Está en la página 1de 4

Bertsozalea

www.bertsozale.com
ISSN 1138-4530

Bertsozale Elkartearen Berripapera

Inprobisazioa eta umorea eszenategian tailerra antolatu du Genero Taldeak


Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak sorkuntzari begirako Inprobisazioa eta umorea eszenategian formazio tailerra antolatu du. Tailerrak asteburu-pasako formatua du eta hilaren 19tik 21era egingo da Bergarako Aibar baserrian, Oihulari Klownen aterpetxean. Norberaren baitako komikotasuna bilatu nahi duten bertsolari eta bertsozaleei dago zuzenduta Oihulari Klown taldeko Virginia Imaz eta Karmelo Muozek eskainiko duten tailerra. Helburu horri begira hainbat kontu landuko dituzte tailerrean: entzutea, metafora, disponibilitatea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen kudeaketa, hutsuneetatik irteteko estrategiak, gorputza errekuperatzea, eta abar... Oihulari Klowneko kideek honela laburbiltzen dute ekimen honen mamia. Gure lan moldeak klowna espresio ekintza gisa ulertzen du batik bat, eta espresio ekintza horren bidez norberak bere baitan duen Auguste pertsonaia tradizionala bakoitzak bere-berea duen modu bakanean garatzea nahi du. Ikastaro honen helburua dibertitzea da, gure entzumena hobetu eta inprobisatzeko errekurtso gehiago eskuratzen ditugun bitartean. Bidaia honek nork bere buruaz eta egunerokotasuneko korapiloez umorea egiteko prestutasun osoa eskatuko digu: tikak, obsesioak, maniak, desioak, beldurrak.... Horrez gain, Imazek eta Muozek, umorea egiterakoan eta oholtzara igotzeko prestaketan, genero perspektiba hartzen dute kontutan, oinarritik; genero perspektiba eta sorkuntza uztartzen dituzte. Ikastaroan hori bertsogintzara eraman ahal izateko gakoak eskainiko dituzte. Metodologiari dagokionez, dinamikoa eta parte-hartzailea izango da. Beroketa fisiko eta emozionalerako ariketak egingo dira; inprobisazio uneak egongo dira, tartean klown inprobisazioak eta ahots inprobisazioak -bertsoak eta ez bertsoak-. Eta bizitako horretatik berrelikatzeko denborak egongo dira, klown kodearen hainbat aspektu tekniko jorratzeko bide ematen baitute.

F.C.BAIMENA: 37/126

IGOR ELORTZA Donostia, 2012-IX-1


Gaia: Pintada batean irakurrita: Aberatsak behartsuari lapurtzen badio negozio esaten zaio horri, eta behartsua aberatsak lapurtu diona berreskuratzen saiatzen bada horri biolentzia deitzen zaio Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke

L.G. SS-614/97

Erredakzioa: Bertsozale Elkartea / Diseinua-maketazioa: Lanku / Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentrua Tel.: (0034) 943 694129 / posta-e: komunikazioa@bertsozale.com

Luzea baina arrazoizkoa dugu pintada horrena behin aberatsak hartzen duena negozio deitzen dutena pobreek berdin egin ezkero biolentzia ta kondena ta guzti horren haseran dago hemen zinezko problema: hitzak lapurtzen badizkigute lapurtu digute dena. (bis) Demokrazia hitza bera ere hasi liteke aletzen lau urtean behin paper bat sartu ta betikoak zuzentzen baina martxa hontan mundu zahar hau laister badijoa lehertzen ta hobe da bai hasi gaitezen mundua ondo ulertzen lehenik hastea gauza bakoitzai bere izenakin deitzen. (bis) Gezurretatik mundua agintzen behar da gero aurpegia! Aberatsaren lujua baita pobrearen izerdia papurren batzuk eman dituzte konforme jende erdia baina garaia da nagusitu dadin behingoan egia ta denok leitzen hasi gaitezen pobrearen hiztegia. (bis)

Klown ikastaroa.//XDZ

2012ko URRIA - 140. zenbakia

Bertsozalea Bertsozale Elkartearen Berripapera

BDGR

BeGiRaDa, BoDeGaRa... edo BaDaGaRa. Horixe aurtongo txapelketako leloa, BaDaGaRa. Gure mundu berezi honetako hizkuntzan idatzia. Bada eta Gara. Transmisinoa eta talde lana, alkarlana. Horiek bertsolaritzaren zutabeetako bi. Txapelketa mundu oso baten erakuslehio dogu. Eta atzean askoren lana dago. Lana eta jolasa. Jokotik baino jolasetik gehiago daualako txapelketeak. Berbakaz jolasten dogu. Eta letrek alkarren beharra dabe berbarik sortuko bada. Bertsolaritza geroratuko bada alkarren beharra dogun moduan. Scrabble handi bat garala esan geinke. Jolastu daigun bada. Audience taldeak txapelketarako beren beregi sortutako sintoniak be jolaserako gonbita egiten dausku. Barritasun legez,

ganera, aurton bideoklipa izango dau sintoniak. Bideoklip berezia. www.bizkaikotxapelketa.biz webgunea be aurpegi barrituta dator udagoienerako, baina barrua, arima, orain arteko bera izango da. Bertsolaritzaren, bertsogintzaren topaleku izan gura leuke txapelketaren orri baino gehiago. Horretarako sortu dogu Plazatik izeneko atal berezia. Bertan bertsozaleen barri, eritzi, argazki, bertso, bideo eta abarrak plazaratuteko aukerea dago. Izan be, Plazatik dator notizia. Plazatik eta sare sozialetatik.

Bizkaiko Bertsozale Elkartea

BADAGARA, GURADABE, BEGIRADA, GORABIDE, BEDIGIRO!


BaDaGaRa. Txapelketarik behar BADA, bertsozaleok hortxe GARA! 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea dator. Baina ez dator berez, ez dator errez, ez dator hagatxu miragarria astindu hutsez! Makina bat lagun, ahalegin eta neke dagoz txapelketearen ostean; talde oso bat dabil zeregin horretan, koadrila jator bat, familia zabal bat, elkarte handi bat Bizkaiko Bertsozale Elkartea! GuRaDaBe. Beste hainbat lagunek bere, txapelketea GURA DABE! Bertsolaritza ez da txapelketa bakarrik, egia da; baina txapelketea bere ez da bertsolaritza bakarrik! Gizarteko hainbat eragile eta partaide egoten dira bertsolari txapelketearen egarriz. Txapelketeak inarrosi eta bizitu egiten dau, aldian-aldian, euskerearen eta euskal kulturearen mugimendu zabala! BeGiRaDa. Batu daiguzan bada, begi beste BEGIRADA! Bertsozale izateko ez da olerkari jasoa izan behar, edo irakasle orojakilea, edo baserritar petoa, edo itzal handiko abokatua, edo abeslari postmodernoa, edo ikasle tunantea Izan bere, pertsona-eredu guzti-guztiak sartzen dira bertso-kulturearen kapelu magikoan. Ondo etorri mundu oro, bertsoaren mundura! GoRaBiDe. Tire eta tire, eskualdeetako beharragaz beti GORABIDE! Ez dago sustarbako zuhaitzik, ezta zimendubako eraikinik bere. Bertsogintzearen inguruko mugimendu gehiena eskualdeetako bertso-eskolen inguruan sortzen eta zertzen da. Txapelketek, zelanbait, omen eta gorazarre egiten deutsie eskualdeetako bertsoeskoleri. Gora bertso-eskolak, gorabide, gora beti! BeDiGiRo. Batzen garan aldiro BEDI GIRO! Txapelketea, ezer bada, batzailea da; bertsozaleek, babesleek eta laguntzaileek bat eginda sortzen daben giro itzela euskal gizarte osoaren ispilu da. Bertsolaritzearen inguruan beti izan da giro, orain bere bada giro; bada geroan bere, BEDI GIRO!!! Joseba Santxo

EGUTEGIA
KANPORAKETAK Urriaren 7an, domeka, Berriatuko frontoian 17:30ean Urriaren 14an, domeka, Balmasedako Klaret Antzokian 17:30ean Urriaren 27an, zapatua, Mungiako Olalde aretoan, 17:30ean Urriaren 28an, domeka, Sopelako frontoian, 17:30ean Azaroaren 4an, domeka, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan, 17:30ean FINALAURREKOAK Azaroaren 18an, domeka, Basauriko kiroldegian, 17:30ean Azaroaren 25ean, domeka, Durangoko Landako Gunean, 17:30ean Abenduaren 2an, domeka, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 17:30ean FINALA Abenduaren 15ean, zapatua, Bilboko Miribilla kiroldegian, 17:30ean

BaDaGaRa //Lanku

Bertsozale Elkartearen Berripapera

Bertsozalea

Abian da Xilaba Xapelketaren hirugarren edizioa


Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketaren edizio berria abiatuko da hilaren 6an Altzrkn. Baionan azaroaren 10ean egingo den finala bitartean, hamalau bertsolari igoko dira taula gainera. Aurtengo Xapelketak bi kanporaketa, bi finalaurreko eta Baionako finala izango ditu. Gaztetasuna da Bertsularien Lagunak elkarteak antolatu duen xapelketaren ezaugarri nagusietakoa, eta bertsolaritzaren bitartez euskara gazteentzako erakargarri egitea da helburuetako bat. Horregatik dugu gogo berezia xapelketarekin, ez xapeldun baten hautatzeak fitxik konponduko duelakoan, bainan euskaraz aritzearen harrotasuna trasmitituko diegulako hemengo gazteei, eta ez hain gazteei. Ikastola eta eskoletara bertsularitza lantzera joaten garenean haurrak euskaraz jostatzearekin harro izaitea nahi dugu, eta ez lotsaz (haien buraso eta aitatxi-amatxi anitz bezala). Badakigu ez direla denak bertsulari izanen, bainan hortik aterako dira biharko epaileak, gai-egileak, antolatzaileak, aurkezleak, entzuleak, edo ez dira nehondik aterako. Horretan lagunduko du txapelketak. Lehen saioa hilaren 6an jokatuko da Altzrkko herriko gelan, arratsaldeko 17etatik aurrera. Bertan, sei bertsolari arituko dira: Ortzi Murua, Ortzi Idoate, Maindi Murua, Maddi Ane Txoperena, Xan Alkhat eta Egoitz Zelaia. Bigarren kanporaketa, hilaren 13an izango da, Kanboko AIEC gelan, hori ere 17etan hasita. Kanbon arituko den seikotea honakoa da: Xumai Murua, Maddi Sarasua, Ramuntxo Christy, Battit Couspeyre, Bixente Hirigarai eta Gillen Hiribarren. Horren ostean finalaurrekoen txanda helduko da. Hendaian eta Donibane Garazin jokatuko dira, seina bertsolarirekin. Horietarako lau bertsolari daude jada zuzenean sailkatuta: Amets Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina eta Eneritz Zabaleta. Bi saio horietatik Baionako finalean arituko den seikotea aterako da. Xapelketaren informazio osatua eta gaurkotua www.xilaba.net web gunean aurkituko duzue.

Bertsolariak
Amets Arzallus (Hendaia) Odei Barroso (Urrua) Sustrai Colina (Urrua) Eneritz Zabaleta (Baiona) Xumai Murua (Azkaine) Gillen Hiribarren (Itxasu) Xan Alkhat (Armendaritze) Ramuntxo Christy (Aiherra) Maindi Murua (Azkaine) Bixente Hirigarai (Baigorri) Egoitz Zelaia (Hendaia) Battitt Crouspeyre (Baigorri) Ortzi Idoate (Baiona) Ortzi Murua (Azkaine) Maddi Sarasua (Itsasu) Madi Ane Txoperena (Hendaia)

Gai-egile eta emaileak


Joana Itzaina Maurice Aguerretche, Pantxika Solorzano Amaiur Lujanbio Maider Etchart Aitor Renteria Maia Etxart Maritxu Lopepe

Epaileak
Eneko Bidegain Joakin Arregi Beat Soul Erik Etxart Lierni Elortza Asier Ibaibarriaga

2010eko XILABAko finaleko irudia //Gaizka Iroz

Bertsozalea Bertsozale Elkartearen Berripapera

Puntua jarrita
BERTSOA ETA HARREMANAK: ELKAR LAGUNTZEN DUTEN BI INDAR

Koplak
Azaroaren erdi aldera pantailan izango da Hitzetik Hortzera
ETB1eko telebista programa zaharrenak bere 25. denboraldia izango du aurtengoa. Berrikuntza dezente izango dira programan baina lantaldea lehengoa: Jon Artano, Felix Irazustabarrena eta Eneritz Urkola erredakzioan eta Luix Gurrutxaga eta Haritz Arrizabalaga kameralari eta editore lanetan. Urrian hasiko da martxan lantaldea eta programa hasi aurretik zabalduko ditugu ordutegi eta paseen xehetasun guztiak.

HAIZEA BERUETE

Bertsolaritzaren inguruan sorturiko harremanak. Bertsolaritzaren alderdi hau dugu bertso mundua osatzen duen azpiko kapa moduko bat, egunkari edo telebistan agertzen diren datuen azpian gordetzen den bertsolaritzaren beste errealitate bat, bertsoaren eremu gordinena, sarri aztertu gabe geratzen dena. Izan ere, bertsolaritzaren inguruan sorturiko harreman hauek dira bertsomundua martxan mantentzen duten indarra, eta, aldi berean, hauek bertsolaritzatik sortuak dira ere. Elkar laguntzen duten bi indar ditugu, beraz, bertsolaritza eta giza harremanak. Bertso-saio batera inoiz joan izan den edonork baieztatuko du saioan bertan harremanak sortzen direla. Dela saioa bukatuko ostean bertsolariengana joan eta saioagatik zorionak emateko sorturiko harremana, dela komuneko ilaran aurrean duenarekin saioa nola doan komentatzerakoan sorturikoa edota saioan zehar ondoan eserita izan duenarekin X bertsolariak zeraman praka kolorea edo X-k zeraman ile orrazkera berria komentatzerakoan mantendutakoa. Hala ere, bertsolaritzak harreman sakonagoan ere badakartza. Nik neuk, bertsolaritzaren bidez topatu ditut lagunik hurbilenak, une zailetan alboan izan ditudanak, egun nire bizitzaren zati oso garrantzitsu bat osatzen dutenak eta etorkizunean arazorik banu haiengana jotzeko zalantzarik edukiko ez nukeenak. Era berean, gozoa den orok gazia ere baduen heinean, bertsolaritzarekin areriotasunezko harremanak, edo bederen unean-uneko areriotasunezko sentipenak ere bizi daitezke. Horixe da lehiaren alde mingotsa, dastatu eta irensten jakin behar dena, ondoren berriz ere zapore ezti hori dastatzeko aukera ematen duena. Oro har, harreman estuak dira bertsolaritzak eskaintzen dituenak. Bihotzeko txoko ezkutuenetan dauden sentimenduekin zuzenean konektatzen duen afizio konpartitua dugu bertsolaritza, bertsoa eta giza harremanak errotzen dituena, eta batak bestea martxan mantentzen duena. Naufragoen arteko irla, instrumentuen arteko melodia, giltza eta ateen arteko sarraila. Zein ate gehiago irekitzen ditu, Maddiane, bertsolaritzak?

Poto-Finixa

eak kontrako ikusl te nagusiaren rtea Korron Bertsozale Elka


Gipuzkoako

Bertsozalea euskarri digitalean jaso nahi?


Berripapera euskarri digitalean jaso nahi baduzu bidali mezu bat komunikazioa@ bertsozale.com helbidera zure izen-abizenak eta berripapera jaso nahi duzun helbide elektronikoa zehaztuz. Bi eratara jaso nahi izanez gero, posta arruntez eta elektronikoz, adierazi mesedez eskaria egiterakoan.

También podría gustarte