Está en la página 1de 8

E USKALDUN

1B maila

BERRIAK Euskara
Kultura
Korrika

Ataza honetan
euskara ikasleei buruz
hitz egingo dugu.

Horretarako:

a. "Komeriaka"
antzezlanaren pasarte
bat ikusita, euskara
ikasleen motibazioez
hitz egingo dugu, eta
gaiari buruzko gutunak
idatziko ditugu.

b. "Euskaldun berriaren
balada" kanta entzungo
dugu, eta ikasteko
zailtasunei zelan aurre
egin aztertuko dugu.
ATAZAK
PROZEDURA:

a. ataza: Euskaltegira zertara?

Atazaurrea: euskaltegira hurbiltzeko motibazioak gogora ekarri
"Euskara ikasteko arrazoiak" bideoaren aurkezpentxoa irakurriko dugu (3. or.), eta euskaltegira joateko ahal
beste motibazio zerrendatuko dugu taldeka.
Taldeetan esandakoa guztion artean alderatuko dugu.

Ataza: bideoa ikusi eta bideoko ikasleei aholkuak eman idatziz

"Euskara ikasteko arrazoiak" bideo-pasartea ikusiko dugu (Barnetegia 2.004 bideo-zinta, 2. bideo pasartea), eta
bikoteka informazioa bilduko dugu (3. or.): zertara joan diren euskaltegira, zer lortu duten, zelakoak diren...
Bikote bakoitzak gutun bat idatziko die Patxori eta Mikeli euren helburua lortzeko aholkuak emanez (hau da,
Euskal Herrian ligatzeko aholkuak emanez).

Feedbacka: gutunak trukatu, eta zuzendu

Gutunak bikoteen artean trukatuko ditugu, bikote bakoitzak egokitu zaion gutuna irakurriko du, errorerik aurkitzen
duen aztertu, eta, aurkitzekotan, paper zati banatan idatziko ditu (errorea dagoen esaldi osoa idatzi behar da).
Iraasleak papertxoak bilduko ditu, eta esaldiak diktatuko ditu ikasleek idatz ditzaten eta bikoteka zuzen ditzaten.
Zuzenketak guztion artean komentatuko ditugu.

Atazaostea: ligatzeko aholkurik onenak aukeratu

Bikote bakoitzak kideen gutunean irakurri duen ligatzeko aholkurik onena eta txarrena aukeratu, eta taldearen
aurrean aurkeztuko ditu.

b. ataza: Barakaldokoa naiz eta...

Atazaurrea: kanta aurkeztu
”Euskaldun berriaren balada” kanta aurkeztuko dugu: norena den (Oskorri taldearena), zertaz ari den (euskara
ikasle gizajo baten buruhausteak)...

Ataza: kanta entzun eta esaten denaz berba egin

”Euskaldun berriaren balada” kanta entzungo dugu (Barnetegia 2004 kasetan), eta ikasle bakoitzak kantaren
inguruko galderei erantzungo die (4. or.).
Erantzunak guztion artean komentatuko ditugu.
Taldetxoetan bilduko gara, ikasle bakoitzak euskara ikasteko aurkitzen dituen arazorik larrienak aipatuko ditu, eta
taldekideon artean euskara ikasleen ohiko arazoen zerrenda osatuko dugu.
Taldeetan egindako zerrendak elkarri aurkeztuko dizkiogu

Feedbacka: arazoen sailkapena egin

Taldeek aipatutako arazoen artean garrantzitsuenak edo ohikoenak diren biak auratuko ditugu guztion artean.
Arazo horiei aurre egiteko egin behar denaz berba egingo dugu labur.

Gramatika eta diskurtsoa: esaldiak antolatu

Ikasleek bikoteka "Euskaldun berriaren balada" kantan falta diren esaldiak antolatuko dituzte, eta dagokien lekuan
jarriko dituzte (5. or.).

2
EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK
Korriketan kultura-ekitaldi ugari antolatzen dira. Korrika 12n, esate baterako, "Komeriaka" izeneko antzezlana
aurkeztu zen. Bertan agertu ziren antzezleen artean, Mikel Martinez eta Patxo Telleria egon ziren, euskara
ikasleen larruan sartuta. Zuek bezalako ikasleen parodia batzuk egin zituzten Patxok eta Mikelek, eta, orain,
horietako bat ikusiko dugu, euskaltegira zergatik etorri ziren azaltzen duen pasartea hain zuzen ere.

Honela hasiko zaizkigu bideoan Mikel eta Patxo:

Mikel: Ea ba! Ea ba! Euskararen aldeko festa hau...

Patxo: Aizu, Mikel! Eus... euskara aipatu duzula... Zu zergatik hasi zinen euskara ikasten?
Mikel: Ba, zelako galdera. Zergatik izango da, bada? Kontzientzia nazionala, gure herriaren hizkuntza,...

Honelakoak esaten dituzue sarritan ikasleek, baina, egia osoa ote da hori? Zerrenda itzazue hemen bururatzen
zaizkizuen beste arrazoi batzuk:

1. ........................................................................................
2. ........................................................................................
3. ........................................................................................
4. ........................................................................................
5. ........................................................................................
6. ........................................................................................
7. ........................................................................................
8. ........................................................................................
9. ........................................................................................
10. ......................................................................................
11. ......................................................................................

PATXO ETA MIKELEN ARAZOA

Bideoa ikusi dugu eta ikasle bitxi hauen gorabeherak ezagutu ditugu: euren motibazioa, euren arazoak. Orain,
jaso dugun informazioa bilduko dugu beheko laukietan.

ZERTARA JOAN DIRA EUSKALTEGIRA? HELBURUA LORTU DUTE? ZELAKOAK DIRA IKASLE HAUEK?

3
EUSKALDUN BERRIAREN BALADA
Jarraian Oskorri taldeak abesten duen kanta entzungo dugu, “Euskaldun berriaren balada” izenekoa bera, eta,
izenak dioen bezala, euskaldun berri baten buruhausteak kontatuko dizkigu. Kanta entzun, eta ondoko galdera
hauei erantzun.

ere bai!
ni
Zer esan dezakezu kantaren protagonistaz?
..................................................................................................

Zergatik eta nora joan da euskara ikastera?

..................................................................................................
..................................................................................................
..................................................................................................
ere bai!
.................................................................................................. ni
Gustura dagoela uste duzu? Zergatik?
..................................................................................................
..................................................................................................
..................................................................................................
..................................................................................................

Zelako arazoak aurkitu ditu euskara ikasteko orduan?

..................................................................................................
..................................................................................................
..................................................................................................
i ere bai!
.................................................................................................. n

Kantako lagunak ez du erraz ikusten euskaldun bihurtzea. Eta zu? Zelako arazoak
aurkitu dituzu euskara ikasteko? Eta praktikatzeko?

a. ............................................................................................................................
............................................................................................................................
b. ............................................................................................................................
ere bai!
............................................................................................................................
c. ............................................................................................................................
ni
............................................................................................................................
d. ............................................................................................................................
............................................................................................................................
e. ............................................................................................................................
............................................................................................................................
f. ............................................................................................................................
............................................................................................................................

4
ESALDIAK ANTOLATU
Hemen Euskaldun berriaren balada kantatik atera ditugun esaldi batzuk dituzue. Esaldiok hankaz gora daude,
gainera. Lehenengo eta behin esaldiak behar bezala antolatu, eta gero bakoitza dagokion lekuan jarri.

NOA / EUSKALTEGIRA / EGUNERO / HORREGATIK / NI

..........................................................................................................
IZEN / GAUZAK / LAU / BATEK / ETA / BAT / IZEN / DUTE / GAUZA / LAU

..........................................................................................................
BILA /GOIZ / HASI / MOTIBAZIO / DUT / BEHAR / GOIZIAN

..........................................................................................................
DAUKAT / BANAIZ / EZ / KULPARIK / ABILA / EZ / NIK

..........................................................................................................
HAU / HASI / NIRE / DAKIT / BURUAN / ZEN / IDEIA / EZ / NOIZ

..........................................................................................................
EZ / ESPERO / HANDIRIK / DUT / BAINA / MILAGRO

..........................................................................................................

EUSKALDUN BERRIAREN BALADA

1. 3.
Barakaldokoa naiz eta .......................................
daukat paro obrero ......................................
....................................... baina batzutan ez naiz hemen
...................................... gehiegi dibertitzen
euskaraz bazekien nire .......................................
bisabueloak edo ......................................
baina ni rollo hon(e)taz kokoteraino nago
orain arte zero klaseak aditzen
Goizero-goizero Pegatak ipintzen
AEKn bezero (e)ta dirua biltzen
batzuetan ero nola sartu nintzen
besteetan bero ez dut konprenitzen
....................................... lan on bat bilatzeko
...................................... ez badu zerbitzen.

2.
.......................................
......................................
euskara ez da ingelesa
baina ez dago hila
egun askotan pentsatzen dut
hau dala inutila
.......................................
......................................
Hau da hau makila
aditz klase pila
hitzak beste mila
animo mutila!
esaten dute baina
ez da hain fazila
5
BIDEO PASARTEAK

1. BIDEO PASARTEA: EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK

Iraupena: 4’21”

- Ea ba! Ea ba, euskararen aldeko festa hau...

- Aizu, Mikel! Eus... euskara aipatu duzula... Zu zergatik hasi zinen euskara ikasten?
- Ba, zelako galdera. Zergatik izango da, bada? Kontzientzia nazionala, gure herriaren hizkuntza,...
- Ligatzeagatik, ezta?
- Bai, ligatzeagatik. Propagandarekin engainatu ninduten: "Ligatu nahi baduzu, sartu AEKn", "AEK,
XX. mendeko Sodoma eta Gomorra", ... Ze timoa!
- Zer ba? Ez zenuen ligatu ala?
- Bueno, behin.
- A bai? Kontatu!
- Nafarroa Oinezen.
- Pillin!
- Sara zuen izena.
- Izen polita.
- Bai. Gauza asko zeuzkan politak.
- A, bai?
- Hasieran ondo.
- Bai?
- Hasieran patxarana edan genuen eta, badakizu, patxarana euskaraz edateko bat ere arazorik ez.
- Nik ere oso ondo edaten dut, bai.
- Dantzan ere ondo.
- Bai.
- Baina hitz egiteko komeriak: aizu, Sara, gustatzen...
- Bai?
- Zu niri gustatzen...
- Bai?
- Zu niri gustatzen...
- Bai?
- Itxaron segundo bat! Korrika irten nintzen nire irakaslearen bila: Ander! Ander! Ander! Azkenean
Ander topatu nuen eskuan 16. kalimotxoa zuela: "Zer, Mikel?" Zaplada pare bat eman nion.
Zolapetatik heldu, eta: Ander, zu niri gustatzen..., e? Zu niri gustatzen...? Eta Anderrek: "Zu niri ere
bai Mikeltxo". Muuuuaaa! Eta musu tornillo bat eman zidan.
- Kar, kar, kar...
- Bueno, eta hori izan zen dena.
- Pringau!
- Ea ba? Asko,... asko-daki jaunak. Esan zuk zelan ligatzen den euskaraz, hain listoa bazara.
- Ba segun non zauden. Esate baterako Bizkaian esaten da: Hola! Zelan zagoz? Bazatoz nigaz potxola?
- Hola! Zelan zagoz? Bazatoz nigaz, potxola?
- Eta potxolagaz zagozenean: tra-la-ra-la-la-la-ra-la,...
- A! Badakit: emostasus musutxuek...
- Tarareatu bakarrik, txotxolo, bestela plumeroa ikusten zaizu.
- A, bueno: ta-ta-ta-ta...
- Bueno, gero Goierriko estiloa dago. Zuzenagoa.
- Aber?
- Prakak gora igo, palilloa hortz artean jarri eta ... E! Zer?... Horrela...
- Zer!
- Egingo al dinagu ala zer?
- Egingo al dinagu ala zer? E? Egingo al dinagu ala...?
- Utzi, utzi. Hobeto igual, zuretzako Zuberoako estiloa. Finoagoa da. E?
- A, bai, bai.
- Oi lili xarmangarria, Altzürüküko loria, eperrak baditüzü bere bi hegalak eta zuekilan nahi dut...
txortan egin.

6
- Jode, Patxo.
- Azkeneko hau garbi esan ondo ulertu dadin.
- Jode! Jode, Patxo, esnea zara!
- Araban, Araban Kristoren orgiak egiten dira.
- A, bai, badakit, bai. Baina Araban denek "a la ves" egiten dutelako baina,...
- Hain zuzen ere.
- Baina ez da batere erromantikoa, zu.
- Eta Nafarroan ligatu nahi baduzu, erne ibili. Ez ligatu inoiz kotxe baten barruan.
- Zer ba? Zer ba?
- Ze zu bazoaz zure kotxean, ligearekin, euskaraz, lasai-lasai,... eta, bat batean: "Atención! Zona no
vascofona", Erdaraz. "Adi! Inguru euskalduna" euskaraz. "Atención zona no vascofona" Erdaraz. "Adi!
Inguru euskalduna", "Zona no vascofona", "inguru euskalduna", "Zona no vascofona",... Azkenean,
ba, klimaxa, ba, pikutara.
- Klimaxa pikutara. Esnea zara, Patxo. Jode, zenbat dakizun.
- Beno.
- Aizu, eta zuk asko ligatu duzu euskaraz?
- Buf! Buf! Buf!...
- Esan, zenbat? Zenbat?
- Ba, esango dizut, del orden de... behin edo behin ere ez, ez naiz ondo gogoratzen.
- Eta erdaraz? ... Morau, ezta?
- Behin ere ez. Horregatik sartu nintzen AEKn. Propagandarekin engainatu ninduten: "Sartu AEKn!
Euskara, frantsesa, griegoa... Diskrezio osoa, VISA onartzen da".
- Bai. Gogoratzen naiz, bai.
- A, ze timoa!
- A, ze timoa!
- En fin!
- Baina.
- Bai, bai, bai. Korri dezagun "belo estupido" bat eta datorrela hurrengo aktorea: Ane Gabarain. E?
- Aizu Patxo.
- Bai?
- Aktoreek bai. Aktoreek asko ligatzen dute, ezta?
- Aktoreek ligatzen dute nahi dutena.
- Aizu, eta aktore izateko horrelako ikastaroren bat...
- Keba! Aktore izateko ez da ezer egin behar.
- Ba ni aktore sartuko naiz.
- Sartu, ni bere bai...

7
ZUZENKETA ORRIA

EUSKALDUN BERRIAREN BALADA

1. 3.
Barakaldokoa naiz eta Ideia hau nire buruan
daukat paro obrero ez dakit noiz hasi zen
horregatik euskaltegira baina batzutan ez naiz hemen
noa ni egunero gehiegi dibertitzen
euskaraz bazekien nire lau gauzak izen bat dute eta
bisabueloak edo gauza batek lau izen
baina ni rollo hon(e)taz kokoteraino nago
orain arte zero klaseak aditzen
Goizero-goizero Pegatak ipintzen
AEKn bezero (e)ta dirua biltzen
batzuetan ero nola sartu nintzen
besteetan bero ez dut konprenitzen
baina ez dut milagro lan on bat bilatzeko
handirik espero ez badu zerbitzen.

2.
Goizian-goiz hasi behar dut
motibazio bila
euskara ez da ingelesa
baina ez dago hila
egun askotan pentsatzen dut
hau dala inutila
nik ez daukat kulparik
ez banaiz abila
Hau da hau makila
aditz klase pila
hitzak beste mila
animo mutila!
esaten dute baina
ez da hain fazila

También podría gustarte