Está en la página 1de 1

Deialdia

2012/06/04

Amal Ramsis zinemagile egiptoarrak bideo tailerra eskainiko du, BizBAK udako ikastaroen atarikoan
Ikusentzunezko arloan profesionalak ez diren emakumezkoei dago zuzenduta. Parte-hartzaileek "Iraultza"ren inguruan duten ikuspegia azaldu beharko dute
Asteartean, ekainak 5, UPV/EHU - BBK Etxean (Zazpi Kaleak), hasiko da "Mujeres en correspondecia" izenburuko bideo tailerra. Ekimen hau UPV/EHUk antolatzen dituen Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen atarikoa izango da. Ikastaro gehienak ekainaren 20tik uztailaren 20ra egingo dira. Ikastaroa ikus-entzunezko arloan profesionalak ez diren emakumeei bideratuta dago eta lau arratsaldez jarraian egingo da, Cinerizadas kultur elkarteak, Klaketa rabe ekoizpen-etxe egiptoarrak eta Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKEak koordinatuta. Amal Ramsis zinemagile egiptoarrak eskainiko du tailerra. Ramsis hainbat dokumentalen egilea da, besteak beste, Solo sueos (2005), non emakume egiptoarrek eurek pairatzen duten presioari buruz eta gauetan amesten dutenari buruz hitz egiten duten, edota Prohibido (2011), non Tahir plazan urtarrilaren 25ean hasitako matxinaden aurreko Kairoko eguneroko bizimodua erakusten den. Ikus-entzunezko ekoizpenaren oinarriak landuko dituzte tailerrean, eta horrela, emakume partaide bakoitzak minutu bateko bideoa egin ahal izango du "Iraultza" gaia hartuta. Ikus-entzunezko elkarrizketa izango da, bideo-gutunen bidez munduari buruz duten ikuspegia adierazten duten emakumeen artekoa. Bilbora iristekoa den Zinemagile artean emakumeen zinema arabiar eta iberoamerikarraren karabanaren harira antolatu da ikastaroa. Zinemagile artean ekimenaren barruan 23 film erakutsiko dira AlhndigaBilbaon ekainaren 11tik 15era. Egipto, Peru, Espainia, Argentina, Libano, Txile, Maroko, Siria, Venezuela, Qatar, Arabiar Emirerri Batuak eta Kubako emakumeek egindako filmak dira. Komunikabideek Amal Ramsis-ekin egoteko aukera izango dute goizetan, ekainaren 5etik aurrera. Elkarrizketak lotzeko: Prentsa-arduraduna: Karolina Almagia prentsa@kalmagia.com Tf. 616 84 14 77

bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

También podría gustarte