Está en la página 1de 8

2010-urtarrila 11.

zenbakia

alardi g
eko euskara aldizkaria

Igo euskararen trenera


// Elikadura ohitura onak // CAFeko pistolak // Fermin Muoz

urtarrila | 11. zenbakia

s a r re r a

Atzean utzi berri dugun urtean, saiakera handia egin dugu euskararen presentziak gure enpresan dagokion lekua izan dezan. Aldi berean ordea, hori gauzatzeko egiten ari garena ezagutzera ematen ere ahalegindu gara. Euskararekiko hizkuntza politikaren helburuak, eta horiek lortzeko bitartekoak eta egitasmoak azaldu genizkien dakizuen bezala, Beasaingo departamendu guztietako 30 bat arduradunei, ondoren euren ekarpenak jasoz. Gauza bera egin genuen Enpresa Batzordea osatzen duten kide guztiak bilduz. Azkenik, baina eta hasiera baizik izango ez den Motibazio Kanpainari ekin diogu, igo euskararen trenera goiburutzat hartuz. Beasaingo eta Irungo langile guztiengana mezu argia zabaldu nahi dugu: euskarak guztiok behar gaitu. Hori guztia, barrura begira. Gu ez gara irla bat ordea, ezta euskarari dagokionez ere. Ohiko ekitaldietan izateaz gain (CAF-Elhuyar saria, Igartza Beka...), beste sari bat jasotzen ere izan gara eta, beste hainbeste ekitaldi eta bestelakoetan parte hartzeari uko egin ere bai ordea, guztietara azaldu ezinik. Bihoakie lerro hauen bidez, gure esker ona gonbite horiei guztiei eta barkatuko al digute gure joan ezina. Bestalde, lehendik jasotzen ditugun aldizkari eta liburuez gain, hemendik aurrera Berria egunkariaren eta Argia astekariaren harpidetza

bana izatea erabaki dugu. Euskarazko prentsa klinikan izango da irakurgai, bertatik pasatzen baitira urtean zehar CAFeko langile guzti-guztiak. Galardiren 11. zenbaki honi dagokionez, irakurleen txokoa (ez utzi irakurri gabe!!) bete dugu oraingoan ere; elkarrizketa Irungo CAFen jubilatutako pertsona bati egin diogu eta Mediku Zerbitzutik bidali diguten gomendio-grafikoa sartu dugu, mezua ezaguna izan arren, garrantzitsua iruditzen zaigulako behin eta berriz gogoraraztea. Lehiaketak berriz, inoiz izan duen arrakastarik handiena lortu du, 288 langilek bidali dizkigute eta, erantzunak. Andoni Egaa bertsolariak Irun eta Beasaingo lantegietan eman zizkigun hitzaldietatik lapurtutako hitzekin bukatu aurretik, Urte Berri On !! Gaur egun, meritua dugu euskaraz egiten dugunok. Meritu handia. Aurreneko aldiz historian, badakigu, aurrean daukagunak ere badakiela beste hizkuntzaren bat. Beraz, aldioro aukeratu egiten dugu euskaraz egitea. Agur entzule ta eskerrik asko/ni banoa esperantzan/zuei eskerrak segiko dula/euskararen trenak martxan.

SAILA
Giza Baliabideak Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Mantentze-lanak Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Salmenta-Errodajeak Kontabilitatea Nazioarteko Proiektuak Salmenta / Estatuko Proiektuak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

EUSKARA KOORDINATZAILEA
Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Saroi OYARBIDE ITURRIOZ Sara URRETABIZKAIA GARRIDO Mikel MIRURI ARANBURU Iigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Amaia IRASTORZA ZABALA Unai ARANBURU ARRIETA Aitziber ARIN URTEAGA Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Javier OSTOLAZA LASA Nerea ARANZADI SUDUPE Miren MADRAZO BASARTE Antton SAENZ AZPIAZU Idoia ESNAOLA SARRIEGI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Juanjo MINTEGI DORRONSORO Xabier MORENO IRUIN Txomin NAZABAL URBIZU Maite ZIPITRIA / Juanjo PEREZ Arrate AROZENA / Axun MUAGORRI

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

l ab u r
Urtarrilean ere, euskara hobetzen hasteko aukera
Dagoeneko Beasaingo eta Irungo 80 bat langile badabiltza hainbat Euskaltegietan euskara lantzen 2009-2010 ikasturte honetan. Urtarrilean zehar ere ordea, Beasaingo Udal Euskaltegiarekin adostutakoaren arabera, Autoikaskuntzaz aritu nahi dutenek eta Alfabetatze Taldera inguratu nahi dutenek, matrikula egiteko aukera dute. Jarri Euskara koordinatzaileren batekin harremanetan.

urtarrila | 11. zenbakia

LANABESA aldizkariaren Bihotza Saria


Euskaraz argitaratzen den LANABESA ekonomia aldizkariaren Bihotza Saria jaso du CAFek. Bost enpresa izan dira sarituak eta CAFi dagokionez, Euskara Plana martxan jarri zuen enpresen artean aitzindari izatea eta gaur egun ere zeregin horretan jarraitzea saritu nahi izan dute. Euskara alorreko saria EMUN Aholkularitzak ere jaso du eta gainontzeko alorretan sarituak, enpresa hauek izan dira: Epsilon Euskadi, Alfa Arte eta Elmubas Iberica. Sari-emate ekitaldia Donostiako Zientziaren Kutxagunean izan zen, 2009ko azaroaren 26ean.

Talde Naturalak
2009an, aurreikusita bezala, 4 Talde Natural osatu ditugu Beasain eta Irunen. Horrezaz gain, Irunen, aurrez egindako Talde Naturaletako biren jarraipena egin dugu, bere garaian hartu zituzten konpromisoak aztertuz. Parte hartzaileak gustura aritu dira, euren baloraziotan adierazi dutenez. Guztira, ia 60 langilek aztertu dute 6 saioetan zehar, beraien arteko harremanetan euskarak duen presentziaren nondik norakoak.

IGARTZA Beka
Uxue Apaolaza hernaniarra izan zen 2009ari zegokion XII. IGARTZA sariaren irabazlea. Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute idazle gazteentzako beka. Garaikurra urrian jaso zuen eta Hiltzailea eleberria, datorren urtean argitaratuko da.

urtarrila | 11. zenbakia

beasain-irun

Ondo jaten al dugu?


Urtearen hasierarekin geure buruari opa diogun helburuetako bat izaten da osasuna zaintzearena. Urtean zehar, egunero-eguneroko lanen artean CAFeko 2.500 langileoi osasun-azterketa egiten diguten arduradunek nutrizio-piramide hau bidali digute, gure elikadura egoki kudeatzeko oinarrizko jakingarriak izan ditzagun. Begirada batez antzeman eta ikasi dezakegu gomendio horien arabera jaten dugun.

1-2 RAZIO EGUNERO 2-4 RAZIO EGUNERO Esnea:200 ml 2 jogurt 40-60 gr gazta ondua 2 edateko jogurt 65 gr gazta freskoa 1-2 RAZIO EGUNERO Arraina: 150-200 gr Haragia: 100-125 gr Arrautzak: 50-70 gr Fruitu lehorrak: 30-40 gr Lekaleak: 60-80 gr Koipeak: 10 ml olio

1-2 RAZIO EGUNERO Barazkiak 150-200 gr

3-5 RAZIO EGUNERO Arroza: 60-80 gr Pasta: 80 gr Ogia: 40-60 gr Moldeko ogia: 25-30 gr Ogi txigortua: 10 gr Gailetak: 50 gr

2-3 FRUTA EGUNERO Fruta 200 gr

b ea sa i n - irun
Igo euskararen trenera. Motibazio Kanpaina
Euskararen erabilera handiagotzeko eguneroko lanez gain, Beasain eta Irungo lantegietako Euskara Batzordeek langileak motibatzeko kanpaina egitea erabaki zuten. Irunen urrian eta Beasainen abenduan, Euskararen Egunaren aitzakiaz antolatutako Andoni Egaaren hitzaldiekin eman genion hasiera, Motibazio Kanpainari. Egaak aitortu zigunez, ez da erreza gaur egun hainbeste lagun elkarretaratzea hitzaldi bat entzutera, eta horrenbestez, eta hitzaldian izan zirenak gustura egon izanak, Kanpainari hasiera ona emateko balio izan zigun. Harrez gero, Igo euskararen trenera lelopean, guretzat propio egindako kartel, egutegi, mostradore gainetarakoak, txapa eta bestelakoak banatzeari ekin genion eta egia esan, langileen aldetik espero genuen baino harrera hobeak, materialik gabe utzi gaitu, hurrengorako lezioa ikasita. Hona hemen, argazki batzuen bidez, Kanpainaren hainbat muestra.

urtarrila | 11. zenbakia

Kanpainaren oinarrizko argazkia eta leloa

Irungo lantegian, zenbait entzule, Egaarekin hitzaldiaren ondoren

Beasaingo Enpresa Batzordea, Euskara Planaren berri zuzena jaso ondoren

Sorospen Kutxako langilea jendeari zerbitzua ematen, kanpainaren leloa bistan duela

urtarrila | 11. zenbakia

irakurleen txokoa

PISTOLAK CAFen
Xabier Zabala Larraaga ingeniari donostiarra, Beasaingo Teknologia sailean izan dugu 2007 eta 2009 artean. Berak eman digu orain argitaratzen dugun historia honen berri. Alegia, CAFen lan egin zuen bere birraitonaren pistola, aitonaren bidez bere eskuetara iritsi izanari esker, ia zazpi hamarkada eta bi belaunaldi ondoren, gure enpresaren historiako beste pasarte ezezagun bat plazaratzeko aukera: Hala izan zen, besteak beste, Francisco Larraaga Alberdiren kasua. Ataunen bizi zelarik, muntaia tailerrean aritu zen lanean 1900 eta 1942 urteen artean. 1932an Gipuzkoako Gobernu Zibilari arma-lizentzia eskatuz egindako idatziaren kopia badugu etxean. Hamalau urterekin hasi eta 43 urte eman zituen bertan lanean, laguntzaile moduan hasieran eta enkargatu moduan gero. Hala nola, muntaietako tailerraren eraldaketa eta berrikuntzaren ardura izan zuen 1938. urtean. Tarte horretan, besteak beste, bonba andana fabrikatu behar izan zituzten gerraostean militarren agindupean. Franciscorekin batera, anaia zaharra eta anaia gaztea ere aritu ziren CAFen lanean, Larraaga Alberdi, Nicomedes eta Genovevo, hurrenez hurren. Bai Franciscori, bai Genovevori, pistola bana eman zien enpresak, aurrez azaldutako helburuarekin. Nolatan izan dugu ordea istorio honen berri orain? Erretiroa hartzeko orduan pistolarekin geratzeko eskubidea zuten langileek eta Larraagatarrek etxean gorde dituzte urte luze hauetan zehar. Hurrengo belaunaldian, Franciscoren urratsak jarraituz, haren seme Martin Larraaga Altolagirre ere (gure aitona), Ataungo Miraballes etxekoa, CAFen aritu zen lanean 1938 eta 1941 urteen artean.

Xabier Zabala, birraitonaren pistola eskutan duela

Gaur egun ofizinetako edo tailerretako lan txanden ostean lantokitik atera eta etxera edo dena delako helmugetara zuzentzeak ez digu aparteko buruhausterik sortzen. Ez segurtasun pertsonalaren ikuspuntutik behinik behin. Hau ez da beti horrela izan ordea, eta garai batean enpresako zuzendaritzak neurri bereziak hartu behar izan zituen Beasaingo tailerretako langileen segurtasuna bermatzeko. XX. mendearen hasieran, 20. hamarkadako azken urteetan eta 30. hamarkadako lehen urteetan hain zuzen ere, giro korapilatsua bizi izan zen Goierri aldean, inguruko lurraldeetan bezalaxe. Alfontso XIII.aren agintaldiaren azken urteetako eta II. Errepublika garaiko giro istilutsua zela eta, enpresako zuzendaritzak pistola bana helarazi zien tailerretako arduradun guztiei. Garai hartan langileak oinez itzuli ohi ziren euren etxeetara, gauez askotan, eta neurri honen bidez langileen segurtasuna bermatzea zuen helburu enpresak. Horrela, langileak taldeetan antolaturik itzultzen ziren tailerretatik inguruko herri eta auzoetara lanaldiaren ondoren. 6

Francisco Larraaga, abiaziorako 250 kg-ko bonbaren ondoan

el k a r r i z k e t a

urtarrila | 11. zenbakia

fermin muoz verdugo


gainera. Gainontzekoak, konponketa lanak baitziren. Behin lan guztien prozesua zehaztu ondoren, tailerra ez zen guztirako aginte bakarra sortu zuten eta horretan aritu nintzen Bulego Teknikoa, Erosketak eta bestelakoen gastu orokorrak zentralizatu ondoren. Goazen euskara arlora. Euskarak inongo lekurik ez zuen eguneroko bizitzan, euskara irakasten hasi zineten noizbait, lantegian bertan... Bai, garai hura !!... Nik uste dut Enpresa Batzordetik edo sortuko zela ikastarorako iniziatiba; Beasaindik, beharbada. 20 bat urte izango dira. Lantegian bertan, astean 3 egunetan ordubeteko saioak izan ziren, lanaldia bukatu ondoren. Ordu-erdia enpresaren kontura eta beste erdia norberaren denboraz. Eta zu irakasle... Motibazio pertsonala izan zen. Ni euskara ikasten ari nintzen baina ez nuen hitz egiten. Ikastaroak hasiera mailatik abiatuta behar zuela eta, neure burua eskaini nuen euskara irakasteko. Nik uste dut orduko jarrera hark izan zuela meritua. Gainontzean, etekina ez zen oso ona izan. Jendeak uste zuena baino denbora gehiago eskaini behar zitzaion ikasketa prozesuari eta... Sistema ere ez zen oso ona; nik neuk ere ez nuen pedagogia handirik irakasteko... Baina, gaur egiten ari garenaren oinarriak jarri zenituzten... Ni ikaragarri pozten nau gaur egun Irungo CAFen egiten ari zaretenak!! Kostatu egiten zait, euskarari eman diozuen presentzia sinestea. Gauzak ikaragarri aldatu dira... Guk zuen garai hartako meritua goraipatu nahi genuen... Bai; beharbada, orain ikusita, guk ere ausardiaz jokatu genuen garai hartan, baina, inguru honetan, Gipuzkoa osoko erdaldunena izan daitekeen honetan, ni ez naiz oso optimista. Irtenbide orokorra, politikoa behar duela esan nahi dut, euskarak benetan bere tokia hartuko badu. Horregatik da azpimarratzekoa CAFen egiten ari zareten ahalegina, zeuon kontura... Nik neuk, irakurri gehiago egiten dut, hitz egin baino, euskaraz. Eta nire bizitza ia osoa eman dudan lantegian euskararen erabilera nola handitu den jakiteak asko pozten nau, batez ere, lantegian euskaraz hitz egite horrek...

40 urtetik gora Irungo CAFen lanean aritu ondoren, 10 daramatza erretiroa hartuta, Hondarribian bizi den 74 urteko gizon honek. Duela 50 urteko lana egiteko eragatik abiatu eta euskara irakastera ere iritsi zeneko kontuetatik gaur egungo egoerari buruzko iritzia eman digu gizon alai honek.

Noiz eta zertan hasi zinen CAFen lanean? 1958an hasi nintzen 23 urterekin, peritajea bukatu ondoren. Hasieran, 3 urtez Beasainen aritu nintzen eta harrez gero Irunen. Produkzio-kontrola ezartzea zen gure egitekoa garai hartan, batzuentzat oso gaizki ikusia zegoen kronometratzaile lanetan. Bai, hasieran behintzat, jendearen aldetik errezeloa sortu zuen haien lana denboraz neurtzeak. Ze eginkizun gehiago zenituen? Beno, gerora, hainbat prestakuntza-ikastaro eta eginda, Kalitatearen kontrolerako zereginetan aritu nintzen. Gaur egun oso ezaguna den ISO 9000n erabat murgilduta. Kronometratze-lanek, hasierako mesfidantza hura gainditzeaz gain, produkzioa handitu egin zuen, beti ere, lan guztien %30 edo neurtzen zela kontuan izanez,

leh iaketa ! ! !
Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean. Izen-abizenak: Saila/Departamendua:

CAFeko lantegietatik buelta bat ematean hainbat eta hainbat gailu, makina eta osagai ikus ditzakegu. Orri honetan, horietako batzuen argazkiak jarri ditugu, bai eta horien izenak ere. Ba al dakizu zein diren? Jarri zuk argazki bakoitzari dagokion izen-laburdura.
Ur. Ur-ahoa La. Langa Su. Su-itzalgailua Fi. Fitxatzeko erlojua Fa. Farola Al. Aldatze orratzak Tr. Tren-gurpilak Or. Orga altxatzailea Bn. Bonbona-orga

Aurreko lehiaketaren irabazlea

288 langilek, inoiz baino gehiagok erantzun zuten zuhaitzak antzematen!! Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazlea:
MAIXA OLANO III. Dibisioa