Está en la página 1de 1

< ~,

BllDU TRAPAGARAN UDAl TAlDEAK,


OIHANE GONZAlEZ GARCIA,
JUANJO GOITIA SETIEN ETA
ORATS ARANA BUTROE
ZINEGOTZIEN BIDEZ,
.... 1 l ; G O 2 C f 1 2
!<>-:;-,;:;. .:.
HONAKOA ADIERAZTEN DU:
Orain dela hilabete inguru, Trapagarango Udalak atari digitala berritu duo Berrikuntza
hau Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuaren bidez gauzatu da eta baliabide
tekniko berriak eman dizkio udal webguneari; hala nola, hainbat eskaera Internet bidez
egiteko aukera ...
Hala ere, eta tamalez, berrikuntza honek atzerakada nabarmena eragin du euskararen
aitortza .eta normalizazio prozesuan. Webgune zaharrean, euskaraz zein gaztelaniaz
sartzeko aukera eskaintzen zen; bi hizkuntzei pareko trataera ematen zitzaien. Orain,
berriz, gaztelaniazko bertsioa da zuzenean agertzen dena, euskarazkoa bigarren
mailara igaroz.
Ez dugu esan beharrik hizkuntza bazterketarik egon ez dad in, BiscayTIK proiektuak
baliabide teknikoak izan behar dituela. Adibide gisa beste udalerri batzuetako atari
digitalak jarriko ditugu; izan ere, trataera bermatze aldera alternatiba bi daude:
ORTUELLA, MUSKIZ edo SESTAOko Udalen webguneetan zuzenean euskarazko
bertsioan sartzen da erabiltzailea.
GETXOedo ERANDIOko Udalen webguneetan erabiltzaileari nabigatu nahi duen
hizkuntzarekiko galdera egiten zaio atarian sartu aurretik.
Adierazitakoa aintzat hartuta, BILDU TRAPAGARANek
HONAKO ESKAERA EGITEN DIO TRAPAGARANGO UOALARI:
Trapagarango Udalak euskararen normalizazibarekiko benetako konpromisoa badu,
www.trapagaran.net atari digitalean dituen hizkuntza irizpideak alda ditzala, euskara
ez dadin bigarren mailako hizkuntza gisa utzi.
Trapagaranen, 2012ko abuztuaren 7an
Orats Arana Butroe Juan Jos Goitia Setien Oihane Gonzalez Garcia
.H~-~""
-
- 1
| !
r
gbildutrapagaran

También podría gustarte