Está en la página 1de 4

working paper

1. Aurreko dokumentuetan aipatu dugun legez, gobernantza


kontzeptu oso landua izan da azken urteetako gestio
publikoan, eta ondorioz, hainbat eta hainbat
ikuspuntutatik ulertu izan da. Gure kasuan, jakinda
eskualde mailako gobernantzara bideratu nahi dugula
gure ikerketa, ​lurralde gobernantza deritzona hartuko
dugu oinarritzat.
2. Lurralde gobernantza eskualde mailako garapen
ekonomikoa bultzatzera bideratutako eredua da.
Eskualdeko eta tokiko erakundeen gidaritzapean eta
eskualdeko eragileak aktibatuta, lurralde horrek eduki
ditzakeen aukera ekonomikoak bultzatu eta gizarte
kohesioa bermatzeko bultzatzen da.
3. Lurralde gobernantzaren ikuspuntutik, eskualdearen epe
luzeko arazoei modu integralean ez bazaie aurre egiten,
defizientziak sortzen dira bai sektore publikoan, bai
pribatuan, baliabideak galtzen baitira. Horregatik,
eskualdearen interes estrategikoekin ezkontzen den eredu
integral baten alde egitea defendatzen du. Horrela,
gobernantzak aukera eskaintzen du interes sektorialak
eskualde estrategiekin alineatzeko.
4. Eskualde mailako erakundeek (udalek, garapen agentziek,
mankomunitateek) eta bestelako eragileek aukera
handiak eduki litzakete garapen ekonomikoaren
ikuspegitik:
1. Eskualdearen antolaketan: garapen estrategiak
diseinatzea, konpetitibitate planak ezartzea,
enpresen sektorekako aliantzak eta clusterrak
antolatzea, tokiko negozioak bultzatzea, kanpoko
inbertsioak erakartzea, etab.
2. Baliabide publikoen bermean: eskualdeko eragile
ekonomikoek erronka komunak eduki ohi dituzte
beren ingurunean dituzten aukera eta mugak
antzekoak izan ohi direlako. Zentzu honetan,
beharrezkoa da azpiegiturak bermatzea.
3. Instituzionalizazio prozesuak: sareen artikulazioak
funtsezko garrantzia du gobernantzan, hala nola,
aliantza publiko-pribatu egonkorrak, kudeaketa
taldeak, garapen agentziak… modu eraginkorrean
antolatu eta funtzionatzeak asko errezten du
erakunde publiko eta sektore pribatuaren arteko
programak martxan jartzea.

4. Finantziazioaren gestioa: eskualdeko erakundeek


kanpoko inbertsio produktiboak erakartzeko
estrategiak jarri behar dituzte martxan,
horretarako sektore pribatuarekin koordinatuko
diren kontseilu eta agentzia espezializatuak
ezarrita.
5. Eskualde bateko gai publikoak eredu honekin lantzeak
dakartzan onurak honakoak izan litezke:

1. Alor publikoaren gestioan efizientzia irizpideak


sartzen laguntzen du: prozesuetan, arauetan…
Emaitzei begirako gestioa egiteko aurrerapausoa
da.

2. Administrazio publikoaren mugak gainditzen ditu,


izan ere, erakundeen arteko elkarlanak giza
baliabide gehiago ekartzen ditu, arazoei aurre
egiteko ikuspuntu ezberdinak garatzen dira eta
finantziazio iturri berriak edukitzeko aukera egon
daiteke.

3. Agenteen arteko hartu-emanak berrikuntza eta


bide berrien esploraziorako aukera eman litzake,
interes komunen atzetik alor ezberdinetako
erakundeak baitaude.

6. Kontuan eduki behar da garapen ekonomikoa eta


aberastasuna sortzea funtsezkoak direla gizartearen
kohesio soziala bermatzeko; garapen ekonomikoa da bai
birbanaketa politiken, bai konpentsazio politiken
jarraikortasunaren oinarria. Bere aldetik, gobernantza
instrumentu bat gehiago da garapen ekonomikoak
sortutako aberastasuna herritar eta langileen artean
banatzeko.

7. Laburbilduz, lurralde gobernantza eskualde bateko gai


publikoak elkarlanean konpontzeko eredu bat da,
gobernuak, agentzia publikoak, gizarte zibila eta sektore
pribatua inplikatuta, izan modu formalean, zein
informalean.

También podría gustarte