EMAKUMEENTZAKO

GIDA

BERDINl'AlUNEMKO

111=
III. UDAL PlANA

AYUNTAMIENTO
BERDINTASUN, ETA HIRITARREN LANKIDETZA SAILA

IILPLANPoIlNICIPALPARALAIIiUJII.IMD

AREA DE IGUALDAD, COOPERACION V CIUDADANIA

AURKEZPENA
BILBOKOUDALEKOBERDINTASUN, ANKIDETZAETAHIRITARREN L SAILETIK,EMAKUMEENTZAKO GIDAhau aurkeztu nahi dizuegu, sexu-osasuna edo emakumeek bikote-harremanen esparruan jasaten duten indarkeriaren prebentzioa bezalako gai garrantzitsuez informatzeko eta sentsibilizatzeko asmoz. Gida hau, 2008ko azarotik EMAKUMEA,OSASUNAETAINDARKERIA programaren barnean aurrera eraman diren emakume-topaketei esker sortu aha I izan da. Topaketa horietako dinamizatzaileek, osasun-agente gisa, gai horiei buruzko sentsibilizazioIan garrantzitsu bat egin dute eta hainbat jatorritako eta esparrutako emakumeengana iritsi dira. Gida honetan, emakumeon Maitasunaren kontzeptuaz eta hori bizitzeko eraz hitz eginez hasten gara, guretzako oinarrizko gai bat baita eta sexualitatea eta bikote-harremanak bizitzeko erarekin oso lotua baitago. Zenbait gako emango ditugu ulertu ahal izateko zergatik batzuetan emakumeok geure buruaren eta geure osasunaren kontrako arriskuko jokabide batzuk hartzen ditugun. Halaber, ezin genituen zenbait mito eta sinesmen aide batera utzi, emakume eta gizon askok bikote-harremanei buruz pentsatzen dutena osatzen dutelako. Eta hori guztia, egokitutako genero-rolekin eta kultura edo gizarte jakin baterako pertenentzia-identitateekin oso loturik. Osasunaz hitz egiten dugunean, Gorputzaz hitz egin behar dugu, hura zaintzearen eta ezagutzearen garrantziaz. Gida honetan gai horretaz aritzen gara eta baita gure osasuna kudeatzeko garrantziaz ere, egunen batean ama izatea erabakitzen badugu, pausu hori baldintzarik onenetan eta guk aukeratzen dugun unean eman dezagun. Horregatik, gure eskura dauden metodo antisorgailuei buruz hitz egingo dugu zenbait ataletan. Azkenzatian indarkeriaz hitz egiten dugu. Emakumeekgizonekikojasaten dituzten menpekotasunegoeren emaitza den indarkeriaz. Argiak izan nahi dugu egoera horietan nola jokatu behar den azaltzeko orduan. Bai sexualitatearen gaian, bai indarkeriaren gaian, sinesmen okerretan oinarritutako adierazpenak egin ohi dira. Horietako batzuk aipatu nahi izan ditugu eta haiei erantzuna eman. Azkenik, intereseko Zerbitzu eta Leku batzuen erreferentziak ematen ditugu, horiek behar izan ditzaketen emakume guztientzat. Espero dugu zuen gustukoa izatea eta erabilgarri aurkituko duzuela. Oihane Agirregoitia Martinez .. ,~-.,_

.... -

2

Mila esker sentsibilizazio-programan parte hartu duten osasun-agenteei: • Yuliana Calvo (bere inplikazioagatik), Lucie Valentine Gnonlonfoun (bere inplikazioagatik). • Maria Elena Uyuli Bartolome eta Roxana Prado (hitzaldietan izandako komunikaziogaitasunagatik). • Wilma Camacho, Adriana Sanchez, Ruth Salazar (euren deialdi-gaitasunagatik). • Marta Eugenia Fernandez (bere ekarpen artistikoagatik eta emandako edukiengatik), Maria Teresa Alvarez (jasotako mitoengatik). • Nilse Benitez eta Nancy Penayo (euren deialdi-gaitasunagatik). • Yeli Brigitte Nagbe eta Rosario Garcia (euren interesagatik eta parte-hartzeagatik). • Fang Xiao eta Jing Wei Xiang (kuku) (euren inplikazioagatik). • Sumaya del Peral, Jamila Lopez (emakume musulman gisa egindako ekarpenagatik). • HenrietteYessibo,Fatima Djarra (sentsibilizazio-jarduerak antolatzen lehenengoakizateagatik). • Saioa Luque (emakume gazteengana iristeagatik), Nilda Diarte eta Rina Rosario Rocha (euren parte-hartzeagatik). • Clementine Baza (bere interesagatik). • Encarni Fernandez, Eliene Martin Do Santos (programan interesatzeagatik). • Kenia Gonzales, Yobeida Carolina, Diana Perez, Marina Vidal, Nana Anete (prestakuntzan parte hartzeagatik). Mila esker AUZOLAN MODULUKO Belen Bilbao eta Ana Fernandezi euren aholkularitza profesionalagatik eta programan inplikatzeagatik. Mila eskerTAS-TASIRRATILlBREARIsentsibilizazio-iragarkiekin lagundu dutelako eta lagunduko dutelako. Eskerrak Irati Fernandez Pujanari ere (Tesia : Maitasun erromantikoaren mitoa bikote barruko genero-indarkeriaren arrisku-faktore gisa), Eskerrik asko parte hartzeko interesa adierazi duten elkarte guztiei : MUNDUKOEMAKUMEAKBABEL, TXINAKO IKASKUNTZAZENTROA, POSADA DE LOS ABRAZOS, ASOCOLVAS,ANGIRO APYTEPE,SARTU, SUSTERRA,GALARAZI,BIDAYAELKARTEA,CEAR-EUSKADI... Ez ditut ahaztu nahi programan parte hartzeko eta lankidetza emateko interesa adierazi duten emakume guztiak. ESKERRIKASKOZUEI GUZTIOI

3

AURKIBIDEA
1. Zer da maitasuna? Pertsonokezin dugu maitasunaz hitz egin hau gabe Maitasun Erromantikoaren Mitoak Maitasun Mitoen Ondorioak 5 5 6 8

2.
3. 4.

5. 6. 7. B. 9.

Sexualitateaz hitz egin dezagun Guregorputza ezagutzen Emakumeen genitalak Geukerabakitzen dugu gure gorputza nola erabili Kontrazezpzioazhitz egin dezagun

9 9 10 11 12 18 19

10. Zenbait Gomendio 11. Mitoei Erantzuten

12. Indarkeria Definitzen 13. Indarkeriaren zirkulua 14. Indarkeriaren kausak 15. Indarkeriaren zeinuak 16. Indarkeriaren ondorio ohikoenak 17. Sinesmen faltsuei erantzuten lB. Gure bikotekidearen indarkeria antzemateko adierazleak 19. Zer egin behar duzu 20. Garrantzizko gaiak 21. Emakumeen eskubideak bermatzeko intereseko telefonoak eta lekuak

21 22 23 23 24 24 25 26 27 27

4

Maitasuna kontzeptu unibertsala da eta gutako guztiok sentitu dezakegu eta hartaz hitz egin dezakegu, hura dugula edo ez dugula noizbait nabaritu dugulako.

Maitasuna bizitzeko erak zenbait aldaketa izan ditu historian zehar.

Maitasuna aldatzen doan gizarte- eta kulturaegitura bat da eta gizartetalde eta kultura bakoitzean esanahi bat duo

Pertsononmaitatzeko eta maitasuna bizitzeko erak desberdinak izan ohi dira, bi azpikulturatatik abiatzen garelako, emakumeena eta gizonena alegia, eta bakoitzak bere balioak eta rolak ditu.

Pertsona guztiok dugu beharrezko maitatzea eta maita gaitzaten, afektuz komunikatzea, aintzatets eta balora gaitzaten eta norbaiti eta zerbaiti lotuak egotea. Ezdu zertan bikotekide bat izan.

Maitasuna, sentimendu multzo gisa ulertu behar da, baina baita pentsamendu multzo gisa ere. Maitasuna sentitzen da, baina hausnartu beharra dago ere. Bi alderdi horien arteko oreka, emoziozkoeta arrazoizkoalderdien artekoa alegia, oinarrizkoa da osasungarria eta berdintasunezkoa den maitasun-prozesu bat garatzeko.

PERTSONOK EllN DUGU MAIlASUNAl Hill EGIN HAU GABE: GEURE BURUARI MAITASUNA EMATEA
• Geure buruari mimo txikiak ematen eta egunero zaintzen has gaitezke: gustuko dugun abesti bat entzutea, liburu bat irakurtzea, gure oin nekatuetan masajea ematea, etab. Hau da, geure buruari denbora-tartetxo bat eskainiz. • Geurekoitzat har gaitzaten beldur izateagatik, emakumeok, askotan, geure gorputza eta geure beharrak aide batera utzi ditugu eta ez dugu jakin geure burua ondo tratatzen eta errespetatzen. Hau da, ez dugu gure burua maitatu.

BESTEENGANDIK MAITASUNA JASOTlEN ETA EMATEN JAKIlEA
• Norbera maitatzeak eta errespetatzeak beste pertsonak maitatzen eta errespetatzen laguntzen dute. • Autobalorazio txikia duten pertsonek, maitatzen zaienean, ez dute sinesten, eta une batetik besteraabandonatukodituztela espero dute, ez direlako baliotsuak sentitzen. • Geure buruaren pertzepzioa kanpora islatzen da eta bularrean "MEREZI DUT" "EZ DUT MEREZI" dioen kartel bat eramango bagenu bezala da. • Egoera horretan zaudenean oso erraza da maitasuna eta arreta ematen dizun pertsona batekiko menpekotasuna sortzea, horiek oso dosi txikitan ematen baditu ere eta baita indarkeriazko jarrerekin tartekatzen badira ere.

5

MAITASUN ERROMANTIKOAREN

MITOAK

Mitoak gizartean partekatzen diren sinesmenak dira. Askotan gai bati buruzkoezjakintasunagatik edo aurreiritziengatik sortzen dira. Ezin dira inoiz zientifikoki frogatu. Nahasgarriak eta irrazionalak dira. Kultura guztiek dituzte euren mitoak eta sinesmenak. Azterlanek frogatzen dutenaren arabera, mendebaldeko gizarteetan barneratuagoa dagoen maitasun erromantikoari lotutako mitoek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunezko eta abusuzko harremanak legitimatzen dituzte eta indarkeria psikologikoaren adierazleak ikustea oztopa dezakete ere. (Vazquez, Estsbanez eta Cantera).

Ondoren maitasunarekin lotutako Mito ohikoenetako batzuk ikusiko ditugu, baina kontuan hartu beharra dago askoz ere gehiago daudela: • lARANJA ERDIAREN MITOA: 2 gizaki osatugabek,osatuko dituen eurenbesteerdia halabeharrez aurkituko dutela dioen analisian oinarrituta dago. Sinesmen horrek emakume asko erdi edo gizaki osatugabe gisa sentitzea eragin du, horrela, predestinatuta duten euren beste erdia bilatzeko eta bikotea osatzeko beharra sentitzen dute eta euren bizi-proiekturako aukera bakar edo hoberen gisa hautematen dute hori. • JELOSKORTASUNAREN MITOA: Jeloskortasuna maitasunaren benetako zeinu bat dela pentsatzean datza. Sinesmen horrekin abusuzko jarrerak justifikatzera iristen da batzuetan. Jeloskortasuna, estalitako indarkeria mota bat da eta haren helburua bikotekidea menpean izatea da eta ez maitatzea. • BETIKO PASIOAREN MITOA: Harreman baten hasierako pasioa ez dela inoiz agortzen eta betiko irauten duela pentsatzean datzan pentsamendu okerra da. Horrek frustrazioa eta etsipena eragiten ditu. PAREKATZEAREN MITOA: Bikotea zerbait naturala eta unibertsala dela sinestea da. Gizartearau bat da. Gatazkak sortzen dira arau horretatik desbideratzen diren jarreretan.

6

• ERRUDUNTASUNAREN MITOA: Harreman bat amaitzen denean zeure errua dela pentsatzea da. Harremanean zuk huts egin duzula sinestea. • AUKERAMENAREN MITOA: Geure sentimenduetan inongo kontrolik ez dugula pentsatzean datza eta, beraz, maitasuna, gure nahitik eta kontzientziatik kanpo dagoen zerbait bihurtzen dugu. Horren ondorio negatiboa da emakumeek euren bikotekidea ez dutela aukeratu behar pentsatzen dutela, halabeharrak haien ordez aukeratzen baitu. • SAKRIFIZIOAREN MITOA: Horren arabera, maitasunak, zure desio, iritzi eta bizitzaproiektuetako askori zure bikotekidearengatik uko egin behar diezula esan nahi duo Mito horren aide perbertsoa da zure bikotekidearekiko menpekotasun-harreman bat sortzen duela eta, hura, beraz, egoera menperatzaile batean kokatzen da. • GENERO ROLEN MITOA: Bikote-harremana perfektua izateko gizonei eta emakumeei atxikitzen ohi zaizkien jarrerak mantendu behar direla dioen sinesmena da. Harreman baten hasieran gizonak lehen pausoa eman behar duela eta emakumeak bikotean paper pasiboa izan behar duela bezalako kontzeptuak barne hartzen ditu. Emakumeak eta gizonak bikote-harremanean paper jakin bat betetzera behartuta egongo dira eta horrek emakumea gizonarekiko menpekotasun-egoera batean egotea eragiten duo • SUFRIMENDUAREN MITOA: Sinesmen horren arabera, zenbat eta harremanean oztopo eta arazo gehiago egon, orduan eta ederragoa eta benetakoagoa da harremana. Mito horrek emakumeengan duen ondorioa, "BENETAN MAITATZENZAITUENAKNEGARRAERAGINGO DIZU" dioen herri-sinesmenean oinarrituta dago. Sufrimendua maitasunaren elementu garrantzitsu bihurtzen da, maitatzen ikasteko sufritzen ikasi behar delako. • KONTROLAREN MITOA: Gure bikotekideak asko kontrolatzen bagaitu asko maite gaituelako dela pentsatzea da. Horrenondorioz, abusuzko, jabetzazko eta jarraipenezko jarrerak onartzen dira. Maitasuna bizitzeko erak bikote-proiektua bideratzen du eta, hori, pertsona bakoitzarekin eta haren kulturarekin loturik dago. Horregatik komenigarria da gogoraraztea parekatzeestrategiak gizarte- eta kultura-testuinguruaren arabera ere desberdinak direla.

7

MAITASUN MITOEN ONOORIOAK
Maitasun-mitoek emakumeengan dute eraginik handiena, sozializazio diferentzialaren ondorioz, eta ondorengoa sinestarazten diete. "Beste pertsona horreK' ematen die zentzua euren bizitzari, Harreman bat haustea erabateko porrota da, "Maitasunak dena ahal duenez"edozein zailtasun eramateko gai izan behar dute eta indarkeria eta maitasuna bateragarriak direla pentsatzen amaitzen dute ere, Jeloskortasuna maitasunaren seinale da, etab.

Eta emakumeok, afektuzko harremanak eta zaintza bermatu behar ditugunez, geure gorputza eta osasuna ahazten ditugu azkenean. Maitasun erromantikoak bultzatzen duen gorputz eta arima aritze horrek maitasunagatik jasatea eragiten duoEta emakumeenjasateko gaitasun horreksarritan zapalkuntza-harremanak sortzen ditu eta desberdintasunezko maitasun-harremanak naturalak bihurtzen dira. Maitasunerako gehiegizko i1usioaren ondorioz emakume askok ikuspegi falta garatzen dute, izan ere itxurazko maitasun-adierazpenak ematen zaizkien arren benetako abusuzko eta desberdintasunezko egoerak bizitzen ari dira. kontrola, jeloskortasuna, maitasun-frogak, sexuharremanak izateko presioak, kritikak, etab. Beraz,maitasun-eredu horrek bikotearen esparruan indarkeria-egoerak antzemateko askatasuna eta ikuspegia kentzen dizkigu eta horrek oso ondorio kaltegarriak dakartza emakumearen osasunerako.

8

Giza sexualitatea, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, honela definitzen da: "6izakiaren funtsezko alderdi bat, haren bizitzan zehar garatzen dena. Sexua, generoko rolak eta identitateak, erotismoa, gozamena, intimitatea, ugalketa eta sexu-orientazioa barne hartzen ditu. Pentsamenduen, fantasien, desioen, sinesmenen, jarreren, balioen, jokabideen, jardueren, rolen eta pertsonen arteko harremanen bidez bizitzen eta adierazten da. Sexualitateak dimentsio horiek guztiak barne har ditzake, hala ere ez dira beti guztiak bizitzen edo adierazten. Sexualitatean hainbat faktoreren interakzioak eragiten du: faktore biologikoak, psikologikoak, sozialak, ekonomikoak, politikoak, kulturalak, etikoak, legalak, historikoak, erlijiosoak eta espiritualak. " Hortaz, giza sexualitatea ugalketarekin loturik egon daiteke edo ez. Horrela balitz haurrak izateko plangintzari buruz hitz egin beharko genuke, hori, nahi den aukera bat izan dadin eta ez inposatutako zerbait. Igaro gaitezen orain kontrazepzioaren gaira.

GURE GORPUTZA EZAGUTZEN
• AUTDAZTERKETA: Geuregorputz biluzia begiratzen eta ukitzen has gaitezke, haren sentsazioak eta aldaketak entzuteko eta harengandik informazioa lortzeko. • Gure gorputza ezagutzea garrantzitsua da haren kontrola eramateko eta edozein anomalia prebenitzeko. • Sexu-harremanak izan behar baditugu, oso garrantzitsua da sexu-transmisiozko gaixotasunetan pentsatzea eta gutako bakoitzarentzat egokiena den antisorgailua erabiltzea. Horretarako, GINEKOLOGOARENERA JOANBEHARDUGU.

"GEUK IZAN BEHAR DUGU PROTAGONISTAK GEURE GORPUTZAREN EZAGUTZAN"

9

EMAKUMEEN GENITALEN MORFOLOGIA
• VENUSEN MENDIA: Biloz estalita dagoen azalezko eta gantzezko kuxin bat da eta organa genitalak babesteko balio duo • KLITDRIA: Baginaren azken herenaren (kanpokoena) nerbio-amaierak biltzen dituen bala bat da. Emakumea sexualki kitzikatzen denean organa hori hazten da eta sentikorrago bihurtzen da. Klitoriak plazerra ematen du sexu-harremanetan. URETRAREN IREKIGUNEA: Gernua ateratzen den irekigunea da. BAGINAREN SARGUNEA: Bagina kanpoaldearekin komunikatzen duen irekigunea da. Bagina, tutu forma duen barrunbe '''birtuala'' da. Birtuala dela esaten da, tutu horretako paretak batera daudelako, elkarri atxikita, eta elastikotasun handia dutelako, horrela, zakila har dezakete eta, erditzeko unean, barrutik umetokiaren lepoarekin komunikatuta egoteari esker, erditze-kanala eraiki dezakete, fetua atera ahal izateko. Baginak nerbio ugari ditu (eta hainbat nerbio-amaiera dituenez, oso sentikorra da) 2 edo 3 em inguru dituen bere ibilbidearen lehen herenean-kanpokoenean-. Eta oso inerbaziotxikia du gainerako ibilbidean. EZPAIN HANOIAK ETA TXIKIAK: baginaren sarrera inguratzen dute. UZKIA: Hestea libratzeko irekigunea da.

• •

• •

BAGINAREN SARGUNEA

UZKIAREN IREKIGUNEA

URETRAREN IREKIGUNEA 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. EZPAIN HANOIA KLlTDRIA EZPAIN TXIKIA URETRAREN IREKIGUNEA BAGINAREN IREKIGUNEA BERTOLINIREN GLANDULAK HIMENA

10

GEUK ERABAKITZEN DUGU GURE GORPUTZA NOLA ERABILI
Autoazterketak geure gorputzari eta haren erreakzioei beldurrik ez izaten eta gure organo genitalei buruzko Mitoak eta Tabuak apurtzen laguntzen digu. Horiek eragin dute, eta eragiten dute oraindik ere, emakume askok euren gorputza ez ezagutzea. Gogora dezagun gure gorputza PLAZERiturri bat dela. Zenbat eta gehiago ezagutzen dugun, orduan eta gehiago gozatuko dugu hartaz eta eskubide hori erabiltzen jakingo dugu, bakarrik zein beste norbaitekin.

ULER DEZAGUN
Gure Gorputza Ezagutzeak Plazerra sentitzea errazten digu Geure buruarekin ondo egotea Konplexuak aide batera uztea eta gure burua den bezala ONARTZEA, eure edertasunaz ohartuz g Norberarenganako Ziurtasuna Eskuratzea Norberak maitasuna bizitzeko era berri bat sor dezan Emakume bakoitzak, gizaki bakoitzak, sexualitatea era bakar eta errepikaezin batean bizi eta gozatzen duo Sexualitatean ez gaude dena probatzera behartuta baina horrek ez du eragotzi behar, hori, beste pertsona batzuen aukera gisa ONARTZEA. BESTE PERTSDNARENGANAKD ERRESPETUA DlNARRIZKDA DA GURE SEXUALITATEAZ BALIATZEA ESKUBIDE BAT DA

~ ~

~

~

11

KONTRAlEPllOAl

Hill EGIN DElAGUN

Haurduntza ekiditeko metodoak antzinatik ezagutzen dira. Egipton jada bazekiten haurduntza nola ekidin eta hainbat metodo erabili izan dira gaur egungo metodo seguruak eta eraginkorrak garatu arte. XXI. mendeko metodo modernoek haurrak edukitzeko unerik egokiena aukeratzea ahalbidetzen digute eta, baita ere, sexualitateaz bikotean gozatzea, une egokia ez denean haurdun gelditzeko beldurrik izan gabe. Has gaitezen gaur egun eskuragarri ditugun zenbait metodoz hitz egiten:

BARRERA METODOAK
GIZONENTZAKO PRESERBATIBOA I KONOOIA ZER OA ETA NOLA JARTZEN OA? Latexezko oso estalki fin bat da. Zakila tente dagoenean jartzen da, koitoaren aurretik, eta semen a jasotzen duo Sexu-harremana hasi aurretik jarri behar da. Estutu preserbatiboaren punta (bilgailua) eta zabaldu tente egon behar duen zakilean zehar haren oinarriraino. Utzi bilgailua libre eta airerik gabe, semena kondoia hautsi gabe jaso ahal izan dezan. Koitoa amaitu ondoren, preserbatiboa kendu behar da zakilak tentetasuna galdu aurretik, eta oinarritik heldu behar zaio baginaren barruan gera ez dadin. ABANTAILAK: • • • • Eskuratzeko erraza. Jartzeko erraza. % 86 eta 97 arteko eraginkortasuna duo GIBIHIESaeta SEXUTRANSMISIOZKO GAIXOTASUNAKraginkortasunez prebenitzeko metodo e antisorgailu bakarra da, emakumeen preserbatiboarekin batera.

• Ez da kontrol medikorik behar. OESABANTAILAK: • Kondoia puskatzen bada metodoak huts egiten duo • Sexu-harremanen naturaltasunean eragin dezake.

12

EMAKUMEENTZAKO PRESERBATIBOA ZER DA ETA NOLA JARTZEN DA? Plastikozkopoltsa gardena da, muturretan eraztun bana duena. Baginako paretei egokitzen zaie eta eiakulatutako semena jasotzen duo Sexu-harremanaren aurretik jarri behar duzu. Sartu baginaren barruan, eraztuna preserbatiboaren kanpoaldetik hartuta. Sartu atzamarra preserbatiboan, hura jartzen bukatzeko, eta utzi kanpoko eraztuna kanpoan. Koitoaren ondoren eman buelta pare bat kanpoko eraztunari semena ez irteteko eta kendu. ABANTAILAK: • Zeuk maneia eta kontrola dezakezu zure barrerako kontrazepzioa. • HIESaren eta Sexu Transmisiozko beste Infekzio batzuen aurka babesten zaitu. DESABANTAILAK: • Hotsa egin dezake eta sexu-harremanak oztopatu. • Baliteke itxura oso diskretua ez izatea.

DlAFRAGMA ZER DA? Kautxuzko edo latexezkotxano biribil bat da. Oso malgua da eta baginaren hondoan jartzen da, umetokiaren lepoa era bat estaltzeko. Horrela espermatozoideak umetokiaren barnean sartzea galarazten duo NOLA ERABILTZEN DEN: Osasun-zentroko pertsonalak zure neurria zein den esango dizu eta nola jarri erakutsiko dizu. Krema espermizida batekin erabili behar da, hori diafragmaren bi alderdietan eta ertzetan zabalduz. Behin jarrita, uteroaren lepoa ondo estalita dagoela ziurtatu beharko duzu. Koitoarenaurretik jarri behar da eta ezin da kendu 6-8 ordu igaro arte. Ondozondoko koito bat baino gehiago egiten bada, ez da kendu behar, baginan zuzenean krema espermizida eman baizik. ABANTAILAK: • Zeuk maneia eta kontrola dezakezuzure barrerako kontrazepzioa. DESABANTAILAK: • Ezzaitu HIESatik eta SexuTransmisiozko beste Infekzioetatik babesten. Deskuiduindizea altua da.

13

METODO HORMONALAK
PILULA KONBINATUA Bi hormonez (estrogenoa eta progestagenoa) osatutako pastilia bat da. Horiek emakumeen organismoak produzitutakoen oso antzekoak dira eta, horrela, obulazioa galarazten da. Hainbat pilula antisorgailu mota daude. Zure medikuak gomendatuko dizu zuretzako egokiena zein den edo metodo hori zure kasurako egokia den. Jarraibide bat dago pilula mota bakoitzaren arabera : 21 pilula : 21 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta 7 egunez deskantsatzen duzu. 22 pilula : 22 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta 6 egunez deskantsatzen duzu. 28 pilula : 28 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta ez duzu deskantsatzen. ABANTAILAK: • Ondo erabiltzen bada, ia % 100eko eraginkortasuna duo • Hilekoaren minak murriztu ditzake eta zikloa erregulatu. • Ezditu sexu-harremanak oztopatzen. OESABANTAILAK: • • • • • Egunero hartu behar duzu ordu berean, sexu-harremanak badituzu edo ez badituzu ere. Eraginkortasuna txikitu daiteke gorakoa edo beherakoa baduzu. Ezinbestekoa da medikuak adierazten dizkizun segimendu-azterketetara joatea. Ezzaitu HIESarenedo SexuTransmisiozko beste Infekzio batzuen aurka babesten. Jasanezintasuna eta kontraindikazioak eragin ditzake. Osasun-zentroko pertsonalari kontsultatu.

MINIPILULA Pilula horrek hormona bakarra du obulazioa galarazteko: progestagenoa.Egunerohartu behar da, deskantsurik gabe. ABANTAILAK: • Edoskitzaroan dauden emakumeei aholkatzen zaien pilula bakarra da. • Pilula konbinatuak dituen abantaila berberak. OESABANTAILAK: • Zureodol-jarioaaldakorragoaizandaiteke. • Pilula konbinatuak dituen desabantaila berberak.

14

AZAL AZPIKO INPLANTEA Plastikozko hagatxo bat edo bi hagatxo malgu dira eta besoko azalaren azpian jartzen dira (goiko partean). Inplanteak hormona bat (prostagenoa) askatzen du oso dosi txikitan. 3 eta 5 urte bitartean iraun dezake, produktuaren arabera. NOLA ERABILTZEN DEN: Pertsonal medikoak inplantea sartzen dizu besoko goiko partean. 3 eta 5 urte bitarteko denbora igarotakoan, kendu egiten da, berri bat jartzeko. Edozein unetan ken daiteke. ABANTAILAK: • Edoskitzaroan erabil daiteke. DESABANTAILAK: • Zure odol-jarioa aldakorragoa izan daiteke. • Pertsonal medikoak sartu eta kendu behar duo • 160 € inguru balio duo • 2 hagatxokoafinantzatuta dago (Galdetu pertsonal medikoari).

ANTISORGAILU HORMONAL INJEKTAGARRIAK Bi eratan eskura daitezke, hilekoa eta hiruhilekoa. Hileko injektagarria antisorgailu konbinatua da, bi hormona (estrogenoa eta gestagenoa) baititu, beraz, pilular en antzeko eran funtzionatzen duo Hiruhileko injektagarriak hormona bakarra du (gestagenoa) eta, beraz, mini pilular en antzeko eran funtzionatzen duo Oso metodo eraginkorrak dira baina, beste metodo hormonalekin gertatzen den bezala, pertsonal medikoaren kontseilua behar da, erabiltzea egokia den erabakitzeko.

15

HILEKo ERAZTUNA Plastikozko eraztun bat da, malgua, leuna eta gardena, eta baginan jartzen da. Pilula antisorgailuaren antzeko hormonak ditu. Eraztuna poretxiki batzuen bidez medikamentua askatzen doa eta baginako mukosak hura xurgatzen duo Pilularen eraginkortasun berberak ditu. NOLA ERABILTZEN DEN ABANTAILAK: Baginan sartzen da, tan poi bat bezala, zikloa hasten denetik 5-7 egunera (gogoratu zikloa menstruazioaren lehen egunarekin hasten dela eta ondorengomenstruazioa hasi aurrekoegunera arte irauten duela). Eraztuna barruan uzten dugu 21 egunez,denbora hori igaratakoan, kendu eta 7 egunezdeskantsatu behar da, menstruazioa izateko, eta, ondoren, berri bat sartuko dugu. ADABAKI ANTISoRGAILUA Ipurmasailean, abdomenean, besoan edo bizkarrean, azalaren gainean jarri beharreko adabaki bat da. Adabakiak, azalaren bidez xurgatzen diren hormonakaskatzen ditu obulazioa galarazteko. NOLA ERABILTZEN DEN: Adabaki bakoitza astebetez erabili behar da. Astebetezerabili ondorenkendueta besteadabaki bat jarri behar da azaleko beste leku batean. Gauza bera egiten da 3 astez. Laugarren astean adabakia kendu eta 7 egunezdeskantsatu behar da menstruazioa izateko. Azalak garbi eta lehor egon behar duoEgunero ziurtatu behar da ondo jarrita dagoela. DESABANTAILAK: ABANTAILAK: • Pilula konbinatuak dituen berberak eta, gorakoa edo beherakoa izanda ere, berdin babesten duo • Pilula konbinatuak dituen berberak,baina ez da hain diskretua. Ezzaitu HIESaren edo SexuTransmisiozko beste Infekzioen aurka babesten. • Erosotasuna.Hilean behin bakarrik. Pilula konbinatuaren abantaila berberak. DESABANTAILAK: • Pilula konbinatuaren desabantaila berberak. Ez zaitu HIESaren edo Sexu Transmisiozko beste Infekzioen aurka babesten. eta albo-ondorio

16

UMETOKI BARNEKO GAILUA (UBG) UBGa, motaren arabera kobrezko haria edo hormonak izan ditzakeen plastikozko gailu bat da. "T" edo aingura forma du umetoki-barrunbera doitzeko. Kobrezko UBGa, espermatozoideak umetokiaren barnetik igarotzea zailtzen du, ernalketa galarazteko. Hormonadun UBGa progestagenoa askatzendu progresibokieta menstruazio-odolaren kantitatea murrizten duo 3 eta 5 urte bitartean balio duo NOLA JARTZEN DEN: Ginekologoakjarriko du, hobemenstruazio-garaian, horrela umetokiaren lepoa irekiagoa baitago eta haurdun ez zaudela ziurta daiteke. ABANTAILAK: • Eraginkortasun handia. • Ezin da ahaztu.

o ESABANTAILAK: ------------• Noizbait espontaneoki kanporatu daiteke.
• Pertsonal medikoak sartu eta atera behar duo • Menstruazio ugariak eta mingarriak sor ditzake. • Kobrearialergia diotenei kontraindikatzen zaie eta beste kontraindikazio batzuk ere sor ditzake. • Menstruazio irregularrak. • Ezzaitu HIESarenedo SexuTransmisiozko beste Infekzioen aurka babesten.

BESTE METODO BATZUK
BASEKTOMIA Anestesia lokalarekin egiten den ebakuntza kirurgiko txiki bat da eta hodi deferenteak moztean datza, eiakulazioan espermatozoideak kanpora irten ez daitezen. Ez dira beharrezkoak ez ospitalizazioa ez anestesia orokorra, beraz, arriskuak txikiak dira. Metodo horren eraginkortasuna % lOOetik gertu dago.
LEHEN

ONDOREN

TRONPEN LOTURA Ebakuntza kirurgiko erraza da baina kirurgiaren eta anestesia orokorraren arriskuak ditu. Ebakuntza horretan Falopioren tronpak mozten eta/edo lotzen dira, horrela obulua obulutegitik umetokira iristea galarazteko. Metodo atzeraezina da. Haren eraginkortasuna % lOOetik gertu dago.

Zer gertatzen da basektomiaren ondoren? Ebakuntzak ez du eraginik gizonen sexugaitasunean, beraz sexu-harremanek aurretik bezalajarraituko dute, sexu-desira eta eiakulazioprozesua ez dira inolaz ere aldatuko.

17

LARRIALDIETAN

BAKARRIK

HURRENGo EGUNEKo PILULA Ezda ohituraz hartu behar. Erabilitako metodoak huts egin duenean bakarrik hartzea gomendatzen da. Adibidez, preserbatiboa puskatzen bada, sexueraso baten ondoren edo beste kasu batzuetan. NOLA ERABILTZEN DEN: Babesik gabeko sexu-harremanetik 72 ordu igaro aurretik hartu behar da. Zenbat eta lehenago hartu, orduan eta handiagoa izango da eraginkortasuna. Hobelehen 24 orduetan hartzea. Errezeta behar da edo medikuntzako profesional batek eman behar duo ABANTAILAK: • Sor litezkeen haurduntzen %85 galarazten ditu. Argitu beharra dago EZ DELAABORTU METODOBAT. DESABANTAILAK: • Beste metodo batzuek baino askoz ere eraginkortasun txikiagoa duo • Ez du ez HIESa ez sexu-transmisiozko beste infekzioak prebenitzen. GAUR EGUN DOHAINIK ETA ERREZETARIK GABE EMATEN DA OSASUN ZENTROETAN (ANBULATORIOETARAJOAN) ETA FAMILIA PLANGINTZAKO MODULUETAN ETA AURREIKUSTEN DA IRAILETIK AURRERA PILULA HORI FARMAZIETANERE SALDUKO DELA(ORDAINDUZ).

ZENBAIT GOMENDIO
Ez izan lotsarik. Azaldu zure medikuari nola sentitzen zaren eta eskatu kezkatzen zaituenari buruz aholkatzea. Garrantzitsua da lehenbailehen joan zaitezen ondoezen bat baduzu. Pilula antisorgailuak, ondo erabilita, haurduntza prebenituko dizu. Preserbatiboak dira HIESatik babesten zaituzten metodo bakarrak. Preserbatiboaezden metodo bat erabili aurretik ziurta zaitez zure bikotekidea seropositiboa ez dela. Hori egiaztatzeko anbulatoriora (bertan proba doakoa da) edo udalerriko farmazia batera joan daiteke.

Zoaz anbulatoriora osasun arazoren bat duzunean. Mina jasan ezin baduzu, zoaz larrialdietako zerbitzura.

Pilula hartzeak ez zaitu HIESatik babestuko.

Metodoantisorgailu asko daude, aukeratu zuretzat egokiena dena. Zoaz dagokizun anbulatorioko edo familia plangintzako moduluko zure gi nekologoarenga na.

Pilulak ez zaitu sexu transmisiozko inongo gaixotasunetatik babesten.

18

Sexuarengaian hainbat eta hainbat mito edo sinesmen faltsu daude eta, horien erruz, nahastuta sentitzen gara eta gure osasunaren kontrako jarduera arriskutsuak egiten ditugu. HILEKOARI/ MENSTRUAZIOARIBURUZ: Normala al da menstruazio-garaian odol-koagulu handiak baditut? • Koagulu handiek odol-jarioa oso ugaria dela esan nahi dute. Odol-jarioak egun asko irauten badu eta kantitate handikoa bada, anemia sor liteke. Medikuari kontsultatu behar zaio, kausa zein den ikusi eta odol-jarioa murrizten saiatu. • Ohikoada pentsatzeatxarra dela menstruazioan odol gutxi ateratzea, baina benetan askoz kaltegarriagoa da odol asko ateratzea, ahulezia eragiten baitu. Txarra da dutxatzea eta burua garbitzea menstruazioa mozten delako? • Ez da ez txarra ez ona. Ez da ezer gertatzen. Alka-Seltzer ur epelarekin baraurik hartzeak menstruazioa itzultzea eragiten du atzerapena badut? • Ez. Deshidratazioa eragiten du eta, haurdun egonez gero, ez luke etengo. Fetuari kalteak eragingo lizkioke.

GIB-ARI BURUZ: Har al daiteke HIESa musu baten bidez ahoan zauri bat badut eta/edo ahoan semena erortzen bazait? • Galdera horren aurrean ulertzen dugu aho-sexuko jarduera bat dagoela. Kasu horretan posible da, bai, nahiz eta arriskua bagina- edo uzki-koitoan baino txikiagoa den. Garrantzitsua da jakitea zein egoeratan gauden HIESari eta sexu-transmisiozko beste gaixotasunei dagokienez, edozein motatako harremanik izan baino lehen. Edozein motatako jarduerak egin daitezke baina betiere prebentzio-metodoak erabilita (emakumeen eta gizonen preserbati boak). • Argitu behar da hiru jariakinek transmititzen dutela HIESaren birusa: ODOLAK,SEMENAK eta BAGINAJARIAKINEK. • Malkoek, txistuak, izerdiak, gernuak eta gorozkiek ez dute HIESaren birusa transmititzen. • Argi eduki behar da: musu batengatik ez dizute GIBa kutsatuko.

19

PLAZERRARI BURUZ: Masturbazioa nerabeentzako jarduera bat da bakarrik? • Ez. Masturbazioaz hitz egiten dugunean, sexu-plazerra lortzeko helburuz organa genitalak estimulatzeaz ari gara. Edozein adinetan egin daiteke. Garrantzitsua da pertsona bakoitza bere gorputza era horretan ezagutzen ikastea. Horrela, sexu-harremanak ditugunean, plazer handiena sortzen diguten gorputz-atalak zein diren adierazi ahal izango dugu. Jakin al dezaket orgasmo batek zenbat irauten duen? • Orgasmoa gizakiaren sexu-erantzunaren azken faseetako bat litzateke. Orgasmoan, pultsazioak eta arnasketa frekuentziarik eta intentsitaterik handienetara iristen dira, gihartentsio handia sortzen da eta eremu uzki-genitala uzkurtzen da. Emakumeen kasuan, orgasmoa, klitorian eta baginan sor daiteke eta, gizonen kasuan, zakilean eta prostatan. Iraupenari dagokionez, segundo batzuk irauten du eta kopurua, iraupena eta intentsitatea aida daitezke harreman batetik bestera. Gizonengan, fasea eiakulazioarekin (zakiletik semena ateratzea) amaitzen da eta, emakumeengan, eiakulazio likido bat gerta liteke (uretraren bidez botatzen den likido argi edo esne-itxurako bat). Badirudi hori G puntuarekin (pubisaren hezurraren atzean eta uretraren inguruan kokatutako eremu genitaleko zona) loturik dagoela. SEXU HEZKUNTZARI BURUZ: Sexu-hezkuntzak nerabeek sexu-harremanak lehenago izatea bultzatzen du? • OMEarenarabera, sexu-hezkuntzak ez du bultzatzen sexu-jarduera handiago bat izatea edo hura lehenago gertatzea. Sexu-harremanak atzeratzeko gaitasuna eman diezaieke gazteei eta antisorgailuen erabilera handitu dezake.

20

METODO ANTISORGAILUEI BURUZ: Seguruagoa al da bi preserbatibo jartzea baten ordez? • Guztiz kontrakoa. Kondoia apurtzeko arrisku handiagoa dago, bien arteko marruskaduraren eraginez. Kanpoan hustea edo erritmoaren metodoa eraginkorrak al dira haurdun ez gelditzeko? • Ezda eraginkorra. Izan ere, asko huts egiten ari den metodo bat da: aldien % 50en. "Egun finkoena" izeneko metodo bat dago eta ziklo baten 8. eta 19. egunen artean babesik gabeko harremanik ez izatean datza. Menstruazio-zikloa menstruazioaren lehen egunetik hurrengo menstruazioaren lehen egunera doa eta 26 eta 32 egun bitartean iraun dezake. OMEk % 95eko eraginkortasuna ematen dio metodo horri, baina OSOONDOERABILIBEHARDA. GENITALEN HIGIENEARI BURUZ: Ura eta xaboi neutroak erabili behar ditugu. Ez itzazu inoiz perfumatu, infekzioak eragin baitaitezke. Bagina farmazian saldutako produktuekin edo xaboiarekin garbitzea haurduntza prebenitzeko metodo eraginkor bat da? • Ez. Ez da inolaz ere eraginkorra.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DEFINITZEN
Gaur egun hainbat kontzeptu erabiltzen ari dira sexu arrazoiengatik emakumeen aurka hainbat eratan eragiten den indarkeriaren fenomenoaz hitz egiteko. Nahasketa terminologikoak ekiditeko EMAKUNDEk EMAKUMEENAURKAKO INDARKERIAZ hitz egitea proposatzen duo Definizioa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 412005 Legean jasoa dago, Sexuarenziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. lokaera horien artean sartuko dira emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan. Bikotearen barruko indarkeria, edozein eratan adierazita ere, DELITUbat da eta salatu beharra dago. Hala ere, hainbat azterketak diote emakumeak batez beste 7 eta 10 urte bitartean itxaroten duela salaketa egin aurretik. 1980an Nazio Batuen Erakundeak emakumeen aurkako indarkeria munduko krimen estalirik ohikoena dela onartu zuen.

21

INDARKERIAREN

ZIRKULUA

Bat-batean gertatzen denean, indarkeria prozesuzirkular batean adierazten da, gutxi gorabehera ordena berarekin. Eraso Fasea • Nolabaiteko tratu txarren bat gertatzen da. • Fisikoa, sexuala edo psikologiko-emozionala. Damutasun eta Kontziliazio Fasea • Erasotzaileak barkamena eskatzen duo • Biktimak barkatzen duo Tentsio Fasea • Liskarrak hasten dira. • Familia- edo bizikidetza-giroan tentsioa sortzen da berriz ere.

INDARKERIARENZIRKULUA • • INTENTSITATEA AZTENDA H FASEENARTEKODENBORA- TARTEATXIKITZENDA

22

Indarkeria-egoeren konplexutasuna ulertu behar dugu eta jakin, sarritan, erasotzen zaituen bikotekide batekin harremana mantentzen dela, erasotzen zaituen pertsona, aldi berean mimozko eta maitasunezko jokaerak dituen pertsona berbera delako. Mitoak barneratuak izatea, menpekotasun-egoerak eta indarkeria-adierazpenen sotiltasuna, bikote-harremanak ez hausteko arrazoietako batzuk dira.

HAINBAT TEORIAK AZALTZEN OUTE INOARKERIA HARREMAN BATEN SORRERA Haietatik guztietatik, delitu-egintzaren benetako kausa, erroa edo jatorria soziokulturala dela dioena hartu nahi dugu, horrek bakarrik adierazten baitu, indarkeria, sistema osoari dagokion egiturazko arazo baten emaitza dela emakumeeneta gizonenarteko desberdintasunaren emaitza, alegia. Genero-indarkeria, batzuen eta besteen arteko desberdintasun politikoaren, ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren ondoriorik muturrekoentzat, handientzat eta perbertsoentzat ulertzen da. Genero-arazo baten eta botere-desoreka baten emaitza da, genero bati, hots gizonezkoenari, lehentasuna, gehiegizko balioa, nabarmentasuna, prestigioa eta pribilegioak ematen baitzaizkio, emakumezko generoaren kalterako, hau da, munduko biztanleria guztiaren erdiaren kalterako. Teoriahorrek azaltzen du nola harreman batean, indarkeria, prozesu oso baten emaitza gisa sortzen den, non rol bereiziak, lanaren sexu bidezko banaketa, bidezkoa ez den denboren eta espazioen banaketa, erabakitzeko boterearen desoreka, etab, ezartzen doazen.Eredu horren arabera, emakumearen menpekotasuna bikotearen barruan, emakumezkoek gizartean bizi duten zapalketaren isla da eta hezkuntza sexistak eta gizarte-eragileek emakumezkoen eta gizonezkoen identitateak bultzatzearen, legitimatzearen eta normaltzearen ondorio, eta ez dago erasotzailearen pertsonalitateari edo esperientzia indibidualei atxikia.

INDARKERIAREN
Fisikoa

ZEINUAK

• Kolpe batetik hilketa batera doa. Ekonomikoa eta soziala • Diruaren erabateko kontrola. • Ahozko indarkeria jendaurrean. • Kanpo-harremanen eta jardueren kontrola. Psikologikoa edo emoziozkoa • • Irainak, ahozko isekak eta mehatxuak. Balio sentimentaleko objektuak apurtzea eta etxeko animaliak gaizki tratatzea.

Sexuala • • Borondatearen kontra sexu-harremanak izatera behartzea. Exhibizionismoa, hitz lizunak, zirriak, jazarpena eta, horietatik larriena. bortxaketa.

23

INDARKERIAREN ONDORIO oHIKoENAK
Arazo fisikoak • Min kronikoak. • Nahi gabeko haurduntzak. • Lesioak eta heriotza. Arazo psikologikoak • Depresioa, antsietatea, insomnioa, jatearen nahasmendua. • Trauma-ondoko estresa. • Alkohol- edo droga-abusua eta suizidioa. Arazo sozialak • Inkomunikazioa eta isolamendua. • Gizarte-kostu handia: sanitarioa, poliziala, judiziala eta gizarte-zerbitzuak.

SINISMEN FALTSUEI ERANTZUTEN
EMAKUME MUSULMANEKJASATEN OUTE GEHIEN INOARKERIA EZ: Datuek frogatzen digute emakume guztiok, emakume izateagatik, indarkeriaren biktima izan gaitezkeela. Indarkeria hainbat eratan adierazten da eta neurri batean edo bestean gizarteen eta kulturen arabera. Askotan, sinesmen faltsu horrengatik, islama indarkeria egotearen erruduntzat hartzen da. Beste erlijio batzuek bezala, judaismoak edo kristautasunak kasu, islamak ere ez du indarkeria emakumeen aurka erabiltzea justifikatzen. Desberdintasunaren jatorria, dagoen desberdintasunezko gizarte-egituran oinarritzen da, kulturek tradizioen, usadioen eta ohituren bidez mantendu dutena eta, horregatik, historian zehar emakumeen aurkako indarkeria ezarri eta normaldu da. INOARKERIA JASATEN OUTEN EMAKUME BATZUK MASDKISTAK OIRA, HAIEN BIKDTEKIDEEK EGURRA EMATEA GUSTATZEN ZAIE ETA EZ: Indarkeria jasaten duten emakumeak oso egoera konplexu batean daude eta, egoera hori, sarritan, ulertzeko zaila da. Erasotzailearekiko harremana hausteko beste pertsona batzuen laguntza behar du gehienetan: bizilagunena, lagunena edo profesionalena, egoera salatzera ausartzeko.

24

HAUSNARTU ZURE BIKOTE HARREMANEAN ONDORENGO EGOERAKBIZI DlTUZUN (ADIERAZLE BATZUK DlRA):
• lure bikotekideak zure iritziak garrantzirik ez duela esaten du sarritan. • lure bikotekideak eta zuk ez dituzue inoiz harremanak era berean hartzen. • lure bikotekideak gehiegizko jeloskortasuna adierazten du eta zure mugikorra eta gizarteharremanak kontrolatzen ditu. • lure bikotekideak zure lagunengandik isolatu nahi zaitu. • lure bikotekideak gehiegi babesten zaitu, hainbat gauzatan haren menpeko izan zaitezen. • lure bikotekideak autoestimu txikia, segurtasunik eza eta konplexuak ditu eta, horregatik, balioa kentzen dizu, hori konpentsatzeko eta zu baino gehiago sentitzeko. • lure bikotekideak denbora guztian zure gorputza, janzkera, pentsaera edo zaletasunak kritikatzen ditu edota gizen edo argal zaudela, itsusia zarela edo zerbait aldatu behar duzula esaten dizu. • lure bikotekideak denbora guztian esaten dizu ez duzula ideiarik ezertaz edo isiltzeko edota jendaurrean barregarri uzten zaitu, esanez: zer jakingo duzu zuk horri buruz? etab.

• lure bikotekideak xantaia egiten dizu, isilik gelditzen da, une oro nahi duena lortzen ez badu. • lure bikotekideak sexu-harremanak noiz izan inposatzen dizu beti edo zein jarreratan egin behar duzuen erabakitzen duo • lure bikotekideak sexu-harremanak preserbatiborik gabe izatea inposatzen dizu. • lure bikotekideak jarrera matxista eta errespetugabea du emakumeei dagokienezorokorrean. • lure inguruko pertsonek (Iagunak, familia, ezagunak) zure bikotekideak nola tratatzen zaituen gustatzen ez zaiela adierazten dizute, errespeturik ez dizula jotzen dutelako. • lure bikotekideak iraintzen zaitu, bultzatzen zaitu, zaplaztekoak ematen dizkizu edo axolagabetasunez begiratzen zaitu, dosi txikitan bada ere. • lure bikotekideak aurretik fisikoki, sexualki eta psikologikoki jada eraso egin dizu. ZURE ERANTZUNA BAIEZKOA BADA, EGOERA HORIEK ETENGABE BIZI DITUZULAKO, BILATU IRTENBIDEA Iturria: Julia Romero (GALARAll ELKARTEA) terakina a (Gida honetan horretarako beharrezko informazioa ematen dizugu)

25

ZER EGIN BEHAR DUZU

I

Genero-indarkeria edo eraso sexual bat jasan badituzu?

I

I
BERDINTASUN,LANKIDETZAETA HERRITARRENGAIETARAKO SAILA Venezuela plaza 2, 4. solairua 944204838 8:30 - 14:00, astelehenetik barikura

I

I
GIZARTELARRIALDIETARAKO UDAL ZERBITZUA 944701460 240rdu

I
KASUGUZTIENBALORAZIOA ETADlAGNOSTIKOA Jarduera prebentiboak, jarraituak eta berehalakoak

Eman beharreko urratsak: 1. Eskatu BABESAGINDUAarriskurik dagoenean eta EGIN SALAKETAgertuen duzun komisarian. 2. JOANOSASUNZENTROBATERAeta adierazi pertsonal medikoari eraso baten biktima zarela, jasandako erasoaren txosten bat egin dezaten. Gainera: • Genero-indarkeria jasaten baduzu, garrantzitsua da zuk jakitea LARRIALDIKO BEHIN-BEHINEKO OSTATUAdagoela, zure segurtasuna bermatzeko. • ARAZORIK BADAUKAZU DEITU! ... Udaltzaingoa 092/112 Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua 94470 1460 Emakumeei Arreta mateko Udal Zerbitzua 94 420 48 38 Telefono bidezko Arreta Zerbitzua, 24 ordu 900 840 111 ZU LAGUNTZEKOGAUDE!

26

Komentatu lagun, senide edo zurengandik gertuko pertsonei. Ez izan isilpean. Garrantzitsua da beste pertsona batzuen laguntza izan dezazun, irtenbideak bilatzeko.

Salatzea erabaki baduzu, saiatu gertueneko komisariara beste norabaitekin joaten.

Babesik gabeko sexu harremanak izateagatik, sexu transmisiozko gaixotasunen bat har dezakezu, HIESa izan dezakezuedo nahi gabe haurdun geldi zaitezke.

Indarkeriaren biktima bazara, ez isildu. Indarkeria egoeratik ateratzen, bakea, ongizatea eta osasuna eskuratuko dituzu. Emakume asko eta asko atera dira jada egoera horretatik eta zu ere atera zaitezke.

Gogoratu indarkeria eta sexu bizitza osasungarria ez direla bateragarriak. Gogoratu nahi gabeko haurduntza bat etetea zeure gorputzarekiko indarkeria mota bat dela, ekidin ezazu prebentzioaren bidez.

EMAKUMEEN ESKUBIDEAK BERMATZEKO INTERESEKO TELEFONOAK ETA LEKUAK
INDARKERIAREN BIKTIMADIREN EMAKUMEEK JAKINBEHARDUTEESKUBIDEHAUEKDlTUZTEl.A: • • • • • • • • Informazioa, aholkularitza eta orientazioa prozesu osoan. Segurtasun-arrazoiengatik bizilekua aldatzeko laguntzak. Duintasunaren eta intimitatearen babesa. Seme-alaben berehalako eskolaratzea, bizilekua aldatuz gero. Laguntza eta akonpainamendu profesionala. Gizarte-Iaguntza integrala. Orientazio juridikoa eta aholkularitza psikologikoa. Sexu bereko bikotekidea izatekotan, indarkeria pairatzen baduzu, arreta eta informazioa jasotzeko eskubidea daukazu. Paperik gabeko atzerritarra bazara, eta babes agindua zure aide ebazten bada edota Ministerio Fiskaletik aldeko txostena baduzu, behin-behineko egonaldi eta lanerako baimena izateko aukera daukazu. Genero-indarkeriaren biktima zarelako epaia badago, Espainian bizi eta Ian egiteko baimena aitortuko zaizu. Edozein argibidetarako: Berdintasun, elkarlan eta Hiritartasun Alorra 94420 48 38.

27

ETA ONDORENGO LEKUETARA JO DEZAKETELA: • • • BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA HIRRITARREN SAILA (BILBOKO UDALA): BILBONbizi diren emakumeentzat. Venezuela plaza 2 zk., 4. solairua. Tlf.: 944204838. EMAKUMEZKOENTZAKO ZERBITZUA (BIZKAIKO FORU ALDUNDIA): Bizkaiko gainerako udalerrietan bizi diren emakumeentzat. Ugaskobidea 3 zk., 2. solairua. Tlf.: 94406 69 00. ORIENTAZIO JURIDIKOKO ZERBITZUA (ofiziozko txandako abokatuak) Barroeta Aldamar 10 zk., beheko solairua. Tlf.: 94401 67 12. BIKTIMENTZAKO LAGUNTZA ZERBITZUA (Bizkaian bizi diren emakumeentzat) Ibanez de Bilbao kalea 5 zk., beheko solairua. Tlf.: 900400028 . 24 ORDUKO TELEFONO BIDEZKO ARRETA ZERBITZUA. Tlf.: 900 840 III FAMILIA BITARTEKARITZA ZERBITZUA. Santutxu kalea 69 zk. Tlf.: 900 100080.

• • •

SEXU ETA UGALKETA OSASUNERAKO: • • • • • MODULU PSIKOSOZIALAK (FAMILIA PLANGINTZARAKO, AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ETA PSIKOLOGIKORAKO ... ). AUZOLAN MODULUA. Naxa kalea 5 zk. (Maiatzaren Biko kalearen izkinan). Tlf.: 944163622. DEUSTO-SAN IGNACIO MODULUA. Aoiz plaza zJg (Postetxearen aurrean). Tlf.: 944759472. REKALDEKO MODULUA. Camilo Villabaso kalea 24 zk. Tlf.: 944449859. lure udalerrian bertan dauden ANBULATORIOETAN ondorengoa aurkituko duzu LEHEN MAILAKOARRETAESPEllALIlATUA (non arreta ginekologikoa eska dezakezun).

DlNARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK: Edozein gizarte-problematikari buruzko Aholkularitza eta Laguntza ematen dizute. Beti dago baten bat zu bizi zaren zonatik gertu. Ezagutzenez baduzu 010 telefonora dei dezakezu eta non dagoen galdetu. LARRIALDIAK : • GIZARTE LARRIALDIETARAKO BILBOKO UDAL ZERBITZUA (24 orduko arreta zerbitzua) Mazarredo zumarkalea 22 zk. Tlf.: 94 470 1460. • GUARDIAKO EPAITEGIA. Ibanez de Bilbao kalea 4 zk. Tlf.: 94 401 6481. • BILBOKO UDALTZAINGOA. Tlf.: 092 • SOS DEIAK - BILBO LARRIALDIETAKO KOORDINAZIOA. Tlf.: 112

28

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful