Está en la página 1de 2

Telefnica

Azaroa 2015

TELEFONICAK MOZKINAK HANDITU


LANPOSTUAK SUNTSITUZ
Irabaziak %69,6a gora eta 7.800 enplegu gutxiago
Aurreko enplegu-suntsiketa prozesuekin egin bezala (gaur arte EEEn bitartez, dagoeneko
50.000 enplegu gutxiagorekin) prozesu honek suposatzen duen iruzur soziala salatu nahi
du LABek
Iruzurra bai, izugarrizko mozkinak dituzten enpresei lan-kostuak merketuz bere gastuak
txikitzea ahalbideratzen duelako. HEMEN EZ DAGO INOR SOBERAN; urteetan zehar
borrokan arituta, patronalari aurre eginez, lan eta soldata baldintza onak ditugun
langileok soilik gaude soberan.
Iruzurra da, Telefonicako langileen eta, oroar langileriaren eskubideen defentsatik urrun
direlako onartu egiten dutenak, beste maila batean egindako kalkuluen arabera; mota
honetako akordioak ez dira Telefonican bakarrik ematen ari: BBK, Endesa eta antzeko
egoera duten enpresetan ere martxan dira.
Eskubide sozialen Europan gazteen-langabeziak errekorrak hausten dituen bitartean,
CCOOk, UGTk eta patronalak beti eragile berdinek- mozkinak dituzten enpresetan
enplegu duina suntsitu eta langileen zahartzea ahalbideratzen dituzten politikak jartzen
dituzte indarrean, interesak bateratuz,
Alienazio orokorrak lagundurik goi-mailatan itundutako politika hauek, urteetan zehar
lortutako eskubideak eraistea dute helburu, datozen belaunaldiei etorkizun latza utziz.
Halako gehiegikerien aurrean eman beharreko erantzuna txikitu egin da ere, urtez urte,
gure lan-baldintzak, lan-merkatu orokorrean daudenekin alderatuz abantailatsuak
direlakoaren diskurtsoaren bidez beldur-laxokeri egoera sortuz.
Gaur arte Telefonicako langileentzat lortu izan dutena ahalik eta hoberena izan bada (edo
beraien hitzetan, txarretik gutxiena duena), zer lortu ahal izanen genuke asmo handiko
plataforma bat aurkeztuta (Telefonicarentzat lanean ari diren langile guztiak kontutan
izango zituena)?, eta mahai gainean jarri izan bagenu?. Gogoratu azken hamarkadetan
enpresa honetan lortu dena, mahai baten inguruan izan dela. Guzti-guztiok badakigu,
halako negoziazio bati ekiteko orduan, zeintzu diren alde bakoitzeko indarrak eta eskura
ditugun presio metodoak.

Negoziazio honen azken txanpan gaude, antza, eta enpresan jarraituko dugunok,
beste behin ere, lana non, nolakoa eta zer baldintzetan burutuko dugunaren kezka izaten
jarraituko dugu.
Nahi zutena lortu dute berriro ere: negoziazio honen gai izarra, eta bakarra deslotze
plana da, hitzarmenaren negoziazioa baztertuz, akordioa ahalik eta azkarren sinatu ahal
izateko eta gairik garrantzitsuenak negoziazio iraunkorreko mahaien eskuetan utziz.
Babesgabetasun gorriaren egoeran gaude beraz, berriz. Mahai horietan negoziatzen ahal
denari erantzuna emateko gaitasuna ebasten baitigute, hitzarmenaren sinadura ezin
baitugu erabili enpresa presionatzeko, edota langileak mobilizatzeko pizgarri gisa. Ez
ahaztu: aipatutako mahai horietan lan-sailkapen berria eta prestasunak bezalako bitxiak
sinatu egin dira.
Euskal Herriko Telefonicako langileok ezin dugu halakorik onartu.
Negoziazio eta eskuduntza esparru berriak galdegin behar diogu Telefonicara. Euskal
Herri mailako negoziazioa.
Edonolako sinaduraren aitzinetik galdeketa behar dugu izan langileok.
Gure eskubideak defendatu. Eraso berriei erantzun.
SASIKO NEGOZIAZIOAREN ETA INPOSIZIO IRAUNKORRAREN AURKA

MOBILIZAZIO IRAUNKORRA!
HITZARMEN KOLEKTIBO LEGEZKOA, ZILEGIA
ETA BAKARRA
Euskal Herrian
ENPRESA TALDEKO LANGILE GUZTIONTZAT

ELHren NEGOZIAZIO BATZORDEAK EZ DU ZILEGITASUNIK!


ERREFERENDUMIK GABE SINADURARIK EZ!

También podría gustarte