Está en la página 1de 8

AULESTI-tik ARROLA-ra De AULESTI a ARROLA

2012-04-15 Aulesti (120m) Kanpona (504m) Miarria (450m) - Elbitzuaga (458m) Arrola (532m) Aulesti (86m)

Luzera: 12,2 km. Gutxieneko garaiera: 87 m. Gehieneko garaiera: 532 m. Igoera metatua: 665 m. Denbora: 3o 30min + hamaiketakoa
Aulesti Kanponak Miarria

Distancia: 12,2 km. Altura mnima: 87 m. Altura mxima: 532 m. Desnivel acumulado: 665 m. Tiempo: 3h 30min + hamaiketako
Elbitzuaga Arrola Aulesti

Gaztiburu

Mendilerro/Mendigunea: Sierra/Macizo de Gaztiburu: Delimitando por

Mendebaldean Aulesti haranarekin muga egiten duelarik, Oizen sorburua eta amaiera Lekeition dituen Lea ibaiak zeharkatzen dituen Munitibar-Gerrikaitz eta Aulesti baserritar-hiriguneak bere barnean daudela, Gaztiburu Mendilerroa dago. Hegoaldean Munitibar eta Gernika lotzen dituen errepideko Astorkigaa mendateak (225m) ondo zehazten du; Iparraldetik, aldiz, Gernika eta Nabarniz herriko goiko etxe-multzoak lotzen dituen errepidea da muga. Mendilerroari izena Hegoaldetik Iparraldera zabaltzen den bere ardatz nagusiaren Mendebaldean, Kanpona (507m) eta Arrola (534m) gailurren artean dagoen trokarteak ematen dio.Gailurrik garaienaren Mendebaldean oso garaiera txikia duen gailur-aurre bat dago, Gaztainatxugane (525m). Gaztiburu mendiguneko gailurrik garaiena Arrola da eta Iparraldean dago kokatuta. Magalak pinu insignis.ez beteta daude. Antza denez, ibilbide politena guk egin nahi duguna da: Kanpona-tik Elbitzuaga (458 m) eta Miarria-tik (450m) igaro eta edo alderantziz Arrola-ra joatea, alegia,

el W. el valle de Aulesti, con los ncleos rurales de Munitibar-Gerrikaitz y de Aulesti, ambos baados por el ro Lea que se abre paso desde su nacimiento en el macizo de Oiz hasta su desembocadura en Lekeitio, tenemos la Sierra de Gaztiburu. Al Sur quedara perfectamente definido por el puerto de Astorkigaa (225m) en la carretera de Munitibar a Gernika, mientras que por el norte el lmite sera la carretera que une esta ltima poblacin con las altas aldeas de Nabarniz. El nombre de la sierra se debera al barranco que se halla al Oeste de su eje principal, entre las cumbres ms representativas de Kanpona (507m) y Arrola (534m), y que se extiende desde el Sur hacia el Norte. Al W. de la cumbre ms elevada existe una antecima de escasa prominencia llamada Gaztainatxugane (525m). La cumbre ms elevada del macizo de Gaztiburu es precisamente esta de Arrola en su parte ms septentrional. Las plantaciones de pino insignis invaden las laderas. Lo ms interesante consiste en aprovechar la visita a esta cumbre para realizar la travesa hasta el Kanpona, ascendiendo primeramente al Elbitzuaga (458 m) y posteriormente a la loma del Miarria (450m) o al revs.

Autobusez Munitibarretik joaten bagara, Aulesti udalerrian eta bere erdigunera heldu baino 2,4 kilometro lehenago utziko gaitu autobusak, BI-3447 errepidean (120m), Goikolea auzoan, autobus geltoki baten parean. Beraz, errepidean egonik, azkar jaitsi beharko dugu autobusetik.

Si el autobs va por Munitibar, en el municipio de Aulesti y 2,4 kilmetros antes de llegar al centro del mismo, nos bajaremos del autobs que parar en la carretera BI3447 (120m), en el barrio de Goikolea junto a una parada de autobs, por lo que el descenso del autobs deberemos hacerlo con rapidez.

Abiapuntua Punto de arranque

Lehen igoerak Primeras pendientes

Gure ibilaldiaren hasieran Hegomendebaldera hasiko gara ibiltzen, baina laster noranzkoa iparraldea bihurtuko da. Ondoren Hegoaldera joko dugu eta sigi-sagan bat batean Iparralderako noranzkoa hartuko dugu. 300 metroko garaieran egoten garenean, Hego-mendebalderako jira egingo dugu, oso gutxi igotzen den zati batean sartzeko. Geroago berriro ekingo diogu igotzeari, lehendabizi Mendebaldera eta gero Iparraldera, 420 metro garaieran dagoen mendi-leporaino. Hemen Hegomendebaldera joko dugu Kanpona-ra igotzeko. Berez gailurtzaren gainean dauden bi muino txiki baino ez dira, beraien artean 400 metro eskas dagoelarik. Tonto hauetarainoko zatia ibilaldiaren zatirik zailena da, 2,2 kilometrotan Kanpona aurrean dagoen mendi-leporaino 303 metro igoko dugulako, hots, %13,7ko aldapa.

Iniciamos nuestra excursin avanzando hacia el Sur-Oeste, pero rolando hasta situarnos en la direccin Norte. Posteriormente tomaremos la direccin Sur para girar de forma repentina hacia el Norte y seguir en zig-zag. A la altura de 380 metros volveremos a girar hacia el Sur-Oeste para iniciar un pequeo trozo en el que prcticamente no subiremos nada. Despus volveremos a subir primero en direccin Oeste y luego en Norte hasta llegar a un collado a 420m de altura, en donde giraremos hacia Sur-Oeste para atacar el Kanpona, que en realizad son dos pequeas cimas sobre una planicie, separadas por escasos 400 metros. Esta primera ascensin es el tramo ms duro de la excursin, ya que en 2,2 km. de recorrido se asciende 300 metros hasta el collado que da paso al Kanpona, es decir una pendiente de 13,7%.

Mendi-lepotik lehen Kanpona-ra (500m), iparraldean dagoen Kanpona-ra hain zuzen, erraza da, 500 metrotan 75 metro baino ez baitira ig behar. Tontorra ez dago seinaleztatuta eta ez dago ez posta-kutxarik, ez mendietan ohikoak diren beste elementurik.

El ascenso desde el collado al primer Kanpona (500m), el ms al Norte, es fcil, ascendindose 75 metros en un recorrido de 500 metros. La cima no est sealizada ni existe buzn ni otro elemento habitual en otros montes.

Kanpona I

Kanpona I

Aurrera joko dugu, 485 metrotara jaitsiko gara eta ezagunena den Kanpona-ra (504 m) igoko gara. Han G.E.E. klubak 1976ean jarri zuen motor itxurako posta-kutxa eta noranzko zehatzik gabeko egurrezko talai bat daude. Bi Kanpona-k pinuz inguraturik daude eta ezin daiteke, ondorioz, ezer ikusi. Hauxe da, hain zuzen, ibilaldian zehar aurkituko dugun egoera: pinu asko eta ikuspegi gutxi, bideko argigune batzuetan eta Arrola-n ezik.

Seguimos adelante bajando hasta los 485 m y ascendemos al Kanpona (504m) ms conocido, que dispone de un buzn montaero en forma de motor instalado en 1976 por el club G.E.E. y un poste-baliza de madera sin direccin definida. Los dos Kanponas estn rodeados de pinos que impide la visin de los alrededores. Esta es la tnica general de la excursin: mucho bosque de pinos y pocas perspectivas, salvo en algn claro del camino y en el Arrola.

Kanpona (504 m)

Ekarritako bidetik hasiko gara berriro. Kanpona-tik Arrola-rako bidea egiteko. Oso erraza da. Gailurtzari jarraituko diogu, lehendabizi Ipar-ekialdera eta gero Iparralde garbira (1o 15min) Igoeran igaro dugun mendi lepoko puntutik 420m) igaroko gara berriro eta han, eskuinera jo ordez, aurrera jarraituko dugu, Arrola-rako bidean zeharkatu behar ditugun bi muinen bila

Volvemos sobre nuestros pasos para hacer la travesa de Kanpona a Arrola, que es bastante simple. Solo hay que seguir el cordal hacia el Noreste inicialmente y un claro Norte posteriormente (1h 15min) Pasaremos por el punto del collado (420 m) por el que hemos pasado en la subida y en lugar de girar a la derecha, seguiremos hacia adelante buscando dos pequeas cotas que nos conducen hacia el Arrola.

1,3 km eginda, bi muin horietako lehena, Recorridos 1,3 km. alcanzaremos la primera

Miarria (450m) erdietsiko dugu, eta beste 650 metro egin ondoren, Elbitzuaga-ra (458 m) helduko gara. Miarria-ra igotzeko azken igoerak 30 metro ditu eta Elbitzuaga-renak gehixeago, 40 metro, 418 metrotatik gailurraren 458 metrotara. Batean zein bestean ez dugu batere seinaleztapenik aurkituko. Soilik heldu baino lehenago igotzen ari garela eta ondoren jaisten hasten garela emango diegu antz

de esas pequeas cota, el Miarria (450 m) y recorridos otros 650 metros la segunda, Elbitzuaga (458 m). Para ascender al Miarria la subida final es de 30 metros y la del Elbitzuaga algo ms, 40 metros, ya que se sube desde 418 m. a los 458 m de la cima. Ni una ni la otra se distinguen por ningn elemento diferenciador, excepto que antes de llegar a ellas estamos subiendo y posteriormente estamos bajando.

Miarria

Elbitzuaga

Gailurtzan aurrera joaten jarraituko gara, Iparraldera, 380 metroko garaierara jaisten. Gero berriro ekingo diogu igotzeari, Ipar Iparmendebaldera, Arrola (532 m) gailurrerantz, baina maldak ez dira oso aldapatsuak. Gure bidean ezker eskuinean beste pista batzuk utziko ditugu, aurrera joz, iparraldera. Azken zatian gailurretik oso gertu dagoen baserri baten ondotik pasako gara (Arrolabekoa). Baserria hesituta dago eta Arrolara-ko betiko bidea itxi egiten du. Adi egon beharko dugu. Izan ere, baserrian gu joango garen egunean inor badago eta sartzen uzten ez badigute, baserrira heldu baino lehen gure ezkerrean ikusiko dugun bidea hartu beharko dugu, azken zatia luzatuz. Baina jenderik ikusten ez badugu edo handik igarotzeko baimenik ematen badigute, erraz ireki daitezke igarobidea oztopatzen duten hiru ateak, denak pasatu ondoren itxiz. Horrez gain, tontorrera iritsi baino lehen gure ezkerrean ganadu-ustiategi bat ikusiko dugu (Arrolagoikoa).

Seguiremos avanzando por el cordal, en direccin Norte, descendiendo hasta los 380 metros de altura, para volver a retomar las pendientes no muy pronunciadas que en direccin Norte un poco inclinada hacia el Oeste nos conducirn a la cima del Arrola (532 m), despus de haber dejado algunos cruces en los que seguiremos hacia adelante, hacia el Norte. En el ltimo tramo pasaremos por un casero en las proximidades de la cima (Arrolabekoa). Este casero est vallado y ha interrumpido una subida tradicional a la cima del Arrola. Habr que estar atentos que ocurre el da de la excursin, ya que si hay gente deberemos tomar un camino alternativo por la izquierda, que da un pequeo rodeo. En caso de que no veamos gente o nos den permiso para pasar, se pueden abrir fcilmente las tres puertas que impiden el paso, para cerrarlas al pasar la ltima persona. Adems, poco antes de la cima y a nuestra izquierda, veremos una explotacin ganadera (Arrolagoikoa).

Arrolabekoa

Arrolagoikoa

Arrolagoikoa Arrolatik Arrolagoikoa desde Arrola

Arrola tontorra - Cima del Arrola

Eguraldi ona izanez gero, Urdaibai aldera gailurretik dauden ikuspegiak politak dira oso. Bertan Kristo baino lehenagoko IV. Eta I. menderen tartean eraikitako herrixka gotortu baten aztarnak daude (beste agiri batean honen xehetasun gehiago irakurri daitezke). Guk ez genuen ikusi baina ez genuen gehiegi bilatu. Gero lortutako datu batzuen arabera, Castruma Arrolaren mendebaldean dago, 600 metrora eta bertara joateko bi bide daude: Arrolagoikoa baserritik pasatzen beheko bidea edo Iparralderago dagoen bidea.

Con buen tiempo, las vistas hacia el Urdaibai son preciosas. Adems existe un castro, fortaleza que data de los siglos IV a I a.C. y del que se da referencia en otro documento que se adjunta. Nosotros al ir a preparar la excursin, no lo vimos, pero tampoco hicimos una visita detallada a la amplia cima. Por los datos recogidos posteriormente, el Castro queda al Oeste del Arrola, a unos 600 metros, y se puede llegar a l bien por la pista de abajo que pasa por Arrolagoikoa, bien por la que queda ms al Norte.

Arrolako Castrum / Marueleza Oppidum Castro de Arrola / Oppidum de Marueleza

Gailurra sasi mardulez eta iraz estalita dago eta bere magalak pinudiz. Bere garaieratik oso ikuspegi politak daude: Belendiz gaztainadi eta sagarrondoen itzalean, naturaren antzokia den Uarka zelaia, Arrazu,

La cima est cubierta de espeso matorral y helechos y sus laderas de pinares. Desde su altura se contemplan parajes ideales: Belendiz, a la sombra de castaos y manzanos, la campa de Uarka, verdadero

Gernika.

teatro de la naturaleza, Arratzu, Gernika.

Paisaiaz gozatu ondoren atzera joko dugu ekarri dugun bidetik, gailurretik 1,1 kilometrotara dagoen bidegurutze (410m) bateraino. Han, aurrera Kanpona aldera joan ordez, ezkerrean abiatzen den pista batetik jarraituko dugu. Hasierako jaitsiera nahiko aldapatsua da, baina zorua erraza eta segurua denez, nahiko azkar jaitsi ahal izango dugu, lehendabizi Ipar-ekialdera, gero Iparrera eta azkenean Hegoaldera. Goian zeuden 410 metro garaieratik ibaia zeharkatuko dugun puntuaren 120 metroko garaierara joango gara 2,2 kilometrotan, hots, %13,2ko bataz besteko aldapa.

Tras gozar del paisaje volvemos sobre nuestros pasos hasta un cruce (410 m) situado a 1,1 km. de la cima, en donde, en lugar de seguir hacia adelante, camino del Kanpona, giramos hacia la izquierda. El descenso es de bastante pendiente pero de suelo fcil y seguro, con lo que podremos avanzar con cierta rapidez, primero en direccin Noreste para rolar primero a Norte y luego a Sureste. Pasamos de los 410 metros en el cruce a los 120 m al cruzar un ro, en un tramo de 2,2 km., es decir, con una pendiente media de 13,2%.

Puntu horretatik aurrera ia batere aldaparik gabe jarraituko dugu oinez. Izan ere oraindik BI-3447 errepideraino egin beharko ditugun 1,9 kilometro horietan ibaia dagoen 120 metroko garaieratik errepidea dagoen 86 metroko garaierara jaitsi beharko dugu. Bidea zabala, ibiltzeko erraza eta ibai ondotik doa. Ganadu ustiategi bat, gure ezkerrean itxitura dotorea eta daukan itxiturarengatik Dallas

A partir de este punto, seguimos caminando casi sin pendientes, ya que en los 1,9 km. que nos faltan hasta la carretera BI-3447 de Aulesti descenderemos solamente desde los 120 metros del ro hasta los 86 metros en la carretera. El camino es ancho, fcil de andar junto al ro. Veremos una explotacin ganadera, un cierre a nuestra izquierda y algn casero con un cerrado que parece ms

telesailekoa dela ematen duen baserriren bat propio de la serie Dallas ikusiko ditugu

Errepidera hurbiltzen garenean, ibilaldiaren azken zati honetan gure ondoan eten gabe ikusi dugun Lea ibaiaren gaineko zubia ikusiko dugu gure eskuinean. Ibarrola auzoan gaude. Zubi horretatik ibaia zeharkatuko dugu eta errepidera helduko gara. Han autobusa gure zain egon dadin hiru aukera daude: edo gure bidearen bukaeran etxearen aurrean edo errepidez beste aldean eta aipatutako etxe horren parean dauden bi bideetako batean. Han jantziz aldatuko gara, autobusera sartuko gara eta, denborarik izango bagenu, Aulestira sartuko ginateke zerbait hartzera, Algortarako bide hartu baino lehenago.

Cuando nos acerquemos a la carretera veremos a nuestra derecha un puente sobre el ro Lea que nos ha acompaado en toda la parte final del recorrido. Estamos en el barrio de Ibarrola. Giraremos a la derecha para atravesar el ro por dicho puente y salir a la carretera. All hay tres posibilidades de que el autobs nos espera: o delante de la casa a la que llegamos por el camino elegido o al otro lado de la carretera en uno de los dos caminos que arrancan frente a la casa mencionada. All nos cambiaremos, montaremos en el autobs y, si no nos hemos retrasado en exceso, podremos ir al casco urbano de Aulesti y tomar algo, antes de salir hacia Algorta.

Autobusak gure pista eta errepidearen arteko bidegurutzean jantziz aldatu gaitezen gure zain ezin badigu itxaron, 750 metro gehiago ibili beharko ditugu. Horretarako errepidez beste aldera joango ara eta bidegorri batetik Aulestira joango gara oinez.

Si el autobs no nos puede esperar en el cruce de nuestra pista con la carretera, para cambiarnos, nos faltarn otros 750 m. que tendremos que recorrerlos cruzando la carretera al otro lado y accediendo a Aulesti por un bidegorri.