Está en la página 1de 1

LOKATZAKOTXOKOA

24 ZK ASTEKARIA 2011 ABUZTUAK 4


www lokatza.com ASTE HONETAKO PROBAK -JUBENILAK eta 2 URTEKO KADETEAK Abuztuak 6, larunbata,Soraluzen,LXIV SoraLuzeko Saria,10:30 Soraluze-Elgoibar-Bergara(11:09)-ZubillagaBergara(11:35)-Elgoibar-San Andres(Soral.)

25 URTE LOKATZAREKIN

lokatza_ze@hotmail.com

JUBENILAK.NAFARROA MIKEL ARISTI,IRUAN ERE TXAPELDUN !!!


Joan zen astean,Lokatzako jubenilak,eta haien artean Mikel Aristik, erakustaldia eman zuten, Iruerriko Itzulia, 3 etapako lasterketa,irabaziz. Lehenengo garaipena,Tafallan izan zen, bigarren etapan, Aristik hasiera hasieratik ihes egin zuen beste hamaika lagunekin. Helmugarako 20 kilometro falta zirenean Mikel lana bakarrik egitea erabaki zuen, eta atzetik lau txirrindulari zituelarik,helmugan lehen postua eskuratu zuen eta sail -kapeneko hirugarrena, liderrarengatik 25 segundura eta zergatik ez, bere bigarren itzulia irabazteko aukerarekin Azken Etapan, Aristik berriz ere, aurrera jo zuen AndaluciaCajaGranada taldeko bi txirrindulariekin 30 kilometro falta zirenean helmugarako.Hirurek segituan heldu ziren akordiora,Andaluziarrentzat etapa eta Lokatzakoentzako itzulia,aipatu Medina Andaluziarra Mikelen selekziokide izan zela Europako Txapelketan.Itzulia irabazteaz gain , eregulartasuna eta sprint bereziak lortu zituen.

KADETEAK.NAFARROA URTZI MUGURUZA 2. TROFEO GAZTETXOAN


Urtzi Muguruza bigarren sailkatu zen Gaztetxo Trofeoan, Mutilva Bajako lasterketan seigarren postua lortu eta gero. Trofeoko lder moduan hazi zuen lasterketa,baina irabaslea, Xabier San Sebastian tolosarra puntu gehiago lortu zuen, 45 hain zuzen eta Urtzi bere sei -garren postuarekin 39 puntuetan gelditu zen. Emaitza oso ona Urtzirena, kontuan artuz bere lehen urtea dela kadete mailan eta trofeo gaztetxoen bezala gipuzkoako rankingean ere bigarren postuan dagoela. Mutilva Bajako Clsica Valle de Arangurengo sailkapena. 1. Xabier San Sebastian 2.-Ander Alonso 3.-Martin Torres 6.-Urtzi Muguruza ( Sumofic)

Urtzi pelotoiko sprintean garaile