Está en la página 1de 8

2010-maiatza 12.

zenbakia

alardi g
eko euskara aldizkaria

CAFek garatutako trakzioa


// CIVIA UTF prototipoa // Euskararen ezagutza CAFen // Maider Gaztaaga

maiatza | 12. zenbakia

s a r re r a

Euskara Planaren ekarpena oparoagoa izateko, ezinbestekoa da Euskara Zerbitzuaren eta Beasain eta Irungo lantegietako ia 3.000 langileen arteko komunikazioa eraginkorragoa egitea. Horretarako, hainbat pausu azpimarragarri eman ditugu; esaterako, Beasaingo departamendu-arduradun guztiekin egindako bilerak; Errodajeetan, sailez sail, bilera bana egin zuten bertako Euskara Koordinatzaileek eta tokian tokiko arduradunek; Ingeniaritza/Teknologian iradokizun-orria sortu eta beteta jasotzen ari dira... Ildo beretik, langile asko dituen tokietako Euskara Koordinatzaile gehiagoz osatuz doa Beasaingo Euskara Batzordea, eta Irungoa berriz, beste langile batzuen partaidetzaz eraberritu egin dugu, Koordinatzaile batzuk utzi egin behar izan dutelako... Irungo langileengana gehiago ere hurbildu gara gainera oraingoan, aldizkari honetako lehiaketaren sariak bikoiztu ondoren: aurrerantzean, sari bat Beasaina eta beste bat Iruna izendatuko dira, lehiaketa irabazteko oso aukera gutxi zituzten eta Irungoek, bertako langile bakoitzeko Beasainen 8 baitaude.

Aldizkariaren ohiko eduki-arloak betez, C A Feko produkturik berezkoena den trenaz, horietako baten trakzioaz ari gara oraingoan, trakzio hori garatzean CAFek izan duen ardura dela eta. Irakurlearen txokoa, ordenagailuen softwarea euskaraz darabilten hainbaten iritziak bilduz osatu dugu. Elkarrizketarako, aspaldiko gomendioei kasu eginez CAFen lana egiteaz gain, CAFetik kanpoko zereginetan nabarmentzen direnengana hurbiltzeari ekin diogu: asko dira, kirolean, literaturan eta bestelako hamaika arlotan ezagunak diren lankideak. Eta nola ez, zuzen-zuzenean euskararekin zer ikusia duenik ere bada: CAFeko langile guztien euskararen ezagutzari dagozkion datu zehatzak ditugu, urte berrian sartzearekin batera eguneratuta. Kontu horiek eta beste batzuk ere aurkituko dituzu, aipatu nahi genituen guztien artean entresaka eginda gero. Irailean gehiago eta hobeto!!

SAILA
Giza Baliabideak Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Mantentze-lanak Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Kontabilitatea Nazioarteko Proiektuak Salmenta / Estatuko Proiektuak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

EUSKARA KOORDINATZAILEA
Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Sara URRETABIZKAIA GARRIDO Mikel MIRURI ARANBURU Nerea ARANZADI SUDUPE Iigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Eaut HERNANDEZ IRASTORZA Amaia IRASTORZA ZABALA Unai ARANBURU ARRIETA Aitziber ARIN URTEAGA Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Javier OSTOLAZA LASA Miren MADRAZO BASARTE Antton SAENZ AZPIAZU Idoia ESNAOLA SARRIEGI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Juanjo MINTEGI DORRONSORO Xabier MORENO IRUIN Txomin NAZABAL URBIZU Maite ZIPITRIA / Juanjo PEREZ Arrate AROZENA / Axun MUAGORRI

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

l ab u r

maiatza | 12. zenbakia

Euskararen ezagutza CAFen


Hauek dira, CAFen euskararen ezagutza zein den jakiteko 2009an egindako neurketaren emaitzak: Beasainen, 2.529 langileen artean, 10 langiletik 7 baino gehiagok euskaraz badaki edo ulertu egiten du. Kopuru zehatzei erreparatuta, langileen % 64,23k badaki euskaraz, % 12,90ak ulertu egiten du eta % 22,86k ez daki euskaraz.

CAF-ELHUYAR Sariak
Leyre Echeazarra Escudero, Neurozientzia arloko ikertzaile gasteiztarrak irabazi du Dibulgazio Artikulu Orokorrari dagokion aurtengoa, Ispilu-neuronek besteen larruan jartzen gaituzte izeneko lanarekin. Baita ere ordea, epaimahaiak aipamen berezia egitea erabaki zuen Xabier Artaetxebarria Artiedaren Bizitza pizteko tximista artikuluari. Xabier Artaetxebarria donostiarra bera da iaz irabazi zuena, Dibulgazio Artikulu Orokorrari zegokion sari hori, eta duela bi urte ordea, Gazteentzako Saria irabazi zuena. Hiru urtez segidan CAF-Elhuyar sarirengatik ezaguna egin zaiguna, gure artean lanean hasi berria dugu, CAF I+Dn. Zorionak eta ongi etorri Xabier!!

Euskararen ezagutza CAF BEASAINen %23 %13


Badaki euskaraz Ulertzen du Ez daki euskaraz

%64

Irunen aldiz, 327 langileen artean, hauek dira kopuruak: langileen % 36,08k badaki euskaraz, % 24,15ak ulertu egiten du eta % 39,75ak ez daki euskaraz.

Euskararen ezagutza CAF IRUNen %40 %36

Leyre Echeazarra eta Xabier Artaetxebarria

%24
Badaki euskaraz Ulertzen du Ez daki euskaraz

IGARTZA Beka
XI. IGARTZA saria irabazi zuen Eider Rodriguezen liburua argitaratu da. Katu jendea izenez, zazpi istorioz osatutako ipuin bilduma Liburuaren Egunean aurkeztu zen Beasaingo udaletxean.

Nabarmena da urtez urte euskaldunen kopuru-igoera, bai Beasainen eta baita Irunen ere. Ahozko erabilera, berriz, ez da % 40ra iristen, ez batean eta ez bestean. Horrek esan nahi du badugula zertan hobetua, baina, hain zuzen ere, horretarakoxe ari gara, ezta? !!

maiatza | 12. zenbakia

beasain-irun

Civia-UTF unitatearen bideko probak


Civia-UTF prototipoa Civia II serieko unitate bati CAFeko Ikerketa Departamenduan garatutako trakzio-sistema bat gehituta egin zuten. Trakzio-sistemaren garapenean eta hemen deskribatzen diren bideko probetan CAFeko Ikerketa Saila, CAF I+D eta aurrerago TRAINELEC enpresek parte hartu zuten, Ikerlanen laguntzarekin. Honela kontatu digute Usua Larraaga eta Mikel Maiz ingeniariek. Behin prototipoaren muntaketa-prozesua bukatuta, proba-fasearekin hasi ziren. Hasierako probak Beasaingo lantegiko Proba Nabean egin zituzten 2006ko lehen seihilabetekoan. Prestaketa-lanak zorrotz egin eta gero, eta trakzioa arrakastaz lortuta, hurrengo pausoa ADIFek ustiatzen duen merkatu-bidera ateratzea izan zen. Hainbat aukera aztertu ondoren, Beasaingo geltokia probak egiteko leku egokia izango zela ikusi zuten, eta nahikoa luzera bazuela proba gehienak egiteko. Dena den, lehenengo irteeran harmonikoen proba izan zen garrantzitsuena, proba horrek bermatzen baitu trakziosistema eta bidearen seinalizazioa erabat bateragarriak direla. Proba arrakastaz gainditu zuen, ADIFen gainbegiratzepean, 2006ko bigarren seihilabetekoan. Bestalde, geltokian egindako probak Iruera eta Zaragozara egindako irteeretan egindakoekin osatu zituzten 2007ko urtarriletik apirilera bitartean. Irteera horietan, Gipuzkoako maldei eta ondorengo zuzen luzeei esker, ekipamenduei buruzko era guztietako informazioa jaso ahal izan zuten. Azken fasea Valladolideko lurretan egin zuten, Medina del Campo eta Olmedo artean dagoen ADIFen 10 km-ko probabidean, 2007ko maiatzean. Han egin zituzten ez labaintzeko kontrolen doitzeak, pantografoaireratzeak, beroketa-saioak eta abar. Probak bukatzeko, unitatea ezohiko zamarekin kargatu eta Asturias aldera eraman zuten, Pajares portua igotzeko asmoz. Portu hori ezaguna da motorrak berotzea eragiten duelako aldapa handiengatik eta bide bakarra izateak eragiten dituen geraldi ugariengatik. 4 Emaitza positiboa izan zen, portuaren lehenengo erdia trakzio-sistema % 50ean zegoela igo baitzuten. Bigarren zatia ekipamendua % 100ean jarrita igo zuten, bidean zebiltzan gainerako unitateei ez eragozteko.

Civia

Hala, probaketa-fasea bukatutzat eman zuten, hurrengo helburua zen homologazio-faseari ekiteko. ADIFek ezarritako baldintzak gainditzeko unitatea Valentziara abiatu zen (2007ko ekain-uztaila), besteak beste trakzio sistemak hainbat kilometro osatzea zuelarik, helburua. Behin baldintza guztiak bideratuta zituela, Zirkulazio Baimena 2008ko apirilaren 2an onartu zitzaion. Harrez gero, RENFErentzat hiru kotxez osatutako beste CIVIA bat fabrikatu da (III. seriea). Unitate berri hau 2010eko otsailean homologatu da.

Civia-UTF prototipoa

b ea sa i n - irun
CETEST: Saiakuntza eta analisien zentroa

maiatza | 12. zenbakia

Edinburgoko Tranbia
Irunen egingo dira Edinburgoko tranbiaren 27 unitateak eta dagoeneko lehenengoa bukatu eta Edinburgora eramana dute. Han izan dira proiektuan parte hartu duten CAFeko hainbat langile, guztia prest uzteko. Orain, Edinburgoko biztanleek tranbia ikusgai izango dute, kanpotik nahiz barrutik ezagutzeko. Lehen tranbia horren ondoren, bata bestearen atzetik joango dira gainontzekoak, eta 2011ko uztailean izango dira bidaiarientzat erabilgarri. Aireportua eta itsasoko portuko bidaiari-terminala lotuko ditu tranbiak, hiriaren erdialdea zeharkatuz. Tranbia bi noranzkoko unitatea da. Lau bogie ditu euskarri, eta euren artean giltzatutako zazpi kaxaz osatuta dago.

Dagoeneko leku berrian dira CAF Taldeko partaideak diren CETESTeko langileak. 6.500 metro koadro baino gehiago dituen zentroa, C A F ek Beasainen zuen fundizioaren gunean eraiki da. Eraikin berriko eremu batean bulegoak kokatu dira; egituren erresistentzia, burdinbideen dinamika eta hotsa neurtzeko saiakuntzetarako eremuak ditu, eta baita, bukatuta dauden ibilgailuak prestatzeko probak egiteko guneak ere. Bestalde, erabilera anitzeko hainbat laborategi izango ditu, hala nola, sentsoreen kalibrazioetarakoa. Trenen diseinuen balioztatze eta homologatze prozesuetan espezializatutako enpresak, tren osoa frogatzeko eta ikerketa esperimentalak egiteko saiakuntza-laborategi integrala izatearen helburua bete du, beraz. Laborategi berri honetan bukatuko dute CAFeko AH prototipoa (akabera eta probak).

Urtean behingo bilera


Enpresaren Zuzendaritzarekin elkartuz ekin zioten Beasain eta Irungo Euskara Batzordeek urteari. Bi lantegietan euskararen presentzia eta erabilera bermatzeko urtean zehar egindakoa aurkeztu eta balorazioa egin zuten bertan. Urtean behingo bilera horrezaz gain, Euskara Batzordeen eta Zuzendaritzaren arteko harremana behar adinako maiztasunarekin izatea adostu zuten. Euskara Batzordean ordezkaritza du Zuzendaritzak ere. Enpresa osoko tokian tokiko Euskara Koordinatzaileek, sindikatuetakoek, kanpoko aholkularitzak eta CAFeko Euskara Arduradunak osatzen dituzte bi lantegietako Batzordeak.

maiatza | 12. zenbakia

irakurleen txokoa

Softwarea euskaraz
Ordenagailuetan euskarazko softwarea instalatzera gonbitea eginez, aldaketa egiteko argibideak eta laguntza eskainiz bideratu genuen kanpaina joan zen udazkenean. Ordenagailuek ere badakite euskaraz lelopean, euskararen ohar-taula erabiliz eta CAFeko ia 900 ordenagailu-erabiltzaileei zuzenean bidalitako mezuaz zabaldu zen helburua. Dagoeneko tresna horiek euskaraz darabiltzaten hainbaten iritziak bildu ditugu hemen, labur-labur. Nik hasiera batetik euskaratu nuen softwarea eta egia esan arazorik gabe moldatu naiz. Gainera, aspalditik gabiltzanez sistema berdinarekin, memoriaz dakigu atal bakoitzari dagokiona. Gauza guztiak bezalaxe, "ohitzea" da. Maitane Antia (Ingeniaritza) Primeran moldatu naiz. Eguneroko lanean gazteleraz edo ingelesez bezain ulerterrazak (edo ulertezinak) egin zaizkit ordenagailuko euskarazko hitz teknikoak, berehala ikasi ditut eta epe oso motzean betitik horrela eduki izan banu bezala ari naiz. Beste norbaitek gogora arazten didanean bakarrik konturatzen naiz euskaraz daukadala. Xabier Arizkorreta (Teknologia) Euskarazko softwarearen aurrean aurkitzen den zailtasun handiena aurreiritzia dela deritzot. Egia da, bada zenbait hitz potolo, lehenengoz ulergaitz gerta litekeena, nolabaiteko hesia sortzen duena. Baina harrigarria da hitzok egunerokoan zein erraz txertatzen diren naturaltasun osoz. Eta euskaraz muga hori gainditzeak barne pozatxoa ematen du. Hori da beharbada hoberena. Mikel Begiristain (Errodajeak). Euskaraz erabiltzen hastean, ekintzaren izena euskaratik erdarara itzultzen nuen ondo nenbilela ziurtatzeko. Orain euskaraz erabiltzen dut, zeren eta aurrerapausoa iruditzen zait gure hizkuntza eta kulturarako. Eneko Campos (Errodajeak) 6 Euskara Batzordetik bultzatutako azken kanpainaren ondoren, duela hiruzpalau urte ezarri nuen XP adabakiaz gain, officea ere euskaraz ezarri dut, inongo arazorik gabe. Orain arruntena euskaraz edukitzea egiten zait eta arraroa, beste PC bat erabiltzerakoan adibidez, espainolez edukitzea da. Joxe Kurutz Elosegi (Ingeniaritza) Behin menuetan barrena gauzak non dauden ikasirik gutxitan hasten gara aukera-zerrenda guztiak goitik behera irakurtzen. Printzipio hau onartzen duenak ez du aitzakiarik. Ez da gauzen kokapena aldatzen, baizik hizkuntza, eta honi kasu gutxi egiten diogu normalean. Xabier Gonzalez (Teknologia) Hasieran beldurra ematen zidan, hau da, ohituta gaude pantaila batzuk erabiltzen eta hori aldatzea zerbait bilatzeko zailtasun bat izango zela uste nuen. Aldatzea erabaki nuen. Eta egia esan ez dut arazorik izan eta gustura nago. Windowsa orain atseginagoa egiten zait. Jon Puy (Ingeniaritza) Nik ez dut inongo arazorik izan. Iaki Sarriegi (Ingeniaritza) Nire kezka zen ea ordenagailua martxan berriro jarriko zen ala ez, ea kanpora joango naizenean arazorik izango nuen ala ez... Lehenengo minututan "atzerako martxa" botoiaren bila ibili nintzen baina urduritasun momentu hori pasa ostean, ez da bakarrik, konpontzen naizela, are gehiago, oso pozik nabil eta ez dut "atzerako martxa" botoirik behar. Software gehiago nahi dut euskaraz. Alejandro Urriza (Nazioarteko Proiektuak) Normalean, jendearen beldurrik handiena ulermenaren aldetik dator, itzulpenak oso teknikoak egiten baitira, baina kasu honetan ez dago inongo arazorik. Nire ustez, gure eguneroko bizitzan normalizatuta dauden gauzetan, euskararen erabilera zabaltzeko dauzkagun baliabide guztiak aprobetxatu behar ditugu, modu honetan lortuko dugu gure helburua. Imanol Vitoria (Irun)

elkarriz keta

maiatza | 12. zenbakia

maider gaztaaga dorronsoro


Igeriketan bakarrik ez zinen aritu gainera... Beka batez joan nintzen noski eta 5 urtez ingeniaritza ikasketak egin nituen Floridako FSU unibertsitatean. AEBko azken urtean, beka mantentzearren kirola egitera behartuta sentitzen nintzen. Hori dela medio, azken urte horretan ez nuen kirolaz gozatu eta kirolak aurreko urteetan izan zuen zentzua, tamalez, galdu egin zuen niretzako. Igeriketa utzi baina kirola ez, korrika egiteari ekin zenion. Hori geldiezina!... Korrika egitea beti izan da nire zaletasunetako bat. Zergatik aukeratu nuen igeriketa? Aldi hartan gehiago motibatzen ninduelako. Orain urteetan aurrera eginda eta, seme-alabekin eta, korrika egiten dut, beste kiroletan baino denbora gutxiagoan etekin handiagoa ateratzen dudalako. Ondo dago korrika bizitzea; presaka ere bai? Korrika egiteak orain lasaitu egiten nau; pilo bat laguntzen dit, gauzetan pentsatzeko ondo etortzen zait. Dirudienez presaka bizitzera beharturik gaude, baina ez estresaturik. Presaka bizitzeak batzuetan bere karma izan dezake, niretzako behintzat, baino ez estresak edo gainezka ibiltzeak Presaka bizitze hori orekatu egiten dit kirolak. Ez didazu zure palmaresa agertzen uzten, baina parte hartze ugari eta marka handiak dituzu kirolean! Ez dut uste beste munduko kirolaria naizenik; benetan. Igeriketan 16 urtez aritu nintzen eta beharko emaitza batzuk izan. Sariak sari, nire oroitzapenik onenetakoa ordea, denetan bereziena, 13 urterekin Grezian nazioarteko meeting baten parte hartu izana da, adibidez...(argazkian). Han bai ikusi nituela benetan landutako gorputzak! Nik orduan pisuekin entrenatzea zer zen ere ez nekien, baloi medizinala, eta hau ere juxtu- juxtu. Orain, kirola taldean, beste batzuekin batera egiteak betetzen nau, herri lasterketetan eta. Elkarrizketa hauek euskaraz izateaz gain, euskarari buruz ere aritzen dira. Beste enpresa batzuetan lanean aritua zara. Aldaketarik nabarmendu al duzu alde horretatik CAFen? Aldaketa handia nabarmendu nuen langileengan euskararen erabileran, CAFera etortzean. Arduradunak eta lan taldeko guztiak euskara jakiteak eragin handia du lanean egunero euskaraz jarduteko. Hau da CAFen momentu honetan dudan egoera. Bestalde, Euskara Plana duen enpresa batetan lanean jarduten naizen lehen aldia da. CAFera iritsi arte ez nekien honek zer esan nahi zuenik ere. Langile berrien Harrera Planeko partaide guztiak euskaraz mintzatzeko ahalmena izanez gero, adibidez, Giza Baliabideak aurkezten duen atala guztiz euskaraz egiten dugu; Galardi bezalako euskarazko aldizkari bat izateak euskarari garrantzia ematen zaiola adierazten du; CAFeko langileak euskara ikasi nahi izanez gero, guztiz dohainik du Euskaltegira joatea... Giza Baliabideen barnean Euskara Sail bat bizirik badago, garrantzia duen seinale izango da, ez? Euskararekiko anekdota bat badut: Estatu Batuetan nirekin bizi zen neska, thailandiarra zen eta hasiera hartan telefonoz gurasoekin bai, bai; bai, bai... ari nintzela eta, halako baten zera esan zidan, zu, bye-bye, bye-bye... baina, zenbat kostatzen zaizun hizketaldia moztea !!". 7

Badira gure artean, CAFeko eguneroko lanetik kanpo ezagunak diren pertsonak, kirolean, bertsolaritzan, nahiz bizitzaren beste edozein partaidetza-arlotan; asko. Horietako bat dugu Maider, bere kirolzaletasuna dela eta. Txiki-txikitatik goi-mailako igeriketan ibilia, korrika egiten gozatzen du orain, bi umeren ama ere baden 35 urteko emakume ordiziar honek. Giza Baliabideetako Trebakuntza eta Hautaketa-prozesuetako administrari-lanetan aritzen dena, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian Gipuzkoako lehen emakumea izan da duela gutxi... Noiz hasi zinen igeriketarako afizioa ofizio bihurtzen? Igeri egiten txikitan ikasi nuen baina 13 urterekin, artean umemokoa nintzela Gasteiza joan nintzen. Igande arratsaldetan beste lau taldekideekin taxi baten sartu eta ostiralera arte. Han hasi ziren nire bene-benetako entrenamendu eta gozamenak! Igerilari guztiak etxe berdinean; neskak lehen solairuan, mutilak bigarrenean eta entrenatzailea bere emazte eta txakurrarekin azken solairuan Goizean goiz lo geundela entrenatzaileak jogurtaren klak hotsarekin esnatzen gintuen. Jogurta jan eta uretara! Entrenamendua bukatu eta ile bustia izozturik, uniformea jantzi eta eskolara! Igandeetan beldurrez, astelehenean, amaren plater goxoak zirela eta, kiloren bat hartua joango ote ginen. Kilo horietako bakoitzeko, 500 m gehiago egin behar baikenituen arratsaldeko saio bakoitzaren ondoren. Pisuarekin liskarra izaten zutenek horrenbeste metro egin behar eta afari ordutegira iritsi ez eta afaldu gabe ere gelditu izan ziren. Argaltzeko taktika ezin hobea, egia esan! Igeriketan aurrera egin nahi izanez gero ordea, Estatu Batuetan bizi behar... 16 urterekin ausartu nintzen AEBra joatera. Ordiziatik bi neska joan ginen baina bakoitza punta banatara. Ikasketak eta kirola aldi berean lantzea oso zaila baita Euskal Herrian. Egia esan, ez nekien nora nindoan eta zein bizimoduari aurre egin beharko nion eta horrela hobe! Niretzako opor desberdinak ziren. Igeriketa eta ikasketak besterik ikusten ez nuen ume bat besterik ez nintzen. Hura bai lurraldea! Beltzik beltzenak, txinatarrak, thailandiarrak, hegoamerikarrak, denetarik zegoen han. Ustez, nire bizi guztiko urterik berezienak izan ziren. Oroimen zoragarriak ditut! Igeriketari dagokion sufrimenez gozatuz, lagunekin elkarbizitzaz ikasiz, une gogor eta gozoak dastatuz Guztiok bizi beharreko esperientzia! Egunean 5 ordu entrenatzen genituen. Larunbat batetan 16.000 m egin genituen, saio bakarrean Hau bai izan zela gehiegizkoa!

leh iaketa ! ! !
Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean. Izen-abizenak: Saila/Departamendua:

CAFek egindako trenak dira honako hauek. Ba al dakizu zein den zein? Jarri argazki bakoitzari dagokion trenaren izen-laburdura.
BT. Bilboko Tranbia MM. Madrilgo Metroa CV. Civia tren elektrikoa GT. Gasteizko Tranbia ADR. R-598 Baskulagarria BE. Belfasteko diesela SE. Sevillako Metro Arina ATPRD. Brava ardazduna TU. Turkiako AHT

Aurreko lehiaketaren irabazleak

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

MITXEL ZURUTUZA Errodajeak - Beasain

OLATZ ALEGRIA Irun