Está en la página 1de 3

GURE HERRI ETA IBARRETAKO ETORKIZUNA GURE ESKU DAGO 2008 eta 2009an DONE JAKUE BIDEA-IRATI 21 Tokiko

Agenda garatu zen; haren bidez etorkizunarekiko konpromezua hartu zen, jasangarritasunean oinarriturik. Agenda horri hasiera eman zioten Luzaide/Valcarlos, Orreaga/Roncesvallles, Erroibar, Esteribar eta Aezkoako Udalek eta Aezkoako Batzarre Nagusiak, Cederna-Garalurreko garapen agentziarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Gure herrien eta bailaren egoeraren txostena eta azterketa egin zen. Txosten hori alkateekin eta udal ordezkariekin izan ziren bileretan aurkeztu zen eta, ondoren, zuek parte hartu zenuten bestelako foro eta bileretan ere aztertu zen. Hau da berrikusi eta aztertu zena: Gure biztanlegoa Hezkuntza gure herri eta bailaretan Gizarte zerbitzuak eta adinekoen atentzioa Osasungintza Kultur eta aisi jarduerak Partaidetzea eta elkartegintza Gure ondasun naturala Gure herri eta ibarretako plangintza Etxebizitza Garraioa eta mugikortasuna hirigintza-

Pertsonak eta zerbitzuak

Lurraldea

Tokiko eta ibarreko kudeaketa

Udalen kudeaketa Kontzejuen kudeaketa Batzarre Nagusiaren kudeaketa Informazioa eta jendearen partaidetza Nekazaritza, abelzaintza eta basoustiakuntza Industria herri eta ibarretan Turismoa herri eta ibarretan Zerbitzuak eta jarduera ekonomikoak Ekintzaile, autonomo eta enpresentzako laguntza eta atentzioa Oihanen eta uraren kudeaketa Sortu eta kontsumitzen dugun energia Hondakinak Airearen kalitatea Ba al dago zaratarik eta jendea gogaitzen duenik?

Tokiko garapena

Ingurumen-sektoreak

GURE HERRI ETA IBARRETAKO ETORKIZUNA GURE ESKU DAGO

6 bilera egin ziren alkate eta ordezkariekin eta bertako bizilagunek 8 foroetan parte hartu zuten. Hortaz gain inkestak egin zitzaizkien 37 pertsonari eta egindako bileretan zein foroetan 200 pertsona baino gehiago aritu ziren. Batzuk prozesu horren kontra zeuden, baina aldekoak ere izan ziren eta horien artean batzuk partaidetza handia izan zuten. Foro eta bileretan lehentasunezkoak iritzitako proiektuak 23 izan ziren. Ba al zenekien 21 tokiko agendaren prozesuaren ondorioz eskualdeko alkate eta ordezkariek proiektuak aurkeztu dituztela 2009. eta 2010. deialdietara eta proiektu batzuetarako finantziazioa lortu dela? Hauek dira proiektu horiek: Antsobi ibaiaren berreskurapena eta egokitzapena Auritzen Traben ezabaketa eta igogailua jartzea Aezkoako Etxean Biomasa galdararen instalazioa Zubiriko Ikastetxe Publikoan Luzaideko argiteri publikoaren sistema gutxiago kutsatzen duen eta eraginkorragoa den beste batekin ordezkatzea Badira deialdi horietara aurkeztu diren beste proiektu batzuk baina dirulaguntzarik lortu ez dutenak, gero eta diru gutxiago dagoelako. Hala ere, udalek zein batzar nagusiak aurrera egin dute proiektu horiekin lehentasunezkoak irizten dituztelako, finantziazioa beste deialdi eta programen bidez lortuz. Hauek izan dira proiektu horiek: Sorogaingo aterpean biomasa galdararen instalazioa (Industria Departamentuaren laguntzaz) Aurizko udaletxeko leihoen aldaketa (Industria Departamentuaren laguntzaz) Ollokiko haur parkearen eta Zubiriko ikastetxe publikoaren hobekuntza (Esteribarko Udalaren laguntzaz) IRATI IRRATIAren hedapena Orreagako eskualdean, Aezkoako Batzarre Nagusiaren sustapenez (tokiko entitateen kargura, gaur egun finantziazio arazoak baldin baditu ere). Joan den martxoaren 26an Erroibarko udaletxean egindako bileran, eskualdeko alkate eta ordezkariek erabaki zuten bere herri eta ibarretako etorkizunaren konpromezuarekin aurrera segitzea, beti ere jasangarritasunean oinarriturik. Baina hori aurrera eramateko zuen partaidetza ezinbestekoa da eta honako galderei erantzutea eskertuko genizueke (azpimarratu hautatu duzun erantzuna): 1.- Zure ustez, interesgarria al da zure udalak Done Jakue Bidea-Irati 21 agendan lan egiten jarraitzea? Bai Ez 2.- Parte hartuko zenuke gai honetaz eta zure herri/ibarreko lehentasunezko proiektuei buruz eztabaidatzeko bilera batean? Bai Ez 3.- Uste duzu partaidetza hori internet, galdetegi, eta abarren bidez bideratu ahal dela? Bai Ez 4.- Zure herri eta/edo ibarrerako zein proiektu, ekimen eta/edo zerbitzu uste duzu lehentasunezkoak direla?

GURE HERRI ETA IBARRETAKO ETORKIZUNA GURE ESKU DAGO

Proiektu, ekimen eta/edo zerbitzu

Herri, ibar, eskualde

5.- Oharrak, iradokizunak...

También podría gustarte