Está en la página 1de 7

1.

PRAKTIKA: Argi puntu baten instalazioa


Helburuak: Zirkuitu elektrikoak probatzen hasi Muntaia egin eta funtzionamendua frogatu Ikusitakoa interpretatu

Materialak: Kartoizko oinarria Bonbila etxe 1 Bonbila 1 Pila 1 Hariak: 25cm-tako 2, 15cm-tako 2 eta 10cmtako 1 Txintxetak

Muntaia: 25cm-tako kablea (klipduna) pilaren polo batera lotu. Etengailua:Klipa kartoira txintxeta batez lotu

Etengailuaren beste muturrean 15cm tako kablearen muturra lotu txintxeta bidez Pilaren polo bat eta etengailua konektatuta daude. Orain bonbilarekin jarraitu. Hariak lotzeko espirak txintxeta bidez lotu Hasierako eskemari erreparatzen badiozu, bonbila etxea pilaren polora lotzea besterik ez dela falta ikusiko duzu. Ikusi eskema, zirkuitua ondo osatuta badago, etengailuaren posizioaren arabera argia piztu eta itzali egingo da

Argia pizten ez bada Ziurtatu badela tentsiorik sorgailuan Birpasatu hariak ondo lotuta dauden Begiratu ea bonbilaren filamentua hautsita dagoen.

GALDERAK 1. Bada tentsiorik bonbila etxearen muturretan etengailua itxita dagoenean? Zergatik? 2. Bonbila ez dagoenean badago korronterik zirkuituan? Erantzuna arrazoitu. 3. Zer geratuko litzateke hari eroale bidez lotuko bagenitu bonbila etxearen bi muturrak?

2. PRAKTIKA: Bi bonbila seriean


Helburuak: Serieko zirkuituen funtzionamendua ezagutu Muntaia egin eta funtzionamendua frogatu Ikusitakoa interpretatu

Materialak: Kartoizko oinarria 2 Bonbila etxe 2 Bonbila Pila 1 Hariak: 25cm tako 2 eta 15cmtako 2 Txintxetak

Muntaia Bi bonbila ditugu seriean, beraz, bata bestearen ondoan: Garrantzitsua da bonbila baten kaskiloa bestearen oinarriarekin zuzenean lotzea. Ondi begiratu hurrengo irudia eta zirkuitu elektrikoaren eskemarekin alderatu. Egizu muntaia lehenengo praktikan bezala.

GALDERAK: 1. Zer nolako intentsitatea dute bonbilek? Zergatik? 2. Zer gertatzen da bonbila bat deskonektatzen badugu zirkuitutik? Zergatik? 3. Zer gertatzen zaio bonbila bakoitzari, lehenengo bonbilarekin laburtzen badugu zirkuitua?

3. PRAKTIKA: bi bonbila paraleloan


Helburuak: Paraleloan muntatutako zirkuituen funtzionamendua ezagutu Muntaia egin eta funtzionamendua frogatu Ikusitakoa interpretatu

Materialak: Kartoizko oinarria 2 Bonbila etxe 2 Bonbila Pila 1 Hariak: 25cm tako 2, 15cmtako 2 eta 10cm tako 4 Txintxetak

Muntaia Goian ikusten den eskema muntatu behar dugu. Puntu gorriak korronte elektrikoa bitan banatzen duen puntua adierazten du. Bi bonbilak batera elikatuz. Begiratu eskumako irudia eta eskema elektrikoa kontuan hartuz zirkuitua muntatu. Etengailuaren posizioaren arabera itzali eta piztu egin beharko da bonbila.

GALDERAK: 1.- Zergatik ez dira bi bonbilak itzaltzen bat askatzean? 2.- Bonbila bat askatzean zer gertatzen zaio bestearen argiaren intentsitateari? Zergatik?

4. PRAKTIKA: bi norabideko kommutadore eta mozte etengailu bidez bi bonbila piztea


Helburuak: Kommutadoredun zirkuituaren funtzionamendua ezagutzea Muntaia egin eta funtzionamendua frogatu Ikusitakoa interpretatu

Materialak: Kartoizko oinarria 2 Bonbila etxe 2 Bonbila Pila 1 Hariak Txintxetak

Muntaia Eraikiko duzun zirkuituak kommutadore bat beharko du, berau sobran dagoen hari zatiren batez eraikiko duzu Ikusi aurreko praktiketan nola jarri dituzun bonbilak eta oraingoan antzeko zerbait nola egin behar den pentsatu eta egin. (Zirkuitu elektrikoa kontuan hartuz). Etengailua zabalik ez dagoenean, bonbilak aldiko piztu egin beharko dira kommutadorearen posizioaren arabera.

Galderak Piztu daitezke bi bonbilak batera? Erantzuna arrazoitu Erabili daiteke etengailu bat kommutagailu bezala? Zergatik?

5. PRAKTIKA: bi norabideko bi kommutadorerekin bonbila piztea (Ohikoa egongeletan)


Helburuak: Egongeletako zirkuituen funtzionamendua ezagutzea Muntaia egin eta funtzionamendua frogatu Ikusitakoa interpretatu

Materialak: Kartoizko oinarria Bonbila etxe 1 Bonbila 1 Pila 1 Hariak Txintxetak

Muntaia: Aurreko eskema elektrikoa begiratu eta bi kommutagailurekin zure zirkuitua eraiki. Aurreko praktikan egindakoaren antzerakoa da. Zoriz bi kommutagailuetan eragitean, bonbila piztu eta itzali egin beharko da.

Galderak: Eraiki dezakegu zirkuitu hau bi pultsagailurekin? Erantzuna arrazoitu.

6. PRAKTIKA: Hiru bonbila serie-paraleloan


Helburuak: Zirkuitu mistoen funtzionamendua ezagutzea Muntaia egin eta funtzionamendua frogatu Ikusitakoa interpretatu Gauza daitezkeen matxurei aterabidea bilatzea

Materialak: Kartoizko oinarria 3 Bonbila etxe 3 Bonbila Pila 1 Hariak Txintxetak

Muntaia: Aurreko eskemari begiratuz eraiki zirkuitua. Gogoratu, bi bonbila paraleloan daude eta haiekin seriean beste bat dago. Etengailuak korrontea pasatzen lagatzen duenean bonbilak intentsitate ezberdinekin piztu beharko dira.

Galderak: Zer gertatzen da seriean dagoen bonbila askatzen badugu? Zergatik? Zer gertatuko litzake zirkuitu laburra gertatuko balitz seriean dagoen bonbilan? Zer gertatzen zaien gainontzeko bonbilei paraleloan dagoen bonbila bat askatzen bada? Zer gertatzen zaien gainontzeko bonbilei paraleloan dagoen bonbila bat zirkuitu laburtzen badugu? Zergatik?

También podría gustarte