Está en la página 1de 1

LOKATZAKO

06 ZK ASTEKARIA

TXOKOA

25 URTE LOKATZAREKIN

2011 MARTXOAK 31

lokatza_ze@hotmail.com

INFANTILAK:
Aste honetan hasiko dira Oatin infantilak eta alebinak aurtengo denboraldia. Danera 10 lasterketa izango dute.

JUBENILAK-ANTZUOLA
Joan de zapatuan,jubenilek duten maila bikaina erakutsi zuten beste behin.Hasieran,14 txirrindulariko ihesaldi arriskutsu bat egin zen,bertan, lasterketa irabazteko faborito batzuk sartu zirelarik.Sumofic-ekoek baita,lanerako borondatea eta ahala erakutsi zuten beste behin.Talde osoa tropel buruan jarri eta diferentziak jaten hasi ziren poliki poliki nahiz eta zenbakiz,ihesaldian gehiago izan.Amateur mailan talde asko egiteko kapaz ez dena,jubenil mailako Sumoficeko txirrindulariak egin zuten , modu ordenatuan ihesaldia kontrolpean eraman, ondoren, diferentzia osoa jateko 50 km tropelatik tiraka,horrela,Uzarragako maldak hasi baino lehenago,ihesaldia bertan behera utziz.Lan bikaina, baina , ez zen hor bukatu,Jokin Etxabek, taldeak egindako lanari amaiera paregabea eman baizion 6.postua eskuratuz, jubeniletako lehen urte honetan.Gazteek, beste pausu haundi bat eman dute beraien garapenean,ez baita soilik azken emaitza ikusi behar.Larunbatean egindakoarekin, zuzendaria oso posik legoke.. SAILKAPENA.1.6. Jokin Etxabe 11. Eneko Lizarralde 33.-Odei Orobengoa 34.-Mikel Aristi 48.-Andoni Lasa 64. Jon Aranzabal 73.-Beat Etxabe 74.-Xabier Gallastegi 78. Ander Telleria Taldeka: SUMOFIC 3.postuan.

ASTE HONETAKO PROBAK


JUBENILAK:Apirilak 2,larunbata,10:15 Deba. XXXVIII Amaika-bat saria (86 km) Deba-Elgoibar-Deba-Itziar(PM),Oikina,Arroa Itziar(PM),Deba,Mutriku,Calvario(PM),Deba. KADETEAK:Apirilak 2,larunbata,16:00 Elgoibar.XXII Elgoibarko L.T. (52 km) Elgoibar-Mendaro-Elgoibar-Bergara(16:40)Elgoibar-Mendaro-Elgoibar. INFANTILAK-ALEBINAK:Apirilak 2, larunbata,16:00 Oatin, Lehenengo proba. ZIKLOTURISTAK:Igandea 3, 9:00h. ( 90km) Bergara-Arlaban-Ozaeta-Zalduendo-ArlabanBergara.

SUB-23 GORLA
Igande goizean, Bergaran XXXVII. Gorlara igoera ospatu zen, eguraldi honarekin eta Lokatza z.e. antolatua. Bi aldiz Gorlatik pasatu ondoren,Seguros Bilbao-ko Omar Fraile izan zen irabazlea.Bergarako ordezkari bakarra, Ion Riverok 76.postuan sailkatu zen, sailkapen bikaina kontuan artuz bere lehenengo urtea dela afizionatu mailan. Riverok erakutzi zuen indartsua dela aldapak igotzen.

LOKATZAKOAK IRTEERAN ETA TROPEL BURUAN TIRAKA

BIZIKLETAN JOLASEAN. Joan zen zapatuan eskola kiroleko gastetxoak bizikletan jolasak egin zuten Ipintzan.Ikusten denez ondo pasatu zuten goiza, hona hemen Lokatzako etorkizuna.

KADETEAK ZUMAIAN
Lasterketa gogorra izan zuten zapatuan gure mutilek.Mendaterik izan ez arren,Iraeta eta Arrona inguruak beti dira zailak bizikletan pasatzeko.Ihesaldi batek aurrera jo zuen lasterketa erdi inguruan eta bertan sartu zen Julen Irizar.Askeneko igoeran aurrera joatea saiatu zen,baina iheskideak ez zioten utzi. Pelotoia,Urtzi Muguruza buru zuela minutu bat atzerago iritsi zen helmugara,Iigo Agirrezabal tartean zelarik. Jon Fernandez ere pelotoian iritsi behar zen, baina kilometro bat faltan erorikoa izan zuen. Txomin Larraagak lasterketa hasieran ere erorikoa izan zuen. Sailkapena:1.-Ander Alonso(Inoxcra) 9.-Julen Irizar(Sumofic) 15.-Urtzi Muguruza 36.-Iigo Agirrezabal