Está en la página 1de 6

1

Manifestua euskaraz

KALEA GUZTIONA DA, GOZA DEZAGUN LIBREKI!

Behean sinatzen dugun Bilboko taldeek eta elkarteek –talde anitzak eta lan
esparru desberdinetan aritzen garenok–, Bilboko Udalak prestatu duen
Espazio Publikoari buruzko Ordenantzaren proiektuaz zera adierazi nahi
diegu Bilboko hiritarrei:
Azken asteotan, Espazio Publikoari buruzko Ordenantzaren proiektuaren
gaineko eztabaida zabaldu da herritar eta komunikabideen artean, bereziki,
prostituzioaren debekuaren inguruan. Nolanahi ere, zabalagoa da
Ordenantza honen aplikazio eremua. Gogora dezagun kalean egiten diren
jarduera batzuei buruz proposatzen dena:

• Zerbitzu sexualen eskaintza eta eskaera debekatzen ditu eta


gogor zigortzen ditu, emakume hauen egoera zaila eta beharrak
kontuan hartu gabe eta zigorren bidez prostituzioarekin amaitu nahian.
• Kalean burutzen diren “ez-gizabidezko”tzat jotzen diren jarduera
sexualak debekatzen ditu, oso formulazio zabala eta interpretagarria
erabiliz. Honek gizarteak normaltasunaz onartzen dituen adierazpen
afektiboak jazartzera eraman dezake.
• Kaleko edana debekatzen du eta praktika hau egiten duten
gazteen aisia ordena publikoaren arazo bihurtzen du, inolako
alternatibarik gabe. Harrigarria da debekua dela, soilik, edariak
ostalaritza-lokal batetik ez badatoz.
• Kaleko musika eta bestelako adierazpen artistikoak mugatzen
ditu, adibidez, baimenik behar ez izateko 2 metro karratu baino ezin
direlako okupatu edo bi pertsona bakarrik baino ezin direlako aritu.
• Bizikleta, monopatina, patinak eta halakoen eta kometa, eta
abarren arauketa zorrotzegia da. Areago, oinezkoak espaloietan
eskumako aldetik joatera derrigortu nahi ditu!
• Jarduera zibiko, kultural, ludiko eta kiroletakoak lar arautzeaz
gain, aldarrikapen politikoak zabaltzea helburua dutenak debekatzen
ditu.
• Salmenta anbulantea arautzen du eta guztiz debekatzen du
“mantarekin salmenta”. Berriro ere, gizarte-arazo bati debeku eta
zigorren bitartez erantzun nahi zaio. Are gehiago, top manta delakoan
erosten dutenak ere zehatuko lituzkete.
• Orain arte, inolako oztoporik egin diren jarduerak arautzen ditu:
dohaineko prentsaren banaketa, ikus-entzunezko jarduerak,
kuestazioak eta mahai informatiboak. Ideia politikoak zabaltzeko
jartzen diren mahai informatiboak debekatzen ditu.

Ordenantza berriaren proiektuaren edukiei buruz hau da gure iritzia:

1. Udalak kalean egiten diren jarduera gehien-gehienak arautu nahi


ditu, espazio publikoak “herritarren elkarbizitzarako babeste aldera”
eta “erabilpen zibikoa sustatzeko” aitzakiapean. Benetan egiten duena
da betidanik, inongo arazorik gabe, garatu diren ekimenak eta
2

jarduerak baimen, epe eta baldintza sare batetan estutu, kalearen


erabilera librea murriztuz. Neurriz kanpoko erabilera eta gainontzeko
herritarren eskubideak kaltetzen dituztenak mugatu beharko dira,
baina ez askatasunak eta eskubideak urratuz.

2. Zenbait jarduera, gogaikarritzat hartu izan direnak –prostituzioa,


kaleko edana eta kaleko salmenta, esate baterako–, kasu batzuetan,
mehatxu eta zigorren bidez ikusiezinak bihurtu nahi dituzte edo, beste
batzutan, estu murriztu –kaleko musika eta bestelako adierazpen
musikalak–. Hausnarketa sakonagoa behar da arazo hauei irtenbidea
emateko, eta edozelan ere, ezinbestekoa da debekuez haratago
arazoak konpontzeko alternatibak ematea, prostituitzen diren
emakumeei, kalean edateko ohitura duten gazteei edo “top manta”ren
bitartez bizimodua atera nahi duten pertsonei. Azpimarragarria da,
gainera, kaleko prostituzioa eta top mantaren debekuak, batez ere,
etorkinei erasango liekela, eta hauek, gehienetan, indefentsio egoera
batetan daude, paperik ez daukatelako, eta Espainiako Atzerritarren
Legea aplikatzen zaielako. Prostituzioaren kasuan, gainera, emakume
hauek berariazko zailtasun eta babesgabetasun egoera larria jasaten
dute.

3. Larria da, gure ustez, aldarrikapen politikoak kaletik ezabatu nahi


izatea. Ezin izango da ez ekitaldirik egin ez mahai informatiborik jarri,
baldin eta eduki politikoa badaukate. Hau gizarte demokratiko eta
partehartzaile batetan onartezina izateaz gain, oso arriskutsua da tarte
handia dagoelako jarduera bat politiko den edo ez erabakitzeko.
Desberdin pentsatzen dutenak isiltzeko tresna baino ez dirudi.

4. Ordenantza honen proiektua herritarron eta talde eta elkarteen


partehartzerik gabe onartu da. Uste dugu herritarrok badaukagula
zeresanik bestelako gaiez bezala gai honetaz ere gure iritzia emateko.
Are gehiago, erabakimena herritarrona izan behar da.

Ulergaitza egiten zaigu, berriro diogu, indar ultraeskuindarrak beste tokitan


egiten ari diren modu berean, Bilboko Udalak tentazio arautzaile ahalguztidun
horri ekin izana, are gehiago, ezkerra izena duen alderdi batek osatzen duen
gobernuaren aldetik etorrita.
Sinatzen dugun taldeek eta elkarteek kalearen erabilpen librea, kontzientea
eta besteekiko eta inguruarekiko errespetutsua aldarrikatzen dugu eta hau
adostu dugu:

1. Bilboko Udalak prestatu duen Espazio Publikoari buruzko


Ordenantza-ren proiektuari ezetz esaten diogu eta Udaleko
bultzatzaileei eskatzen diegu atzera bota dezatela, eta adierazpen
herritar librea kalean ere berma dezatela, bakarrik ezinbestekoak izan
daitezkeen arauak eta mugak herritarren eta taldeen partehartzerekin
adostuz.
3

2. Konpromiso hartzen dugu, bakoitza bere esparruan, manifestu


hau beste gizarte-eragileen artean hedatzeko, atxikimendu gehiago
biltzeko asmoz.

3. Prentsaurreko batera deitzen dugu, maiatzaren 18rako,


asteartea, 11:30etan Udaletxe parean, komunikabideen bitartez
herritar guztiei gure iritzia eta honen arrazoiak helarazteko.

4. Maiatzaren 23an, igandea, eguerdiko 12etan Plaza Eliptikatik


abiatuko den manifestaziora deitzen dugu, eta Bilboko eragileak
ekimen honekin bat egiteko animatzen ditugu. Aldarrikapen nagusia
hau izango litzateke: “Kalea guztiona da, guztiok goza dezagun
libreki, guztion eskubideak bermatuz”

kaleakaske.blogspot.com
4

Manifiesto en castellano

LA CALLE ES DE TODOS Y TODAS, DISFRUTÉMOSLA LIBREMENTE


Los grupos y asociaciones abajo firmantes, todos ellos de Bilbo, y de
diferentes ámbitos, orígenes y sensibilidades, ante el proyecto de Ordenanza
municipal sobre el uso y ocupación del Espacio Público elaborado por el
Gobierno municipal queremos manifestar lo siguiente:
Estas últimas semanas se ha abierto el debate sobre el proyecto de
Ordenanza sobre ocupación y uso del Espacio Público en Bilbo. Un debate
que, en los medios de comunicación, únicamente se ha centrado en la
prohibición al ejercicio de la prostitución en la calle. De cualquier manera, la
citada Ordenanza regula muchas más cuestiones que la anteriormente
mencionada. He aquí algunas cuestiones que pretende regular:

• Prohíbe la oferta y demanda de servicios sexuales en la calle y la


castiga duramente, sin tener en cuenta la difícil situación y las
necesidades de las mujeres que la ejercen y con el único objetivo de
eliminar la prostitución callejera mediante el castigo.
• También prohíbe las prácticas sexuales en la calle que considera
“incívicas”, con una formulación abierta y sometida a interpretación,
que podría llegar a perseguir manifestaciones afectivas socialmente
aceptadas.
• Prohíbe el botellón, convirtiendo una actividad de ocio de
algunos sectores juveniles en problema de orden público. Llama la
atención que solamente se prohíba en caso de que las bebidas no
procedan de locales de hostelería.
• Limita la música y otras actividades artísticas realizadas en la
calle. Por ejemplo, para poder actuar sin necesidad de permiso no se
podrá ocupar 2 metros cuadrados de acera y/o no podrán actuar más
de dos personas.
• Regula de forma muy severa actividades como andar en
bicicleta, monopatín, patín y similares y juegos como el vuelo de
cometa y el boomerang. Llega incluso a ordenar a los peatones andar
en las aceras por la derecha.
• Aparte de regular restrictivamente las actividades cívicas,
culturales, lúdicas y deportivas, prohíbe todas aquellas que tengan
como objetivo la difusión de ideas políticas.
• Regula la venta ambulante y prohíbe por completo el “top-
manta”. Nuevamente trata de hacer frente a un problema social con
prohibiciones y multas. Se penalizaría incluso a las personas que
compren en el top manta.
• Regula actividades que se han desarrollado hasta la fecha sin
problema alguno: reparto de prensa gratuita, actividades audio-
visuales, cuestaciones y mesas informativas. Prohíbe expresamente
las mesas informativas que tengan como objetivo la divulgación de
ideas políticas.
5

Esta es la opinión que nos merece el contenido de la nueva Ordenanza:

1. Con la excusa de “fomentar el uso cívico” y la “protección de la


convivencia ciudadana”, el Ayuntamiento busca regular todas las
actividades que se desarrollan en la calle. De esta decisión de regular
todo se desprende un objetivo que no es otro que el de recortar la
utilización libre del espacio público. Quiere encerrar en una maraña de
plazos, condiciones y permisos, el desarrollo de actividades al aire
libre que, hasta la fecha, se han realizado sin problema alguno. La
utilización abusiva y la realización de actividades que lesionen
derechos de la ciudadanía exige una cierta limitación, cuestión que no
debe implicar la vulneración de derechos y libertades.
2. Quieren hacer invisibles a los ojos de la mayoría determinadas
actividades definidas como molestas – prostitución, beber en la calle,
venta ambulante, etc.-, o, en el caso de la música callejera, reducirlas
al máximo, mediante amenazas y multas. La solución a estos
problemas necesita una reflexión más seria y profunda, y, en todo
caso, se debe priorizar la búsqueda de alternativas a esas personas
que viven de la prostitución o de la venta del “top-manta” o tienen la
costumbre de beber en la calle, a la mera prohibición como fórmula
para solventarlos. Queremos subrayar que la prohibición de la
prostitución en la calle y del top manta afectaría de manera especial a
las personas migrantes, muchas veces en situación de indefensión al
encontrarse sin papeles, a quienes, posteriormente, se les aplica la
Ley española de Extranjería, y además, en el primero de los casos,
conformado por mujeres en una específica situación de especial
dificultad y desamparo.
3. Consideramos grave el hecho de que se quieran sacar de la
calle la difusión de ideas políticas. No se podrán desarrollar en la calle
actividades ni colocar mesas informativas por el mero hecho de que
tengan contenido político. Esto, además de ser inaceptable para una
sociedad democrática que prima la participación ciudadana, es muy
peligroso porque queda en manos del gobernante de turno el decidir
qué entiende por actividad política. Más lo entendemos como un
instrumento para quitar de la calle a quien piensa diferente.
4. El proyecto de Ordenanza ha sido elaborado sin participación
ciudadana. Ni la ciudadanía, ni los agentes sociales, ni los distritos,
han tenido ocasión de tomar parte en su redacción. Como en el resto
de temas que afectan a la población, la ciudadanía tiene derecho a
dar su opinión y tomar parte. Es más, la decisión final debe ser la
consecuencia de un debate social amplio y sosegado.

Queremos subrayar que no entendemos cómo el Gobierno municipal ha


caído en la tentación omnipotente de regular en extremo la utilización del
espacio público, tal y como lo han hecho formaciones de ultraderecha en
otras ciudades. Y, mucho menos, cuando formaciones que llevan el nombre
de izquierda comparten el citado gobierno.
6

Los grupos y colectivos que firmamos este manifiesto reivindicamos una


utilización libre, consciente y respetuosa con las personas y el medio
ambiente, de la calle y, por consiguiente acordamos:

1. Manifestarnos en contra del proyecto de Ordenanza de


ocupación del Espacio Público presentado por el Gobierno municipal,
al tiempo que le exigimos su retirada. Asimismo, le instamos a que
garantice la utilización libre de la calle y que la imprescindible
regulación sea consecuencia de la participación ciudadana.
2. Asumimos el compromiso de que cada grupo divulgue el
manifiesto en su ámbito de actuación y entre otros agentes sociales,
con el fin de sumar más adhesiones.
3. Llamamos a una rueda de prensa a celebrar el 18 de mayo,
martes, a las 11:30 horas frente al Ayuntamiento, con el fin de dar a
conocer a la opinión pública las razones de este manifiesto.
4. Convocamos una manifestación para el día 23 de mayo,
domingo a las 12 horas desde la plaza Elíptica, y animamos al resto
de agentes sociales, sindicales y políticos a sumarse. La
reivindicación principal sería la siguiente: “La calle es de todos y
todas, disfrutémosla libremente respetando los derechos de
todas las personas”.

kaleakaske.blogspot.com