Está en la página 1de 7

1A maila

(200-300)

Kultura
Ohiturak
Bert solaritza

At aza honet an
bert solaritza hobeto
ezagutuko dugu.

Horret arako:

a. Ramon Agirre
aktoreak esandakoak
irakurri et a aktore et a
bert solarien arteko
aldeez hitz egingo
dugu, bertsolarien
lanaren ideia orokor
bat izan dezagun.

b. Oholtza gainean
lan e g i t e n d u t e n
b e s t e b a tzuk ere
deskribatuko ditugu.

BERTSOTAN
ATAZAK
PROZEDURA:

A ataza: jendaurrean kantari


Atazaurrea: bertsolaritzaz hitz egin eta bertso munduko lexikoa ezagutu
Bertsolaritza munduaz ezer ba ote dakigun esango dugu: bertsolari bat eta bertso bat zer direr, inon
ikusi ditugun izen horiek,... Bertsolarien argazki batzuk erabili nahi izanez gero, 7.orrian dituzue.
"Bertsotan" ariketan (3. or.) testuan azpimarratuta dauden hitzak beheko irudietako hutsuneetan kokatuko ditugu.
Ariketa zuzenduko dugu (erantzunak 7. or.).

Ataza: antzezle lana eta bertsolariena alderatu eta deskribatu


"Antzezle ala bertsolari?" orrian (4. or.), bi lanbide hauek alderatuko ditugu galderei erantzunez. Taldeka, taulan
ahalik eta ideia gehien idatziko dugu.
"Ramon Agirrek esana" testuan, aktore honek esandakoak irakurriko ditugu (1) (4. or.). Taulan aipatu ez den
ideiaren bat irakurtzen badugu, azpimarratu eta taulan txertatuko dugu ondoren.

Feedbacka: tauletan jasotakoa alderatu


Guztion artean tauletan jasotakoa alderatu eta komentatuko dugu.

Gramatika eta diskurtsoa: balorazioak egiteko formak berrikusi


”Erraza iruditzen zait” ariketan (5. or.) bertsolarien lanaren inguruko balorazioak egingo ditugu proposatutako
formekin.
Beste egoeraren bat pentsatu eta binaka balorazio berriak egingo ditugu forma horiekin. Gainerakoei azalduko
dizkiegu egindako balorazioak ea ados dauden.

Atazaostea: Bertso saio batera joango ginatekeen komentatu


Bertsolariei buruz entzundako guztia kontuan hartuta, inoiz bertso saio batera joan nahi izango genukeen
esango dugu. Iritziak emango ditugu.

B ataza: oholtza gaineko lanbideak


Atazaurrea: oholtza gainean nork lan egiten duen zerrendatu
Oholtza gainean lan egiten duten beste batzuk zerrendatuko ditugu arbelean: abeslariak, aurkezleak, pailazoak,
magoak, akrobatak, dantzariak,...

Ataza: oholtza gaineko lanbide bat deskribatu eta bertsolarienarekin alderatu


Taldeka, zerrenda horretako lanbide bat aukeratu, deskribatu eta bertsolariekin alderatuko dugu (6. or.).
Pentsatutakoa gainontzekoei azalduko diegu, eta iritzia emango diogu elkarri.

Feedbacka: azalpen onena zein izan den baloratu


Aurkeztutako lanen artean ikasle bakoitzak gogokoen duena aukeratuko du arrazoiak emanez.

(1) Aukeran, "Inprobisazioa hemen eta munduan" ikastunitatean, 2. mailarako egindakoa, 7. bideo-pasartean topatuko duzue grabatuta.
Gu grabazio horretan oinarritu gara testutxo hau idazteko, entzungaia zail samarra iruditu zaigulako.

2
BERTSOTAN
Bertsolarien lanaz hitz egingo dugu. Irakurri aurkezpentxo hau, eta esan azpimarratutako hitzak argazkietan non
ikusten diren:

Jendetza joaten da belodromora bertsolariak ikustera. Euskal Herrian bertsozale asko


daude, eta adi-adi egoten dira bertsoak entzuten. Oholtza gainean, bertsolariak eta
gai-jartzaileak egoten dira. Azken honek, gai-jartzaileak, esaten die bertsolariei zeri
buruzko bertsoa abestu behar duten, gaia ematen die.

1 2
maritxu nora zoaz eder galant o r i

iturrira Bartolo nahi baduzu etorri

Iturrian zer dago ardotxo xuria

biok edango degu nahgi dezun guz-

Neurri baten barruan eta errimatuz Bertsoak kantatzen dituen pertsona,


kantatu edo idazten den testua_________ da. berriz, _____________ da

3 4

____________ bertsolariari bertsoa Bertsolariak eta gai-jartzailea egoten diren


kantatzeko gaia jartzen dion pertsona da. eskenatokiari ____________esaten zaio.

Bertsoak entzutera joaten den jendeari


________________esaten zaio.

3
ANTZEZLE ALA BERTSOLARI?
Antzerkia egiten duten antzezleen lana ezagutuko duzu, ezta? Konpara ezazu bertsolarien lanarekin.
Antzekotasunik badute zerbaitetan?

antzezleak bertsolariak
1. Zuzendaririk edo 1. Beti zuzendari bat behar izaten dute 1. Gai-jartzaileak gaia esaten die, baina
gidaririk behar al dute? nahi duten mezua esateko libre dira.

2. Aurretik ikasitako ............................................................................... ...............................................................................


testurik edo gidoirik izaten ............................................................................... ...............................................................................
............................................................................... ...............................................................................
da? Inprobisaziorik izaten
da?

3. Ikusleria nolakoa ............................................................................... ...............................................................................


............................................................................... ...............................................................................
irudikatzen duzu? Jende ............................................................................... ...............................................................................
asko joaten al da?

4. Lanbide hori ikasteko ............................................................................... ...............................................................................


............................................................................... ...............................................................................
ikastarorik edo eskolarik ............................................................................... ...............................................................................
badago?

5. Makilajerik, jantzi ............................................................................... ...............................................................................


............................................................................... ...............................................................................
berezirik, ileorderik,... ............................................................................... ...............................................................................
behar al dute?

RAMON AGIRREK ESANA

Geratu da galderarik erantzun gabe? Ba, irakurri orain Ramon Agirre aktoreak esan diguna, eta osa ezazu goiko
taula.

Nik bertsoekin kristoren inbidia pasatzen dut. Zortzi mila ikusle izaten dituzte askotan,
adi-adi, mugitu gabe, eta ez dakit zenbat ordutan. Gu ikustera etortzen direnek beti galdetzen
dute: "zer, ordubete baino askoz gehiago ez da izango, ezta?". Gero, gainera, sarrerak oso
garestiak direla esaten digute.

Inprobisatzeko duten ahalmen horrek ere inbidia ematen dit. Gai bat jarri eta bat-batean hainbeste
gauza okurritzea ere! Guk etxetik ikasita ekartzen dugu esan beharreko guztia, eta hala ere, batzuetan ahaztu
egiten zaigu. Guk, ofizio honetan ibiltzen garenok, amesgaizto bat izaten dugu askotan: oholtzara irten eta zer
esan behar dugun ez jakitea, hau da, testua ahaztea. Hori da amesgaiztorik gaiztoena.

Bertsolari jende hau, berriz, kastakoa da. Zer izango dute buruan? Hori non ikasten da? Izango da sistemaren
bat, ezta? Guk baditugu metodo ospetsu batzuk, baina inprobisazioari buruz, ez dute gauza handirik esaten.
Bertso eskola batean eman beharko dut izena.

Inbidia sanoa ematen didate.Ez dute ezer behar euren lana txukun egiteko. Guk, berriz, makillajea, jantziak,
keinuak, imintzioak,... Bertsolariek, eskuak sakelan sartu, mikrofonoaren aurrean jarri eta bota! Batere koreografiarik
gabe!

Gu beti ibiltzen gara lan desberdinetarako itxura aldatzen: pelukina dela, bibotea dela,... Iturriaga bertsolariak,
berriz, edozein pertsonaia egiten du patilarik kendu gabe.

Beste abantaila bat ere badute hauek: ez dutela zuzendari baten txapa agoantatu behar. Nik ez dut zuzendari
bat imajinatzen Andoni Egañari esaten: "zuk ez pentsatu, egin!". Hori esaten digute guri askotan. Eta Maialen
Lujanbiori zein neurri edo doinutan kantatu behar duen, edo "kendu jertse hori eta jarri beste hau". Horregatik
ematen didate kristoren inbidia, inbidia sanoa. Egia esan, ez dakit inbidia sanorik dagoen, baina...

4
ERRAZA IRUDITZEN ZAIT

Hona hemen bertsolaritzari buruzko kontu batzuk. Baloratu, bakoitza arrazoituz eta hor dituzun formetako bat
erabiltzen saiatuz.

1. Jende aurrean kantatzea.

2. Bertsoa bat bat-batean asmatzea. - Ez dago gauza errazagorik...... baino.


- Ezinezkoa iruditzen zait.
3. Lehiaketa batean parte hartzea. - Ez dut uste oso erraza denik.
- Zaila iruditzen zait.
4. Mikrofono aurrean jartzea. - Erraz-erraza dela uste dut.
- Ez zait zaila iruditzen.
5. Errimak pentsatzea. - Nire ustez oso zaila da.
- Ez da hain zaila.
6. Bertsolariek diotena ulertzea.

7. Bertso-saio bat entzutea.

8. Bertso-saio batera joateko lagunak


topatzea.

Orain pentsatu beste egoera batzuk eta binaka forma horiekin balorazio berriak egin itzazue.

1. __________________________________.

2. __________________________________. - Ez dago gauza errazagorik...... baino.


- Ezinezkoa iruditzen zait.
3. __________________________________. - Ez dut uste oso erraza denik.
- Zaila iruditzen zait.
4. __________________________________. - Erraz-erraza dela uste dut.
- Ez zait zaila iruditzen.
5. __________________________________. - Nire ustez oso zaila da.
- Ez da hain zaila.
6. __________________________________.

7. __________________________________.

8. __________________________________.

5
OHOLTZA GAINEKO OFIZIOAK

Ziur oholtza gainean egiten diren beste ofizio asko ere ezagutuko dituzuela. Aukeratu nahi duzuna eta azaldu
gainontzekoei nolakoa den bere lana. Komeni zaizu aurrez zer azalduko duzun prestatzea. Pentsatu ideia batzuk.

Zer azalduko duzu?

6
ZUZENKETA ORRIA

BERTSOLARI BATZUEN ARGAZKIAK

Andoni Egaña Euskal Herriko Maialen Lujanbio Gipuzkoako Unai Iturriaga bertsolari bizkaitarra,
bertsolari txapelduna. bertsolari txapelduna gidoilaria, idazlea,....

Sebastian Lizaso bertsolari Amets Arzallus bertsolari Oihane Enbeita bertsolari


gipuzkoarra. lapurtarra. bizkaitarra.

BERTSOTAN
1. argazkia: bertsoa
2. argazkia: bertsolaria
3. argazkia: gai-jartzailea
4. argazkia: oholtza
5. argazkia: bertsozale