Está en la página 1de 1

13.

Tantaka-tantaka, LagunAroz blai!

MINBIZIA EDO BESTE GAIXOTASUN LARRIREN BAT


DUTEN ADIN TXIKIKOEN ZAINKETAREN PRESTAZIOA
Minbizia edo gaixotasun larri bat(*) duen seme-alaba
zaintzeko zure lanaldia murriztu beharrean bazaude,
prestazio bat dago, Gizarte Segurantzak ematen eta
LagunArok osatzen duena, egoera hori arintzen saiatzeko.

Nork eskatu dezake prestazioa?


Pertsona hauek:
Gaixotasun larri batengatik beraien kargu
18 urtetik beherako seme-alaba bat
ospitalean badute, edo ospitaleratu
behar izan bada.
Lanaldia murrizten badute, gutxienez
%50ean.
Beste gurasoa ere lanean aritzea eta
prestazio hau eskatu gabe egotea.
Zenbat kobratuko duzu egoera horretan egonik?
Prestazioaren asmoa da zure Kooperatibatik, Gizarte
Segurantzatik eta LagunArotik kobratzen duzunaren artean
zure Kontsumo Aurrerakinaren %100 lortzea, dagozkizun
kotizazio guztiez gain.
(*) Gaixotasuna BOEn 2011-07-30eko datarekin eta ondorengo eguneraketetan
argitaratutako gaixotasun larrien zerrendan egon behar da.
Informazio gehiago: www.lagunaro.es