Está en la página 1de 1

LA CASA DEL FIN DEL MUNDO (BELDURRIK GABEKOAK)

Izenburua: La casa del fin del mundo (bizitzaren amaierako etxea). Egilea: Jos Mara Plaza. Argitaletxea: Edeb. Protagonisten taldea: Beldurrik gabekoak. Lekua eta urtea: Burgos, 1964 Liburu hau irakurri dudan hoberenetarikoa dela iruditu zait. Nahiko luzea da; baina oso interesgarria. Ikasgelako lagun batek utzi zidan; etxean 25' irakurri behar nuelako egun guztietan. Eta niri ez zait irakurtzea gustatzen, baina honekin desberdina izan zen. Bikain idatzita dago, hain ondo dago, irakurtzen duzunean, benetan bizitzen zaudela ematen duela. Beste zati batetik, oso interesgarria da eta beldurra ere ematen du. Baina ez da liburu hau bakarrik, beldurrik gabekoen liburu guztiak dira hau bezain onak; beldurrik gabekoen ia guztiak irakurri ditut. Protagonistak: Beln, Cristina, David eta lvaro dira. Nire ustez, parterik gogokoena, etxe apurtu batera errefugiatzeko sartzen direnean da; gaua da. Zati hau ere beldurgarriena da. Oso onak dira guztiak baina hau izan da talde honen lehenengoa irakurri dudana eta gehien gustatu zaidana ere. Zorionak ematen dizkiot idazleari liburu hain ona egiteagatik.

AINHOA CUESTA -

También podría gustarte