Está en la página 1de 2

2012-04-20

Blanca Urgell: Euskaltegiek protagonismo handiagoa izango dute etorkizunean


Besteak beste, egoera ekonomikoaren berri eman zuten atzo Blanca Urgell Kultura sailburuak gidatutako HABEren zuzendaritza bileran: 41.000.000 euro bideratuko ditu orotara Eusko Jaurlaritzak HABEra eta, horrenbestez, 2011ko aurrekontuei ia bere horretan eustea erdietsi da.

HABEren zuzendaritza-bilera izan zen atzo Donostiako egoitzan. Bertan parte hartu zuten Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iaki Uribe HABEren zuzendariak. 2011-09-19ko zuzendaritza bilerako akta onartzeaz gain, Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumaren araberako mailak egiaztatzeko deialdia berria azaldu zuten. Gainera, maila gainditzen duten ikasleen diru-laguntzak, 2012ko aurrekontuak eta kudeaketa-plan izan zituzten hizpide. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek partaide guztiak agurtu ostean, V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aipatu zituen. Inkestaren emaitzen arabera, ikusten da eskola dela euskaldunen sortzaile nagusia. Baina, eskolarekin batera, euskaltegiak dira helduen artean euskalduntzearen eta alfabetatzearen funtsezko zutabea, euskaldun berriak giltzarri baitira euskararen berreskurapen eta normalizazioan. HABEren Plan Estrategikoa ere gogoan izan zuen Kultura sailburuak, eta argi azaldu du haren xedeetako bat ikasleak euskalduntze-sistemaren erdigunean jartzea eta euskaltegiei protagonismo handiagoa ematea dela: Arrazoi batzuengatik, aldaketa dezente aurreikusten ditugu euskaltegietan. Goizegi da datuak emateko uda honetako barnetegiez, ikastaro trinkoez edo datorren ikasturteaz, baina, datorrena datorrela, prozesu berriari zurruntasunik gabe eta itxaropenez aurre egin behar diogu. Ez dugu dudarik egiten aldaketak onerako izango direla eta ikasleek eskertuko digutela. Urgellen mintzaldiaren ostean, 2011ko irailaren 19an HABEren Plan Estrategikoa aurkezteko egindako zuzendaritza-bilerako akta onartu zuten, eta Iaki Uribe HABEko zuzendariak hartu zuen hitza Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumaren araberako mailak egiaztatzeko deialdi berria azaltzeko. Horren ostean, maila gainditzen duten

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

ikasleen diru-laguntzen inguruan hitz egin zuen eta, zuzendariaren esanetan, 2012. urtean diru-laguntzarik ez egotearen arrazoia aipatzeaz gain, 2013an diru-laguntza horiek berreskuratzeko aukera egon litekeela azaldu zuen. Jarraian, Lurdes Auzmendik 2012ko aurrekontuak aurkeztu zituen: 41.000.000 euro bideratuko ditu orotara Eusko Jaurlaritzak HABEra. Iaz 42.600.000 euro izan ziren; beraz, % 3,76ko beheraka egongo da. Sailburuordearen esanetan, koiuntura ekonomikoa eta Eusko Jaurlaritzak beste alor batzuetan egin behar izan dituen murrizketak kontuan izanda, esan daiteke, nolabait iazko aurrekontuei eustea lortu dela: Ez dugu ahaztu behar gainera, aurtengo ikasturtean (datu osoak 2012ko irailera arte ez dira izango) nahiz datorrenean eskola ordu gutxiago aurreikusten dela, ikastaroen trinkotasuna jaitsi egin delako ikasleek hala eskatuta. Kopuru horretatik 10.911.000 euro Euskaltegi Publikoetarako izango da, iaz baino 1.039.000 euro gutxiago. Euskaltegi pribatuen aurrekontuetan berriz, gorakada izan da: 20.730.000 euro jasoko dituzte, iaz baino 1.515.000 euro gehiago. Euskal Etxeetarako aurrekontuari, azkenik, eutsi egin zaio. Amaitzeko, Urgellek hitz eman du Eusko Jaurlaritzak 2012rako euskaltegiekin izaniko konpromisoa betetzeko ahaleginak egiten jarraituko duela: Egunero entzuten ditugu krisi ekonomikoari buruzko albisteak. Zoritxarreko krisi honek aurrekontuak murriztera behartu gaitu. Baina, adierazi nahi dut Eusko Jaurlaritzak 2012rako euskaltegiekin izandako konpromisoari eusteko ahaleginak egiten jarraituko duela. Izan ere, Euskaltegiak egiten ari diren lan ederra aintzat hartu eta baloratzen dugu.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es