Está en la página 1de 2

Deialdia

2012/07/09

XX. mendeko kultur abangoardien eragina hizpide Bizkaia Aretoan


BizBAK udako ikastaroen barruan, 60ko hamarkadan sortutako mugimendu apurtzaileek benetan izan zuten indarraz eztabaidatuko dute Bihar, asteartea, uztailaren 10ean, Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, emango zaio hasiera Vanguardias culturales, actores polticos y escenarios sociales de 1968 a 2011 ikastaroari. XX. mendean sistema aldatu nahi izan zuten kultur eta politika mugimenduen benetako eragina aztertuko dute partaideek. Bi jardunaldiko ikastaroan hainbat abangoardia-mugimendu izango dituzte hizpide, guztiek sistemaren aurkako ikuspegia izan arren (antiburgesa abangoardia artistikoek eta kulturalek, eta antikapitalista abangoardia politikoek), oso gutxitan bat egin zutenak. 60ko hamarkadatik abiatuta eta mugimenduotako partaide izan ziren hizlarien esperientzia pertsonalaren bidez, XX. mendeko kultur eta politika abangoardiek izan zituzten ondorioak eta oraindik orain indarrean diren M15 eta antzeko mugimenduetan duten eragina izango dira eztabaidagai. Xabier Aierdik eta Imanol Zuberok koordinatutako ikastaroan partaide izango da, besteak beste, Carlos Grans Maya antropologo kolonbiarra. Adituak El puo invisible. Arte, revolucin y un siglo de cambios culturales (Isabel Polanco saiakera sariduna) lanean dioenez, XX. mendeko iraultza politiko handiek porrot egin bazuten ere, aldi berean izandako kultur iraultza gailendu egin zen. Euskal Herrian indarra izan zuten abangoardiak aztertuko dituzte batez ere mintegian, eta ildo horretan, partaide izango dira baita ere Fernando Galvano arte-kritikaria, Jaime Gonzalo musikakritikaria, Arantxa Urretabizkaia idazlea, Santiago Burutxaga irakasle eta arte eszenikoetan aditua, Iaki Martinez de Albeniz soziologoa, Juan Mara Snchez Prieto historialaria, edota Jaime Pastor LCRren sortzaileetakoa.

bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

Egitaraua

Uztailak 10, asteartea 9:15 9:45 11:00 11:30 12:45 16:00 Ikastaroaren aurkezpena: Xabier Aierdi / Imanol Zubero Paradojas y aporas de las primeras vanguardias vascas. Fernando Golvano Atsedenaldia El puo invisible: arte, revolucin y cambios culturales. Carlos Grans Maya Eztabaida Mahai-ingurua: La herencia cultural de los 60. Jaime Gonzal, Santiago Burutxaga, Arantza Urretabizkaia

Uztailak 11, asteazkena 9:30 10:30 11:30 12:00 13:00 16:00 Entre parntesis: (pensar el movimiento). Una aproximacin a prcticas sociales y estticas contemporneas. Iaki Martnez de Albniz La historia imposible del Mayo francs. Juan Mara Snchez-Prieto Atsedenaldia Memoria poltica del 68. Jaime Pastor Verd Eztabaida Mahai-ingurua: Los 60 en y desde Euskadi

www.bak.ehu.es
Prentsa-arduraduna: Karolina Almagia Bak.prentsa@ehu.es Tf: 94 601 21 77 / 616 84 14 77

bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

También podría gustarte