Está en la página 1de 11

GONGEDA, ZAMAIA,

2012-06-17
Txangoaren datuak Luzera: Denbora (hamaiketakorik gabe): Gutxienezko garaiera: Gehienezko garaiera: Igoera metatua: Soslaia Perfil 13,7 km. 3 h. 40 min. 40 m. 666 m. 775 m. Datos de la excursin : Longitud recorrida. : Tiempo (sin el hamaiketako) : Altura mnima : Altura mxima : Desnivel acumulado

0 km: Alonsotegiko Azordoiaga Eskolen ondoan dagoen aparkalekutik (45 m.) abiatuko gara.

0 km: Salimos del aparcamiento que est junto a las escuelas de Azordoiaga en Alonsotegi (45 m).

0,9 km: Eskolen aurrean eskuinean dagoen pista hartuko dugu, hasieran aldapa txikia duen pistatik, eta El Oro-Urrea izena duen jolasgunera helduko gara (PR BI 100, Meategi eta saroien ibilbidea).

0,9 km: Llegamos a una zona de recreo, llamada El Oro, a la que llegamos por una pista, de pendiente suave, que arranca frente a las escuelas, tomando el camino de la derecha (La PR BI 100, Ruta de minas y seles).

3,0 km: Zabala eta egoera onean dagoen aurreko pistatik jarraituz, alderdi honetako aterpetxe baten aurretik igaroko gara. Zati honetan aldapa zertxobait gogorragoa da.

3,0 km: Despus de continuar por la pista anterior, ancha y en buen estado, pasamos enfrente de uno de los refugios de la zona, en una zona en donde la pendiente ha aumentado.

3,6 km: Gora jarraituko dugu sigi-sagan, pinudi eta beste baso batzuen artean, eta bidegurutze honetan aurrera joko dugu, gure eskuinean agertuko zaigun bideari uko eginez.

3,6 km: Continuamos subiendo en zig-zag por bosques generalmente de pinos, y en el cruce situado a 3,6 km desde el inicio, seguimos de frente, dejando un camino que veremos a nuestra derecha.

4,3 km: Gure igoeran lehen aldiz basoa irekiko zaigu eta Trianoko mendiak gure eskuinean eta Alonsotegi herria gure atzean ikustatu ahal izango ditugu.

4,3 km: Por primera vez en nuestra ascensin se nos abre el bosque para dejar paso a vistas de los montes de Triano y del pueblo de Alonsotegi, si miramos hacia nuestra espalda.

4,7 km: Seinaleztapen batzuek helburu batzuk adierazten dizkigute eta guk Zamaia aldera joko dugu.

4,7 km: Unas seales nos indican distintas direcciones y nosotros seguiremos hacia el Zamaia.

4,8 km: 100 metro gehiago egin ondoren, seinaleztapen berriak topatuko ditugu. Gu eskuin aldera joango gara, behetik hartutako aldaia utziz eta nahiko aldapatsua den malda estuago batetik igoz. Bidegurutzetik Ibaizabal edo Nerbioi ibaiaren ikuspegiak izango ditugu, ibaia Bilbotik hurbileko ikuspegiak.

4,8 km: Despus de avanzar otros 100 metros, veremos nuevas seales y continuamos a nuestra derecha, abandonando la pista e incorporndonos a un camino estrecho que sube con pendiente apreciable. Desde el punto de cruce se puede ver una panormica hacia el ro Nervin o Ibaizabal, en las proximidades de Bilbao.

5,3 km: Zamaia mendi-lepora iritsiko gara. Handik Trianoko mendiak eta Eretza izango ditugu ikusgai.

5,3 km: Llegamos al Collado de Zamaia desde el que disfrutaremos de vistas hacia los montes de Triano y el Eretza.

5,6 km: Gure lehen gailurra zapaldu baino lehen, meategi bat ikusiko dugu. Kartel bat dago bertan hango kontuak azalduz, baina landaretza mardula denez, ez da gehiegi ikusten. Zulo handia dago. Agian ekialdetik iritsi izan bagina, gehiago ikusiko genukeen.

5,6 km: Antes de alcanzar nuestra primera cima, encontraremos una mina con un cartel explicativo, pero que debido a la vegetacin existente no se puede apreciar. Se trata de un profundo hueco. Quizs si hubiramos accedido por su parte Este habramos visto ms.

6,1 km: Eta laster Zamaia (616 m.) tontorrera helduko gara. Handik Hego-mendebaldera Gongeda dago, Iparraldera Trianoko mendiak eta hego-ekialdera Ganekogorta eta Pagasarri, besteak beste.

6,1 km: Y por fin llegamos a la cima del Zamaia (616 m.), desde donde tenemos vistas hacia el Gongeda al Suroeste, hacia los montes de Triano hacia el Norte y hacia el Ganekogorta y Pagasarri al Sureste.

6,6 km: Zamaia tontorretik Gongeda-ra (666 m.) tontorrera igoko gara, alderdi belartsu batetik, eta han, garaiagoa delako, Zamaiatik ikusitako ikuspegiak beraiek dastatuko ditugu baina perspektiba hobeaz. Gure txangoko tokirik garaienera helduta egongo gara, gure txangoari izena eman dion mendian. Handik jaitsiera emango diogu hasiera, nahiz eta jaitsiera horretan hain garrantzizkoak ez diren beste gailur batzuetatik igaroko garen.

6,6 km: Desde la cima del Zamaia subiremos por una zona herbosa hasta el Gongeda (666 m.), donde la altura nos permite tener unas vistas muy parecidas a las del Zamaia pero con mejor perspectiva. Habremos llegado al punto ms elevado de nuestra excursin y el que ha dado nombre a la misma. Desde aqu iniciaremos el descenso, aunque todava llegaremos a cimas no importantes que jalonan nuestra bajada.

8,0 km: Sigi-sagan jaitsi ondoren, bidegurutze batean gure eskuinera joko dugu, 180ko bihurgune batean. Gure garaiera

8,0 km: Despus de bajar en zig-zag, llegaremos a un cruce en el que giraremos a nuestra derecha casi 180. Nos hemos situado ya en la cota de 440-480 metros de altitud.

9,4 km: Hegoalderantz jarraituko dugu aurrera, gero ekialdera eta azkenean iparraldera, Pilipaondo (517m.) gailur txiki batera heldu arte.

9,4 km: Seguimos avanzando hacia el Sur, posteriormente hacia el Este y luego hacia el Norte, hasta llegar a una pequea cima, Pilipaondo (517 m).

9,8 km: Aurreko gailurraren Iparraldean eta 400 metrora gutxi gora behera, beste muino txiki batetik igaroko gara, aurrekoa baino are xumeagoa, Larrazelai (487 m.)

9,8 km: Al Norte de la cima anterior y a unos 400 metros, pasaremos por otra pequea cima, an ms modesta que la anterior, Larrazelai (487 m).

10,1 km: Larrazelai-tik jaitsi egingo gara, hasieran hegaletik bide zehatzik gabe eta azkenean oso nabarmena den aldai batetik, nekazaritzako ustiategi bat duen Artiba auzoraino (430 m.). Artibako ur-putzura jaisteko asmoa genuen eta bi aldiz saiatu ginen, lehena igarotzea debekatzen duen hesi batekin egi genuen topo eta bigarrenean guk geuk utzi genuen jaisten ari ginela, Alonsotegirako itzulera errepide batetik egin behar zela konturatu ginenean. Horregatik aurrera jarraitu genuen goitik etorri ginen GR pistatik.

10,1 km: Desde Larrazelai bajamos, primero por la ladera sin camino definido y al final por una pista bien clara, hasta el barrio de Artiba (430 m), en donde hay una explotacin agrcola. Nuestra intencin era bajar al pantano de Artiba, e hicimos dos intentos, el primero se frustr porque un vallado de una casa impeda el paso, y el segundo o abandonamos a media bajada, ya que detectamos que desde el pantano el regreso hacia Alonsotegi haba que hacerlo por una carretera. Por ello, seguimos adelante por la GR que traamos desde arriba.

11,0 km: ia konturatu gabe, aldapa oso erraza delako, Tontorra(449 m.) izena duen gailur batera iritsiko gara.

11,0 km: casi sin darnos cuenta, porque el desnivel es muy pequeo, llegamos a una loma, llamada Tontorra (449 m).

11,6 km: Tontorra menditik hegaletik jaitsi behar da, bide zehatzk gabe, GR barruan dagoen aldai bateraino. Gure jaitsieran lur hesituaren barruan dagoen etxe bat ikusi genuen. Ondoren GR hori moztuta dagoela antz eman genion. Ez zegoen inolako irtenbiderik, itxuraz. Horregatik, zer aurkituko genuen jakin gabe, lur haietako hesiraino joan ginen (285 m.). Zorionez han erraz ireki daitekeen krisketa batez soilik zegoen itxita. Lur zatira sartu ginen eta sastraken artean jaitsiko gara, GRaren jarraipena zen aldai bateraino. Eskuinera jo genuen eta pista horretatik, aurrerantzean amaieraraino irten gabe.

11,6 km: Del Tontorra se baja por la ladera, sin camino definido, hasta encontrar una pista que segua perteneciendo a la GR. Divisamos en nuestra bajada una casa que enseguida nos dimos cuenta que estaba en un terreno vallado. Pronto comprobamos que la GR estaba interrumpida y que no haba ninguna salida, por lo que, a pesar del vallado optamos por llegar hasta la verja de la propiedad (285 m). All encontramos una puerta que estaba cerrada con un pestillo fcil de abrir. Entramos en la propiedad y descendimos entre la maleza que all existe hasta ir a lo que era la continuacin de la GR. Giramos hacia la derecha y ya continuamos una pista que no abandonaramos hasta el final.

13,6 km: GR adierazten duten bideren bat utzi ondoren, Alonsotegi-ko Azordoiaga eskoletara helduko gara, hots, gure txangoaren hasierara, autobide azpian dagoen eskoletako aparkalekura.

13,6 km: despus de dejar algn camino que indicaba tambin la GR, llegamos a las escuelas Azordoiaga de Alonsotegi y al principio de nuestra excursin, el aparcamiento de las escuelas y que se encuentra debajo de la autopista.

Iparra ezkerrera Norte a la izquierda

Iparra gora Norte arriba