Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
www.alboan.org
Sn W
73
Ta
74
79
Au
Herrien arteko elkartasunaren alde lan egiten duen Fundazioa da ALBOAN. Jesulagundiak sortu eta bultzatzen du.
EDITORIALA
ALBOAN
BILBO...................................................... Aita Lojendio, 2 - 2. 48008 - Bilbo Telefonoa: 944 151 135 Faxa: 944 161 938 alboan@alboan.org IRUEA.................................................... Baraain etorbidea, 2 31011 Iruea Telefonoa: 948 231 302 Faxa: 948 264 308 alboanna@alboan.org DONOSTIA ............................................. Ronda, 7 - 4. I 20001 - Donostia Telfono: 943 275 173 Faxa: 943 320 267 alboan@alboan.org GASTEIZ................................................... Estenaga Apezpikua, 1 01002 - Gasteiz Telefonoa: 945 202 676 Faxa: 945 202 676 alboan@alboan.org www.facebook.com/alboan @ALBOANongd
Itxaropena elikatzen
Urteak daramatza ALBOANek gatazka-iturri diren mineralak direla-eta ikertzen eta lanean. Bi ikuspegi daude gatazka-iturri diren mineralen gainean: zabala, bata; murritzagoa, bestea. Gatazka-eremu batean erauzten diren mineral guztiak hartzen ditu kontuan lehenbizikoak. Bigarrenak, berriz, lau mineral bakarrik hartzen ditu aintzat: tantalioa, tungstenoa (edo wolframa), urrea eta eztainua, guztiak ere munduko leku jakin batean ateratzen direnak (Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean). Han dihardugu lanean, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin batera, gatazka armatuak lekualdatutako jendeari laguntzen. Geroz eta nabarmenagoa da zenbait mineral, harribitxi eta beste lehengai batzuen salerosketak izan duen garrantzia historia hurbileko gatazka odoltsuenetako batzuen nantziazioan, estatu eta gizarte oso ahuldu batzuetan, sarri askotan. Azken 60 urteotan, estatuen barruko gatazken % 40k, gutxienez, loturaren bat izan dute (edo dute) mineralekin eta lehengaiekin. Are gehiago: baliabide horiek egoteak % 50 areagotzen du gatazka bat izateko probabilitatea. Leku askotan (gehiegitan), gatazkak nantzatzeko baliatu izan da mineralen ustiaketa eta komertzializazioa. Milioika lagunen oinarrizko eskubideen urratzea ekarri dute gatazka horiek, eta giza sufrimendu izugarria eragin. Gai horretan espezialista diren tokian tokiko erakundeekin eta nazioarteko sareekin elkarlanean jarduten da ALBOAN. Asko ari gara ikasten, eta asko dugu ikasteko. Egoera oso konplexuak dira, izan ere, eta azkar aldatzen dira. hain zuzen ere, konplexutasun hori hartzen dute maiz aitzakiatzat boteretsuek ezer ez egiteko. Alabaina, gizarte zibileko erakundeok ari gara, pixkanaka, argiago ikusten nola nantzatzen diren gatazka horiek eta zer lotura duten gure eguneroko bizimoduarekin, munduko ekonomian diharduten mineralen hornikuntza-sare handien bidez. Lotura horretaz jardun nahi dugu, hain zuzen ere, mineralen eta gatazkaren arteko lotura eteteko. Beharbada, mugikorrek eta gailu elektronikoek erakusten dute, beste ezerk baino hobeto, gure bizimoduaren eta deshumanizazioaren mugen arteko lotura hori. Konexioz jositako gure bizimodu honetarako ezinbestekoak ditugu, izan ere, mineral horietako batzuk. Aldizkari honetan dituzue gai hau jorratzeko eta itxaropena elikatzeko zenbait proposamen didaktiko.
Zuzendaria Jos Ignacio Eguizabal Publikazio koordinatzailea Antxon Ayastuy Argazkiak ALBOAN artxiboa Diseinu eta maketazioa Workholics S.L. Lege-gordailua: SS-290-2010 Birziklatutako paperean inprimatutako aldizkaria, %100 klororik gabea.
EDUKALBOAN // 2
BERRIAK
Hezkuntza integratzaile baten alde
Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainak kalitateko hezkuntza, bazterketarik gabea eta aukera-berdintasunean oinarritua aldarrikatzen du aurten, mundu osoan. Gaitasunak bildu. Hezkuntza integratzaile baten alde esloganarekin adierazi nahi dugu gizarte osoaren dela onuragarria hezkuntza integratzaile bat izatea, pobrezia-tasak murriztu egiten baititu, eta garapena, sustatu. Apirilaren 7tik 13ra bitartean, desgaitasunen batekin bizi diren herritarren % 10 horren eskubideak aldarrikatuko ditugu, kalean, hainbat erakunde, ikastetxe eta elkartetako milaka lagunek. Eta zuk? Zer egin behar duzu? www.cme-espana.org webgunean, kanpainarekin bat egiteko arrazoiak aurkituko dituzu, baita gaia sakonago jorratzeko materialak eta zenbait ekintza-proposamen ere.
ALBOANeko albiste hauei nahiz beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu gure web-orrian (www.alboan.org), eta eman izena gure albiste-aldizkarian.
EDUKALBOAN // 3
EDUKALBOAN // 4
EDUKALBOAN // 5
Lehen hezkuntza
Afrika ezagutzen
Helburuak: Afrika eta gatazka-iturri diren mineralak gertuagotik ezagutzea. Denbora: 60 minutu. Materiala: Peters mapa mutua. Kolore askotako pinturak eta pegatinak (4). Garapena: 1.- Eman ikasleei Peters mapa mutu bat eta esan kolore urdinez margotzeko Afrikaren ertzak. 2.- Ondoren, esan Laku Handien eskualdea bilatzeko eta laranja kolorez margotzeko. 3.- Banatu lau koloretako pegatinak (gatazka-iturri den mineral bakoitzeko, bat), eta esan ikasleei Laku Handien eskualdean itsasteko haietako bat, kolore horri dagokion minerala adierazteko. 4.- Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetan, berriz, Kongoko Errepublika Demokratikoa berdez margotzea eta haren hiriburua bilatzea proposatu, aurrez aipatu ditugun lanez gain. Eskatu, halaber, herrialde hari buruzko beste datu batzuk bilatzeko (biztanle-kopurua, gizon- eta emakume-portzentajeak, ibai nagusien izenak, alfabetizazio-tasa, eskolatze-tasa, errefuxiatu edo erbesteratutako jendearen kopurua...).
EDUKALBOAN // 6
PROPOSAMEN PEDAGOGIKOAK
Bigarren hezkuntza
Heziketa-material gehiago aurkitu dezakezu web-orrian edo gure egoitzaren batekin harremanetan jarrita. (2. or. IKUSI)
www.hezkuntza.alboan.org
Helburuak: Ikusaraztea zer eragin duten mineralek eta elementu kimikoek gure eguneroko bizimoduan. Denbora: 90 minutu. Materiala: Elementu kimikoen taula periodikoa. Aipatutako lau mineralen erabilera nagusiei buruzko PDF bat: http://bit.ly/1geq6n6 Garapena: 1.- Banatu ikasleak 4 laguneko taldetan. 2.- Banatu taula periodikoa ikasgelako talde-kopuruaren arabera. Elementu kimiko batzuk esleitu talde bakoitzari. Gatazka-iturri den mineralen bat, gutxienik, egon behar du talde bakoitzeko elementu kimikoen artean. 3.- Hamabost minutu izango ditu talde bakoitzak honetarako: egokitu zaizkien elementu kimikoekin egin daitezkeen produktu eta azken erabilera guztiak bilatzeko Interneten. 4.- Eman bost minutu produktu eta erabilera horiek irudikatzeko moduak aurki ditzaten (marraztu, ebaki...). Horretarako, elementu kimiko bakoitzeko orri zuri bat hartu behar du talde bakoitzak eta han ipini elementu horri buruzko informazio guztia (produktuak eta azken erabilerak). 5.- Informazio hori orrietan jarri ondoren, osatu taula periodiko bat, non orri bakoitza elementu bat izango den. 6.- Gatazka-iturri diren mineraletatik orri bat baino gehiago egongo denez elementuko, orri batean bildu behar dira talde desberdinen ekarpenak, elkarrekin ados jarrita.
Batxilergoa
Irudien katea
Helburuak: 1.- Ezagutzea gailu elektronikoen ekoizpen-katea, lehengaiaren erauzketatik hondakindegira artekoa. 2.- Ekoizpen-fase bakoitzak zer inpaktu eragiten duen jakitea. Denbora: 90 minutu, gutxi gorabehera. Materiala: Inpaktu-orria eta argazkiak (PDF): http://bit.ly/1ftU46I Garapena: 1.- Banatu ikasleak 4 edo 5 laguneko taldetan. 5 minutu. 2.- Eman argazkiak talde guztiei. Argazkiak aztertuz, telefono mugikor baten ibilbide osoa egin behar dute ikasleek, haren jaiotzatik heriotzara artekoa. 10 minutu. 3.- Ibilbide guztiak elkarri azaldu, taldeen arteko ordena-aldeak kontuan hartuta. 15 minutu. 4.- Banatu inpaktu-orriak. Inpaktu bakoitza argazki bakoitzarekin uztartu behar dute. 15 minutu.
Elkarri azaltzen
ts egin neten zer urra - Jabetzen al zi ikatzeko? br fa t ugikor ba m n re di r ha be i lotutako n prozesu horr - Ba al zenekite i? inpaktuen berr horien duzue inpaktu - Zer sentitzen ro? berri izan eta ge ezioak ugikorraren pr m , ez ust en Zu n prozesu osoare jasotzen al ditu kostu guztiak? mugikorra? abiltzen dugu - Zertarako er datzen oratik behin al - Zenbat denb rak? 30 minutu ditugu mugikor
EDUKALBOAN // 7
Material guztiak ALBOAN-en Baliabide Zentroan aurkitu daitezke: centroderecursos.alboan.org/eu edo gure egoitzaren batekin harremanetan jarrita. (2. or. IKUSI)
ELKARRIZKETA
Natura baliabideak
Iraunkortasun Hezkuntzarako Eskuliburua. Josu Sanz, Nekane Viota Bilbo: UNESCO Etxea, 2009.
Meatzaritza-enpresak kontrolatzeko lege bat onar dezan eskatu behar diogu Europar Batasunari
Miren Mendizabal, ALBOANeko boluntarioa.
2005az geroztik da Miren Mendizabal ALBOANen laguntzaile, Donostian Hegoaldera gerturatuz ikastaroa eman zenetik, alegia. Harrezkeroztik, bazkide eta boluntario gisara jardun da ALBOANen. ALBOANen Mineralak gatazka-iturri ikastaroan izan zen, abenduan, eta itzultzaile hasi zen laster abiaraziko dugun Mineralak gatazka-iturri kanpainarako. Hona hemen arazo horri buruz egin dizkigun gogoetako batzuk. Zer zenekien gatazka-iturri diren mineralei buruz ALBOANen kanpainan hasi aurretik? Orain urte batzuk irakurri nuen, ALBOANen aldizkarian, zer izugarrikeria gertatzen diren Kongon industria teknologikorako koltan-eskari handia dela eta. Orduan ohartu nintzen jende askok ez dakiela nondik datozen bere mugikorretako lehengaiak. Kolonbiako eta Estatu Batuetako ikatz-meatzeek ingurumenean eta gizakiengan duten eraginari buruzko dokumental bat ere ikusi berria zuen. orduan jakin zuen zergatik den merkeagoa ikatza herrialde haietatik ekartzea Alemanian erauztea baino.. Qu es lo que ms te impacta de esta problemtica? Kongon hainbat talde armatu egoteak harritu nau, eta ezinegona eragiten dit herrialde hark, hain aberatsa izanik, azpiegitura egokirik ez izateak eta neurririk ez hartzeak baliabide naturalen salmenta arautu eta herritarren mesederako izan dadin. ALBOAN ere partaide duen EurAC-en (Erdialdeko Afrikaren aldeko europar sarea) proposamen honek bultzatu ninduen lanera: meatzaritza-enpresak kontrolatzeko lege bat eskatzea Europar Batasunari, beste zenbait neurrirekin batera, herrialde hari laguntzeko. Oso garrantzitsua izan zen hori. Ez nekien GKE asko EBko politikariekin hitz egiten ari direla eta gatazka-iturri diren mineralen jatorria kontrolarazteko araudi edo direktiba bat onar dezaten eskatzen dietela. Zenbait ekimen, esperientzia, kanpaina, nazioarteari buruzko hainbat txosten eta abar jorratu ziren ikastaro hartan. Esango al diguzu zerbait han entzundakoaz? Izugarri gustatu zitzaidan Enough GKEk (AEB) gazteak nola erakartzen dituen eta nola egiten dieten presioa politikariei. Izan ere, irudi publikoa asko zaintzen dute han politikariek, eta horretaz baliatzen dira GKEak. Unibertsitateetan errekrutatzen dituzte gazteak boluntario-lanetarako, tantalioa, eztainua, tungstenoa eta urrea direla-eta Kongon duten arazoaren berri heda dezaten. Horrez gain, fakultateei exijitzen diete erosten duten teknologia kausa horrekiko nolabaiteko konpromisoa azaldu duten enpresetakoa izatea, hots, mineralak ez izatea gatazka armaturik pairatzen duten herrialdeetako meategietakoak. Mugikor- eta ordenagailu-enpresen jarraipena ere egiten du Enoughek, eta, zenbat eta gehiago kontrolatu lehengaien jatorria, orduan eta puntu gehiago ematen dizkiete. Ari da fruituak ematen, pixkanaka, urtetako lan hori. Hainbat alderdi (kontsumitzaileak, fabrikatzaileak eta harreman komertzialetan eragina duten politikariak) hartzen dituzte kontuan gizartea kontzientziatzeko eta aldaketa eraginkorrak sustatzeko.
EDUKALBOAN // 8