Está en la página 1de 8

2011-maiatza 15.

zenbakia

15

alardi g
eko euskara aldizkaria

Beasaingo Altzairutegia
// Brasilen lanean // Irakurleak bertsotan // Peio Gartzia

15

m a i a t z a | 15. zenbakia

s a r re r a

Lau hilabetean behin argitaratzen dugun aldizkari hau, 15. zenbakiraino ekarri dugu, edo beste era batera esanda, urtean 3 zenbaki osatuz, Galardik lehen bosturtekoa bete du. CAFeko langilea balitz, soldatan zerbait antzemateko adina bai! Langilea ez, baizik eta langileon eskura dugun lanabesa dugu ordea Galardi eta ez dugu kamusten uzteko gainera: euskararen erabilera lozorroan sar ez dadin zorroztarria dugu Galardi. Egin dena ezagutzera emateko, txalotzeko, hobetzeko eta baita ere ordea, egiteko dugunaren zelatari, zirikatze-lanerako akuilu ere bada, Galardi. Ohiko egitura errespetatzeari eutsi diogu oraingoan ere. Alde batetik, pixkanaka-pixkanaka eta zenbakitik zenbakira aldizkariaren tamainaren mugapean beti ere, gure enpresaren hainbat txoko, lanbide edo egitura ezagutarazten segitzen dugu. Altzairutegiaren berri emanez, adibidez, edo, etxeko babesetik urrunduz, munduko edozein bazterretara joatea tokatu dakigukeen esperientziaren lekuko bat bilduz,

Brasileko lantegia hizpide, oraingoan. Labur emanda baina ez horregatik garrantzia gutxiago duten berriak ere baditugu beti bezala; irakurlearen txokora bertsolari bat inguratu zaigu lehenengo aldiz; beti bezala elkarrizketa aberats batzuen lagin labur bat baizik jaso ezinaren penaz, baina hemen duzue CAFeko beste langile baten bizimoduaren berri, eta lehiaketaren aitzakian, gero eta gehiago diren irudi informatiboei arreta ez galtzeko ahalegina piztu nahi izan dugu. Gehiago ere ekarri genezakeen ordea, nola ez, 15. honetara. Horietako bat behinik azpimarratuko dugu ordea, eta, hurrengo zenbakia argitaratzeko lanak eginda izango ditugun BIKAIN Ziurtagiriari buruzkoa, hain zuzen ere: duela 3 urte Beasaingo lantegiarekin egin genuen bezala, aurten Irungo lantegia ebaluatzeko eskatu dugu. Egindakoa neurgarria den heinean, atzokoarekin eta biharkoarekin alderatzeko modua izan dezagun...

SAILA
Giza Baliabideak Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Kontabilitatea Nazioarteko Proiektuak Salmenta / Estatuko Proiektuak Esportazioa Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

EUSKARA KOORDINATZAILEA
Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Sara URRETABIZKAIA GARRIDO Nerea ARANZADI SUDUPE Iigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Eaut HERNANDEZ IRASTORZA Amaia IRASTORZA ZABALA Aitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIA Aitziber ARIN URTEAGA Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Javier OSTOLAZA LASA Miren MADRAZO BASARTE Antton SAENZ AZPIAZU Idoia ESNAOLA SARRIEGI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Juanjo MINTEGI DORRONSORO Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Imanol VITORIA FERNANDEZ Maite ZIPITRIA Juanjo PEREZ

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

l ab u r

m a i a t z a | 15. zenbakia

15

KORRIKA 17

IGARTZA Beka

Aurten CAFeko Euskara Batzordeak ere parte hartu du AEKren Korrikan, Beasainen kilometro bat subentzionatuz eta ibilbidean batzordekideek lekukoa eskuz esku txandatuz. Gauza bera egin dute Enpresa Batzordeko ordezkariek eta CAFeko LAB eta ELA sindikatuetakoek ere, bakoitzak kilometro bana hartuz.

CAFen laguntzaz antolatzen den Igartza sariaren XII. edizioko liburua argitaratu da. Uxue Apaolaza idazle hernaniarra bera izan zen Mea culpa liburuaren aurkezpenean, apirilaren 14an, Beasaingo Igartza jauregira inguratu zen jendetzaren aurrean.

CAF-ELHUYAR Sariak

EUSKOTRENentzako unitate berriak

Martxoaren 24ean Elhuyarren Usurbilgo egoitzan izan zen aurtengo ekitaldiaren sari-banaketa. Dibulgazio Artikulu Orokorrari zegokiona, EHUn irakasle den Jose Maria Rivadeneyra usurbildarrak jaso zuen, Merezi ote digu banda-zabalera handitzea? izeneko lanarengatik. Gainontzeko sarituak hauek izan ziren: Naroa Aldanondo, Xabier Martin eta Aitzol Lasa. Aurten gainera, merezimenduzko saria eman zaio Joxe Ramon Etxebarriari.

Otsailaren 16an CAFen bertan egindako ekitaldian jaso zuen Euskotrenek, 30 unitate berrietako lehenengo trena. Hendaia eta Lasarte-Oria artean ibiliko da hau. Donostia eta Bilbo artean ere ibiliko dira gerora entregatuko direnak. Unitate bakoitzak 4 kotxe ditu eta guztira, eserita bidaiatzeko 214 lagunentzako tokia.

TALDE NATURALA IV. Dibisioan


Martxan da Beasaingo lantegiko aurtengo lehen Talde Naturala (Elhuyarrek gidatzen duen Eman BostEkoa prozesua). Oraingoan, Akaberako sail horretako arduradunetako batzuekin osatu dugu Taldea, horietako bakoitzak, harremana jende askorekin izatea delarik, Taldea osatzeko erabili dugun irizpidea. Hurrengoa III. Dibisioko arduradunekin osatuko dugu, oporraldiaren ondoren. 3

15

m a i a t z a | 15. zenbakia

beasain-irun

Beasaingo Altzairutegia
Beasaingo lantegi guztiaren langile-kopurua kontuan hartuta, Altzairutegiak txikia dirudi: 70 bat lagun guztira. Trenaren fabrikazio-prozesu osoan Altzairutegiak duen garrantzia ordea, izugarria da: bertako lanean oinarritzen da gero trenen errendimenduan horren erabakigarria izango den gurpil eta hauen arteko ardatzen kalitatea. Horien sortze-prozeduraren lehen fasea den altzairugintzaz ari gara. Errodajeen sail honetako arduraduna den Asier Garciak eman digu guztiaren berri, aurrena teoria azalduz eta gero, lantegian bertan prozesu osoa bertatik bertara ezagutaraziz. altzairua lortuko da, nahi den konposizioa egiteko hidrogenoa, nitrogenoa eta oxigenoa kendu (hutsezko tankean) eta behar den s a l d a motaren araberako lehen gaiak nahastuko zaizkiolarik. Hala nola, molibdenoa, adibidez, gurpilak behar dituen propietateak lortu ahal izateko. Zeinen salda-mota piloa egin daitekeen!! Gurpilak eta ardatzak egiteko, derrigorrezko prozedura da hau. Lingote-ontziak Baskulan ikusten ditugun kamioietan, kanpoan erositako txatarra dator. Horrekin eta gure lantegian bertako prozesuan sortzen den txatarrarekin hasten da guztia. Kanpotik datorren txatarra, inguruko tailer txikietan sortua da, forja txikiak eta, kalitate aldetik oso txatar espeziala: konposizio aldetik fosforoa, sufrea eta abar izan ditzake, baina ez kobrerik eta ezta eztainurik ere. Azken hauek ezin ditugu kendu guk eta gurpilentzat ezin dira erabili. Txatarrik onena erosten dugula dio Asierrek. Txatarrari behin erradioaktibitate kutsadura neurtu ondoren (baskulan bertan dagoen portikoan) gainontzeko lehen gaiekin nahastu, hau da, karea, oxigenoa eta grafitoarekin, eta prozesu kimikoari ekingo diote. Arku elektrikozko Labea 2009an berritutako labera 50 Tona txatar sartu ditzakete galdaldi bakoitzeko. 3 elektrodozko arku elektrikoaren bidez labean burdinkiak urtu eta goien eskoria geldituko da eta azpian altzairua. Eskoria hori labean geldituko da eta altzairua kutxarara hustu bezain azkar, lagin bat hartu eta konposizio kimikoa aztertzen dute. Labealdiko, berriz, 2 eskoria mota sortzen dira (3 edo 4 Tona), beltza eta zuria, hain zuzen ere, eta azken hau, pistak egiteko eta erabili izan ohi da. Hondakinak kudeatzen dituztenei eramaten zaie hondakin hau. Finketa-labea. Desgasifikazioa Kutxarako salda (40 bat Tona), beste labe batera eramaten da garabiaz. Labe horretan, lehenengoan sortutako arrabiotik Azkenik, altzairu urtua, berriz ere garabien laguntzaz, metalezko moldeak diren lingote-ontzietara hustuko da, hauek, azpitik gora betetzen direlarik. Altzairu-lingoteak Lingoteak, konposizioz, esan bezala, mota askotakoak izan daitezkeen bezala, neurriz ere gauza bera: gurpilak egiteko badira, bi motatakoak izango dira gutxienez, lokomotorrentzat izan ala gurpil txikiagoentzat izan, adibidez. Gauza bera, ardatzak egiteko denean. Adibidez, 16 Tonako lingotea (handiena) sortu dezakete edo 4,5 Tonakoa. Lingotetik totxora Lingote bakoitzetik 4 totxo edo moztuko dira zerraz, beti ere, azken produktuak, ardatzak edo gurpilak izango duen neurriaren arabera ebakita. Hain zuzen ere, lingoteak zerraz ebaki eta forjaketalanerako prest dauden totxo horiek dira, Altzairutegiko azken produktua. Prozesu konplexu bezain ikusgarria Hemen azaletik azaldu dugun prozesu honek duen zailtasun adinako ikusgarritasunaz jabetzeaz gain, Asier Garciaren bidez ikasi ditugun gauza guztiak ezin ba hemen kabitu eta, erronka bota diogu geure buruari: bere garaian III. Dibisioan bogiearen fabrikazio-prozesuarekin egin genuenaren antzeko Hiztegi Irudidun baten bidez edo, txukun jaso genezakeela gaur hemen hizpide izan dugun CAFeko hainbat eta hainbat lanen arteko bitxienetakoa den hau.

b ea sa i n - irun
BRASILen lanean
Gauza jakina da, bai Beasaingo eta bai Irungo lantegietako jendea aritu dela hilabete batzuetan CAFek Brasilen duen lantegian. Hortolandian eraiki den lantegi berria estreinatu zutenetako batengana jo dugu, esperientzi berri horren nondik norakoen bila. Irungo lantegiko Aitor Aburuza oiartzuarra, 6 hilabetez egon zen aipatutako Brasilgo lantegian, Beasaingoez gain, Irungo beste 15 bat lankiderekin batera.

m a i a t z a | 15. zenbakia

15

jantokian bazkaltzen zuten. Hori bai, han beroa egiten duela gogoan du oraindik. Lanetik kanpoko bizimodua A zer nolako bizimodua izan zuen Aitorrek Brasilgo egonaldian! Geldi egoten ez dakien ipurterrea bera, han izan zen bitartean, lanetik kanpora ere ez zen egon bera lo. Hizkuntza eta kultura desberdinak ez ziren oztopo izan hango jendearengana hurbiltzeko, alderantziz, horrexegatik, bertako bizimoldea ezagutzen ahalegindu zen buru-belarri. Campinas hirian zuten hotela, Brasileko 10. hiririk handienean. Goizeko 06:00etarako mundu guztia martxan omen da eta iluntzean berriz, oso garaiz erretiratzen da jendea kaletik. Gauean kalean ibiltzearen arriskuaren topikoaz eta, berak dio, gauean erne!. Beraiek erdialdean bizi zirela eta, ondo, baina esana zieten non ezin zitekeen ibili edozein garaitan kalean oinez, adibidez. Bertakoen arteko futbol-derby bat zela eta ere, berealdiko istiluaren lekuko izan ziren, eta eskerrak gure protagonistaren lankide bati soinean zeraman kamiseta aldatzeko aholkua eman zioten, futbol- talde horietako baten kolorekoa izanik, derby egunean arriskutsua izan zitekeela eta. Gainontzean, hango berezko dantza-ikastaro bat ere egin zuen Aitorrek; car zirkuituetako kotxeetara joaten ziren; Rio de Janeiron Brasilgo baztertuen bizileku diren fabela bat bisitatu zuen: baimena eskatuta, oinez ibiliz ikusi ahal izan genuen turismo-gidari baten laguntzaz, armak eskuan zituen jendea begi-bistan... Baina beste era bateko une hunkigarririk ere bizi izan zuen ordea: bizilekutik 800 bat kilometrora joanda, ezkontza baten izan nintzen. Ezkondu zen alabaren aitak gonbidatu ninduen eta hori nonbait niretzat ohorea zela esan zidaten bertakoek eta hala joan nintzen. Baserri baten izan zen ospakizuna 500 bat gonbidaturen artean. Porto Ricoraino ere joan zen Paran ibaira... eta nola ez, baita Rio de Janeiroko inauterietara ere, sambodromoko desfile ikusi eta, asteburuko bi egunez gain, astelehen eta asteartearekin jai izan zituela eta! Nonbait ase gabe etorri zitzaigun ordea, gizona: berriro gustura itzuliko nintzateke; leku zoragarria da hura...

Grabagailua pizterako esan digu, oso esperientzia polita izan zela berarentzat. Handik itzuli zela dagoeneko urtebete pasatu bada ere, arrapaladan bota dizkigu han bizitakoak; nola lanean, hala lanetik kanpoko egunerokoan. Bere burua eskaini Sao Pauloko Metroaren unitate berriak egiteko, CAFeko langile batzuk aipatutako Hortolandia hirian eraikitako lantegi berrira joan beharra sortu zen. Irungo lantegiko hainbat enkargatu eta talde-buruei banan-banan zuzendu zitzaizkien, eta Aitorrek ordea, bere burua eskaini omen zuen, honek, ardura hori ez zuelarik berarengana joan ez zirela eta. Gainera, sei hilabeteko izan ala urtebeterako, ez zitzaion inporta. 2009ko irailetik 2010eko apirilera egon zen bertan, tartean hilabete pasatzera etxera etorri zelarik. Bera izan zen joaten aurrena, artean lantegia erabat bukatu gabe zegoenean. Arotz-lanetan Lehenengo kotxearekin hasi zen lanean bera eta azkenerako Irungo 15 bat lankide aritu ziren bertan beste lanbidetakoak kontatuz gero. Kotxeen akaberan arotz-lanetan lauzpabost arotz Irungoak eta 20 bat brasildar. Laneko esperientzia Bete-betean sartu nintzen lanean, halabeharrez dio, hemen, nolabait ere, beste batzuen arduran zituen lanei ere aurre egin beharra tokatu zitzaion eta. Kontuan izan behar da, hango gehienek, brasildarrek, lehenengo lana zutela tren-munduan. Ez zutela lan berezi horretan esperientziarik. Oso ondo moldatu zirela dio, baita hizkuntza aldetik ere. Hasieran ordubetez kanpora ateratzen ziren bazkaltzera eta gero ordea, lantegian bertako

15

m a i a t z a | 15. zenbakia

irakurleen txokoa

GALARDIk 5 urte
Urtean 3 zenbaki argitaratzeko zikloa itxiz, 15. zenbaki honekin bete ditu gure aldizkariak 5 urte. Horren aitzakian sortu ditu Joxe Munduate bertsolari ataundarrak honako 8 bertso hauek. Joxe, IV. Dibisioko maniobra-lanetako taldekidea da. CAFen baditugu bertsolari gehiago ere; baita idazteko ahalmena duten hamaika bestelako ere. Guzti horientzat zirikagarri izan bedi Joxek ireki duen bide hau. Gure aldetik, nola ez, mila esker berari, irakurleen txoko hau lehenengo aldiz bertsoz aberasteagatik!! Gaia: Euskera CAFen Neurria: 8ko handia

Joxe Munduate

1) Aldizkari bat badago CAFen euskeraren jostakari hainbat iritzi eta zozketa balio haundiko sari lau hilean behin irakurtzea komeni da adi-adi urteurrenak bost badituzu mila zorion Galardi 2) Euskera hutsez eginikoa lan polita da benetan hastea beti zaila izaten da ezer ez den tokietan batzuen lanak eta gogoak emaitza eman du bertan ea su piskat antzematen den euskeraren txingarretan 3) Euskera festa eta Korrika behar ditugu gogora euskalzaleok elkartuz goaz lekukoaren ondora hau ikusiaz nor ez da hemen irripartsu ta gustora? lekuko hori pasa dezagun eskuetatik ahora 4) Auzolanean hurbil gaitezen hizkuntza baten altzora nondik gatozen norantza goaz? behar genuke gogora bi oinetatik eskuetara eskuetatik ahora euskera ere pasa dezagun behin-behinekotik finkora

5) Zein geltokitan ote daukagu gure hizkuntzaren trena begirada bat luza dezagun pasiloetan barrena ausardi pixkat erakutsiaz nortasuna eta sena denon artean bihur dezagun eguneroko lan tresna 6) Norbanakoak bere esku du hizkuntza aukeratzea baina batzutan izan liteke gusto txarreko trantzea komeni zaigu euskerak bere zain txikiak zabaltzea dietak modan dauden garaian pisu piska bat hartzea 7) Noizbait mintzatu beharko gera denok euskera hutsean kafeteraren ondoan edo lanpostuaren ertzean lantegirako bidean edo lanetik ateratzean ea ez garen sentitu behar kanpotar gure etxean 8) Eguneroko ilusioaz beti behar gara jardun pauso txikiak banan banaka batera eman ditzagun albora inor baztertu gabe guztiok elkarren lagun ea ametsak egun batean egi bihurtzen ditugun

el k a r r i z k e t a

m a i a t z a | 15. zenbakia

peio gartzia agirre


14:00etara eta hurrengo astea gauez, 22:00etatik 05:30etara. Horrela 8 bat urtez edo, bai behintzat 8.000ko mendietan nabilenez gero. Lanean zerbait jan, lanetik atera eta 3-4 orduz bizikleta, korrika edo gimnasiora. Astebururo mendia. Prozesu luzea da, sakrifizio asko eskatzen duena. Motibazio handia behar da eta kirola asko gustatu behar zaizu. Eta ez naiz kexatzen, zortea daukat: urteko hilabeteko oporraldiaz gain, enpresak beste hilabete bat hartzeko baimena ematen dit eta gainera, abuztuan lanean aritzeko aukera dut nire lanpostuan. Kanpoko laguntza handirik ez duzu: sasoia eta gainontzeko ahalmen guztiez gain, dirua behar da... Ni ez naiz joaten inorengana diru-eske; ez dut balio horretarako. Kamisetak saldu nituen eta kito. Gu ez ginen Nepaletik igo, Tibetetik igo ginen, merkeagoa delako. Guztira 18.000 edo... Konta iezaguzu: Everesten zaude... Aurrez, esperientzia handia behar da. Eta nik banuen. Gu iparraldetik igo ginen, bide normaletik. Altuerara egokitzea eta, kanpamentutik kanpamentura oso ondo egin genuen, lehen esan bezala, 8.400 metrotik gora behar izan genuen oxigenoaren laguntza. Gailurrean oso ondo nengoen. Aitor Araiztegiren errautsak aireratu nituen, Ordiziako Errugbiko (barruan daramat, nire bigarren kirola) eta futboleko banderak bistaratu... Baimena emateagatik bakarrik, CAFen logoa ere eraman behar nukeen!! Jaitsieran, beste kideari laguntzeko eskularruak kentzea beste erremediorik ez nuen izan eta... Izoztutako eskutako behatza punta batzuen faltan, inguruko jendearen berotasuna bizi izan duzu... Ordizian jende piloa inguratu zait. Oso ondo portatu da jendea nirekin. Herriko festetako txupina botatzeko ohorea izan nuen, gaztaren egunekoa... Bai, bai, laneko jendearen hurbiltasuna, elkarrizketak, mahai ingurua... Eta eskertzen da, e!! Berealdiko mendiak igo dituzu, ibilaldi latzak egin (Boliviakoa dut gogoan) eta ezer ez, baina Everestek izena du, bai... Urtebete da oraintxe. Zer moduz zaude? Oso ondo! Berriz ere izotzetan eskalatu dut, korridoreak egin ditut, bizikletan frenatzeko oraindik behar bezain ondo ez naiz moldatzen, baina... Gehiagorako tokirik ez dugu... Mila esker guzti-guztioi eta besarkada bana !!

15

Duela urtebete, 2010eko maiatzaren 24an Everest mendiaren gailurrera igo zen 39 urte dituen ordiziarra. Beasaingo lantegian, ardatzen forjaketa lanetan aritzen da 2 lan-txandatan, goizez batean, gauez bestean. Errugbian aritua, mendi-bizikletan, beste edozein kiroletan, baina eta, batez ere, mendia da, Peioren bizitza. Mendizalea zara guretzat... Txikitan errugbian jokatzen nuen; gero Pirinioetan hasi ginen eta garbi ikusi nuen: hau da nire kirola!! Pirinioetatik Everestera koska handia omen dago... Bai. Bide luzea dago tarte horretan. Pirinioetan urte asko egin ditut izotz-ikastaroak direla, eskalada... Han neguan ikasten duzu kranpoiak, pioletak eta, erabiltzen. Beti asteburuetan eta neguan. Gero Andeak ezagutzeko irrika sortu zitzaidan eta harrez gero, bai... Zenbat mendi eta ibilaldi!! Zer du Everestek gainontzekoetatik desberdina? Hasteko, altuera!! Munduko mendirik altuena da, eta oso gogorra da. Egunero -30 C, oinarrizko kanpamentua 6.500 metrotara, oso eguraldi txarra izan genuen, haizea... Baldintzak berez dira zailak: hotza, elur-jauziak, arriskua... Hilabete pasa, egoera horretan. Baina altuerara oso ondo egokitu ginen, oxigenorik gabe 8.400 metrotaraino... Hori guztia, hori bakarrik? (Barre egiten du. Egia esan, berezkoa du une batez ere galtzen ez duen irribarrea baino gehiago den barre-algara): geroz eta gogo gehiago daukat Everestera berriro bueltatzeko; aurten bertan joango nintzateke berriz. Hainbeste daukat barruraino sartuta. Azken batean hilabete zaude han, baina gainontzeko egun guztiak bizitzeko lain indarra ematen dizu. Niri esango balidate harantz gehiago ezin dudala itzuli, mundua erortzen zait. Eguneroko bizitza horretarako zertan laguntzen dizu mendiak? Hasteko neure burua topatu dut; neure burua ezagutu dut mendian. Eta hori, bai hemen nagoenerako eta baita han nabilenerako ere: ez dakit mendira igoko naizen, baina badakit jaitsiko naizela; gorputzez ondo banago, esperientziak lagunduko dit psikologikoki. Berezkoa ere beharko du pixka bat, batzuk joaten dira eta segituan buelta hartzen dute, baita oinarrizko kanpamentura ailegatu baino lehen ere. Buruz oso positiboa izan behar duzu eta ni banaiz positiboa. Zu horretarako bizi zara, baina ez zara hortik bizi... Erreleboan egiten dut lana: astebete goizez, 06:30etatik

Atlas: Toubkal, Timesguida eta Ras-Ouanoukrim. Andeak: Cotopaxi, Chinborazo, Pichincha, Tungurahua, Pisco, Huayna Potosi, Tarija, Piramide Blanca, Cerro Austria, Chacaltaia. Horiezaz gain, Akonkaguan egindako saiakera. Georgia: Elbrus. Pamirreko mendikatean: Vorobief, Chetyrekh, Korzenevskaya, Komunismo tontorra, Lenin tontorra. Tien-Shan (Kazakhstan, Kirgizistan eta Txinako Xinjiangeko uigurren eskualde autonomoa): Khan Tengri, Pobeda. Himalaian: Changtog (7045 m) zapaldu gabeko mendia igotzeko saiakera, Sathopant (7100 m) (6300 m-ra arteko saiakera), Broad Peak (8045 m), Gasherbrum II (8035 m), Sisha-Pangma (8012 m), Cho Oyu (8201m): bi saiakaera, lehenengoa 2000. urtean, baina ezin izan genuen tontorrera iritsi; 2. saiakera 2005ean egin genuen eta orduan gailurrera iritsi ginen. Makalu (8445 m) (8000 m-ra arteko saiakera). Azkenik, Everest (8848 m), Tibetetik, iparraldeko aldea 2010eko udaberrian.

15
Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean. Izen-abizenak:

leh iaketa ! ! !

Saila/Departamendua:

1) CAFeko arku elektrikozko Labean urtutako materialetik zenbat Tona saldak jarraitzen du altzairua sortzeko prozesuan, kutxarara hustu ondoren?
50 Tona 40 Tona 16 Tona

2) CAFeko instalazioetan zehar badira irudiz osatutako hamaika kartel eta bestelako. Baina ba al dakigu guzti horiek bat-batean ondo bereizten? Lotu hitzak dagozkien irudiekin.
1 2 3 4 5 6 Derrigorrezkoa arnesak erabiltzea Kontuz! Erradiazio ezionizatzailea Debekatua argazkiak egitea Derrigorrezkoa segurtasun betaurrekoak erabiltzea Kontuz! Argindarra Debekatua oinezkoen sarrera 7 Derrigorrezkoa segurtasun oinetakoak erabiltzea 8 Kontuz! Orga jasotzaileen pasabidea 9 Larrialdietarako irteera 10 Derrigorrezkoa kaskoa erabiltzea 11 Su-itzalgailua 12 Derrigorrezkoa entzumenerako babesleak erabiltzea

Aurreko lehiaketaren irabazleak

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

IRAITZ IPARRAGIRRE IV. Dibisioa Beasain

MANOLO PRIETO Irun