerda la extinción de
la Fundación Moderna", Diario de Navarra, 2015eko azaroak 4.
4

También podría gustarte