Está en la página 1de 2

EUSKADIK PNEUMOKOKOAREN AURKAKO TXERTOA 2014KO HAUR TXERTAKETAREN EGUTEGIAN SARTUKO DU

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak EAEko haur guztiak pneumokokoaren aurka txertatzea erabaki du nahiz eta, larrialdi epidemiologikorik ez dagoenez, txertaketa-egutegian 2014ko urtarrila arte sartu ez. Neurria, Jon Darponek zuzendutako sailak hartu du, txertaketa-adituek osatzen duten Euskadiko Txertaketetarako Aholku Batzordearekin beste bilera bat egin ondoren. Aipaturiko batzordea, esan bezala, Pediatria (Lehen Mailako Arretan zein Ospitalekoan), Erizaintza, Mikrobiologia, Infekzio-gaixotasun, Familia nahiz Prebentzio Medikuntza, eta Osasunepidemiologia arloetan erreferente diren adituek osatuta dago. Halaber, Euskal Herriko Pediatria Elkarteari eman zaio erabaki honen berri. Gaur egun, haur-txertaketaren egutegian hainbat aukera aztertzen eta eztabaidatzen ari dira Estatuan, denak ere adinak, jarraibideak eta txertatze-dosiak aldatze aldera. Aholku Batzordeak eta Osasun Sailak, beren aldetik, Euskadiko haur-txertaketaren egutegia indartzea erabaki dute, Estatu osoko aurreratuenetakoa dela kontuan izanda. Haur-txertaketaren estaldura %95etik gorakoa da. Izan ere, dagoeneko Europako txertaketaegutegi osoenetako bat daukagu eta pneumokokoaren kontrako Prevenar txertoa gehituta, berriz Estatu osoan Galizian baino ez dago, probako programa modura egon ere-, EAEko haurrak estaldura hoberena duten taldeetako bat da. EAEKO TXERTAKETA EGUTEGIA Osasun Publikoaren eskuduntza 1979an jaso zuen EAEk. Garai hartako lehentasunen artean, bi azpimarratu behar dira: batetik, txertaketa programa bat sortu; eta bestetik, haurtxertaketa egutegia ezartzea. 1986an, berriz, Euskadiko Txeraketetarako Aholku Batzordea eratu eta lehenbiziko Txertaketa Egutegia onartu egin zen. Geroztik, gaurkotuz joan da egutegi hori eta Euskadi txertaketa-politika berritzaile bezain eraginkorra izan du. Hala, txertaketa programa zabalak garatu dira, hedapen unibertsal zein doakoak, eta gehienetan %90etik gorako estaldura lortuz.

*OHARRA.- Atxikituta doakizue EAEn indarrean dagoen txertaketa egutegia

Vitoria-Gasteiz,2013ko otsailaren 22an

EUSKADI INCLUIR LA VACUNACIN CONTRA EL NEUMOCOCO EN EL CALENDARIO VACUNAL INFANTIL DE 2014

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha decidido vacunar contra el neumococo a todos los nios y nias de la CAPV pero retrasar su inclusin en el calendario vacunal hasta el 1 de enero de 2014 ante la evidencia de que no hay una urgencia epidemiolgica. La medida ha sido adoptada por el departamento que dirige Jon Darpn tras una reunin con el Consejo Asesor de Vacunaciones de Euskadi, integrado por el comit de expertos en vacunacin de la CAPV. Este comit est compuesto por personas de referencia en el mbito de la pediatra -tanto de atencin primaria como hospitalaria-, enfermeras, expertos en microbiologa, enfermedades infecciosas, medicina preventiva y familiar, y epidemilogos de salud. Asimismo, la Sociedad Vasco-Navarra de Pediatra tambin ha sido informada de esta decisin. Actualmente, se estn debatiendo y analizando diferentes opciones de cambios y modificaciones en el calendario vacunal infantil a nivel estatal, en el sentido de modificar las edades, pautas y dosis de vacunacin. A este respecto, el Consejo Asesor y el Departamento de Salud han decidido tambin potenciar el calendario vacunal de Euskadi por ser una de las pautas ms avanzadas del Estado espaol. La cobertura vacunal infantil en Euskadi est por encima del 95%. En estos momentos, contamos ya con uno de los calendarios vacunales ms completos de Europa y, con la inclusin de la vacuna Prevenar contra el neumococo que en el Estado espaol slo funciona como programa piloto en Galicia-, los nios y nias de la CAPV son uno de los colectivos con mejor cobertura. EL CALENDARIO VACUNAL VASCO La CAPV recibi las transferencias de Salud Pblica en 1979. Entre las prioridades estaba la creacin de un programa de vacunacin y establecer un calendario de vacunacin infantil. En 1986 se constituy el Comit Asesor de Vacunaciones Infantiles y se aprob el primer Calendario Vacunal. Desde entonces, el calendario vacunal se ha ido actualizando y Euskadi ha tenido una poltica de vacunaciones muy activa e innovadora, con programas de vacunacin amplios y de cobertura universal y gratuita, y con coberturas casi siempre por encima del 90%.

*NOTA.- Se adjunta el calendario vacunal vigente en la CAV.

Vitoria-Gasteiz, 22 de febrero de 2013