Está en la página 1de 4

UDAZKENFEST- RUEDA DE PRENSA

Buenos das a tod@s y gracias por acudir a esta convocatoria, Queremos empezar la convocatoria diciendo que el da de ayer fu para el grupo de trabajo del festival solidario UDAZKENFEST, una mezcla de impotencia, incomprensin y enfado. El festival Udazkenfest vena siendo una fecha ilusionante marcada en rojo por miles de alaveses y otros tantos habitantes de Euskal Herria. Porque UDAZKENFEST, nace como una iniciativa solidaria para con todas las personas que sufren el castigo econmico aadido que supone la dispersin, para las 56 familias alavesas que cada fin de semana recorren miles kilometros para ver a los suyos. No obstante, y a slo 3 das para la celebracin de Udazkenfest, el ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz nos hace llegar ayer un aviso denegando los permisos para celebrar este festival solidario. Repetimos, nos lo notifican el anterior da del comienzo montaje del evento cuando la semana anterior, no pareca haber problema desde el consistorio para permitirlo. Para estos momentos est acordado el plan de seguridad con los bomberos y polica municipal, organizada la limpieza, la infraestructura, los contratos firmados... El consistorio gasteiztarra ya ha esgrimido sus argumentos; vacos y completamente carentes de sentido. Segn su versin, la prohibicin se basara en la falta de seguridad privada en el recinto y la venta de entradas. Obviamente, acorde a la filosofa solidara del evento, todos las personas que trabajan en el festival, lo hacen de manera voluntaria, como en tantos eventos pblicos de la ciudad afortunadamente. Respecto a la venta de entradas, es FALSO que los organizadores se quieran lucrar con la venta de estas ayudas, ya que stas estn orientadas principalmente a sufragar todos los gastos de un evento de estas caractersticas y por otra parte, se proponen como donativo solidario para paliar la situacin dramtica de los familiares. Y por supuesto, tildar de evento privado, un concierto organizado por el movimiento popular roza lo absurdo. No vamos a enumerar todos los eventos que se han celebrado con caractersticas idnticas en la ciudad, todas las conocemos. Tenemos claro que desde el ayuntamiento se facilita o se obstaculiza la utilizacin del espacio pblico segn le convenga, parece ser que estos conciertos no le convienen. Que no nos mientan: Maroto no consiente que en una ciudad gobernada por el PP, se celebre un concierto solidario en contra de la dispersin, al que asisten miles de ciudadanos. Porque la decisin poltica de prohibir este festival, no se tom hace un mes cuando se hizo pblico, sino en los ltimos das. Pero las razones y las reivindicaciones de UDAZKENFEST, son tambin de gran parte de la ciudadana de Gasteiz, y de la sociedad Alavesa: Por ello, no tenemos ninguna duda. UDAZKENFEST, se celebrar. Y ser un festival solidario de Araba, pese a quien le pese. Porque por desgracia, los motivos que nos llevan a celebrar estos conciertos, siguen vigentes a da de hoy, mientras que continen, nos comprometemos a mostrar nuestra solidaridad con la organizacin de UDAZKENFEST. Para responder a este atropello, convocamos un Manifestival para el jueves, 31 de octubre, partiendo de la Plaza Bilbao a las 19.30. No queremos perder el espritu

participativo y festivo de Udazkenfest, por lo que avanzamos sorpresas muy agradables para todos los que se unan. Llamamos a acudir a todas las personas solidarias, a quienes reclaman la calle como espacio de reivindicacin, a quienes no aceptan que el uso del espacio pblico se condicione por los intereses polticos del partido de turno, a las que entienden que la poltica penitenciaria actual no hace sino alargar el sufrimiento de miles de personas. Tambin recordar que tenemos presentes a la gran cantidad de personas que ya han comprado su entrada. Informar, simplemente, de que el importe ser devuelto en los lugares en los han realizado la compra. All se les devolver su dinero a cambio de que entreguen la pulsera acreditativa; el plazo para la devolucin ser hasta el 10 de noviembre. A los que han comprado las entradas va Internet les daremos indicaciones concretas mediante el correo electrnico. Teniendo en cuenta que esta prohibicin tambin ha supuesto un gasto importante para los organizadores de Udazkenfest, se propondrn diferentes vas para hacer aportaciones solidarias. Cerramos la convocatoria recalcando nuestro firme compromiso de celebrar UDAZKENFEST, Arabako elkartasun gaua en fechas venideras. Y subrayamos la necesidad de la solidaridad activa para con todas las personas que sufren la poltica de dispersin. Seguiremos trabajando para que Udazkenfest est ms cerca de ser el ltimo. Eskerrik asko,

GASTEIZ 29/10/2013

UDAZKENFEST PRENTSA BULEGOA udazkenfest@gmail.com @udazkenfest

UDAZKENFEST- PRENTSA OHARRA


Egunon eta esker mila gerturatu zareten guztioi. Atzoko eguna ulertezintasuna, ezintasuna eta amorru nahasketa batekin igaro genuen UDAZKENFEST elkartasun jaialdiaren antolaketan dihardugun lagun guztiok. Iada gainean genuen data, gorriz markaturiko eguna bilakatu dugu Urriaren 31 milaka arabarrentzat eta Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorri behar ziren laguntzat. Ilusioz itxaroten genuen adierazpen egun hau, elkartasun akordez gozatu nahi genuen jaialdia. Izan ere, hori zen UDAZKENFESTen helburu nagusia, dispertsioak suposatzen duen zigor ekonomikoa jasaten duten 56 familia arabarrei elkartasuna adieraztea, odoluste ekonomikoa arintzen laguntzea hain zuzen. Prestaketaren azken zehaztapenekin genbiltzan, atzo eguerdian baimenaren ukapenaren berri izaten dugunean. Muntaiak gaur hasi behar zuen, dagoeneko prestatua eta hitzartua zegoen segurtasun plana suhiltzaile eta udaltzangoarekin, kontratuak sinatuak, eskariak eginak, garbiketa udal zerbitzuekin hitzartua, azpiegitura guztia antolatua... Udaletxetik eguerdian jakinarazi digute, jaialdiak bertan behera geratu behar duela eta muntaia hastekotan ertzantza bidaliko dutela. Udalak publiko egin ditu baimena ukatzeko argudioak, gure ustetan eta bestelako jaialdien antolaketan eman diren baldintzen jakitun, guztiz zentzugabeak. Segurtasun pribaturen beharraren argudioa dago alde batetik. Jakina denez, eta zorionez, herri mugimenduak modu bolondresean antolatzen ditu horrelako kontzertuak, eta beraz, ez dugu orainartean ezagutzen segurtasun enpresa pribatu bat kontratazen duen elkartasun ekimenik, udalak ere bolondresen bitartez antolatzen dituen moduan hiri mailako zenbait ikuskizun. Bestalde, sarreren bitartez lortzen den etekin ekonomikoa aipatzen da. Salmentan jarritako laguntzak, tamaina honetako ikuskizun batek suposatzen duen gastu ekonomikoari aurre egiteko erabiltzen dira eta bestalde, publikoki esan den moduan, jaialdiaren helburua dispertsioa sufritzen duten arabar familiei laguntza eskeintzea litzateke. Bukatzeko, zentzu berdinean, udaletik kanpo dagoen ekimen oro ekimen pribatutzat jotzea, ia iraingarria deritzogu, herri mugimenduak antolaturiko ekimenek ez baitute inork etekinik ateratzea helburu.

Ez gara luzatuko Gasteizen baldintza berdintsuetan burutu diren jaialdi eta ikuskizunen zerrenda egiten, argi dugu honakoa erabaki politikoa dela. Eta udalaren espazio publikoaren erabilera erraztu edota oztopatu egiten dela interes politikoen arabera. Baina gutxienez gezurrik ez esatea eskatzen dugu: Marotori ez zaio komeni, Ppk gobernatutako hirian presoen senideekiko elkartasun ekimenik antolatzea, ezin du onartu milaka gasteiztarrek elkartasun hori bere egitea. Ez, gasteiztar guztion alkatea denak, ezin du baimendu. Kontziente gara hortaz, baina UDAZKENFESTen aldarrikapenak, milaka Gasteiztarrenak ere badira, Arabar jendartearen zati handi batenak ere badira. Horregatik dudarik ez dugu, UDAZKENFEST Arabako elkartasun gaua, ospatu egingo da. Jaialdiaren antolaketaren zergatiak irauten duten bitartean antolatzeko konpromisoa dugu. Debekuaren aurrean, tamainako erantzuna ematera gonbidatzen dugu Arabar jendartea, horretarako Urriaren 31an, 19:30ean Bilbo plazatik abiatuko den maniFESTibalera

joateko deia zabaltzen dugu. Udazkenfesten ezaugarri izan nahi duten aldarrikapen eta doinuz, jantziko ditugu Gasteizko kaleak. Bertan elkartuko gara beraz, dispertsioaren kontra gaudenak, espazio publikoaren erabilera aldarrikatzen dugunak, elkartasuna beharrezko jarrera dela deritzogunak, debekuen gainetik ELKARTASUNEZ AURRERA GOAZENAK. Bukatzeko, ondorengo egunetan jaialdiaren antolaketan izan diren gastuei aurre egiteko eta laguntza ekonomikoa emateko bideak zabalduko ditugula aurreratzen dugu. Bestalde, sarrera erosi duten lagunek, erositako gunean pultsera aurkeztuta dirua itzuliko diegula ziurtatu nahi dugu eta internet bidez eskuratu duten lagunekin, helbide elektronikoaren bitartez jarriko gara harremanetan. Gure hasierako asmoan berresten bukatzen dugu, UDAZKENFEST ospatu egingo da, ez Urriaren 31an, baina gure konpromisoa adierazten dugu honen antolaketan. Bestalde, egungo egoeran elkartasun aktiboaren beharra azpimarratu nahi dugu, azken bisita eta azken kilometroa egin bitartean. Azkena izan dadin. DEBEKUEN GAINETIK, ELKARTASUNEZ AURRERA!

GASTEIZ 2013/10/29

UDAZKENFEST PRENTSA BULEGOA udazkenfest@gmail.com @udazkenfest