Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
NOTA DE PRENSA
PRENTSA OHARRA
Legealdian zehar udal Gobernu honek behin eta berriro erakutsi digu ez dela fidatzekoa ,
adierazi du bozeramaile jeltzale donostiarrak. Gurekin 2012an itundutako Inbertsio Planarekin eta
iaz aurrekontuen inguruan lorturiko akordioarekin gertatutakoak agerian uzten du Bildurekin
lortzen diren akordioek duten balio eskasa.Bete gabe utzi dituzten gaien kopurua eta horren
inguruko axolagaberia hain izan da handia, ezen ondorioztatu baitugu Bilduren aurrekontu
proiektuak paperezkoak besterik ez direla; hau da, ez dutela lor daitezkeen akordioak betetzeko
inolako asmorik, nabarmendu du Goiak.
Egiatan, udal Gobernuak dituen propaganda beharren neurriko aurrekontua egin du; duela
hainbat hilabete burutzen ari den hauteskunde kanpainarentzat guztiz egokia dena, laburbidu
du Goiak. Horretarako, Bildu saiatu da aurrekontuen prestakuntzarako hiritarren partehartzea
erabiltzen, eta hori ez dator inola ere bat aurreko hiru urteetan egin dutenarekin Hiritarren
partehartzea oraintxe deskubritu dute, hauteskundeak iristen direnean, eta epez kanpo
aurkeztu duten eta kasurik onenean egungo udal Gobernuaren agintaldiaren azken bi
hilabeteetarako besterik balioko ez lukeen aurrekontu baterako. Honek ere agerian uzten du
udal Gobernu honen sinisgarritasun falta, amaitu du Goiak.