Está en la página 1de 4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

TRESNA POLITIKOAK (II)


Working Paper 2016ko urriak 4

Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
TRESNA POLITIKOAK (II)

1. Arreta berezia eman behar diote euskal aginte publikoek


finantza sektoreari. Sektore honen nonahikotasunak eta
baliabideek edozein lurraldetan kokapen hegemonikoak
eskuratzeko hautagai ezin hobea bihurtzen dituzte
finantza erakundeak edozein lurraldetan1.
2. Hasteko, finantza sektorea, berez, nolabaiteko botere
faktikoa eskuratzeko asmoz interes ekonomikozko talde
batzuk -industri edo zerbitzu arloetakoak, errentatzaile
hutsak, etab.- erabili dezaketen tresna dela gogoratu
behar dugu. Euskal Herriaren historiak argi erakutsi du
horren arriskua behin baino gehiagotan.
3. Hainbat tresna dute finantza erakundeek gizartean eta
politikan eragiteko. Hasteko, talde politikoak, erakunde
publikoak eta komunikabideen aldeko maileguak, eta
mailegu horien barkatzea ere. Komunikabideetan
dituzten partaidetzak eta publizitate inbertsioak. Finantza
erakundeen gizarte lanak, fundazioak, etab. gizartean eta
politikan eragiteko funtsezko tresnak bihurtzen dira ere.
4. Horra hor zergatik arreta handiz jarraitu behar duten
erakunde publikoek finantza merkatuaren kuota
adierazgarriak zein entitatek eskuratzen dituzten. Bai eta
erakunde horien ezaugarriak eta merkatu kuota horien
bitartez eskuratzen duten botere faktikoa nola egikaritzen
duten2. Ikusiko dugunez, banku pribatuen kasuan batez
ere jarraitu behar dira aldagai guzti horiek.
5. Oro har, kreditu kooperatibek oso sakabanatuta dagoen
oinarri soziala dute3. Hori dela eta, oso zaila egiten zaie
1

"Banks and Democracy" John Joseph Wallis. Department of Economics.


University of Maryland and National Bureau of Economic Research. 2013
2

Liburu honetan, Euskal Herriaren egoera bereziaren ondorioz, enpresa handiek


eta beste interes taldeek bankuetan dituzten partaidetzak dira gure interesekoak.
Eta ez horrenbeste bankuek ekonomiako beste sektoreetan dituzten partaidetzak.
Hala ere, mendebaldean oro har, bigarren aldagai hori da garrantzi handiena duena.
Ik., adibidez, Alemaniaren kasua aztertzeko, "Corporate Governance in Germany:
The Influence of Banks and Large Equity-Holders", Jeremy Edwards and Marcus
Nibler. Faculty of Economics and Politics. University of Cambridge. 1999
3
"Democratic corporate governance within fluctuating cooperative banks: A
multidisciplinary diagnosis and proposition of orientations". Corporate Ownership

Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
TRESNA POLITIKOAK (II)

duten aginte faktikoa modu desegokian erabiltzea,


helburu ideologiko zein politiko zehatzen atzetik edo
interes talde baten alde.
6. Gauza nabaria da, bestaldetik, aurrezki kutxek edo banku
publikoek bai ahal dutela egiturazko lotura politiko
sendoak mantendu, modu zuzenean zein zeharkakoa4.
Hala ere, aurrezki kutxen organoetan talde politikoek
duten partaidetzen bitartez gauzatzen dira lotura horiek.
Horrela, ekonomia eta politikaren arteko lotura, kasu
honetan, arlo politikoak ekonomian duen pisuaren
ondorioa da eta ez horrenbeste alderantzizko eraginaren
ondorioa. Enpresa eta partaidetza publikoen kasuan
gertatu ohi den ohiko eragina baizik ez da. Partaidetza
horiek ondo zein txarto kudeatuta egon ala ez egotearen
kontua beste arazo bat da, baina ez da liburu honetan
aztertzeko asmoa dugun gai bat.
7. Euskal Herrian, arreta berezia merezi du Kutxabank
kontrolatzen duten banku fundazioen kasuak. Partaidetza
publikoa eta zaintza pribatuaren bitarteko egoeran daude
erakunde hauek. Argitasun gutxiko egoera hori ez da
denboran zehar irauteko tresna egokia, eta interes
handiarekin jarraitu beharko lukete horien bilakaera
aginte publikoek5.
8. Edonola ere, banku pribatuak dira alde horretatik
sektorerik arriskutsuena. Sektore hori baita, zalantzarik
gabe, pertsona edo talde ekonomikoek gizartean edo
klase politikoan lor dezaketen norbanako eraginak
indartu eta aktiboki erabiltzeko egokiena. Lurraldetik
bertatik kontrolatutako bankuen kasuan zein atzerrikoen
kasuan ere.

and Control Journal, volume 8, Issue 1, Fall 2010, pp.210-221. Rmi JARDAT,
Patrick GIANFALDONI, David HIEZ.
4
"Government Ownership of Banks, Institutions and Economic Growth", Svetlana
Andrianova,Panicos Demetriades eta Anja Shortland. University of Leicester. 2010
5
"Gobierno corporativo de cajas de ahorros y fundaciones bancarias (A propsito
del Proyecto de Ley de 21 de junio de 2013)". Marisa Aparicio Gonzlez. Acebo
& Pombo. 2013

Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
TRESNA POLITIKOAK (II)

9. Liburu honetan aztertzen ditugun aldagaiak ez dira


kontuan hartu behar diren bakarrak, jakina. Baina ekonomia eta politikaren arteko harreman egoki eta
orekaren sustapenaren ikuspuntutik- gauza argia ematen
du finantza egitura anitza eta dibertsifikatua sustatu
beharko litzatekeela. Kreditu kooperatibak, aurrezki
kutxak eta partaidetza publikoekiko bankuak lehenetsi
beharko lirateke6. Nahiz eta, jakina, helburu hauek
erregio mailako lurralde baten kudeatzea batere erraza ez
izan, batez ere banku sektorearen kontzentrazio
testuinguru grinatsu baten kokatuta.
10. Hala ere, ekimen politikoaren ikuspegitik, finantza
erakundeen jabetza egiturak eta aginte korporatiboa ez
da kontuan hartu behar den tresna bakarra. Gai hauei
buruzko gizarte eztabaida eta herriaren mentalizazioa
garrantzi handikoak dira ere. Batez ere, enpresa handiek
eta finantza erakundeek komunikabideetan, gizartean eta
politikan duten eragina mugatzeko beharraren inguruan.
Funtsezko tresna izan daiteke hori gizarte eta politika
arloko eragileak erne mantentzeko eta erakunde horien
eraginaren hedapenerako tresnak zailtzeko edo
mugatzeko.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

"Investigating Diversity in the Banking Sector in Europe: Key Developments,


Performance and Role of Cooperative Banks", Rym Ayadi, David T. Llewellyn,
Reinhard H. Schmidt, Emrah Arbak, Willem Pieter De Groen. Centre for European
Policy Studies. 2011