Ikastolan bere 40 urteko historian aritu diren guztiak, bai ikasle zein irakasle eta
kooperatibista omentzea da Nafarroa Oinezeko helburuetako bat, eta gaur
belaunaldiz belaunaldi bertako ikasle izandako asko bertaratzea lortu dute.
Ordubatean hasi dira ikasle ohiak ikastolara hurbiltzen eta bertan aurpegi
ezagunen bila zebiltzan bitartean, ikastolako patioan taldea osatu ondoren
agurra eskeini die ikastolako dantzariek txalapartaz eta albokaz lagunduak.
Ondoren zilindroan kokatu den belaunaldi bakoitzeko paneletan ikasle ohiek
ekarritako ikastolako argazkiak zintzilikatzeko aukera izan dute, modu horretara
erakusketa hunkigarri bat osatuz. “Gelako bakarrak izateko beldurrez etorri gara
baino gure urtekoak topatzean poz handia sentitu dugu” diote Maite eta Jaione
ikasle ohiek.
Jantokia prest zegoen dagoeneko bazkal ordurako, bertan bideo irudi batzuk
eskeintzen ziren bitartean parte hartzaile guztiak eseri eta irudiak disfrutatu
dituzte. “Aspaldian ikusi ez ditudan ikastolako gelakideekin elkartzeak poz
handia eman dit. Horrelako topaketa gehiago egitea espero dut” dio Estitxuk,
ikasle ohia eta ikastola bertako bulegari denak. “ Ze poza hainbeste ikasle
ikustea denak ikstolan urteak pasa eta gero” dio berriz Mertxe irakasleak.
Uno de los objetivos del Nafarroa Oinez es homenajear tanto a alumnos como
profesores, trabajadores y padres de la ikastola por su trabajo durante 40 años
y hoy han conseguido reunir a muchos de los ex alumnos de todas las
generaciones.
El acto ha tenido como colofón una comida que ha sido servida por un grupo
voluntario de actuales cooperativistas, y después de degustar cordero al
chilindrón, la sobremesa posterior ha sido amenizada por cánticos y con la
música del hombre-orquesta Modesto.