Está en la página 1de 8

2011-iraila 16.

zenbakia

16

galardi eko euskara aldizkaria

Biltegi Nagusia
// Irungo lantegiaren bilakaera // Udako postalak // Gema Arruabarrena
16 i r a i l a | 16. zenbakia
s a r re r a

Azken zenbakian, maiatzekoan, Irungo lantegian egin dugula: tren horri etekina ateratzen asmatzea
BIKAIN Ziurtagiriaren ebaluazio-lanak eginda izango da, hemendik aurrerako lana.
genituela esanez itxi genuen sarrera hau.
Aldizkariaren zenbaki hau argitaratzearekin batera Aldizkariaren edukiari dagokionez, Beasaingo Biltegi
gertatu dira kontu horiek ordea, beraz, une honetan Nagusiaz ari garenean, zertaz ari garen ezagutarazi
bertan ezin jakin emaitzaren berri. nahi izan dugu; bestalde, Irungo lantegiaren
instalazioen aldaketak adierazten dute, gaur egun
Edozein delarik ere Irunen dagokigun ziurtagiriaren tren berrien fabrikazioak garai batekoaren aldean
maila (oinarrizkoa, zilarrezkoa ala urrezkoa), duen ugaritasuna; irakurleen txokoa, udako postala
euskararen presentziak Irungo lantegian dagoeneko bidaltzearen ahalegina egin dutenei eskaini diegu;
lortu duen aurrerapausoa, begi-bistakoa (hitzaren elkarrizketa, oraingoan, Beasaingo langile
beraren zentzu osoenean) izateaz gain, erabileran gehienentzat ezaguna den Sorospen Kutxako Gemari
emandako aldaketa ikaragarria da. Egia da, ezer egin diogu, eta, lehiaketa, parte-hartzaileen kopurua
gutxi dagoen lekuan, lehendabiziko urteetako lana handiari eutsi nahian, aldi berean aspaldiko argazkiez
antzematen errazagoa izaten dela, baina horrek ez orduko produktu eta bazterrak erakutsi, eta, zerbait
dio inongo baliorik kentzen ahaleginari. Areago, orain dibertigarria izan dadin nahi izan dugu.
hizpide dugun lantegian, aurrez Beasainen
genuenaren esperientziaz baliatzetik abiatu eta, Azkenik, aipamena, dagoeneko esku artean dugun
Irungo ibilbideak erakutsi diguna Beasaina egokitzeko urteroko Motibazio Kanpainari. Aurtengo mezua zein
aukera izan dugu behin eta berriz, azken urte izango den eta, oraindik aurreratu nahi ez badugu
hauetan. ere, Euskararen Egunaren baitan bi lantegietan
antolatzen ditugun hitzaldietako batean, Beasainen,
Bi lantegietan, bakoitzari zegokion bidea eginez joan Maialen Lujanbio izango dugu abenduaren 1ean.
den Euskara Plana, hasierako bi Plan izatetik bakarra
izatera bidean dugu aurki. Esan dezakegu, Gainontzeko kontuak, honez gero, urtarrileko
trengintzan aritzen den CAFen euskararen trena ere, zenbakian. Ate joka dugu dagoeneko.

SAILA EUSKARA KOORDINATZAILEA


Giza Baliabideak Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna)
Gorka ACEBAL TRUEBA
Errodajeak Sara URRETABIZKAIA GARRIDO Argitaratzailea:
Nerea ARANZADI SUDUPE GIZA BALIABIDEAK-CAF
III. Dibisioa Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain
Zuzendaria:
Eñaut HERNANDEZ IRASTORZA
JOXE BEGIRISTAIN
IV. Dibisioa Amaia IRASTORZA ZABALA euskara@caf.net - 1095
Aitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIA Diseinua eta Maketazioa:
Biltegia Aitziber ARIN URTEAGA ACV MULTIMEDIA (Ordizia)
Kalitatea Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Inprimategia:
EGUZKI (Beasain)
Ingeniaritza / Teknologia Jaione BADIOLA BERASATEGI
Plangintza / Prozedurak Aitzol GALPARSORO PRESA
Informatika Pello OTEGI OTEGI
Erosketak Javier OSTOLAZA LASA
Kontabilitatea Miren MADRAZO BASARTE
Nazioarteko Proiektuak Antton SAENZ AZPIAZU
Salmenta / Estatuko Proiektuak Idoia ESNAOLA SARRIEGI
Esportazioa Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO
Kanpo-zerbitzuak Elena ARZALLUZ ALBIZURI
LAB Imanol URRESTARAZU GARMENDIA
ELA Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN
CCOO Juanjo MINTEGI DORRONSORO
ESK Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN
IRUNgo Lantegia Imanol VITORIA FERNANDEZ
ELHUYAR Maite ZIPITRIA
Juanjo PEREZ

2
l ab u r i r a i l a | 16. zenbakia
16

Enpresen arteko korrikaldia Euskararen erabilera Beasaingo


posta elektronikoan
Guztira 1.612 mezu neurtu ditugu, 158 lagunei
hartutakoak. Horietatik, % 28 euskaraz idatzi dira
(448 mezu), % 4 ele bietan (70 mezu) eta % 68
gaztelaniaz (1.094 mezu).

Euskararen erabilera posta elektronikoan


%4 % 28

Euskaraz
ADEGIk urtero Donostian antolatzen duen korrikaldian, Gaztelaniaz
Ele bietan
izaten da CAFeko langileen ordezkaritzarik, baita CAF
Taldeko beste enpresatakoenik ere (CAF I+D, CETEST...). % 68
Gizonezkoez osatutakoak, emakumezkoez, nahiz
bietakoak nahasian zituzten taldeak ere aritu izan ohi
dira, beti ere emaitza onekin. Aurtengoan, 3 talde izan 1.612 mezu horietatik, 1.119 mezutan (% 69) solaskide
dira CAFen izenean eta horien arteko neskenen argazkia biak (bidaltzailea eta jasotzailea) euskal hiztunak izan
da, honakoa. dira, eta mezu horietatik % 40 euskaraz, % 6 ele
bietan eta % 54 gaztelaniaz idatzi dituzte.
XIV. Igartza Beka
Solaskide guztiak euskal hiztunak izan diren mezu-kopurua

% 31 % 69

Solaskide guztiak euskal hiztunak


Solaskideren bat erdal hiztuna

Solaskide guztiak euskal hiztunak izan diren mezuetan

2011ko saria, Goiatz Labandibar Arbelaitz oiartzuarrak %6


% 54 % 40
jaso du. Irailaren 14ean, Beasaingo Igartza Jauregian
Euskaraz
izandako ekitaldian eman zuten ezagutzera saritua, Gaztelaniaz
Beasaingo udala, Elkar argitaletxea eta CAF enpresa Ele bietan
ordezkatzen zituztenek. Europan zehar, berak egindako
tren ibilaldi baten oinarritutako ipuinez osatuko du liburua,
Goiatzek.

CAF-Irungo euskara-ikasleak
Ikasturte berriaren atarian garen honetan, ez da alferrikakoa
zera gogoraraztea: euskara ikasi edo hobetu nahi duten Beasain
eta Irungo langileak, oraindik garaiz dabiltza norberak
aukeratutako Euskaltegian izena emateko. Matrikula enpresak
ordaintzen du. Argazkian, azken ikasturtean Irungo lantegian
aritu diren euskara-ikasle batzuk.

3
16 i r a i l a | 16. zenbakia
beasain-irun

Biltegi Nagusia
Edozein tren osatzen duten mila eratako piezak, behar den gune berezia ere, bakoitzak 1.700 kg jasan ditzakeen 596
garaian dagokien lekuan egoteko, kudeaketa-prozesu kokalekuz. Horiek mugitzeko 10 Tonako garabiaz hornitua
aurreratu eta sofistikatua izatea ezinbestekoa da, gaur egun. dago nabe hau. Hemendik egiten dira kanpoko
Areago, bata bestearekin zer ikusirik ez duten tren asko aldi proiektuetarako eta munduan zeharreko bezeroentzako
berean egiten direnean. Horretaz arduratzen da, besteak materialen bidalketak.
beste, Logistika Saila. Materiala erosten denetik, material
horren hornikuntza guztia bideratzen duten Logistikako 3. nabean, materialari harrera ematen zaionetik
gainontzeko prozesu guztien kudeaketa, Beasaingo Biltegi bidalketara bitarteko denboran sailkatu eta gordetzeko
Nagusiko eraikinean gauzatzen da 2005az geroztik. Bertako 2 robot handi daude, bat egurrezko paletena eta bestea,
arduradunetako bat den Asier Elizegik eta Biltegiko Euskara kaxena. Paleten robotak, gehienez 1.500 kg dituzten eta
Koordinatzailea den Aitziber Arinek prestatu digute ondoko neurriz 1.200x1.200 mm nahiz 1.200x800 mm arteko
artikulua. neurriak dituzten materialak kabitzeko 7.088 kokaleku
ditu, eta kaxenak (hau material txikiagoak gordetzeko
Eraikin berria izanik, suteen aurkakoak eta bestelako erabiltzen dugu: torlojuak...), gehienez 50 kg eta neurriz
segurtasun neurri babesgarri guztiak betetzen dituen ia 600x400 mm arteko materialentzat, 13.328 kaxa bereziez
7.000 metro koadro dituen eraikina, 3 habearte edo hornitutako apalategia du. Ohiko apalategiak badira nabe
nabeetan egituratuta dago. Ondoren aipatuko diren sail honetan ere, beti izaten da eta, aipatutako pisu eta neurri
guztiak kontuan hartuz, guztira 100dik gora pertsona ari horietara egokitzen ez den materialik. Nabe honetan
dira bertan. egoten da CAF barneko hainbat sailetara bidaltzeko
prestatzen den materiala.
Biltegi Nagusiak, trenak egiteko behar diren materialen
Harrera eta ondorengo tokian tokirako Bidalketa Ulma etxearen roboten bidezko automatizazioari esker,
kudeatzen ditu. materialaren kontrolerako fidagarritasunak eta
eraginkortasunak asko irabazi dute.
Harrera eta Bidalketa horietarako guneei dagokienez,
alde batetik, badu harrera gune nagusi bat (2. nabea), Beste aurrerapauso nabarmen bat, hornitzaileentzako
iristen den material gehiena bertan jasotzeko. Zamak sortutako Internet bidezko Atariaren erabilera izan da.
deskargatzeko 2 kai edo nasa ditu. Hemen, ohiko Hornitzaileen ia % 70ak darabil albaranak eta egiteko,
apalategiak eta norbera babesteko ekipamenduak eta horiei esker, hutsegiteetarako aukera oso eskasa
(NBEak) eta kontsumo-gai diren materialak gordetzeko da, bai kantitateak kontrolatzerakoan, baita sarrera-
gela daude. datak adostutako egunean betetzerakoan ere.

Bestalde, 1.go nabean, neurri handiko materialentzat Orain aipatutakoaz gain, Kalitate Saila ere eraikin berean
prestatutako gunea dago, bolumenez nahiz pisuz handiak dago. Era honetara, materiala iristean, ikuskatu
direnentzat. Horiek gordetzeko, ohiko apalategiak ditu, beharrekoak direnak aztertu eta lantegiko sailetara
baina baita ere ordea, robot programagarriaz osatutako bidaliko den materiala okerrik gabe helduko dela ziurtatu
ahal da.

Bertan da baita ere, hornidura-katea aktibatzeko egitura


(Jarraipen Saila), materialetik gertu, bidalketak errazteko
eta sailen arteko koordinazio eta komunikazio egokia
bultzatzeko.

Azkenik, eraikin honetan hau ere, Bidalketak Saila dago.


CAFeko tren guztiak, kontratuetan adostutako lekuetan
entregatzeaz arduratzen dira sail honetakoak, bezeroaren
egoitzan izan, ala itsasoko zamatze-portuan ala... Garraio
eta aduana-izapideak kudeatzea ere, euren lana da.

Hornikuntzarako logistika-prozesu osoa Biltegi Nagusian


zentralizatuta badago ere, CAFeko hainbat lekutan tokian
tokiko berezko biltegiak ere baditugu, hala nola, egiturak
fabrikatzeko lehen gaiak gordetzen diren III. Dibisiokoa,
Bogietakoa, Altzairutegikoa edo sobratzen den materiala
gordetzeko erabiltzen den lehengo Biltegi zaharra,
adibidez.

Oraintxe bertan CAFen egiten ari garen 9 tren (Brusela,


Euskotren, Arabia…) eta 17 bogie (tren horien bogiez
gain, Caracas, Malaga, Belgrado, Mexiko…) desberdinen
fabrikazioari egoki erantzuteko, “Biltegia” bezala
ezagutzen dugunaren atzean dagoen logistika-prozesu
konplexua bistaratu nahi izan dugu, pixka bat behinik,
aldizkariaren atal honetan ekin genion enpresa
ezagutaraztearen helburuari eutsiz.

4
b ea sa i n - irun i r a i l a | 16. zenbakia
16

Irungo lantegiaren bilakaera


Esan izan dugu orrialde honetan, Irungo lantegia garaian pertsonen gaitasunak lan horietara trebatzen ere. Oraingo
garaiko beharretara egokituz joan dela, bai fabrikazio honetan, airezko bi argazkiren bidez, 40 bat urteko
desberdinei aurre egiteko (bagoiak izan, martxan zebiltzan tartean eraikinen erabileran dagoen aldea ikus dezakegu.
trenen berritze-lanak, poliesterra... goitik behera lantegian Denbora guzti honetako aldaketak bizi izan dituen Alfonso
bertan tren berriak egiteraino), baita halabeharrez, Moreno-Arrones izan dugu horien berriemaile.

Biltegia Akabera Bulegoak Probak Taller elektrikoa


Egiturak Pintura Aroztegia Bogieak Transbordadorea

5
16 i r a i l a | 16. zenbakia
irakurleen txokoa

Udako postalak
Udako oporretan, norbera zegoen lekuan zegoela, Hemen gabiltza, beltzen artean, herri honetaz disfrutatzen;
Euskara Zerbitzura postala bidaltzeko gonbitea zabaldu ederra da !!
genien langile guztiei, baldintza bakarra, euskaraz idatzita Mozambike
egotea zelarik. Jaso ditugun batzuen artetik hartutako
esaldiez osatu dugu oraingoan, atal hau. Bidaltzaileak,
Galardi honen lehiaketaren zozketan sartuko dira gainera.
Alegia, ohiko lehiaketa betez parte hartzen dutenak,
postala bidali izanagatik, bi aldiz...
Eskerrik asko, bene-benetan Euskara Batzordearen
eskaerari erantzunez ahalegin ordainezin hau egin duzuen
guztioi!!

Andaluzia aldera etorri gara eguzki bila eta baita topatu ere.
Leku eder asko daude ikusteko eta hondartzak ere ez daude
gaizki. Gauetan oso giro atsegina aurkitu dugu herrian.
Atsedena hartzeko leku gomendagarria.
Huelva

Hemen bidaltzen dizuet postal polit hau, Inkek egindako leku


honetatik. Benetan zoragarria da. Bazeukaten meritua hau
egiten, orduko erremintekin...
Machu Picchu. Cuzco
Oleiros: bere hizkuntza, Internazionalismoa eta ekologia
(ingurune turistikoa barne!!) zaintzen dituen herri xumea...
Oleiros. Galizia

Aurten, Almeriatik hasi eta Mediterraneoko kostaldean gora


goaz, toki ezberdinak ezagutuz, Katalunian amaitzeko
asmotan...
Valentzia

Hiri ederra ! Bere izenez ezagutzen dugun zabaltzeko gazta,


edo boxeolari handi bati buruzko kondairak sortu dituen
lurraldea...
Philadelphia

Hara hemen zer aurkitu nuen Donostiako Alde Zaharreko


denda baten. Euskaldunok ulertzea zaila dela esango dute
berriz ere, hortik zehar !!
Donostia

Mundu osoko burdinbideetan, hitzak batetik bestera, CAFen


egindako tren guztietan euskara goaz zabaltzera...
Peñiscola

Euskal Herritik Kataluniarako bidaia luzea eta gero, gustura


gabiltza igerileku eta hondartza artean. Aspaldian eguzki
asko ikusi gabe bero gehiegi aukeran, baina gustuko lekuan
aldaparik ez...
L’Estartit

Eskatu zenuten bezala, hementxe doa postala, Suitzako


“Txindoki” ondo ikusten dela...
Zermatt. Suitza

Garai batean, La Robla-Bilbo trenak Burgosko Merindadeak Bero ikaragarria dugu, baina oinez ibiltzeko leku ederrak
jendez hustu egin zituen. Gaur egun berriro ere bertaratu dituen hiri atsegina da hau...
egin dira joan ziren batzuk eta, haien ondorengoek eta, Singapur
bigarren etxebizitza ugari egin dituzte herri txiki horietan.
Paraje ederra! Freskura zoragarria! Eta lasaitasun itzela!
Benetan gomendagarria. Hemengo urpetan ibiltzea, a ze gozada!!...
Medina de Pomar Lloret de Mar

6
el k a r r i z k e t a i r a i l a | 16. zenbakia
16
gema arruabarrena eskisabel

Garai hartan gehien bat jende heldua etortzen zen


Sorospen Kutxara. Jubilatuak eta alargunak. Hori zen
kolektiborik handiena. Prestazioak ere, gehiago zeuden
horientzat begira sortuak. Harremana berriz, oso ona,
gertukoa zen. Patxadaz aritzen ginen eta askok, euskaraz
egitea eskertu egiten zuten, gaztelaniaz moldatzeko
erraztasun handirik ez zuten eta.

Diru-laguntza hori jasotzeko, norbaitek jarri ere egin


behar du?

Sorospen Kutxako titularra izateko, enpresan lanean


hasten den une beretik borondatezkoa da. Soldata eta
antzinatasunaren %1,6 jartzen du hilero langile bakoitzak
eta enpresak jartzen du aparte, beste zati bat ere. Ia-ia
langile guztiak dira ekarpena egiten dutenak.

Gehienok, betaurrekoak jartzerakoan edo


dentistarengana behartzean gogoratzen gara zuregana
etortzeaz...

Bai, eta normala da. Baina horretarako laguntzez gain,


zenbait alargunen pentsioa osatzeko, heriotza gertatzen
denean onuradunak jasotzen duena, lanean ari den
bitarteko Bizi Asegurua... Eta hortik aurrera, audiofonoak,
oinetarako plantillak... eta amniozentesia bezalako
Ataundarra, ikasketak Donostian egin eta berehala hasi zerbitzuak ere laguntzen dira diruz. Eta, garaian garaira
zen lanean CAFen 1977an. Sorospen Kutxarako deitu egokituz joan izan ohi da gainera zerbitzua, hala nola,
zuten, batez ere jendearekin harreman zuzena eskatzen laguntza bidezko ugalketarako ere izendatuta dago
duen lana izanik, euskalduna nahi zutelako. Hantxe eta kopuru bat, zeliakoei laguntza eta abar. Guztia urteroko
txostena biltzen duen liburuxkan jasotzen da.
horretantxe segitzen du gaur egun ere. CAFeko Sorospen
Kutxa, Beasain, Irun eta Madrileko langileak, eta horietan Laguntza horietako bat dagokien langile, erretirodun
lanean aritutako erretirodunek osatzen dute (5.000 edo horien inguruko onuradun bat behartu da eta
pertsona baino gehiago) eta horiek ez ezik, euren zuregana joan behar du...
ezkontide, izatezko bikote eta seme-alabek ere jaso
dezakete zerbitzua. Jende aurrerako ordutegi bat dugu: goizeko 10:00etatik
12:30etara, Beasainen. Irungoek eta Madrilekoek
Zu hasterako, sortua zen Sorospen Kutxa... pertsona bana izendatuta dute, paperak eta niregana
bideratzeko.
Bai. Eta artxiboan begira aritu naiz eta, 1918an
argitaratutako liburuxka topatu dut. Pentsa ! Ni hasi Toki txukuna, bakarkako lana eta baita ere ordea,
jendearekin aurrez aurreko lana, egunero-egunero.
nintzenean beste langile bat zegoen eta biok aritu ginen
Esker onekoa al da zure lana?
hura jubilatu zen arte. Harrez gero bakarrik nago
administrazio-lanetan eta gainontzean, badakizue, Iñaki Oso atsegina da nire lana! Pertsonekin lana egiten den
Korta medikua buru duen Gobernu-batzorde batek guztietan bezala, gauzak nola esaten diren eta, oso
eramaten du erabakien kudeaketa eta zuzendaritza. garrantzitsua da. Pazientzia pixka bat ere behar da.
Bestearen tokian jartzen asmatze hori... Gainera, lehen
Zer duzu gogoan zure hasiera hartaz? aipatzen nituen garai bateko pertsona helduak ez ezik,
gero eta gehiago gazteak ere etortzen dira.
Hasieran CAFen eraikinetatik kanpo zegoen bulegoa.
Langileona zen pisu batean. Gero, gauza handia izan zen Gainera, pertsona heldu horiek, erretiroa hartzerakoan
bulegoa hemen egin eta lana informatizatzea: langileak eta, ezaguna izango zaituzte ordurako...
eskaera egitera etorri eta prestazioa berehala jasotzea
Hori da. Eta edozer galdetzeko eta, konfiantza dute.
ekarri zuen horrek. Niretzat lana asko erraztu zuen Askotan, Sorospen Kutxarekin zer ikusirik ez duten
informatizatzeak, eta prestazioa jaso behar dutenentzat informazioa ere eskatzen didate, beti ere CAFeko
ere bai. langiletzat nauten heinean. Erretiroa hartzeagatik gurekin
harremana ez da eteten eta aurreagokoan edo halakoan
Lan atsegina zurea: dirua jasotzera etortzen ez dakit zer esana edo egina eskertuz aritzen zaizkizu
zitzaizkizun... hurrengoan. Gertutasun hori antzematen dut orduan...

7
16 leh iaketa ! ! !

Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi Izen-abizenak:


lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu
Saila/Departamendua:
orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara
Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara,
Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

1) Zein beste izenez ezagutzen dugu Logistikaren baitako “hornidura-katea aktibatzeko egitura”?

Kalitate Saila Jarraipen Saila Bidalketak Saila

2) CAFeko aspaldiko argazkiak dituzu hemen. Horrexegatik, bada horietan bakoitzaren garaiari ez dagokion zerbait. Aurkitu
eta borobil baten sartu “zerbait” hori.
Aurreko lehiaketaren irabazleak

Erantzun zuzena eman zutenen arteko


zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

ARKAITZ IZAGIRRE XABIER CALLEJO


IV. Dibisioa – Beasain Irun