Está en la página 1de 8

1

Butil azetatoa ekoiztu nahi da txandakako erreaktorean 100 oC-an lan eginez eta H2SO4
komertziala erabiliz katalizatzaile gisa. Elikadurak 4,97 butanol mol ditu azido azetiko
moleko eta katalizatzailearen kontzentrazioa %0,032 H2SO4 da pisuz.
a) Konbertsioa XA= 0,5 izateko behar den denbora kalkula ezazu
b) Erreaktorearen bolumena eta elikatu behar den erreakzionatzaileen masa kalkula ezazu
45,2 kg/h butil azetato ekoiztu nahi bada. Erreaktorea txandaka erabiltzen da eta
erreakzioaldien arteko geldialdia 30 min da.
2
Datuak: Ekuazio zinetikoa (butanol soberakinaz): -rA= k CA

Unitateak: -rA mol /cm3 min, CA mol/cm3 eta k= 17,4 cm3/mol min.
Erreakzio nahastearen dentsitatea 0,75 g/cm3 dela eta konstante dirauela har daiteke
2
Azido azetikoaren metanolaren bidezko esterifikazioa bigarren ordenako erreakzioa da:
k
CH3COOH + CH3OH

CH3COOCH3 + H2O
k'

Erreakzio hau HCl 1M-ez katalizatua da 25 oC-an eta honako konstante zinetiko hauek ditu:
k= 6,77 10-4 l/mol min; k'= 1,482 10-4 l/mol min
Ondo irabiatutako erreaktorera 200 kg azido azetico, 500 kg metanol eta HCl 1M dituen 1000
L-ko disoluzio urtsua sartu dira . Erreakzioa 25 oC-an gertatzen da dentsitatea 1,03 g/cm3 dela
erreakzioan zehar.
a) Kalkula ezazu azido azetikoaren konbertsioa 60 min igaro ondoren.
b) Zein izango da orekako konbertsioa?.
3
Pisuz %24 azido azetiko dituen 100 kg disoluzio prestatu nahi da anhidrido azetikoa eta ura
eralikatuz txandakako erreaktorera. Erreakzionatzaileak 17 oC-an elikatuko dira.
a) Tenperaturak eta konbertsioak denboran zehar izango duen bilakaera kalkula ezazu
prozesua era adiabatikoan egiten bada.
b) Erreaktorean tenperatura 17 oC-an mantendu nahi da hodi bihurrezko hoztailera ura
elikatuz 10 oC-an eta beronen emaria 0 eta 2400 kg/h tartean aldatuz. Zein da hoztaileak
behar duen azalerarik txikiena?. Urak denboran zehar izan behar duen emaria kalkula ezazu
anhidrido azetikoak 0,80ko konbertsioa izan dezan.
Datuak: (-Hr)A = 9000 cal/anhidrido azetiko mol.
Erreakzio nahastearen dentsitatea = 1,05 g/cm3 da erreakzioan zehar.
Nahasteak Cp= 0,88 cal/g oC du
Ekuazio zinetikoa: -rA= KCaCb ; log k= 5,233 - 2323/T, unitateak: k l/mol min eta T K-etan
Hodi bihurrak U = 10 kcal/oC min m2 du

4
Bigarren ordenako A
zinetikoa k= 1 litro/mol h dela.

R erreakzioa inguruko tenperaturan egiten da konstante

R emaitza gau eta egun martxan dagoen txandakako erreaktorean lortu nahi da CAo= 1 mol/l
duen elikadura erabiliz. Zelan lan egin behar duen erreaktoreak (konbertsioa eta denbora) esan
ezazu:
a) R-ren batazbesteko ekoizpena maximoa izan dadin.
b) Erreakzionatu ez duen A erreakzionatzailea kontuan izan gabe lor daitekeen mozkinik
handiena.
c) Aurrekoa baina erreakzionatu ez duen A erreakzionatzailea zero kostuan bereiztuz eta
berriro erabiliz.
d) Aurrekoa baina A berreskuratzeko kostua berak balio duenaren erdia (%50a) bada.
Eguneko mozkinak kalkula itzazu lau kasuetarako.
Txanda bitarteko geldialdia 1 h da. Erreakzionatzaileak 7500 euro/karga balio du eta
emaitzaren salneurria 15000 XA euro/karga.da
5
R(COOH)2 azido organikoa ura eta anhidridoa emateko deshidratatzen da:
R(COOH)2
H2O + R(CO)2O
Erreakzioa endotermikoa da eta Hr= 18000 cal/mol da. Tenperatura 200 eta 350 oC-ren
artean dagoenean ekuazio zinetikoa -rA= k [R(COOH)2] da eta ln k = -50000/RT + 41, k-ren
unitateak min-1 direla.
Erreakzioa ondo irabiatutako erreaktore ez-jarraituan egin nahi da 2778 azido mol dituen 500
kg kargatuz 327 oC-an. Erreakzio ingurunearen bero ahalmena konstante moduan har daiteke,
Cp= 0,50 cal/g oC.
a) Konbertsioa 0,40 izateko behar den erreakzio denbora kalkula ezazu eta tenperaturak
denboran zehar duen bilakaera erreaktoreak era adiabatikoann operatzen duenean. b) Idem
erreaktorera 1000 kcal/min sartzen direnean.
6
Azpiko Taulan erakusten diren datuak lortu dira A erreakzioantzialearen deskonposizioa gas
fasean egin denean bolumen konstanteko erreaktore ez-jarraituan eta 100 oC-an:
t(s)
0
20
40
60
80
100 140
200
260
330
420
PA(atm)
1,0 0,80 0,68 0,58 0,49 0,42 0,31 0,17 0,09
0,04
0,01
Erreakzioaren estekiometria 2A
R + S da. Zenbateko bolumena izan behar du pistoi
jarioko erreaktoreak 100 mol A/h dituen elikadura (%80 A eta %20 geldo) 1 atm-ko
presiopean tratatzeko eta XA= 0,95eko konbertsioa lortzeko?.
7
A erreakzionatzailea lehen ordenako erreakzioaren arabera deskonposatzen da. Elikatzeko
jario bi ditu:
1 jarioa: CAo= 1, FAo= 1;
2 jarioa: CAo= 2, FAo= 2
XA= 0,25eko konbertsioa lortu nahi da. Pistoi jarioko erreaktorearen bolumena V1 bada 1
jarioa erabiltzen denean, zenbateko bolumena izan behar du pistoi jarioko erreaktoreak 2
jarioa erabiltzen denean?

8
40000 litroko nahaste perfektuko tanke bi konektatu dira seriean 100 l/h emaria duen jariakin
erradioaktiboa tratatzeko. Beraren bizitza erdia 20 h da eta erradioaktibiateak lehen ordenako
zinetikaren arabera egiten du behera. Lor daitekeen erreaktibitatearen beherakuntza kalkula
ezazu.
9
Prozesu bateko hondakin uretan dagoen osagai kutsagarriaren desokonposizioa hidrolisi
itzulezinaren bidez lortzen da 30 m3-ko hiru tanke seriean jarriz. Hidrolisia lehen ordenakoa
da eta %87,5ko konbertsioa lortzen da 300 m3/h emaria elikatzen denean. Oraintsu legedia
aldatu egin da eta osagai horren %98,4ko konbertsioa lortu behar da a) Zenbat 30 m3-ko tanke
jarri behar izango dira seriean aipatutako deskonposizio maila lortzeko? b) Orain dituen
tankeak erabilita lortu nahi badu deskonposizio maila hori, zenbateko emaria elikatu ahal
izango du?
10
Tamainu desberdineko nahaste perfektuko bi erreaktore ditugu lehen ordenako erreakzio
homogenoaren bidez produktu bat lortzeko. Seriean jarri nahi badira, zein jarri behar da
lehenengo ekoizpen abiadura maximoa izan dadin?.
11
A
R + S erreakzioa 10 m3-ko bi erreaktore paraleloan jarriz egiten da. Euretariko bat
nahaste perfektukoa da eta besta pistoi jariokoa. Erreakzioa 25 oC-an egiten da CAo= 0,1
mol/l elikatuz. Ekuazio zinetikoa -rA (mol/l min)= 0,158 CA da.
Emaria 5 m3/min bada, nola banatu behar da erreaktore bien artean ekoizpena maximoa izan
dadin? Zein da ekoizpen honen balioa?.
12
Fase likidoan egiten den A + B
2R + S erreakzioa elementala da erreakzionatzaile biei
dagokienez eta pistoi jarioko erreakzioan egiten da A eta B era ekimolekularrean elikatuz.
Konbersioa XA= 0,96 da eta CAo= CBo= 1 mol/l.
a) Bolumenez 10 aldiz handiagoa den nahaste perfektuko erreaktorea jartzen bada paraleloan,
nola aldatuko da ekoizpena?.
b) Erreaktoreak seriean baleude, zein jarri beharko litzateke lehenengo eta zenbat egingo luke
gora ekoizpenak?.
Oharra: Kasu guztietan konbertsioa XA= 0,96 da
13
A-ren deskonposizioa ur-fasean egiten da seriean jarritako nahaste perfektuko bi erreaktore
erabiliz eta bigarrenak lehenengoaren bolumen bikoitza duela. CAo= 1 mol/l dituen emaria
elikatuz egoera geldikorra lortu denean, 96 s-ko denbora espaziala duen lehen erreaktoreko
kontzentrazioa CA= 0,5 mol/l da eta bigarren erreaktorekoa 0,25 mol/l. Ekuazio zinetikoa
determina ezazu.
14
A+B
C erreakzioa 120 oC-an egiten da litro bateko nahaste perfektuko erreaktore
adiabatikoan. Konbertsioa XA= 0,5 da elikaduraren kontzentrazioak CAo= CBo= 6,65 mol/l
direnean. Gainera, honako datu hauek ere baditugu: (-rA) (mol/l h)= kCACB; k= 3,3 109 exp(20000/RT); (-Hr)A= 20 kcal/mol; Cp= 0,65 cal/cm3 oC.
Elikaduraren emaria eta tenperatura kalkula itzazu.

15
Hodi-itxurako erreaktore adiabatikoan 4A
R + 6S erreakzio itzulezina egin da gas
fasean, 50 g A/h elikatuz egurats presioan eta 945 K-eko tenperaturan. A-ren pisu molekularra
34. Energia balantzea erabiliz, konbertsioaren tenperaturarekiko bilakaera atera (ikus Taula).
Erreakzioa lehen ordenakoa da eta tenperatura desberdinetarako konstante zinetikoaren
balioak Taulan ikus daitezke.
XA
0
0,1
0,2
0,25
0,3
T (K)
945
885
826
797
768
-1
-2
-3
k (h )
37,2
1,42
3,65 10
3 10
5,83 10-4
a) XA= 0,30eko konbertsioa lortzeko behar den erraktorearen bolumena kalkula ezazu. b)
Gauza bera baina nahaste perfektuko erreaktorearen kasurako.
16
A-ren desagerpenerako konstante zinetikoa kalkula ezazu gas fasean egindako lehen ordenako
2A
R erreakziorako, presioak konstante badirau eta erreakzio nahastearen bolumenak
%30 behera egiten badu 3 minutuan. Hasierako nahasteak %80 A eta %20 gas geldo ditu.
17
Zero ordenako A
rR erreakzioa gas fasean egiten da bolumen konstateko ontzian.
Haiseran %20 geldo dago eta erreakzioan zehar presioak 1 atm-tik 1,3 atm-ra egiten du gora 3
minutuan. Erreakzio bera presio konstateko erreaktore ez-jarraituan egiten bada, hasi eta 4
minutu barru izango den bolumenaren aldaketa frakzionala kalkula ezazu, hasirean 3 atm-ko
presioa badago eta elikadurak %60 A eta %40 geldo baditu?.
18
Lehen ordenako A
2,5 R deskonposizioa gas fasean eta txandakako erreaktore
isotermoan egiten bada 2 atm-ko presioan eta hasieran %20 geldo dagoela, bolumenak %60
egiten du gora 20 minutuan. Erreakzioa bolumen konstanteko erreaktorean egiten bada,
haiseran 5 atm-ko presioa eta %40 geldo dagoela, zenbat denbora barru izango da erreaktore
barruko presioa 8 atm?
19
A
2 R erreakzioa 100 oC-an egin da bolumen konstanteko erreaktorean eta hasieran
%76,94 A eta %23,06 geldo dituen nahastea dagoela. Lortutako datu zinetikoak hauek dira:
t (min)
0
0,5
1
1,5
2
2,5
3
P (atm)
1,30
1,50
1,65
1,76
1,84
1,90
1,95
t (min)
3,5
4
5
6
7
8
P (atm)
1,99
2,025
2,08
2,12
2,15
2,175
Ekuazio zinetikoa atera ezazu mol, l eta s unitateetan adierazita
20
Eguneko 50 tona etil azetato lortu behar dira etil alkohola eta azido azetikoa fase likidoan
erreakzionaraziz:
CH3COOH + CH2H5OH
CH3COOC2H5 + H2O
A
B
P
Q
o
100 C-an ekuazio zinetikoak duen adierazpena hauxe da: -rA= k(CACB - CPCQ/K), k= 7,93
10-6 m3/kmol s; K= 2,93
Hasierako nahasteak %25 azido eta %46 alkohol ditu pisuz eta ez du esterik. XA= 0,35
konbertsioa lortu nahi da. Dentsitatea konstantea da, hots,1020 kg/m3.
a) Lantegiak gau ta egun dihardu lanean. Erreaktore ez-jarraituaren bolumena kalkula ezazu
karga eta deskargarako behar den denbora 1 h bada. b) gauza bera hiru erreaktore ez-jarraitu
erabiltzen direnean. c) gauza bera erreaktorea pistoi jariokoa denean. c) gauza bera nahaste
perfektuko erreaktore jarraitua denean. d) gauza bera nahaste perfektuko hiru erreaktore
seriean jarritako bateriaren kasurako.

21
Pistoi jarioko erreaktorean A-ren erreakzioa gertatzen da bigarren ordenako zinetikaren
arabera, harik eta konbertsioa XA= 0,9 izan arte. Beste erreaktore berdin bat erosi da.
Konbertsioa aipatutakoa denean, ekoizpena zenbat handiagoa izango den kalkula ezazu
seriean eta paraleloan lotzen direnean. Erreaktore biak nahaste perfektukoak balira eta
aipatutako konbertsioa lortu nahi balitz, zenbat handiago izango litzateke produkzioa
erreaktoreak serien eta paraleloan jarrita
22
CAo= 0,5 mol/l duen disoluzioa prozesatu behar da 25 l/h emaria erabiliz. Erreakzio
abiaduraren datuak honako hauek dira:
CA (mol/l)
0,5
0,45
0,40
0,35
0,30
0,25
0,20
0,1
-rA (mol/l h)
0,850
0,675
0,530 0,405 0,310
0,240 0,180 0,128
a) Zenbateko konbertsio lortuko litzateke 50 litroko nahaste perfektuko erreaktore bi seriean
jarrita?. b) XA= 0,90 lortzeko, zenbateko bolumena behar da erreakzioa etapa bakarrean
egiteko edo etapa bitan (seriean) egiteko tamainu berdineko erreaktoreak erabiliz?.
23
Jokalari bat joko bitan ari da diru kantitate txikiak jokatzen eta astiro-astiro dirua galdu baino
ez du egiten. Gelditu barik ari da jokatzen eta postura egiten duen diru kantitatea une horretan
daukanaren proportzionala da. Jokoetariko batean (A jokoan) 4 h barru galdu du erdia eta
bestean (B jokoan) 2 h barru. Zenbat denbora egon daiteke joko bietan batera jokatzen $
100ekin hasi bada eta $ 1 duenean utzi egin behar badu?.
24
A-ren deskonposizioa paraleloan gertatzen da eta R emaitza nahi da
A
R
rR= 1
A
S
rS= 2 CA
A

2
rT= CA

Baldintza isotermoan lor daitekeen CR maximoa kalkula ezazu CAo= 1 denean: a) Nahaste
perfektuko erreaktore jarraian. b) Pistoi jarioko erreaktorean.
25
A eta B erreakzionatzaileen arteko erreakzioa honako eskemaren arabera gertatzen da:
2
A
R
rR= k1CA
A+B

rS= k2CACB

rT= k3CB2

S-ren selektibitatea maximizatzeko nahaste perfektuko erreaktorean eduki behar CA/CB


zatidura kalkula ezazu.
26
A, B eta D-ren kantitate ekimolekularrak nahaste perfektuko erreaktorera elikatuz, honako
eskemaren arabera erreakzionatzen dute:
k1
A+D
R
k2
B+D
S
k2/k1= 0,2 da
a) R-ren selektibitatea kalkula ezazu , a) XA= 0,5 denean eta b) XD= 0,5 denean

27
Baldintza egokien menpe A-ren deskonposizioa honela gertatzen da:
k1= 0,1 min-1
k2= 0,1 min-1
A
R
S
Elikadura 1000 l/h da eta CAo= 1 mol/l, CRo= 0, CSo= 0.
a) Pistoi jarioko erreaktorearen bolumena kalkula ezazu erreaktorearen irteeran R-ren
kontzentrazioa maximoa izan dadin. Kontzentrazioaren balio hori ere kalkula ezazu. b) Gauza
bera nahaste perfektuko erreaktorerako.
28
Ur fasean eta pistoi jarioko erreaktore isotermoan egin da A
R erreakzioa CAo= 1
mol/l eta 10 min-ko denbora espaziala erabilita.
a) Konbertsioa kalkula ezazu erreaktoreak 25 oC-an lan egiten duenean. b) berdin baina ahal
denik tenperaturarik altuena erabiltzen denean, hots, 65 oC. c) Kalkula ezazu erreakziorako
tenperatura optimoa eta dagokion konbertsioa.
Datu zinetikoak: Erreakzioa itzulgarria eta lehen ordenakoa da. Erreaktore ez-jarraituan R-rik
ez duen A-ren disoluzioaz hasiz egindako saiakuntzetan, XA= 0,793 lortu da 25 oC-an eta 19
min barru eta XA= 0,691 35 oC-an eta 8 min barru.
Datu termodinamikoak:
oC
K(oreka konstantea)
XAe(oreka konbertsioa)
5
170,5
0,995
15
54,6
0,982
25
18,92
0,950
35
6,96
0,875
45
2,80
0,737
55
1,16
0,538
65
0,52
0,341
75
0,24
0,192
85
0,12
0,104
95
0,06
0,055
29
Aurreko probleman, tenperaturaren profil optimoa erabili nahi da pistoi jarioko erreaktorean
zehar, CAo= 1 mol/l duen emaria elikatuz. Kalkula ezazu XA= 0,76 lortzeko behar den
denbora espaziala eta operazio isotermoaren aldean zenbat handiago izango den ekoizpena.
Oharra: Tenperatura maximoa= 65 oC.
30
Aurreko problema bietako erreakzioa tanke biko baterian egin nahi da erreaktore bakoitzean
tenperatura optimoa erabiliz (CAo= 1 mol/l). Kalkula itzazu a) XA= 0,60 lortzeko behar den
denbora espaziala. b) Erreakore bakoitzeko tenperatura eta konbertsioa. c) Bateriaren
bolumen berdineko tanke bakarrean eta tenperature optimoan lan eginez baino zenbat
handiagoa den ekoizpena.

31
Honako lehen ordenako erreakzio itzulgarrria:
k1
A

k2
gas fasean eta 100 litroko nahaste perfektuko erreaktorean egin da 300 K-ean eta XA= 0,60
lortu da
a) Emari berdina erabiliz baina 400 K-ean erreakzioa eginez konbertsio bera lortzeko behar
den erreaktorearen bolumena kalkula ezazu. b) Emari eta konbertsio horretarako,
erreaktorearen bolumena minimo egiten duen tenperatura kalkula ezazu.
Datuak: 300 K-ean, k1= 103 exp (-4800/RT) s-1, CpA=CpR, Hr= -8000 cal/mol, K= 10.
32
Erreaktore egokia diseinatu nahi da 1,2 butadienoaren dimerizazioa egiteko: 2 CH2=CHCH=CH2
(CH2=CH-CH=CH2)2
Erreakzioa gas fasean 1,5 atm-an eginez, XA= 0,66 konbertsioa lortu nahi da.
Kalkula itzazu:
a) Nahaste perfektuko erreaktorearen tenperatura optimoa eta bolumena honako baldintza
hauetarako: Sarrerako emari molarra, Fo= 40 kmol/h; elikaduraren molezko osaera, yAo=
0,80, yIo= 0,20 (geldoak).
b) Elikaduraren tenperatura, erreaktoreak era adiabatikoan opera dezan tenperatura optimoan.
c) Denbora unitatean erreaktorera sartu behar den beroa elikadura 300 K dagoenean.
d) Erreakzioa pistoi jarioko erreaktorean egin nahi bada, tenperaturaren eta konbertsioaren
arteko erlazioa erreakzio abiadura maximoa izan dadin.
Datu termodinamikoak: (Hr)A= -37400 cal/mol, 800 K-ean. CpI= 7,2 cal/mol oC, CpA= 31,2
cal/mol oC.
K (atm)-1
22,2
12,5
7,21
4,30
2,60
1,62
0,202
0,038
T(K)
800
820
840
860
880
900
1000
1100
Datu zinetikoak: Bigarren ordenako zinetika. log k= 8,063 - 5470/T, k-ren unitateak mol/h l
atm2 direla.
33
A+B
2 C erreakzio elementala 1 L-ko nahaste perfektuko erreaktorean egin nahi da
CAo= CBo= 20/3 mol/l, Qo= 100 cm3/min eta elikaduraren tenperatura= 17 oC direla.
Erreaktorea atorrez inguratuta dago eta atorra zeharkatzen duen jariakinaren tenperatura 87
oC, bero transferentziarako azalera 250 cm2 eta bero transferentziaren koefiziente globala U=
0,1 cal/cm2 min oC dira.
Datu zinetikoak eta termokimikoak: k= 33 109 exp (-20000/RT) l/mol min. (Hr)A= -20
kcal/mol. Cp= 650 cal/l.
Operazio geldikorrerako baldintzak kalkula itzazu XA vs. T diagramaren bidez.
34
Lehen ordenako erreakzio bat fase likidoan egin nahi da 18 litroko nahaste perfektuko
erreaktorea era adiabatikoan operatuz eta elikadurak duen erreakzionatzailearen
kontzentrazioa CAo= 3 mol/l dela eta Q= 60 cm3/s emaria 25 oC-an sartzen dela. Nahastearen
dentsitatea eta bero ahalmena 1,0 g/cm3 eta 1,0 cal/g oC dira, hurrenez hurren. Erreakzio
beroa (Hr)A= -50 kcal/mol da. Erreakzioa itzulezina da eta beraren abiadura -rA= 4,48 106
exp(-15000/RT) CA mol/s cm3, CA-ren unitateak mol/cm3 direla. Kalkula itzazu konbertsioa
eta irteerako tenperatura.

35
Taulan erakusten diren kontzentrazioak erreaktore moduan erabiltzen den ontzi itxian
egindako bat bateko eragintza edo estimuluari dagozkio. Egoitza denboren banaketari
dagokion E() edo C( kurba adieraz esazu irudi moduan eta taula moduan.
t (min)
0
5
10
15
20
25
30
35
trazailearen
kontzentrazioa (g/l)
0
3
5
5
4
2
1
0
36
Aurreko problemako ontzia, fase likidoan egiten den erreakzioa egiteko erreaktore moduan
erabili nahi da. Erreakzioaren zinetika hauxe da:
-rA= kCA
k= 0,307 min-1
Lortuko litzatekeen konbetsioa kalkula ezazu eta bolumen berdina duen pistoi jarioko
erreaktoreari dagokionarekin aldera ezazu.
37
Ontzi bat lehen ordenako erreakzioa fase likidoan egiteko erabili nahi da. Horretarako,
trazatzailearen bat bateko pultsua sartu zaio eta Taulako datuak lortu dira. Zenbateko
konbertsioa lor daiteke erreaktore horretan, denbora espazial berdina duen nahaste perfektuko
erreaktorean XA= 0,8218 lortzen bada?.
t (s)
10
20
30
40
50
60
70
80
trazailearen
kontzentrazioa
0
3
5
5
4
2
1
0
38
Erreaktore baten jarioa Taulan erakusten den C kurba normalizatu gabeari dagokio. a) Espero
daitekeen konbertsioa kalkula ezazu dispestsioaren modeloa erabilita. b) Seriean jarritako
nahaste perfektuko tanke kopuru baliokidea eta espero daitekeen konbertsioa kalkula itzazu
serieko tankeen modeloa erabilita.
Erreakzioa elementala da eta fase likidoan egiten da:
A+B
emaitzak
Egoitza denbora berdina duen pistoi jarioko erreaktorean XA= 0,99 konbertsioa lortzen da.
t(s)
1 2
3 4
5
6
8
10 15 20
30 41 52 67
trazailearen
kontzentrazioa
9 57 81 90 90 86 77 67 47 32
15
7
3
1
39
Erreaktore baten dagoen jarioaren ezaugarriak trazatzailearen bidez lortutako datu hauei
dagozkie.
t(s)
0
15
25
35
45 55
65
75
95
trazailearen
kontzentrazioa (g/cm3) 0 0,5
1,0
2,0
4,0 5,5
6,5
7,0 7,7
Fase likidoan egiten den lehen ordenako erreakziorako espero daitekeen konbertsioa kalkula
ezazu denbora espazial berdina duen laborategiko nahaste perfektuko erreaktorean XA= 0,75
lortu badugu. a) Dispertsioaren modeloa erabilita. b) Serieko tankeen modeloa erabilita. c)
Trazatzailearen datuak zuzenean erabilita.

También podría gustarte