Está en la página 1de 9

2011-urtarrila 14.

zenbakia

14

alardi g
eko euskara aldizkaria

Ziri-miri euskara ari zuri-niri


// Laborategiko saiakuntzak // Irungo poliester aldia // Miriam Urcelay

14

u r t a r r i l a | 14. zenbakia

s a r re r a

Aurreko zenbakian, CAFeko Hizkuntza Politika Orokorra eskuliburu bat osatuz argitaratu izanaren berri ematen genuen. Egitasmo hori langile guztiek eskura izan dezaten ahalegin handiaren ondorioz. Egunero-eguneroko lanean euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan ordea, akuilu-lana egitea ere badagokigu Beasain eta Irungo Euskara Batzordeetan lanean ari garenoi. Hor kokatzen da, Euskararen Egunaren ospakizunen inguruan ekiten diogun urteroko Motibazio Kanpaina. Kanpaina horren baitan, atzean utzi berri dugun urtean, CAFeko langileentzat propio egindako hitzaldiez gain, bi lantegietan zehar euskara ohartauletan jarri dugun kartela izan da oraingoan euskarri nagusia. Maialen Lujanbio bertsolari txapeldunari eskatu, eta hark proposatutako leloaz -ziri-miri euskara ari zuri-niri- eta CAFeko hainbat departamendutako langilez osatutako argazkiaz eragin nahi izan dugu oraingoan, jendearen

hausnarketan. Bide batez, argazkirako langile horiek izandako prestutasuna eta jarrera, ikusgarria izan da; bene-benetan, eskerrik asko soil bat baino askoz ere gehiago merezi dute. Kartel hori zabalduz eta Kanpainaren gainontzeko euskarriez (mahai-gainerako egutegiak, bilera-geletan euskara erabiltzeko gonbiteak, buzoetako txapak...) azken helburua dena, lana euskaraz egitearena, kolorez eta irribarrez zipriztindu nahi izan dugu. Hori guztia esanda, urte berri honetan ere bidea egiten segitu behar dugu: mundu zabalerako trenak eta gainontzeko produktuak fabrikatze-prozesu osoan, geure berezko izaera ematen digun euskararen mundua oraindik bizi ez dutenengana hurbildu, eta horiek pixkanaka-pixkanaka euskarara erakarriz. Urte berri oparoa izan dakigula trengintzan euskara biziberritzearen bidea.

SAILA
Giza Baliabideak Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Kontabilitatea Nazioarteko Proiektuak Salmenta / Estatuko Proiektuak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

EUSKARA KOORDINATZAILEA
Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Sara URRETABIZKAIA GARRIDO Nerea ARANZADI SUDUPE Iigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Eaut HERNANDEZ IRASTORZA Amaia IRASTORZA ZABALA Aitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIA Aitziber ARIN URTEAGA Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Javier OSTOLAZA LASA Miren MADRAZO BASARTE Antton SAENZ AZPIAZU Idoia ESNAOLA SARRIEGI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Juanjo MINTEGI DORRONSORO Xabier MORENO IRUIN Imanol VITORIA FERNANDEZ Maite ZIPITRIA / Juanjo PEREZ Arrate AROZENA / Axun MUAGORRI

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

l ab u r

u r t a r r i l a | 14. zenbakia

14

Motibazio kanpaina
2009an, Igo euskararen trenera goiburuaz hasiera eman genion urtero Motibazio Kanpaina egiteari. 2010ekoan, Maialen Lujanbiok proposatu digun Zirimiri euskara ari zuri-niri hitz-jokoa erabiliz astindu nahi izan ditugu kontzientziak. Lanean ere euskararen erabilera ohikoa bihurtu dadin ahaleginerako gonbitea eginez, aldizkari honen sarreran aipatzen ditugun baliabideen artean, garrantzi handia ematen diegu bi lantegietan hitzaldi bana antolatzeari. Euskararen Egunaren baitan antolatutako horien lekukotza, hemen:

Hauteskunde sindikalak
4 urtean behin berritzen diren bi lantegietako Enpresa Batzordeak aukeratzeko hauteskundeak izan ziren 2010ean CAFen ere. Hona emaitzak:

BEASAIN
LAB ELA CCOO ESK UGT 11 8 3 3 0 GUZTIRA 25 LAB ELA UGT

IRUN
7 5 1 GUZTIRA 13

Komunikazio-orria
Gure zereginean langile guztioi beti eskatzen dizuegun iritzi hori errazago eman diezaguzuen, Komunikazioorria sortu dugu. Galardi honekin batera jaso duzue. Enpresaren barruan euskararen normalizazioaren inguruko edozein zalantza, iradokizun, kexa edo bestelako zerbait adierazi nahi izanez gero, nahi duzuenean erabilgarri duzue orri hori. Intraneten ere bai. Euskara Batzordekoontzat (Beasain/Irun) ezinbestekoa da gure lanera zuen hurbiltze hori, eta langile guztiontzat, mesedeko. Parte hartu.

Jose luis Korta, Irungo lantegian

Pello Zabala, Beasaingo lantegian

Suedia eta Frantziarako tranbia berriak


CAFek Stockholm hirirako 15 tranbia egingo ditu. Hango muturreko klimara egokitutakoak izango dira, 221 bidaiariko edukiera izango duten eta hiru moduluz osatuko diren ibilgailuak. Frantziarako berriz, Nantes eta Besanon hirietarako. Kasu honetan tranbia kopuru zehatza zehaztu gabe dago, baina 15 eta 18 artean izango omen da. Bai baterako eta bai besterako, lehen tranbia eskaera dira CAFentzat bi kontratu horiek.

14

u r t a r r i l a | 14. zenbakia

beasain-irun

CAFeko Laborategia
Pixkanaka-pixkanaka gure lantegietako fabrikazioprozeduren berri ematen segitzen dugu. Oraingoan CAFek Beasainen duen laborategi propioaren oinarrizko ezagutzak eman dizkigu Luis Lasak, Errodajeetako kalitate arduraduna denak. Tarte hau osatzen laguntzen diguten guztiei bezala, eskerrik asko berari ere, eskainitako prestutasunarengatik. CAFeko laborategia, Beasaingo lantegian N1 errepidearen azpian dagoen eraikin urdina da. Bertan saiakuntza mota ezberdinak egiten dira egunero, batez ere gurpil eta ardatzen kalitate kontrolari dagozkionak, baina baita ere beste material askorenak (torlojuak, txapak, motelgailuak...). Laborategiko gune nagusiak, ondoko hauek dira:

Lagin metalografikoen analisirako gelaren ikuspegia

Ekipamendu hauekin, laborategian, mota askotako materialak analizatzeko gaitasuna dugu. Analisiak, materialaren onarpena izateko egiten dira kasu batzuetan (biltegiarekin harreman zuzenean). Beste batzuetan, arazoak edo zenbait piezatan agertzen diren desbiderapenak aztertzen dira, adibidez, zerbitzuan gertatu den haustura baten arrazoiak bilatuz. Lan honetan, maiz beste departamentu batzuekin (metrologia, adibidez) edo zentro teknologiko eta unibertsitate batzuekin batera egiten da lan.
Laginen analisirako gunea

-Metalografia. Materialen egitura aztertzen da. Honetarako, laginen prestakuntzarako hainbat makina daude eta laginen analisirako, mikroskopio eta irudien tratamendurako programak ere bai. -Analisi kimikoak. Altzairuak analizatzeko espektrometro bat dago. Hidrogeno, nitrogeno eta oxigeno gasak analizatzeko makinak ere badaude. -Saiakuntza mekanikoak. 100 tonatako trakzio/konpresio saiakuntzetarako makina bat dago. Charpy saiakuntzetarako 250 jouletako pendulu bat ere erabiltzen da. Saiakuntza horiek 0 C azpitik egiteko ekipamenduak badaude. Horretaz aparte, gogortasun neurketa egiteko ekipo bereziak daude. 4

Analisi horiek egiteko, ondo prestatutako teknikari espezializatuak daude gune bakoitzean. Tekniko horiek, saiakuntza ezberdinak planifikatu eta aurrera eramaten dituzte elkarlanean, piezaren karakterizazio zehatza lortu arte.

Saiakuntza mekanikoen gela. Teknikaria, Charpy saiakuntza bat egiten

b ea sa i n - irun
IRUNgo lantegia: garaian garaiko beharretara egokituz

u r t a r r i l a | 14. zenbakia

14

2004an utzi zioten poliester-lanari. Zergatik utzi zitzaion poliesterra geuk lantzeari galdetu dieguOrdurako inguruko beste enpresa batzuk ere hasiak ziren lan horretan. Guk ez genuen leku gehiago hemen. Bestalde, hasieran jendea gustura aritu zen lanean bertan, baina gerora, lantegiko gainontzeko zereginetara begira jarri ziren bertako langileak, Txominek. Estrakzio-sistemak, segurtasun-jantziak eta, egokiak genituen, ezin ginen kexatu, Joseanek. Gu metaleko hitzarmenean ginen, labea egun osoz martxan; konpetentziarekin ezin lehiatu?... Ez dakit, gauza asko gertatuko ziren seguru asko hausnartzen du Txominek. Une horretan poliesterrarekin ari ziren 95 langileak, beste zeregin batzuetara bideratu zituzten, adibidez, pinturara edo logistikara. Josean hasieratik bukaera arte aritu zen poliesterrean; handik bogien akaberara pasatu zen muntatze-lanetara eta gaur arte. Txomin, erretiroa hartzeko garaia ere urruti ez, eta eraikinetako mantentze-lanetan hasi zen: Baziren nabeetako ate batzuk, arazoak ematen zituztenak eta, haiei azpiko sistema desberdin bat prestatu eta, aritu nintzen Euskara-kontuekin hasi ginenean, ni tokatu hor ere!. Eta aprobetxatuz, horri buruz ere galdetu guk eta, entzun nahi genukeen huraxe bota digu: Garai batetik hona bada alde ederra! Orduan, genekienok ere ez genuen euskaraz egiten, eta orain ia guztiek dakite eta egin ere, bada aldea!.

Inon nabarmena bada trengintzaren eboluziora eraikinak, lanabesak eta gainontzeko baliabideak egokitu izana, hori Irungo lantegian da bista-bistakoa. Baina batez ere, egoera berrietara moldatzeko pertsonen ahalegina da, eboluzioaren gakoa. 43 urtez CAFen lanean aritu eta dagoeneko 5 urte erretiroa hartuta daramatza Txomin Ertzibengoak. Oraindik lanean urte asko aritu beharko du Josean Arribasek. Biak elkarrekin arituak poliesterra landu zuten garaian, eta biak elkartu ditugu berriz ere. Aspaldiko partez tailerrera bisitan, nostalgiaz hasi zaigu Txomin, bogien akaberako nabera sartzean; paretak bere lekuan egotea beste ezer ez dela berdina esan digu: Hementxe ezagutu nituen Alemaniarako bagoiak; egunean 3 ateratzen ziren. Karrozeri mundutik etorri nintzen CAFera, autogena mundutik. Baina, gogo biziz, barrenbarrenetik, poliester garaiak bizi du, 2 langile hasi ginen, Miranda de Ebron 3 eguneko ikastaroa eginda. Erabat hutsetik hasi ziren, 1985. urtean. Nabe honetan bertan egiten genituen poliesterrezko testeroak, alboak, eserlekuakLabea 24 ordutan piztuta izaten genuen dio, Joseanek. Guk egindako prentsa-molde guztiek funtzionatu zuten. Gogoan dut, ar-eme batzuk desmoldatzekoa egiteko kanpora bidali nahi izan zutela eta guk lortu egin genuen hemen egin ahal izatea. Molde zailenetakoa izan zen hura, funtzionarazi egiteko, Txominek; eta Joseanek, Txomin genuen buru: Txominek esan du hala egin behar dela edo, Txominek esan du, honek duela presa eta beraz Beno, eskua behar zen langileekin ondo eramateko; ni Enpresa Batzordean ere egon nintzen eta Langileak maitatu egin behar ditu bere lana eta bere enpresa; edo horrela pentsatu izan dut nik behintzat, erantzun dio Txominek.

Orrialde honetara egokitu behar eta, hemen, bi lagun hauekin izandako solasa. Hori bai, edozeinetara ere, beste hainbestera ekarriz ere ez genuke asmatuko hauen jarioa hona biltzen. Han gelditu ziren biak, garaiko kontuak berritzen!: Labea hemen genuen, prentsa handia, han. Orain bogieak muntatzen ari diren tailerrean geratu dira. Mila esker, lankide eta lagunok.

14

u r t a r r i l a | 14. zenbakia

irakurleen txokoa

Komunikazio-orria
Lehendabizi Ingeniaritza/Teknologia sailean proba egin ondoren, Beasain eta Irungo lantegietako langile guztien eskura jarri dugu Euskara Zerbitzuarekin zuzenean komunikatzeko orria. Dagoeneko, hainbat iradokizun, kexa, zoriontzeko nahiz galdera bidali zaizkigu. Guzti horien artean hartutako laginekin osatu dugu oraingoan, atal hau. -Itzultzaile elektronikoren bat eskura? -Kanpaina egin behar bada datorren urtean arkatz ontzietan pentsatu. -Intranet-en inkestak utzi jendeak bete ditzan. -Geroz eta gutxiago euskaraz idazten dugunez, Galardin bertso lehiaketa bat egin genezake, CAFen lan inguruan sortzen diren eguneroko momentu konkretuak adierazteko eskatuz eta ondoren saritu irabazlea. - Euskararen egunerako Alfonso Martnez Lizarduikoa (UPV) hizlari ona. Euskararen jatorriari buruz asko daki. - Portal OT euskaratu. Gutxienez artikulu orokorrak. -Sail bakoitzean panel teknikoak sortu. Intentar que la gente que habla Euskera, hable en Euskera siempre a los que, como yo, sabemos lo suficiente pero no nos lanzamos a hablar. Y que lo hagan aunque les respondamos a veces en castellano. Muchas veces cuando alguien me habla en Euskera, intento contestar tambin en Euskera, pero cuando luego no consigo explicarme y respondo en castellano, las prximas veces ya me hablan en castellano y yo me acomodo. La verdad es que no s cmo se puede hacer. Yo por mi parte suelo decir que me sigan hablando en Euskera, pero no siempre lo consigo. -

Agradecimiento por la oportunidad de poder aprender el euskera, y como sugerencia la propuesta o posibilidad de que se dictara una clase semanal los sbados por la maana. Desde ya muchas gracias. Lotus Notes-en hainbat izen handiz idatziak daude euskaraz dakitela jakinarazten digularik baina lankide asko falta da euskaraz badakiena. Oso lagungarria da deitu behar diozun horri euskaraz egin diezaiokezun edo ez jakitea. Zerrenda eguneratzea eta lantegi mailan denei jakinaraztea, zer helbururekin dagoen hizki handiz izena jarria. Pertsona askok ez dakite zergatik den hori horrela. Nahiz eta CAFen jende askok euskaraz hitz egiteko eta idazteko gaitasuna izan, eguneroko lanean ez da horren ohizkoa euskararen erabilera. Pixkanaka ohitura bihur dadin, barne emailak euskaraz idatz ditzagun etb. Euskararen Eguna edo Euskararen Astea antola liteke. Egun edo aste horretan euskaraz idatzi eta mintzatzea izango litzateke helburua. Euskara gehiago lantzeko eta erabiltzeko egiten ari zareten ahaleginak asko balio duela esan nahi dizuet. Zorionak! 1.- Giza baliabidetako portala (https://intranet.caf.net/): nahiz eta behin sartzen zarenean, Euskera nahiz Gaztelaniaz erabiltzeko aukera ematen duen, 'ongietorria' erdara hutsean ematen du. Ados nago, ongietorria 2 hizkuntzatan ematea txorakeri bat da. Horregatik proposatzen dut euskara hutsean izatea. Esaten dena ez da inork ez asmatu edo intuitzeko modukoa. 2.- OT-ko portal berria (http://portalot.caf.net/wps/portal). Hemen berdina gertatzen da sarreran. Ezberdintasuna da, hemen gero ere ez dagoela Euskaraz aritzeko aukerarik! Proposamena, lehenengoa bezala: Sarrera euskara hutsean eta gero 2 hizkuntzetan aritzeko aukera. 3.- PCak jende berriari ematen zaizkionean, eta hauek euskaldunak badira, Sistema Eragilea euskaraz egotea hasieratik. Nahi izan ezkero gaztelerara bueltatzeko aukera izango luke mundu guztiak noski, baino lehen urratsa, euskaraz ematea. -

CAF Address Book-ean euskaraz hitz egin nahi dutenek markatxo bat edukitzea iradokitzen dut. Berria naiz eta oso lagungarria izango litzateke deitu behar diodan horri euskaraz egin diezaiokedan edo ez jakitea, bestela beti erdaraz hasteko ohitura dut bada ezpada ere.
J. L. Korta Irunera ekarri duzuen bezala Karlos Argiano Beasaina ekartzea, beasaindarra izanda eta CAFeko langilea; zer iruditzen? Euskal prentsaren irakurketa bultzatzeko kanpainaren bat proposatzen dizuet. -Berriarekin akordioa. Enpresa eta Berriaren arteko akordioa beste lantegietan ere eman da. Alde batetik euskal prentsaren salmenta bultzatzea eta bestetik jendea euskaraz irakurtzea lortuko litzateke. -Argia aldizkariarekin antzeko zerbait. Klinikako ale zaharrak sekzio desberdinetan banatzea eta eskura uztea eta han daudela jakinaraztea Faltan botatzen dut egunero eskuartean erabiltzen dugun zerbait euskaraz izango litzatekeena. Adib.: egunero eguraldi iragarpena emango lukeen e-mail bat, egutegiko esaldiren bat, tren munduko berriren bat euskaraz

el k a r r i z k e t a

u r t a r r i l a | 14. zenbakia

miriam urcelay azkona


Zein proiektu dira horiek, une honetan ? Gremio guztiak koordinatzen diren Akaberako 3 nabeetan (7, 8 eta 9) 10 edo 11 proiektu ditugu: Brusela, Caracas, Eskualdeko Diesela, Eusko Tren, AVGL, Madrileko Metroa, Istanbul, Izmir, Arabia... Bitrac lokomotora... Duela 4 urte ez geneuzkan hainbeste batera eta datorren urterako ere ez dira horrenbeste aurreikusten, baina azken bi urte hauetan hala tokatu da bai. Zuen lana, Akaberako nabe horietatik trenak Probetara pasatzean bukatzen al da? Lan gehiena bai, baina askotan trenak Probetan direnean, bai Beasainen eta bai trenak dagoeneko bezeroaren eskuetan direnean ere, sortzen dira aldaketak, material falta edo material baztertzeak. Eta puntu hauek ixteko Probetako jendearekin elkar koordinatuz aritu behar izaten dugu. Beste batzuetan bezeroari laguntza teknikoko zerbitzua ematea ere tokatzen zaigu. Aldaketa handi samarrak edo zailak egin beharra gertatzen denean eta, artean gure babesa izaten dute. Euskaraz ondo moldatzen zara! Baina normalean, ez dut hitz egiten! Tailer elektrikoan bazen bat beti euskaraz egiten zidana. Jubilatu zenean zera esan zidan: orain zeinekin aritu behar duzu euskaraz?. Ikasi, ikasi zenuen ba... Gramatikan eta, nahiko maila ona eduki dut beti. Larramendi ikastolan ibili nintzen, eta gero, 16-18 urterekin, ikaskide bat eta biok Lazkaoko Maizpidera joan ginen barnetegira, 2 urtez segidan, aldiko hilabetea. Aurrez, Donostiako Ilazki Euskaltegian ere ibili nintzen... Zure lanean, zenbaterainoko tokia du euskarak? Prozedurak sailetik tailer elektrikora joan nintzenean asko nabarmendu nuen euskararen presentzia! Han dokumentazio guztia elebitan dago eta gainera gai horrekin oso kontzienteak dira: gogoratu, guztia elebitan egon behar duela esan zidaten. Hitz egin ere asko hitz egiten dute elkarrekin han euskaraz; batzuek bonoak eta, euskaraz betetzen dituzte, e-mailak euskaraz idatzi... Han natural bizi dute lanean euskaraz aritzea. Gainera, orain bertako arduraduna dena ere, euskalduna da. Eta hemen, jende gehiagorekin zauden honetan? Niri ez didate euskaraz egiten, baina hemen ere, nire laguntzaileak euskaldunak dira eta euren artean eta bakoitzak bere jendearekin ere, euskaraz egiten dute. Bilerak eta, gaztelaniaz egiten ditugu. Hala ere, gertatu izan zaigu bilera bat euskaraz hasi eta norbaitek niri begiratu deseroso ote nengokeen edo, eta nik arazorik ez dudanez, bilera euskaraz egitea. Ba, hau irakurtzen dutenean, zuri ere euskaraz egiteko aitzakiarik ez dute izango! Idazten moldatzen naiz, ulertu ere, guztia ulertzen dut. Hitz egiteak beldurtzen nau: oso zaila egiten zait, nire ingurunean ez dut erabili eta... Ea orain, aitzakia honekin...

14

Iruean jaioa, -gurasoak Sakanakoak ditu- Tolosan egin zituen urte batzuk, gero Donostian eta azken urte hauetan Urnietan bizi da. 35 urte dituen ingeniariak, 10 daramatza CAFen lanean. Beste departamendu batzuetan aritua, gaur egun IV. Dibisioan, trenen akaberako elektrizitate saileko buru da. Ikasketak gaztelaniaz egina, euskara bere iniziatibaz ikasi zuen. Zein da zure eginkizuna CAFen? Beno, hasieran Plangintza eta Prozedurak sailean aritu nintzen 5 urtez. Gero tailer elektrikoan 4 urte eta urtebete daramat orain, IV Dibisioko fabrikazio elektrikoaren arduran. Kokatu gaitzazu pixka bat zure eguneroko lanean... Tailer elektrikoan, trenetik kanpoko aurre-muntaiak egiten dira: armairuak, aginte-mahaiak eta abar. Baita ere, kableak moztu, zenbakitu eta taldekatu... Horiek denak gero, hemen dagozkien lekuetan kokatu behar dira, kableak kotxean jarri eta lotuz, armairuen eta gainontzeko ekipoen konexio guztiak eginez... Trena Probak egiteraino bukatuta uzten dugun prozesu osoa da gure lana. Lan horien plangintza, epeak, kostuak eta proiektu bakoitzera bideratu beharreko materialen nahiz giza baliabideen egokitzea dagokigu. Zenbat langile, zuri dagokizun ardurapean? Oraintxe bertan 180 bat. 80 tailer elektrikoan eta 100 hemen, linean, proiektu guztien artean. Proiektu bat baino gehiago aldiko... Bai. Eta horietako bakoitzaren bukatze-epearen arabera lan-linea bat edo gehiago eskaintzen zaizkio bakoitzari. Guzti hori, linea-buruen laguntzaz, gainontzeko alorretako muntatzaile, hodilari eta bestelakoekin koordinatzea da, oso garrantzitsua.

14
Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean. Izen-abizenak:

leh iaketa ! ! !

Saila/Departamendua:

1) Suediako Stockholm hirirako 15 ibilgailu egin behar ditugu. Baina, ze motatakoak izango dira horiek?
Elurra kentzeko Lokomotorak Hiru moduluz osatutako Tranbiak 14 uharteak lotzeko Metroak

2) Irudi Korporatiboari eragiten dioten adibideak dituzu ondoren. CAFeko HPOren arabera, batzuk ondo daude eta beste batzuk gaizki. Antzeman horietako bakoitza nola dagoen eta jarri argazki bakoitzari dagokion letra.
O. Ondo G. Gaizki

Aurreko lehiaketaren irabazleak

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

XABIER IRISARRI Giza Baliabideak Beasain

AITOR LAZKANO Irun

KOMUNIKAZIO-ORRIA / HOJA DE COMUNICACIN


Euskara Batzordeari euskararen inguruko edozein iradokizun, galdera, kexa edo bestelakorik helarazteko, mesedez, bete orri hau eta Euskara Koordinatzaileren bati eman edota posta elektronikoz bidali. Para comunicar cualquier sugerencia, pregunta, duda u otra cosa a La Comisin de Euskera, rellena esta hoja, por favor, y entrgasela a cualquier Coordinador de Euskera o envala por correo electrnico. Zure komunikazioaren erantzuna jasotzeko, mesedez hutsuneak bete itzazu. Para poder obtener respuesta a tu comunicacin, por favor, rellena los huecos.

Izen-abizenak / Nombre y Apellidos: Sekzioa / Seccin: Data / Fecha: Mota / Tipo: Iradokizuna / Sugerencia Kexa / Queja Zoriontzekoa / Felicitacin Galdera / Pregunta

Komunikazioaren arrazoia / Motivo de la comunicacin:

Azalpena / Explicacin:

Zer proposatzen duzu hobetzeko? / Cul es tu propuesta de mejora?

Mila esker. Zure iritziak hobetzen laguntzen digu. Muchas gracias. Tu opinin nos ayuda a mejorar. Bete ondoren, eman zure saileko Euskara Koordinatzaileari