Está en la página 1de 2

Deialdia

2012/06/26

Goraka doan botere finantzarioaren aurrean ematen den autonomia politikoaren galera aztertuko dute adituek
Sarrikon egingo den Los mercados frente a la democracia ikastaroan hainbat unibertsitate eta erakundetako adituek hartuko dute parte
Bihar, asteazkena, ekainak 27, emango zaio hasiera Los mercados frente a la democracia. Quin define y controla la agenda poltica? Propuestas alternativas desde la ciudadana bi eguneko ikastaroari (Merkatuak eta demokrazia aurrez aurre. Nork zehazten eta kontrolatzen du agenda politikoa? Hiritargoaren aldetik egiten diren bestelako proposamenak). Sarrikoko kanpuseko Zubiria Etxea izango du egoitza. Bertan, finantza arloko eragile eta erakundeen aurrean gobernuek bizi duten botere politikoaren galera aztertuko dute partaideek. EHUren Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen barruan egingo den horren koordinatzaile dira Carlos Askunze (REAS Euskadi), Mara ngeles Dez (EHU) eta Juan Carlos Prez de Mendiguren (Hegoa Institutua). Azpian diren bi joera azaleratuko dituzte ikastaroan: batetik, ekonomiaren garapenean finantza jarduera espekulatiboak duen nagusitasuna, eta bestetik, merkatuen, nazioarteko ekonomi erakundeen eta kalifikazio agentzien aurrean ematen den botere politikoaren galera. Merkatu deritzotenek eta finantza erakundeek gobernuen politika ekonomikoa bideratzen ari dira, uste hori da mintegiaren abiapuntua. Ondorioz, gizarte politikan murrizketak egiten ari dira, eta horrekin batera, bazterrean gelditzen ari dira ongizate estatuaren oinarri izan diren postulatuak eta jardunak. Hitzaldietan egoera hori aztertuko dute eta bestelako proposamenak egingo dituzte. Eskubide politikoen eta sozialen alde hiritargoak eta gizarte mugimenduek izan duten erreakzioa ikusiko dute, eta arlo ekonomikoa kontrolatzeko proposamen zehatzak azalduko dituzte. Hainbat adituk hartuko dute parte ikastaroan: EHUko katedradun Pedro Ibarra; Bibiana Mendialdea, Quines son los mercados y cmo nos gobiernan liburuaren egileetako bat; Jaume Asens, abokatua eta Observatorio DESC behatokiko kidea; Joan Subirats, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernu eta Politika Publikoetako Institutuko zuzendaria; Esther Vivas, gizarte mugimenduetan aditua; eta Isidro Lpez, Observatorio Metropolitano behatokiko ordezkaria.

bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

Egitaraua:

Ekainak 27 9:30 h 11:15 h 12:30 h Le llaman democracia y no lo es. Lmites de las actuales democracias frente a los poderes financieros PEDRO IBARRA, UPV / EHU Quines son y cmo nos gobiernan los mercados? BIBIANA MENDIALDEA, Universidad de Valladolid Vivir en deudocracia qu deuda?, quines son las agencias de calificacin y cmo establecen la prima de riesgo? JAUME ASENS, Observatorio DESC (Derechos Econmicos, Sociales y Culturales). Universidad de Barcelona

Ekainak 28 9:15 h 10:45 h Reinventar otra poltica para otra economa JOAN SUBIRATS, Instituto de Gobierno y Polticas Pblicas de la Universidad Autnoma de Barcelona Hay alternativas. Propuestas para el control poltico y ciudadano de la economa ESTHER VIVAS, Centre dEstudis sobre Moviments Socials (CEMS). Universitat Pompeu Fabra Hay esperanzas. Resistencias y movilizacin social ante las crisis ISIDRO LPEZ, Observatorio Metropolitano (Madrid)

12:15 h

Prentsa arduraduna: Karolina Almagia Bak.prentsa@ehu.es Tf: 616 84 14 77 / 94 601 21 77

bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

También podría gustarte