Está en la página 1de 3

HANSEL ETA GRETEL

Behin batean bazen egurgile behartsu bat, basoaren ertzean bizi zena. Egurgilea bere lehenengo emaztearekin izandako bi semealabekin eta bere bigarren emaztearekin bizi zen. Semeak Hansel zuen izena eta alabak Gretel. Egurgileak oso bizimodu apala zeraman, baina halako batean gosete handia etorri zen. Uzta asko hondatu ziren eta janaria gero eta eskasagoa zen, gero eta urriagoa. Amaordeak ez zituen oso begiko Hansel eta Gretel eta janaria falta zela eta, gau batean haurrak basora eramatea eta bertan uztea proposatu zion senarrari. Hurrengo goizean gurasoek esan zieten beraiekin basora joatea egurra mozteko. Baso barrena sartu ondoren, argi-une batean gelditu zen familia eta hortxe geratzea eskatu zien seme-alabei, beraiek lan egiten zuten bitartean. Lan egin ondoren haien bila itzuliko zirela esan zien baina eguna aurrera zihoan poliki-poliki eta aita eta amaordea ez ziren itzuli. Neba-arrebak basoan zebiltzala, ilundu egin zuen eta ezin izan ziren etxera itzuli. Oso izututa zeuden, piztitxo guztiak begira-begira zeuzkaten eta. Gaua igaro zen eta, biharamun goizean, itzultzeko bidearen bila hasi ziren. Ez kezkatu,esan zion ausarki Hanselek Greteli.guk geuk aurkituko dugu bidea, emaidazu eskua.

Baina goiz osoan eta arratsalde osoan ibili, eta han ez zen ageri etxera eramango zituen biderik. Iluntzean, gose handia zeukaten, eta bat-batetan, hala esan zuen Gretelek:

Begira, Hansel: txokolate eta goxokizko etxe bat!Ia-ia ezin zuten sinetsi ikusten ari zirena.

Etxetxoa zoragarria zen: teilatua txokolatezkoa zuen, tximiniak gozokizkoak eta hormak turroizkoak. Pozik eta alai, etxetxorantz abiatu ziren lasterka eta bi eskuekin hasi ziren hartzen piruletak, makilgoxoak eta azukre-koxkorrak. Bi umeak hain gose zirenez, oso-osorik jateko asmoa zuten. Sarrerako pastel handiari mokadu batzuk kentzen ari zirenean, atso zahar itsusi bat etxetik herrenka ateratzen ikusi zuten. Lasterka joateko zorian zeudela, atsoak hatz hezurtsu batekin keinu egin eta goxo-goxo esan zien: Sartu, sartu, polit horiek. Gozo hauek baino hobeak emango dizkizuet.

Hansel eta Gretel etxean sartu ziren emakumearen atzetik. Baina amonatxo maitagarri baten itxurak egin arren, sorgin gaizto bat zen benetan, galdutako haurrak jaten zituena. Goxoki eta txokolatezko etxea horretarako eraiki zuen. Haurrak erakarri ondoren, giltzapean itxi eta bazkaltzeko jaten zituen. Bat-batean, sorginak Hanseli besotik heldu eta kaiola batean sartu zuen. Argal samarra iruditzen zitzaion eta gizendu egin nahi zuen. Hementxe geldituko zara, nere bazkarirako behar bezain gizena egon arte. Zuk berriz esan zion Greteli barrezka etxea garbitu eta janari goxoak prestatuko dituzu, zure anaia gizentzeko.

Hansel builaka eta kaiola astintzen hasi zen, baina alferrik. Gretel gaixoa, aldiz, beldurrak airean zegoen. Gretelek gogor egin behar izan zuen lana sorginarentzat. Egunero-egunero baldekada ur astunak ekarri behar izaten zituen errekatik, garbiketa eta sukalde lnetarako. Jateko, ordea, eltzean gelditzen ziren hondarrak besterik ez zizkion ematen sorginak. Izan ere, janari onena eta ugariena Hanseli ematen zion, gizentzeko. Oso zoritxarrekoa zen Gretel, eta batzuetan pentsatzen zuen hobe izango zela basapiztiek harrapatu eta jan izan balute.

Sorginak ez zuen oso ongi ikusten, baina Hansel zenbat gizendu zen jakin nahi izaten zuen goizero, eta atzamar bat erakusteko eskatzen zion egunero. Mutikoa oso azkarra zen eta oilasko-hezur bat erakusten zion. Itxaroten aspertuta, sorginak esan zion Greteli: Zoaz errekara ur bila! Berdin zait Hansel gizena edo argala ote dagoen, bihar bertan prestatu eta jan egingo dut zure neba! Ez mesedez erregutu zion Gretelek, baina sorginak ez zuen penarik, ez errukirik: Ez egin negarrik, tuntun horrek, alfer-alferrik da eta.

Biharamunean, sorignak Hansel hartu zuen sutan erretzeko. Baina Hanselek, ondo janda, oso indartsu zegoenez, sorginari berari bultza egin zion sutara. Hau gizen eta traketsa zen, eta ezin izan zen altxatu. Gretel! Libre gaude! esan zuen Hanselek pozaren pozez

Anai-arrebak, elkar besakatuta, kanta eta dantza ibili ziren gelan zehar. Gero etxe osoa miatu, bi zaku bete sorginaren altxorrez eta basoan zehar aldegin zuten. Uste dut hauxe dela gure bidea! esan zuen Gretelek.

Azkenean, etxera iritsi ziren. Aita poz-pozik zegoen, seme-alabak bizirik ikustean. Aitak beren amaordea bat-batean hil zela adierazi zien eta hortik aurrera hirurak bakarrik bizi izan ziren, pozaren pozez.

También podría gustarte