Está en la página 1de 4

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

ESTRATEGIA BERRI BATEN


BEHARREAN
Working Paper 2016ko irailak 15
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
ESTRATEGIA BERRI BATEN
BEHARREAN

1. Kosteen araberako garapen eredu baten aldeko apustua


galdutzat jo dezakegun apustua da Euskal Herriaren kasuan.
Goraka egiten ari diren herrialdeak hemen bertan daude
dagoeneko. Eta, nahiz eta gure lan kostuak mugatu edo
murriztu, haiekin arlo honetan dugun aldea egundokoa
izango da beti, hurrengo hamarkadetan behintzat. Alde horri
aurre egiteko modu bakarra maila teknologikoaren arabera
lehiarako dugun abantaila gordetzea izango da. Horrela ez
bada, kostuak murrizteko mugimendu orokor baten ondoren,
beste murrizketa orokor bat etorri beharko da, edo/eta hainbat
enpresa itxi behar izatea. Eta, azken finean,
desindustrializazioa.

2. Arazoa ez da berdina, jakina, Espainiako beste autonomia


erkidegoetan. Edo ez da modu berean azaltzen. Lehen
sektorean, turismoan edo zerbitzuetan oinarritutako jarduera
ekonomikoak dituzten eskualdeetan hain zuzen ere.
Nazioarteko lehiarekin harreman zuzena ez duten jardueretan
oinarritutako garapen eredua mantentzeko nolabaiteko aukera
dute eskualde horiek. Edo, behintzat, nazioarteko lehia
teknologikoarekin harreman zuzena ez duten jardueretan.

3. Euskal Herriaren kasua zeharo ezberdina da. Gure garapen


eredua gure industriaren lehiarako gaitasunean oinarritzen da,
argi eta garbi1. Euskal Herria basamortu industriala
bihurtzearen aldeko apustua ez badugu egin nahi, jakina.

4. Horrelako apustu bategatik, utzikeriagatik edo gaitasun


ezagatik,finantza sektorean azken urte hauetan gertatutakoa
kontuan hartzen badugu antzeko ondorioetara heltzen gara:

a) Inbertsio produktiboa finantzatzeko beharrak etengabe


ase gabe.

1
Ik., adibidez, "Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2015eko
Txostena. Ekoizpenaren eraldaketa praktikan", Orkestra, Deustuko Unibertsitatea. 2015
2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
ESTRATEGIA BERRI BATEN
BEHARREAN

b) Egoera horren aurreko axolagabetasuna, bai gure


eragile publikoen aldetik,baita gure finantza
sistemaren oinarriaren aldetik ere -aurrezki kutxak,
Kutxabank-.

c) Alderantziz, industriarik gabe, finantza sektorera


bideratu dira baliabide kopuru izugarriak. Gehienetan,
zentzugabeko apustuen bitartez (betiko lurraldetik
kanpoko hedapen espekulatiboa, CajaSur erostea edo
egoera kritikoan zeuden finantza erakunde handiak
erosteko ahaleginak).

5. Ezagutzen ez dugun arrazoiren batengatik, sektore


produktibora bideratu diren hamarka edo ehunka milioi
horiek gogo gutxirekin edo negoziazio zailen ondoren
bideratu ditugu. Eta, aldi berean, milaka milioi xahutzen
genuen finantza sektorean arrisku ulergaitzak hartuz.
Kutxabank-en azken aldaketa instituzionalen ondoren, une
erabakigarrian egon gaitezke. Batez ere, erakunde honen
jarduera eta zeregina birbideratzeko behar den gaitasun
estrategikoa eta nahia dagoen ala ez egiaztatzeko, beti egon
behar zen lekura birbideratzeko hain zuzen: gure enpresa
txiki eta autonomoentzako finantzaziora eta gure egitura
produktiboa sustatzera.

6. Antzeko testuinguru batean koka daitezke ere bai ikerkuntza


eta berrikuntzaren aldeko kemen politikoaren galera, bai eta
nahitaezkoak diren egiturazko erreformak sustatzeko gogorik
eza. Batez ere, hezkuntzan, prestakuntzan, ikerkuntzan eta
berrikuntzan egin beharreko erreformak.

7. Horrek guztiak adierazten du finantza krisialdia lehertu


zenetik gure politika ekonomikoak eman duen 180 graduko
aldaketa2. Kasu honetan ere, ez dugu mespretxatu behar
Espainian gauzatu diren krisiaren aurkako politiken
2
Ik. "Gipuzkoako Ekonomia. GARAPEN EREDUA", A. Zelaia, E. Apaolaza, E.
Aperribai eta G. Gondra. EKAI Center, 2013.
3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
ESTRATEGIA BERRI BATEN
BEHARREAN

testuinguruak kulturan eta komunikabideetan izan duen


balizko eragina. Egia da estatuaren testuinguru horrek erraztu
duela -ziur aski- gure inguruko eztabaida politikoa estatuaren
esparru zehatz berdinean kokatzea. Hau da, aurrekontuen
doiketa neurri batzuk edo beste batzuen alde eta aurkako
jarreren inguruan, edo finantza sistemaren berregituraketaren
inguruan. Hauek balira moduan -edo izan beharko balira
moduan- krisiaren aurkako politiken erdigunea.

8. Hala ere, gure ustez, gure klase politikoak estrategia horiek


ezartzeko arlo honetan behin baino gehiagotan izan duen
jokabidea ez da erraz ulertzen. Zentzu handirik gabeko
estrategiak izan dira, Euskal Herriaren errealitatetik kanpo
egon direnak eta, argi eta garbi esanda, herri honentzat
arrisku handikoak izan direnak.

9. Berehalako aldaketa behar dugu. Finantza sektorean, ziur


aski, gertatzen hasi da aldaketa hori. Baina, lehenbailehen,
lan esparruko politikak eta aurrekontu politiketara hedatu
behar da aldaketa. Hezkuntzara, prestakuntzara, ikerkuntzara
eta berrikuntzara. Zazpi urte galdu ditugu baina garaiz gaude
oraindik. Balio erantsian -eta ez lan kostuak gutxiagotzean-
oinarritutako eredu produktiboaren bidea berreskuratu behar
dugu lehenbailehen.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

También podría gustarte