Está en la página 1de 1

LOKATZAKO

18 ZK ASTEKARIA

TXOKOA

25 URTE LOKATZAREKIN

2011 EKAINAK 23

lokatza_ze@hotmail.com

www lokatza.com

JUBENILAK EIBAR
MIKEL ARISTI. ETA HIRUGARRENA ERE BAI..
Joan zen igandean, Eibarreko San Juan saria ospatu zen eta garailea, ekain honetan hirugarrenez,Sumofic taldeko txirrindulari bat izan zen, kasu honetan, Mikel Aristi, denboraldiko hirugarren garai-pena lortu duelarik eta taldeko bostgarrena. Lasterketa 101 kilometro zituen eta 3 mendate puntuagarri,Lastur, Kalbario eta Unbe,helmuga bertan kokatuta zegoelarik. Aristi, Asier Unanuekin batera hies egin zuen 20 kilometroetara inguruan eta Eibar arte biak batera joan ziren,azken igoeran Aristik aurre hartu zuen eta minututik gorako abantaila lortu zuen. Sumofic taldeko beste txirrindulariak ere bikain haritu ziren, buru ziren bikotearen atzetik sortu ziren taldetxo guztietan ordezkariak sartuz. Azkenean,Orobengoak atzetik aurrera egin eta 4. postua eskuratu zuen. Lizarralde,bederatzigarrena eta Jokin Etxabek 14. gorputzaldi ona erakutsi zuelarik,hurrengo astean hasiko den Gipuzkoako Itzulirako. Taldeka 14 segunduagatik, bigarren ge-ratu ziren,nahiz eta Caja Rural taldeak txirrindulari kopuru bikoitza duen. Sailkapena.1.Mikel Aristi ( Sum) 2.-Asier Unanue(C.Ru) 4.-Hodei Orobengoa 9.-Eneko Lizarralde 14.-Jokin Etxabe 41.-Jon Aranzabal Mendiko saria.Mikel Aristi

ASTE HONETAK0 PROBAK


JUBENILAK.-Ekainak,24,25,26 eta 27, GIPUZKOAKO ITZULIA. KADETEAK.-Ekainak 25, larunbata,Agurain XI Torneo San Juan. 16:30 h. AFIZIONATUAK.-Ekainak 24,ostirala,TOLO -SA, ekainak 25,larunbata,SEGURA. ZIKLOTURISTAK. Ekainak 26,igandea. 8:00 h. 121 Km. Bergara-Areitio DurangoMontekalbo-Urrutxua-Arbazegi-AulestiLekeitio-Deba-Bergara.

INFANTILAK-ESKORIATZA
BUKATU DA DENBORALDIA!!
Joan zen larunbatean alebin eta infantilak denboraldiko azkenengoko proba izan zuten Eskoriatzan. Aurten 11 lasterketa izan dira eta argazkietan ikusten denez, gure txirrindulariak oso ondo pasatu dira. Orain entrenatzen jarraitu beharko dute datorren urtera begira, batzuk kadete mailan.

Goiko argazkian.Jabi San Torcuato,Unai Prieto,Pello Irizar,Martin Telleria eta Aitor Rueda, Eskoriatzan.

Goiko argazkian Mikel eta Asier Unanue, lasterketako protagonista nagusiak Ezkerrean Aristi podiunean.

Inf.Iker Sanchez,jubenilen

KADETEAK OATI
Ibilbide gogorrako lasterketa antolatu zuen Oatiko Aloa Mendi T.E.ak eta helmugara talde txikitan iritsi ziren txirrindulariak. Udanako mendateak apurtu zuen tropelaren egonkortasuna eta bertatik sei txirrindulari indartsuenak aurrera jo zuten. Bertan zegoen Julen Irizar eta azken 50 metroak soberan gelditu zitzaion besoak igota garaipena lortzeko. Izan ere, kilometro bat falta zela seikotetik ospa egin zuen eta esan bezala, 50 metro falta zitzaiola harrapatu zuten.(Inf. Ion Unamuno,Kadeten entrenatzailea). Sailkapena. 1.-Ander Alonso (Inoxcra-Beasain) 5.-Julen Irizar ( Sumofic) d.b. 10.-Urtzi Muguruza ( Sumofic) 46ra 34.-Jon Fernandez ( Sumofic ) 43.-Txomin Larraaga ( Sumofic )

Urtzi Muguruza