ESPAINIAKO FILOSOFIAREN ADIERAZPENA

Madril, 2012ko maiatzaren 5a Espainiako Filosofiako Fakultateen Dekanoen Biltzarrak, CCHS-CSIC Filosofiako Institutuak eta unibertsitate zein bigarren hezkuntzako irakasle gehienak ordezkatzen dituzten Espainiako hainbat filosofia-elkartek eztabaidatzeko jardunaldiak egin genituen 2012ko maiatzaren 4an eta 5ean, Madrilgo Complutense Unibertsitatearen Filosofia Fakultatean. Bertan, filosofiaren egoera Espainiako hezkuntza-sisteman izan genuen eztabaidagai. Jardunaldien ondorio gisa, honako erabaki hauek hartu genituen: 1. Gure ustez, gizarte demokratiko batek, derrigorrez dagozkion betebeharren artean, hezkuntzasistema publikoa eduki behar du. Sistema horrek prestakuntza-etapa guztiak hartu behar ditu (haur-hezkuntza, lehen eta bigarren hezkuntza, eta unibertsitatea); kalitateko prestakuntza eskaini behar du; eta, pertsona guztientzako eskuragarri egon behar du, inor baztertu gabe sexua, naziotasuna, gizarte maila eta beste arrazoi batzuk direla-eta. Gure ustez, gizarte demokratiko batek ikerkuntza-sistema publiko bat eduki behar du. Sistema horrek unibertsitateek eta ikerketa-zentro espezializatuek osatuko dute; behar beste baliabide izango ditu zientziaren, teknologiaren eta humanismoaren arlo guztietan; eta, ikertzaileen merituetan, sorkuntzan eta gizarte-erantzukizunean oinarrituko da. autonomietako gobernuek ezarritako aurrekontu-murrizketak; 2012an, % 20 gainditu dute hezkuntzan, eta % 25a, berriz, ikerkuntzan. Era berean, arbuiatzen dugu Hezkuntza arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko larrialdiko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 EDa (BOE, apirilaren 21a), izan ere, aurrez aurreko eraso bat da gure ongizate-estatuaren oinarrizko zutabeetako baten aurka, hots: Espainiako hezkuntza- eta ikerkuntza-sistema publikoa. 4. Zehazki, ekonomia-murrizketa eta lege-aldaketa horiek guztiek arriskuan jarri dute filosofiako irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren kalitatea, baita horren jarraipena ere. Hori dela eta, administrazio publikoei gogorarazi behar diegu filosofiako ikasketak Mendebaldeko tradizio kulturalaren funtsezko ardatzetako bat direla eta, gaur egun, gizarte demokratiko aurreratuenek leku espezifiko bat dutela ikasketa horiek egiteko, hainbat hezkuntza mailatan: institutuak, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak. osoan hedatu da, eta gero eta emankorragoa den harremana du, beste tradizio filosofiko eta kultural batzuekin. Horrela, filosofia gizadiaren ondare bizia izatera iritsi da, eta Lurreko herri guztien arteko komunikazioa ahalbidetu du. Horren harira, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) oinarrizko eginkizuna aitortzen dio filosofiari, mundu osoko herritarren prestakuntza hiritarrean eta kulturalean. Horregatik, 1995ean, Filosofiaren Aldeko Parisko Adierazpena plazaratu, eta Filosofia eta demokrazia munduan, izeneko txostena argitaratu zuen; 2005ean, berriz, Filosofiaren Munduko Eguna finkatu zuen (azaroko hirugarren osteguna); eta, amaitzeko, 2007an, Filosofia, askatasunaren eskola izeneko txostena argitaratu zuen. 6. Filosofia “askatasunaren eskola” da. Izan ere, pentsamendu autonomoan eta zorrotzean oinarrituta hezten ditu haurrak eta gazteak; begirada kritiko batez, munduari eta beren buruei buruz hausnartzen erakusten die, eta gaitasuna ematen die kideekin arrazoizko elkarrizketak izateko. Hala, ikuspuntu desberdinen aniztasuna ezagutzen eta elkar ulertzeko bideak bilatzen ikasten dute giza esperientziaren hainbat arlotan, irizpide bateratuen arabera, hala nola egia, justizia, edertasuna, etab. Horregatik, gero eta konplexuagoa eta globalagoa den gizarte baten gatazken eta ziurgabetasunen aurrean, filosofiako ikasketak oinarrizko tresna bat dira, mundua ulertzeko eta gizaki guztien arteko arrazoizko komunikazioa lortzeko. Filosofia hainbat lekutan eta bitartekoren bidez egin daiteke: irakaskuntza, ikerkuntza, aholkularitza etikoa, gizarte-bitartekaritza, kultur kudeaketa, sormen artistikoa eta literarioa, etab.

2.

3. Hori guztia dela-eta, erabat arbuiatzen ditugu azken hiru urteetan gobernu zentralak eta

5. Filosofia Europako gizartearen berezko osagaia da. Gainera, Europako tradizio filosofikoa mundu

7.

Nolanahi ere, eta UNESCOren gomendioekin bat eginez, filosofiak, gure ustez, berezko lekua izan behar du, hezkuntza- eta ikerkuntza-sistema publikoan. Izan ere, alde batetik, hori da modu bakarra filosofia belaunaldiz belaunaldi transmititzeko eta etengabe berritzeko, eta, bestetik, pertsona orok du "filosofiako eskubidea"; hau da, prestakuntza espezifiko bat jasotzeko eskubidea, non pentsamendu filosofikoaren ondarea eskuratu eta filosofia lanbide izateko beharrezkoak diren ezagutzak jaso ahal izango dituen. 8. Espainiako filosofoen komunitatea ziklo historiko baten aldaketan murgilduta dago. Trantsizio demokratikoaren urteetan, filosofiako ikasketak hedatzen, modernizatzen eta dibertsifikatzen hasi ziren, hezkuntza maila guztietan. Garai hartan, irakasleen, ikertzaileen eta idazleen belaunaldi bikaina izan genuen, eta horiei esker Espainiako filosofia munduko beste herrialde batzuetakoen mailan dago, gaur egun. Espainiako filosofiaren nazioarteko hedakuntza horrek ekarpen nabarmena egin dio gaztelaniaren ondareari, hizkuntza baliabide pribilegiatua baita gure kultura dagokion lekuan kokatzeko, gero eta globalagoa den mundu honetan. Horri gure herrialdeko beste hizkuntza ofizialetan egindako lan txalogarria gehitu behar zaio. Dena den, trantsizio filosofikoa egin zuen belaunaldiak erretiroa hartu du dagoeneko, eta haien lanari jarraipena emateko eginkizuna hartu duen belaunaldia prozesu anitzen eraginpean dago. Horren ondorioz, Espainiako filosofoen komunitateak erronka berriei eta zenbait zailtasuni egin behar die aurre, hala nola: lege-erreforma asko jarrian; Boloniako prozesua; irakasleen eta ikertzaileen ibilbidean ebaluazioagentziek duten egiteko berria; hezkuntzako, unibertsitateko eta ikerkuntzako aurrekontumurrizketa gogorrak; eta, amaitzeko, filosofiako zentroak, tituluak eta irakasgaiak kentzeko arriskua. Ziklo historikoaren aldaketa horren aurrean, Madrilgo jardunaldietan parte hartu dugunok erabaki dugu; alde batetik, indarrak batzea, orain arte oso sakabanatuta egon baitira; eta bestetik, Espainiako filosofoen komunitatea egituratzeko prozesua abiaraztea. Hortaz, une honetatik aurrera, Espainiako Filosofia Sarea (Red Española de Filosofía, REF) eratzen dugu, filosofia lanbide duten pertsona eta erakunde guztien arteko lankidetza errazteko eta lanbide honen defentsa egiteko, administrazio publikoen eta Espainiako herritarren aurrean. EFSak Koordinazio Kontseilu bat izango du, non ordezkaritza izango duten Filosofiako Dekanoen Biltzarrak, CCHSCSICren Filosofiako Institutuak eta unibertsitateetako zein bigarren hezkuntzako irakasleen filosofia-elkarteek. Koordinazio Kontseiluaren lehen egitekoak honako hauek izango dira: a) Web orri bat sortzea, baliagarria izango dena barne-komunikaziorako, dokumentuak artxibatzeko eta EFSren jarduerak jendaurrean zabaltzeko. b) Hiru lan-batzorde eratzea, unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko irakasleen ordezkariek osatutakoak. Batzordeek proposamen zehatzak egingo dituzte, hiru arlo hauetan: A) Bigarren hezkuntzako filosofiako ikasgaien curriculuma; B) Graduko, masterreko eta doktoregoko ikasketak berritzea, filosofiaren didaktika espezifikoari arreta gehiago eskaintze aldera; eta, C) Estatuko eta autonomietako ebaluazio-agentziek aplikatutako irizpideak eta prozedurak hobetzea. Proposamen horiek eztabaidatu eta adostu egingo dira EFSen, eta gero Hezkuntza Ministerioan, autonomia-erkidegoetan eta ebaluazio-agentzietan aurkeztuko eta negoziatuko dira. c) Filosofiako Biltzarra prestatzea, estatu mailan. Filosofia arlo eta hezkuntza maila guztietako irakasleek eta ikertzaileek parte hartu ahal izango dute, bai eta erakunde akademikoetatik kanpo filosofia lanbide duten gainerako langileek ere.

9.

d) UNESCOk argitaratutako bi txosten garrantzitsuak zabaltzen laguntzea: Filosofia eta
demokrazia munduan (1995), eta Filosofia, askatasunaren eskola (2007). Espainian, bi lan horiek argitaratzeko lanak SEPFIk koordinatuko du. 10. Espero dugu Espainiako Filosofia Sarea baliagarria izatea herrialde honetan filosofia egiten eta maitatzen dugun guztien arteko komunikazio gunea sortzeko. Filosofia lanbideari lotutako Espainiako pertsona eta elkarte guztiak gonbidatzen ditugu, EFSren jardueretan parte hartzera. Amaitzeko, estatuko eta nazioarteko filosofia-sare guztiekin lankidetza-harremanak finkatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Adierazpen hau erakunde hauek sinatu dute Conferencia de Decanos de las Facultades de Filosofía de España Instituto de Filosofía del CSIC (IFS, CCHS-CSIC) Asociación Andaluza de Filosofía (AAFi) Asociación de Estudiantes de Filosofía de la Región de Murcia (ASEFI) Asociación Española de Ética y Filosofía Política (AEEFP) Asociación de Filosofía Bajo Palabra (AFBP) Asociación de Filosofía Práctica de Cataluña (afpc) Asociación de Hispanismo Filosófico (AHF) Asociación Profesional de Filosofía (APF) Red Ibérica de Estudios Fichteanos (RIEF) Sociedad Académica de Filosofía (SAF) Sociedad Española de Estudios sobre Friedrich Nietzsche (SEDEN) Sociedad Española de Fenomenología (SEFE) Sociedad Española de Filosofía Analítica (SEFA) Sociedad Española Leibniz para Estudios del Barroco y la Ilustración (SeL) Sociedad Española de Profesores de Filosofía (SEPFI) Sociedad de Filosofía de la Provincia de Alicante (SFPA) Sociedad de Filosofía de la Región de Murcia (SFRM) Sociedad Hispánica de Antropología Filosófica (SHAF) Sociedad de Lógica, Metodología y Filosofía de la Ciencia (SLMFC) Filosofia lanbide duten gainerako elkarteek Adierazpen hau sinatu eta Red Española de Filosofía (REF) parte hartu nahi badute, mezu bat bidal dezakete beren datuak adieraziz, honako helbide honetara: conferdecafilo@gmail.com

Euskal itzulpena: Euskara Zerbitzua Itzultzaile-interpreteak, Euskara eta Eleaniztasunerako errektoreordetza, Euskal Erriko Unibertsitatea (EHU)

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful