Está en la página 1de 1

LOKATZAKO

19 ZK ASTEKARIA

TXOKOA

25 URTE LOKATZAREKIN

2011 EKAINAK 30

lokatza_ze@hotmail.com

www lokatza.com

ASTE HONETAK0 PROBAK


JUBENILAK.-Uztailak 2, larunbata,Oati, Arantzazuko igoera.Arratsaldean. KADETEAK.-Uztailak 2,larunbata,Tolosa, Amaroz ausoan. Goizean. AFIZIONATUAK.-Uztailak 3,igandea, Gatzagako saria. Goizean. ZIKLOTURISTAK. Uztailak 3,igandea,8:00 135km. Bergara-Gasteiz-Nanclares-SubijanaKuartango-Murgia-Gopegi-Legutio-Kurutzeta-Arrasate-Bergara.

JUBENILAK GIPUZKOAKO ITZULIA ARISTI TXAPELDUN!!! TALDEA ERE BAI !!!!!!


Badira une batzuk,argazkiak hitzak baino gehiago esaten dutena,kasu honetan,kronika motza eta argazki gehiago, nola izan den Gipuzkoako Itzulia ikusteko. Bakarrik aipatu behar Mikel Aristiren nagusitasuna, lau etapatik, bi garaipen eta bi bigarren postuak, eta baita ere aipatu behar dugu talde guztiaren elkarlana,inolako salbuespenik gabe. !! Hau bai taldea..!!

KADETEAK-AGURAIN
Trofeo Gaztetxoko lasterketa izanik, lortutako puntuak ere garrantzitsuak ziren Agurainen.Julen Irizar bigarren postuan zegoen eta Urtzi Muguruzak bosgarren postuan.Ondorioz,hauen bukaerako postuak ahalik eta aurreren izatea garrantzitsua zen uztailaren 26 an izango duten Mutilva Bajako lasterketan trofeoa irabazteko aukera izan zitzaten. Lasterketari begiratuta, beroak, haizeak eta bide estuak gogortasuna erantsi zioten ibilbideari eta indarrak xahututa heldu ziren helmugara txirrindulariak. Mendateetan Txomin Larraaga fin ibili zen eta bukaeran mendiko saria gutxiagatik ez zuen lortu. Helmugara Inoxcra taldeko Xabier Jauregi heldu zen lehen postuan eta 44 segundutara tropel nagusia heldu zen, bertan Urtzi Muguruza lehena sartu zen. Sailkapenean ikusita,Urtzik trofeoko lehen postua lortu du eta orain Mutilvako lasterketan mailotari eutsi beharko du.(Ion Unamuno, entren) Sailkapena: 1.-Xabier Jauregi (Inoxcra) 2,-Urtzi Muguruza(Su) 19. Julen Irizar (Sumof) 79.-Txomin Larraaga 100.-Jon Fernandez 106. Iigo Agirrezabal. Argazkian. Urtzi Muguruza Gaztetxo Trofeoko mailotarekin, eutsi beharko du Mutilvan.