Está en la página 1de 6

DEFINIZIO FASEA

Testuingurua
Proiektu hau garatzeko, Ikastola Kooperatiba baten antolakuntza orokorra aztertuko dugu. Horretarako, gehienbat ikastolako kideen rolak eta funtzioak definituko ditugu. Nahiz eta eskola guztien errealitatea ezberdina izan, ideia orokor bat hartzeko bidea emango digu lan honek. Gure etorkizunean eskoletan lan egingo dugunez, eskola baten antolaketa zein den jakitea beharrezkoa dela deritzogu. Eskola batean sartzen garen momentu beretik, bertako dinamikaren parte bihurtzen gara. Adaptazio prozesua ahalik eta laburrena izan dadin, aldez aurretik dinamika horren berri izatea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

Aztertuko dugun ikastola Gipuzkoako ipar ekialdean dagoen herri batean dago. Horrexegatik, Donostiatik gertu dagoen herria izanik, populazio handiagoa erakarri du azken urteetan. Egun 10.000 biztanle inguru ditu herriak. Lan sektore nagusiak zerbitzuarena eta industriarena dira eta nekazaritzari dagokionez, gero eta presentzia gutxiago du. Ikasleei dagokienez, bertakoak izateaz gain inguruko herrietakoak ere badira. Ikasle kopuru handiena herriaren erdigunean bizi da. Herriak eta ikastolak lotura oso estua dute, izan ere, ikastola herriak berak sortutakoa baita. Haurtzaro ikastolan hiru etapa daude: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Etapa hauek amaitzean beste instituturen batera joan behar dute ikasleek. Guztira 740 ikasle dago, Haur Hezkuntzan 208 ikasle, Lehen Hezkuntzan 347 ikasle eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 185. Haur Hezkuntzan 2 urteko gelan zazpi lerro daude, 3 urteko gelan lau lerro daude eta 4 eta 5 urteko geletan bakoitzean hiru. Lehen hezkuntzan, maila guztietan hiru lerro daude. Irakasleen antolaketari dagokionez, guztira 63 irakasletik heziketa bereziko irakasleak 2 dira, hezkuntza laguntzaileak 4 (hauek haur berezi edo ezinduekin egiten dute lan). Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuen artean daude: eskolaz kanpoko ekintzak, jantokia, eskolaz kanpoko zaintza zerbitzua eta garraioa.

Helburuak
OROKORRAK Haurtzaro funtzionamendu jabetzea. ESPEZIFIKOAK ikastolaren Eskola antolamenduaren orokorraz ezagutzea. Ikastolako partaide identifikatzea. ororen hierarkia funtzioak

Erabakiak hartzerako orduan jarraitzen den protokoloa zein den jakitea. Ikastolaren ezagutzea. harremanak Ikastolaren barneko hartu-emanen inguruan sakontzea. Ikastola eta ezagutzea. gurasoen arteko lotura

Ikastolak beste erakunde batzuekin dituen harremanak aztertzea. Ikastolak ezagutzea. herriarekin duen erlazioa

Eskolen antolaketa orokorrak Izan ditzakegun rol eta funtzio ezberdinen gure etorkizuneko lanean inguruan hausnartzea. izango duen eragina aztertzea. Eskola antolakuntzarako proposamen edo alternatiba ezberdin eta berritzaileen inguruan gogoeta kritikoa burutzea.

Konpetentziak
Eskola bateko rol ezberdinak identifikatzeko gai izatea. Rol ezberdinen funtzioak zein diren bereizteko gai izatea. Eskola esparruan sortzen diren harreman ezberdinen aurrean modu egokian parte-hartzeko gai izatea. Ardura eta konpromisoa azalduz, talde lanean jarduteko gai izatea.

Ikerketaren Faseak
I. Etapa: Testuinguruaren sakontzea. JARDUERAK Web gunea aztertzea Batzar nagusiaren behatzea txostena HELBURUAK Ikastolaren metodologia zein den jakitea. Ikastolaren filosofia ezagutzea. Ikastolak irakaskuntzaikaskuntzaren inguruan dituen ikuspegiak zehaztea.

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua aztertzea

II. Etapa: Ikerketaren burutzea. JARDUERAK Ikastolara bisita. Ikastolako kide ezberdinekin elkarrizketa (zuzendaria, irakasleak, gurasoak). Bildutako informazioaren talde-hausnarketa. HELBURUAK Orain arte eskuratutako informazioa kontrastatzea.

Taldean iristea.

ondorio

batetara

III. Etapa: Portfolioaren elaborazioa. JARDUERAK Lehenengo bi etapetako informazioa konparatzea Ondorioak ateratzea Aurrez zehaztutako helburuak bete ditugun konprobatu. HELBURUAK Teoria eta praktika bat datozen egiaztatu.

Tenporalizazioa
APIRILA A A A 2 9 16 23 30 3 10 17 24 4 11 18 25

O 5 12 19 26

O 6 13 20 27

L 7 14 21 28

I 1 8 15 22 29

MAIATZA A A A 1 2 7 8 9 14 15 16 21 22 23 28 29 30

O 3 10 17 24 31

O 4 11 18 25

L 5 12 19 26

I 6 13 20 27

Egutegirako erabilitako kolore kodeak: Klase eguna. Jaieguna. Definizio fasea Ikerketa fasea Ikastolara bisita Portfolioa egin Aurkezpen egunak

Ebaluazio
Lan honen ebaluazioa, helburuak lortu diren eta konpetentziak bereganatu ditugun behatuz gauzatuko dugu. Horretarako honako taula hau erabiliko dugu:
1. IKUSKAPENA. Etapa: Kronogramaren % . Hilabetea: HELBURUAK OROKORRAK Haurtzaro ikastolaren funtzionamendu orokorraz jabetzea. ESPEZIFIKOAK Eskola antolamenduaren hierarkia ezagutzea. Ikastolako partaide ororen funtzioak identifikatzea. Erabakiak hartzerako orduan jarraitzen den protokoloa zein den jakitea. Ikastolaren harremanak ezagutzea. Ikastolaren barneko hartu-emanen inguruan sakontzea. Ikastola eta gurasoen arteko lotura ezagutzea. Ikastolak beste erakunde batzuekin dituen harremanak aztertzea. Ikastolak herriarekin duen erlazioa ezagutzea. Eskolen antolaketa orokorrak gure etorkizuneko lanean izango duen eragina aztertzea. Izan ditzakegun rol eta funtzio ezberdinen inguruan hausnartzea. Eskola antolakuntzarako proposamen edo alternatiba ezberdin eta berritzaileen inguruan gogoeta LORTU DIRA? 1 2 3 4 5 ZERGATIAK

kritikoa burutzea.

Helburu bakoitza zein gradutan bete dugun zehaztuko dugu horrela, 1etik 5era kalifikatuz. 1. Guztiz bete dut 2. Orokorrean, bete dut 3. Erdizka bete dut 4. Orokorrean, ez dut bete 5. Ez dut bete Konpetentziekin ere ebaluazio sistema bera jarraituko dugu.

También podría gustarte