Está en la página 1de 2

Deialdia

2012/06/29

Euskarazko antzerkiak azken 25 urteotan izan duen bilakaera aztertuko du BizBAKek


Ander Lipusek eta Patxo Telleriak, beste batzuen artean, Euskal antzertia gaur ikastaroan parte hartuko dute

Uztailaren 2an, Bizkaia Aretoan (Elhuyar aretoa) Euskal antzertia gaur euskarazko hiru eguneko ikastaroa abiatuko da. Bertan, euskal antzerkiak eta literatura dramatikoak Autonomia Estatutua onartu zenetik gaur egunera arte izan duen bilakaera aztertuko dute. Mintegia EHUren BizBAK udako ikastaroen barruan dago, eta aktoreak, idazleak eta ikertzaileak bilduko ditu: Ander Lipus, Patxo Telleria, Karlos del Olmo, Iratxe Retolaza, Jaime Valverde, Iratxe Martin, Iaki Aldekoa eta Jon Kortazar (ikastaroaren koordinatzailea). Estatutua abian jartzearekin batera euskal literaturak bizi izan zuen loraldiak literatura dramatikoan izan zuen eragina aztertuko dute partaideek, beste alderdi batzuez gain. Era berean, antzezlanak euskaraz idazteko eta horiek dramatizatzeko moduak izango dituzte hizpide, izan ere, zeregin horrek bilakaera nabarmena izan baitu 1978tik gaur egunera arte. Antzerkiaren arloko edizioa eta ikerketa ere izango dituzte aztergai. Bukatzeko, galegozko antzerkiaren berri jasoko dute partaideek, Galiziako Arte Dramatikoko Goi Eskolako kide Inmaculada Lpez Silvaren eskutik.

Egitaraua
Uztailak 2, astelehena 09:15 10:45 12:15 Euskal antzertia gaur KARLOS DEL OLMO, EIZIE Euskal antzertia eta modernitatea IAKI ALDEKOA, UPV/EHU Ni eta nire teloiak PATXO TELLERIA

bizkaiacomunicacion@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Rectorado B Sarriena, s/n 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

Uztailak 3, asteartea 09:15 10:45 12:15 Idazketa luzatuz: Ixiar Rozasen antzerti postmodernoa IRATXE MARTN, UPV/EHU Antzerti antropologikoa garaiko euskal antzerkigintzan JAIME VALVERDE, UPV/EHU Antzertiaren labirintoan ANDER LIPUS

Uztailak 4, Asteazkena 09:15 10:45 12:15 Aizpea Goenagaren antzertia JON KORTAZAR, UPV/EHU Antton Luku: herri antzertitik abangoardiara IRATXE RETOLAZA, UPV/EHU Panorama del teatro gallego actual INMACULADA LPEZ SILVA, Escuela Superior de Arte Dramtico de Galicia

Prentsa-arduraduna: Karolina Almagia Bak.prentsa@ehu.es Tf. 94 601 21 77 616 84 14 77

bizkaiacomunicacion@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Rectorado B Sarriena, s/n 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

También podría gustarte