Está en la página 1de 1

LOKATZAKO

32 ZK
www lokatza.com

25 URTE LOKATZAREKIN

TXOKOA

ASTEKARIA

2012 MARTXOAK 15

JUBENILAK.-ERRENTERIA
TXOMIN LARRAAGA SUMOFIC-IGARTUAko ASKARRENA ERRENTERIAN.
Domeka atsaldean, Errenterian,XXIX Errenteria saria ospatu zen.Lasterketa 70 Km izan zuen eta Oiartzungo zirkuitoan zehar eta Gaintxurrizketako gainen artean igaro zen oso bizi. Lasterketako protagonista nagusiak,Castillo de Onda taldeko Valentziarrak izan ziren. Lasterketa hasi zen momentutik,ihesaldi saiakera guztietan egon ziren Lokatzako gazteak, oso ausart lasterketa osoan zehar. Bada,sorte txarrak taldea begiz jo zuen,batetik Julen Irizarrrek erorikoa izan zuen,eta Jokin Etxabek,matxura. Osorik mantendu zirenak,saiatu ziren behin eta berriz ihesaldi -ak sortzen edo ihesaldietan sartzen,baina azkenean,tropel osoaren sprint polit baten bukatu zen lasterketa, non Castillo de Onda taldeko txirrindulariak indartsuenak agertu ziren. Cristian Torres garaile izan zelarik,Soraluze S.Koop. Sari nagusian irabazle izan zen Imanol Iraolaren aurretik. Sailkapena: 1.-Cristian Torres(Castillo de Onda-Valentzia) 2.-Imanol Iraola(Andoaingo ) 19.-Txomin Larraaga(Sumofic-Igartua) 29.-Jon Aranzabal (Sum-Iga) 34.-Xabier Gallastegi(Sum-Iga) 57.-Asier Taboada(Sum-Iga) 69.-Beat Etxabe (Sum-Iga)
Txomin Larraaga Jon Aranzabal Xabier Gallastegi

ASTE HONETAKO LASTERKETAK


KADETEAK. Martxoak 18,igandea,Eibar XXXIII Abaskal saria (10:30)(55Km) EibarElgoibar-Altzola-Bergara(Labegaraieta 11,27) Maltzaga,Eibar(helm.Urkizun,11:53) JUBENILLAK.-Matxoak 17,larunbata,Azpeitia.XXXI Loiola saria (16:00)(84km) Azpeitia Azkoitia-Azpeitia-Iraeta-Azpeitia-ZumarragaOrmaiztegi-Mandubia(17:39)-UrrestillaAzpeitia(helm.Loiolan,18:06) INFANTILLAK-2012.03-31 OATI ZIKLOTURISTAK.-Martxoak 18.Bergara-Arlaban-Otxandio-Arlaban-Bergara

KADETEAK-AZPEITIAN
Kadeteak larunbat goizean burutu zuten beraien lana,Azpeitia eta Oikina arteko 48 Kmko zirkuitu batetan. Hasteko Urrestilla auzotik pasa ziren.Bide estuek eta lasterketaren abiadurak azkar jarri zuen lasterketa banakako ilaran.Biribilgunetan suertatu ziren korteetan ez zuten sorte handirik izan eta agur esan behar izan zuten lasterketari Berroiak,Erdabidek eta Telleriak. Antzuolarrak izan ziren lasterketan buru belarri oraingoan eta Zestoa inguruan sortu zen 9 laguneko ihesean Fernandez eta Kortabarria gazteak bertan jarri ziren. Ez zuen sorte handiegirik izan Kortabarriak,Zestoatik irten eta gutxira erorikoa izan baitzuen,larritasun handirik gabe. Azkenerako ihesaldiak Azpeitiko helmugara iristea lortu zuen,Fernandez (Argazkian) 7.izan zen eta Muguruzak pelotoian lehiatutako springta irabaztea lortu zuen. 1.-Onditz Urruzmendi(Grosg) 7.-Jon Fernandez(Sum-Igar) 10.-Urtzi Muguruza (Su-Ig) 53-Aritz Kortabarria(Su-Ig)

AFIZIONATUAK. ARISTI 3. LIZARTZAN


Jon Fernandez

Lizartzan ospatu zen afizionatu mailako lasterketa, eta bertan izan ziren Lokatzan haritutako Mikel Aristi,Eneko Lizarralde,Hodei Orobengoa eta Jon Rivero, denok Debabarrena taldekoak. Lasterketa erdian 15 gizoneko ihesaldia sortu zen, haien tartean Aristi zegoelarik eta azkenean lasterketako hirugarren postua lortu zuen. Lizarraldek,helmugatik 5 kilometrotara zegoelarik,zulatua izan zuen eta lasterketa utzi behar izan zuen. 1.-Johan Van Zyl ( Caja Rural) 3.-Mikel Aristi (Debabarrena) 38. Jon Rivero (Debabarrena) 66.-Hodei Orobengoa (Debabar9 Beste alde batetik,Aristondo Klasikan(Espainako Kopako Lasterketan) Aristi Bergararra 77.postu -an sailkatu zen.
Argazkian Mikel Aristi Lizartzako podiunean

Fernandez,Telleria,Berroia,Kortabarria,Muguruza,Erdabide eta Xabier Aranzeta