Está en la página 1de 2

;

BILDU TRAPAGARAN UDAL TALDEAK, OIHANE GONZALEZ GARCIA, JUANJO GOITIA SETIEN ETA ORATS ARANA BUTROE ZINEGOTZIEN BIDEZ,

- 7 AlvU 2013

HONAKOA ADIERAZTEN DU:


Uztailaren amaieran Arboledako etxe bateko hormetan arrakala sakonak agertu ziren. Hain zuzen, Ganerantz kaleko 9an. Ordutik hona etxebizitzako bizilagunek behin baino gehiagotan jo dute udalera laguntza eske; auzia larria eta kezkagarria baita: bizilagunek euren etxebizitza galtzeko arriskua bizi dute. Izan ere, etxebizitzaren oinarrian dagoen lurra hondoratzen ari da eta etxea erortzeko zorian dago. BILDU TRAPAGARANek ez du begi onez ikusten udal gobernuak auzi honekiko izan duen jarrera. Uztailaren 26an, udalak arazo honen berri izan zuen egunean, auzokoei babesa eman beharrean, eurekin hitz egin gabe, betebehar urbanistikoak jasotzen zituen udal dekretua ezarri zien Trapagarango alkatetzak. Une larri horretan, udal gobernua ez zen bizilagunen aterpe gabeziaz kezkatu. Ezta lurraren hondoratzean udalak izan ditzakeen ardurei buruz ere. BILDUk uste du auziak hasieratik beste trataera bat izan behar zuela udalaren aldetik. Norabide horretan, uztailaren 29an idazki bat sartu zuen udal erregistroan {erantsirik doa kopia bat). Bertan, afera honi aurre egiteko eman daitezkeen urratsak zehaztu eta aktibatzeko premiaz batzorde bat deitzeko eskaera egin zion PNVri. Ohikoa denez, udal gobernuak ez dio inolako erantzunik eman eskaerari, eta ez du udal batzorderik deitu. Harrigarria da PNV erakusten ari den utzikeria. BILDU TRAPAGARANek, beste behin ere,. udal gobernuari dei egiten dio. BILDUk auzi honi irtenbidea bilatzeko eskaera hiru esparrutan egin nahi du:

ESPARRU TEKNIKOA Dakigunaren arabera, udalak esan du bere balizko ardurak definitzen dituen txosten tekniko bat eskuartean izan arte, ez duela inolako laguntzarik emango alor teknikoan. Hala ere, gauza jakina da {ud al teknikarien txostenetan ere agertzen delako} etxearen arrakalak agertu direla azpian duen lurra hondoratzen ari delako. Argitu beharreko kontua da zergatik hondoratzen ari den lurra. Datozen egunotan bizilagunek kontratatu duten teknikariak txosten tekniko bat aurkeztuko du udaletxean. Bertan, bere irizpide teknikoen arabera arrakalak agertzeko arrazoiak deskribatuko ditu. Beraz, esparru teknikoan honako eskaera egiten dio BILDUk ud al gobernuari: Txosten tekniko hori izan bezain laster, premiaz, udal batzordea deitu dezala. Batzordearen helburua alor teknikoarekin zer ikusia duten gauza guztiak argitzea izango da; teknikariak aurkeztuko duen txostena aztertu, udalaren ardurak zehaztu

eta udalez gaineko instituzioek egin ditzaketen tramitazio eta dirulaguntzak identifikatu eta bideratzea. Halaber, batzorde horretan udal teknikari eta zinegotziez gain, bizilagunak eta euren teknikariak egoteko eskara egiten du BILDUk. ESPARRUSOZIALA Esparru honetan, PNVk erabateko utzikeriaz jardun duo Lehen aipatu dugu uztailaren 26an gertatutakoa, lotsagarria. Udalak ez du herritar hauen babes soziala bermatu, ez die inolako baliabiderik eskaini eta kale gorrian utzi ditu. Gerora, astebete beranduago, Zorrotzako etxebizitza batzuk eskaini omen dizkie auzokideei. Jakin badakigu Arboledan etxebizitza sozial batzuk hutsik daudela. Zergatik bidali nahi ditu udal gobernuak bizilagunak Zorrotzara Arboledan etxe hutsak izanda? Esparru sozialean, BILDU TRAPAGARANek honako eskaera egiten du: Etxebizitza erortzear duten bizilagunak Arboledako etxe hutsetan sar daitezela. ESPARRUEKONOMIKOA Alor teknikoan esan dugunez, udalak adierazi du ez duela auzian muturrik sartuko bere ardurak argitu arte. Baina bitartean, bizilagunek gastu ekonomiko handiak dituzte: etxeblzitza zurkaiztu, teknikarien txostenak ordaindu ... Auzia argitzen denean, ud ala k ardura ekonomiko batzuk izan ditzake. Hala ere, auzokoen gain baino ez da utzi ardura ekonomiko oso a, haien egoera ekonomikoa zein den aurreikusi gabe. Esparru honetan BILDUk eskaera hau egiten du: Udalak aurrerapen ekonomikoa egin dezala; sortzen ari diren gastu ekonomikoei aurre egin diezaiela ardura ekonomikoa norena den argitu arte.

Trapagaranen, 2013ko abuztuaren 7an

Orats Arana Butroe

Juan Jos Goitia Setien

trapagaran