Explora Libros electrónicos
Categorías
Explora Audiolibros
Categorías
Explora Revistas
Categorías
Explora Documentos
Categorías
Arrolako Castruma
Arratzu, Mendata eta Nabarniz udalerrietan sakabanaturik, Arrola mendiaren gailurreko 19 ha.tan kokatuta, Arrola edo Marueleza edo Nabarniz-eko gotorleku baten hondarrak daude. Gotorleku honen barruan Kristo aurreko IV. Mendetik I. mendera bertoko jende multzo bat bizi izan zen. Bas Taracena Agirre eta A. Fernandez de Avils ikertzaileen iritziz erromatarren aurreko castrum bat da, bere garaiko gotorlekurik nagusiena da, Bizkaiko garrantzitsuena. Hori ez ezik, Oka ibaiaren inguru hau aztarnei dagokienean aberatsena da eta babesaren beharrak mota honetako babesleku garrantzizkoak eraiki arazi zituen. Zeltak lur hauetan Kristo aurreko IV. mendean egon ziren eta gotorleku bana eraiki zuten Iluntzar mendikoa eta ArrolaGaztiburu mendiko Marueleza castruma. Bi hauetatik Mundakako ibaia oso ondo zaindu zitekeen Marueleza castrumak edo oppidumak barruti gotortu bat eta bi harresi zituen. Harresi nagusienak 5-6 metroko garaiera eta 8 metroko zabalera zituen. Honen gainean kanpoko barruti bat egon zen, baina erabat birrindu denez, ez dugu bere egituraz datu handirik. Arratzu herritik hurbil eta Marueleza oppidumetik kilometro batera Gastiburu edo Gaztiburu historia aurreko santutegia izan zen, Kristo aurreko IV. mendetik I. mendera arte. Tradizioaren arabera hantxe akelarre asko egiten zirela uste izan da. Erdiko egitura pentagonalaren inguruan beste lau egitura gehiago ziren eta horiez gain beste egitura zirkular batzuk. Ikerketa batzuen arabera bere kokapenak zerikusi handia du solstizioetan eguzkiak duen kokapen astronomikoarekin, izan ere eguzki-irteera eta eguzki-sarrera orografiako puntu berezi batzuetan gertatzen dira, Marueleza, Elbitzugane eta Sollube mendiaren gainean hain zuzen (Mendikat-etik jasoa). Eraikinaren egiturarik nagusienak harresiak babestutako barrutia eta kanpoko barrutia dira. Maruelezak, bestalde, 1983 eta 1986 urteen artean indusketa batzuetan aurkitutako ate bat du; sistema konplexua da, bi hormatal gaingarrik osatua (euskadi.net-etik jasoa). Informazio gehiago: http://www.blogger-index.com/Marueleza.html)
Burdinaren lehen Garaiko bizitokietan, baliabide produktiboen hobekuntza gertatu zen eta populazioak gora jo zuen, eta horren ondorioz hori dena bere babesa hartzen duten gizarteko buruzagiak sortzen dira. Kristo aurreko III. Mendean, babesaren beharrak, boterearen erakustaldia eta populazioa eta hiriaren arteko loturak babesleku garrantzizkoak eraiki arazi zituzten. Azalera bi zatitan dago banatura. Defentsa ezpondek eta zuloek edo pezoiek osatzen zuten. Azalerak eta neurriek argi adierazten dute oppidum bat izan zela, hots, lurralde bateko populazio multzorik nagusiena. Errotak egon izanak zerealaren nekazaritzaren bilakaera adierazten du (bizkaia.net-etik jasoa)
Marueleza izenari buruz Iritzi bat baino gehiago daude. Nik hiru hauek topatu ditut: 1. Marueleza-k Maruren eliza esan nahi du eta, lehen bertsio honen arabera, zerikusia du euskal mitologiako pertsonaiarik ezagunenarekin: Mari. Izan ere, legenda batzuek toki hau agerpen misteriotsuekin lotzen dute. 2. Ataun herriko eta bere inguruko beste toki batzuetako legenda batzuen arabera, Maru giza itxura duten eta bekokian bi adar dituzten pertsonai mitiko batzuen izen arrunta da. Pertsonai hauek lurrazpiko lurraldeetan edo Maumendi izeneko mendi bateko koba zuloetan bizi dira. Inguruko jendeak beldur handia izan die jenio hauei, alderdi horietara ganadua etxeratzera edo beste edozein arrazoirengatik hurbiltzen ziren pertsonak batzuetan bahitzen zituztelako. Aldi berean bere bizitokitik hurbil bazkatzen zuen ganadua lapurtu egiten zuten. 3. Maru izenak mairu edo arabiarra esan nahi du. Beraz Mairuen eliza da Marueleza izenaren esanahia.
Aurkitutako hondakinak - Kristo arreko S. III. mendetik I. mendera, zeltiberiarra izateko antza duen zeramika zantzuak - Kristo ondorengo I. mendeko hondakin erromatarrak. Beste kontu batzuk Han urrea edo altxor bat zegoela esaten da. Beste hau ere zabalduta dago: Doine goisien, euskijen urtetean, Maruelexan urteten dau lurretik galdarie, eta ure urteten daben lekuen, ez dala urteten idie, esaten dabe. Jon Deunaren eguneko egunsentian, Muruelezan lurretik galdara irteten da; hura irteten den lekuan garoa ez dela irteten esaten dute. (Auamendi entziklopediatik jasoa) "Nabarnizeko Arrola baserrian dagoen antzinako eskuko errota baten errotarria kortako talai baten oinarria da. Baserritarrek esan zidatenez, Arrola mendiko Gaztaetxutagana gailurretik dator. Han jakina da garai batean haize-errota bat eta mairuen eliza bat (Maruelexa) izan ziren .
Inicio
Arrola Castrum-a
Nabariz herri bizkaitarretik hurbil Arrola Castruma dago. Castrum honetan indusketa arkeologikoak eta zaharberritze lanak egin dira. Ondoren, argazkian ageri den bezala geratu da herri gotortuaren bi sarreretako bat. Harresiak ez daude erabat eraikita, izan ere bere jatorrizko egituran 6 metrotako garaiera zuten.
Lanak kanpoaldean egin dira orain arte. Indusketek aurrera jarraituko dute barnealdean eta han etxeetako hormak aurkituko dituztelakoan daude teknikariak. Horma hauek baxuak izaten dira, eraikitzaileen ahaleginak herriaren babesari ematen baitzion garrantzia.