Está en la página 1de 11

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Hezkuntza sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIN Viceconsejera de Educacin

CURRICULUM-EGOKITZAPENEI BURUZKO ARGIPIDEAK HAUR, LEHEN ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN.

1. HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIEN KONTZEPTUA ETA EMAN BEHAR ZAIEN ERANTZUNA.

Ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuak, 2. artikuluan, jarraian adierazten den bezala definitzen du hezkuntza-premia berezien kontzeptua: Dekretu honen ondorioetarako, ondorengoak izango dira hezkuntza-premia bereziak: ondorengo egoerengatik haien eskolatzearen aldi batean, edo eskolatze osoan, hezkuntza-laguntza eta arreta espezifikoak behar dituzten ikasleena: elbarritasun fisikoak, psikikoak edo sentimenezkoak pairatzea, portaeraren nahaste larriak agertzea, gizarte eta kultur mailako egoera ahuletan egotea eta goi mailako gaitasun intelektualei lotutako baldintza pertsonalengatik arreta espezifikoa behar duten ikasle horiek. Definizio orokorra hau den arren, Dekretu osoa irakurri behar da, ikasleen hezkuntza-premia bereziei zein arreta edo erantzun mota eman behar zaien bereizteko, kasu bakoitzeko egoera desberdinen arabera. Irakurketa oso eta osagarri hau erabilgarria da, dekretutik eratorritako arau desberdinetan kontuan hartzen diren neurriei buruzko erabakiak hartzeko. Gauzak horrela, bost erantzun mota nagusi daudela esan dezakegu, hezkuntzapremien arabera: a) Ezgaitasun batek eragindako hezkuntza-premiak. b) Goi mailako gaitasunek eragindako hezkuntza-premia bereziak. c) Gizarte eta kultur mailako egoera ahulek edo eskolara egokitzeko jatorri soziokulturaleko arazo larriek eragindako hezkuntza-premia bereziak. d) Poliki ikasteari eta ikasteko zailtasun handiak izateari lotutako ezgaitasun batek eragindako hezkuntza-premia bereziak, baita etiologia psikiatrikoko portaeraren arazo larriek eragindakoak ere. e) Ospitalizatzeak eta gaixotasun luzeek eragindako hezkuntza-premia bereziak. Hezkuntza-premia berezi desberdin hauek egoteak neurri desberdinak hartu behar izatea ere dakar eta guztiak ez zaizkio norbanako curriculum-egokitzapen esanguratsuari lotzen. Horretarako, aipatutako Dekretutik eratorritako araudiak neurri desberdinak bereizten ditu, kasu bakoitzean aplikatzeko edo hezkuntza-premia berezien multzo desberdinetan gauzatzeko.

90368711.doc

Donostia-San Sebastin, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: huisvedu@ej-gv.es

Ondorengo taulan labur adierazten ditugu neurri desberdinak.


Ezgaitasun intelektuala eta garapenaren nahaste orokortua. Gela arruntak Baliabideak Curriculumera sartzeko egokitzapena Norbanako curriculum-egokitzapena (NCE) Gela egonkorrak Ikastetxe espezifikoak Eskolatze partekatua Zeinuen hizkuntza Komunikatzeko ahozko eta ikus-sistemak Ikasle gorrentzako gelak Arlo mailako norbanako curriculum-egokitzapena Arlo mailako curriculum-egokitzapena Curriculumera sartzeko egokitasuna

a) Ezgaitasun batek Gorreria eta entzumen-urritasuna eragindako hezkuntza-premia bereziak.


Ikusmen-urritasuna

Tokira iristeko neurriak Mugitzeko ezgaitasuna eta haurren buru- Zerbitzu espezifikoak dituzten gelak paralisia. Arlo mailako curriculum-egokitzapena Curriculumera sartzeko egokitzapena

e) Goi mailako gaitasunek eragindako hezkuntza-premia bereziak.

Malgutasuna 1998ko uztailaren 24ko Ebazpenak jasotzen dituen neurriak

Hezkuntza-proiektua, curriculum-proiektua eta egokitutako gela-programazioak, prebentzio mailako eta curriculuma aberasteko planteamenduak. Aldi baterako curriculum-egokitzapenak (ez esanguratsuak). f) Gizarte eta kultur ingurune Programazioen malgutasuna, aberastasuna, kultur aniztasuneko elementuak sartzea. Taldeak eta baliabideak antolatzea gelaren barruan. Baliabideak hornitzea, proiektu ahulak eta gizartera egokitzeko inklusiboen arabera. jatorri soziokulturaleko arazo Familien parte-hartzea. larriek eragindako hezkuntza- Eskolatze osagarriaren programak aparteko egoeretan. Hezkuntzan parte-hartze espezifikoko programak.

premia-bereziak.

1998ko uztailaren 30eko Agindua, gizarte edo kultur egoera ahuletan dauden ikasleentzat hezkuntza-jarduera eta eskolara egokitzeko arazo larriak dituzten ikasleen hezkuntzan parte hartzeko neurriak arautzen dituena. Hezkuntza-errefortzuko parte-hartzeak. Laguntza-gelak. Banakako curriculum-proposamena. Eskolatze osagarriaren programak. Hezkuntza-unitate terapeutikoa. Parte-hartze espezifikoko programa.

g) Ikasteko arazo larriek eta Ikasteko zailtasun larriak. etiologia psikiatrikoko jokabide-nahaste larriek eragindako hezkuntza-premia Etiologia psikiatrikoko jokabide-nahaste bereziak. larriak.
-

i) Ospitalizatzeak eragindako hezkuntza-premia bereziak. -

Ospitale-gelak. Etxeko laguntza.

Neurri hauek ez dira era isolatuan hartzen, konbinatu ahal dira, premia desberdinak dauden egoera konplexu asko gertatzen direla kontuan hartuta.
Ondorioz, ez dago era automatikoan aplikatu ahal den arau finkorik. Hezkuntzataldeak, Berritzegunearen aholkuak kontuan hartu eta hausnarketa egin ondoren, neurri batzuk edo beste batzuk proposatu behar ditu, ikasle bakoitzaren eskolatzerik onena zein

den kontuan hartuta, arriaren 1eko 228/2002 Dekretuak, funtzionario irakasleen lanbaldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duenak, 15. artikuluan xedatutakoaren arabera. 44. artikuluak ondorengo hau dio, hezkuntza-premia berezien eremuari buruz: 1. Ezgaitasun fisikoak, psikikoak edo sentimenezkoak pairatzeagatik haien eskolatzearen aldi batean edo osoan, ebaluazioari begira batez ere, laguntza eta hezkuntza-arreta espezifikoak behar dituzten hezkuntza-premia berezietako ikasleek arreta espezializatua jasoko dute, diskriminaziorik-ezaren eta hezkuntza-normalkuntzaren printzipioak kontuan hartuta. Horretarako, hezkuntza-administrazioek behar duten laguntza emango diete ikasle horiei, eskolatzen diren unetik edo haien premia atzematen zaienetik. 2. Hezkuntza-sistemak behar diren baliabideak izango ditu, hezkuntza-premia bereziak, aldi baterakoak edo iraunkorrak, dituzten ikasleek ikasle guztientzat ezarritako helburu orokorrak lortu ahal izateko.

2. BANAKAKO CURRICULUM-EGOKITZAPEN ESANGURATSUA

NCE bat esanguratsua izateko, curriculum-erreferentziak aurreko zikloan (Haur eta Lehen Hezkuntzan) edo aurreko etapan (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) egon behar du, betiere ezgaitasun-egoera bat gertatzen baldin bada. NCE esanguratsu bat egiteko, lau baldintza:bete behar dira: Ikasleek ezgaitasun bati lotutako hezkuntza-premia berezi bat izan behar dute. Ikaslearen egoera bereziaren larritasuna kontuan hartuta, ez dira nahiko izango neurri arrunt guztiak: curriculuma egokitzea, arlo edo irakasgaiko programazioa, hezkuntza-errefortzua, urtebete baino gehiago ematea kurtso edo ziklo batean, etab.. Curriculum-alde nabarmen bat izan beharko du ikasleaen curriculumak. Neurriak apartekoa izan behar du eta, horretaz, ikastetxearen beraren autonomia eta eskuduntzak gainditu behar ditu. Adibidez, behin baino gehiago gerta daiteke errefortzu-neurriak edo gainontzeko neurri arruntak nahiko ez izatea ezgaitasun intelektual larria duen ikasle baten kasuan. Kasu honetan komeni da NCErekin lan egitea derrigorrezko eskolatzearen hasieratik, beste neurri arrunt batzuekin osatuz, baina berauek aldez aurreko baldintzatzat jo gabe. Kasu hauetan berdinen taldearekin batera aurrera jotzea interesgarria izan daiteke ikaslea gizarteratzeko eta, horregatik, beste urtebete bat ziklo edo kurtso batean egotea ezin daiteke NCErako aldez aurreko baldintzatzat planteatu. Bakarrik, ikasleak jarraitu beharreko hezkuntza-ibilbidearen arabera, komenigarriagoa dela ikusten bada gomendatuko litzateke. Beste kasu batzuetan zikloan edo kurtsoan beste urtebete bat ematea interesgarria izan daiteke, NCE bat tramitatu aurreko neurri arrunt gisa (betiere neurri horren bidez NCE

ekiditeko aukera baldin badago). Baina banakako curriculum-egokitzapena ezin da inolaz ere hartu beharreko neurri bakarra izan, eskolatze osoan neurri arruntak hartu gabe.

Ondorengo alderdiak ere hartu behar dira kontuan: Erabakiak ikasleen egoera zehatz eta errealetik abiatuz hartu behar dira, haien premiak eta eman behar zaien erantzunik onena zein den aztertuz. Ikasleek kurtso batean jarraitzeko edo beste kurtso batera igarotzeko erabakiak ez dira talde edo gelak osatzeko irizpide numerikoen arabera bakarrik hartu behar, ezta ikastetxean arazoak saihesteko ere. Badira ikaskideekiko curriculum-alde nabarmena duten arren erreferentziako taldearekin ondo moldatzeagatik inoiz errepikatzen ez duten ezgaitasun intelekualeko ikasleak. Ikasle horien heldutasun-prozesuak kurtso batean beste urtebete bat jarraitzeko aukera eman beharko lieke Lehen Hezkuntzaren bukaeran. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aukera desberdinak kontuan hartu eta baloratu behar dira: zer izango da onuragarriagoa ikaslearentzat: bigarren zikloa egitea ala , 16 urte beteta izateagatik (Lehen Hezkuntzan beste urtebete bat eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan beste bat eman izanagatik) Zereginen Ikaskuntzako gela batean eskolatzea. Edonola ere, hartzen diren neurri guztiak arrazoitu behar dira, ikaslearen hezkuntzaibilbidea eta etorkizunari begirako aurreikuspenak kontuan hartuz, logikoak ez diren egoerak gerta ez daitezen eta, eskolatzeari begira, ikaslea irtenbiderik gabeko egoera batean eror ez dadin. Izan ere, horrelako egoerak gerta daitezke: errealitatea behar bezala ez aztertzeagatik, DBHko gaitasunak eskuratu ez dituzten ikasle batzuek Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortu ahal dute eta, inolako irakaskuntza arauturik egiteko gai ez direnez, ateak itxiko zaizkie Lanbide Hastapenean, Helduen Hezkuntzan edo Zereginen Ikaskuntzako Geletan jarraitzeko (aukera hauek guztiak Graduatua lortzen ez duten ikasleei zuzenduta daude). Ikasle horientzat, ibilbide motak Lehen Hezkuntzan beste kurtso bat egotera eta DBHko 1.ean edo 2.ean beste bat egotera bultzatuko zituen. Horrela 16 urte beteko zituzten eta Lanbide Hastapeneko Ikastegi batera edo Zereginen Ikaskuntzako gela batera joko zuten. Gogorarazi behar da 1998ko uztailaren 30eko Aginduak, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideei buruzkoak (98/08/31ko EHAA), 5. eta 7. artikuluetan xedatzen duena. 5. artikulua. Haur Hezkuntzan beste urtebete bat ematea. 1.- Ebaluazioak horrela gomendatzen badu, ikastetxeko zuzendaritzak ikasle bat Haur Hezkuntzako bigarren zikloan beste urtebete bat egoteko eta, ondorioz, Lehen Hezkuntza urtebeteko atzerapenarekin hasteko eskatu ahal izango ditu. 2.- Ondorengo prozeduraren arabera jokatu beharko da, Haur Hezkuntzan beste urtebete bat jarraitzea eskatzeko: ikastetxeko zuzendaritzak Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Burutzari helaraziko dio eskaera, betiere ikaslearen legezko ordezkarien oniritziarekin.

Tokian tokiko talde multiprofesionalak egingo du eskaerari buruzko txostena eta txosten horretan hezkuntzan parte hartzeko orientabideak sartuko dira, Haur Hezkuntzan emango den beste urtebete horretan azpimarratuko beharreko elementuak zehaztuko dituztenak. Txostenak Hezkuntza Ikuskaritzaren oniritzia izan beharko du. Lurralde Burutzak tramitatuko du eskaera eta adierazitako txostena Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari helaraziko dio. Honek behar den erabakia hartu eta ikastetxeari jakinaraziko dio. 7. artikulua. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek Lehen Hezkuntzan jarraitzea. 1.- Ebaluazioaren arabera, malgutasun handiagoz jokatu ahal izango da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek Lehen Hezkuntzan denbora gehiago jarraitzeko orduan. Gehienez ere, bi urte egon ahal izango dira eta berorietan kontabilizatuko da Haur Hezkuntzan eman duten beste urtebete hori. Dena den, eta Lehen Hezkuntzan zehar, eskolatzea adin kronologikoari lotutako premiei, bilakaera-prozesuari eta ikaslearen gizarteratzearen garapenari egokitu beharko zaie. 2. Jadanik errepikatu duten ikasleek ondorengo prozeduaren arabera jokatu beharko dute, Lehen Hezkuntzan jarraitu ahal izateko: Tokian tokiko talde multiprofesionalak egingo du eskaera horri buruzko txostena eta Hezkuntza Ikuskaritzak bere oniritzia emango dio. Lurralde Burutzak eskaera hori tramitatuko du, adierazitako txostena Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari gaineratuz. Honek behar den erabakia hartu eta ikastetxeari jakinaraziko dio.

3. ARLO MAILAKO NCE ESANGURATSUAREN ETA ZIKLO GLOBALAREN ARTEKO DESBERDINTASUNA.

MAILAKO

NCE

Gako nagusia arlo mailako NCE esanguratsu bat eta ziklo mailako global bat bereiztean datza. Zehatzago, horrela egin daiteke galdera: Non dago arlo mailako NCEren eta ziklo mailako NCE esanguratsu globalaren arteko muga? 1998ko uztailaren 30eko Aginduak, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako curriculum-egokitzapenei buruzkoak (98/08/31ko EHAA), ondorengo hau dio 9. artikuluan: 9. artikulua.- Ziklo eta arlo mailako norbanako curriculum-egokitzapen esanguratsu globalak. Ziklo mailako curriculum-egokitzapen esanguratsu globalek helburu orokorrak eta oinarrizkotzat jotzen diren edukiak ezabatzen dituzte curriculum-arlo desberdinetan eta, horren ondorioz, funtsean aldatzen dira helburu orokorrak eta ebaluazio-irizpideak. Arlo mailako norbanako curriculum-egokitzapenetan helburuak, edukiak eta ebaluazioirizpideak aldatzen dira arlo zehatz batean edo batzuetan baina, hala ere, beren horretan jarraitzen dute etapako helburu berek eta ikasleek, etaparen bukaeran, behar den titulazioa izatea dute helburu.

Ezgaitasun fisiko edo sentsorial baten kasuan, egokitzeko trebetasun batzuk garatzeko curriculum espezifiko bat gehitzeari lotutakoak ere arlo mailako curriculum-egokitzapen esanguratsuak dira.

ARLO MAILAKO NCE ESANGURATSUA

ZIKLO MAILAKO NCE ESANGURATSUA

Arloaren helburuak aldatzen ditu baina aldaketa honek mailako helburu eta edukinak aldatzeak etaparen Arlo ez du etaparen edo zikloaren helburu orokorrak aldatu zikloaren helburu orokorrak aldatzea dakar. edo direnik esan nahi. Ikasleek titulua eskuratu ahal dute. Arloen kopuru mugatu bati eragiten dio. Arloaren egitura ez da curriculumean aldatzen. Ikasleek ezin dute titulazioa lortu. Funts handiko arlo desberdinen helburuei eta oinarrizko edukiei eragiten die eta, agian, arlo guztiei eragingo die. Curriculumaren antolaketa bat eragin dezake, eremuetan, disziplinartean, era globalizatuan, etab.

Ikasleak ziklo edo etaparen helburuak eskuratu ahal Ikasleak ez ditu zikloaren eta etaparen helburuak ditu, arlo batzuetan NCE izan arren. eskuratzen. Aldatzen ez diren arloak izan arren, NCEren agirian arlo guztien ebaluazio-irizpideak agertu behar dira Agirian NCE duten arloak aipatzen dira, ez besterik. (erreferentziako curriculuma ebaluatzeko irizpideak ez direla aldatzen adierazi behar da).

Gauzak horrela, NCE mota zein den zehazteko, funtsezkoa da ondorengo galderari ematen zaion erantzuna: NCE honekin ikasleak etapako oinarrizko gaitasunak lortzeko aukerarik ba al du?
Erantzuna BAI izanez gero, arlo mailako NCE bat da. Erantzuna EZ izanez gero, ziklo mailako NCE global bat da. Zalantzarik izanez gero, argibide hauen 4. puntuan aipatzen diren irizpideak hartu behar dira kontuan. Espedientea, aktak eta eskolaketa-liburua betetzeko, Ikuskaritzaren argibideen arabera jokatuko da (1999ko apirila). Oinarrizko gaitasunak zer diren zehaztea izan daiteke eztabaidaren muina. Oro har, oinarrizko gaitasunak etapako helburu orokorretan agertzen direnak direla esan dezakegu. Izan ere, eta jakina denez, helburuak gaitasunen bidez adierazten dira. Oinarrizko gaitasunen interpretazio hau hezkuntza-etapa bakoitzeko helburuetatik abiatuz egin behar da. Begi-bistakoa denez, irizpide hauek ez dira inoiz era automatikoan aplikatu behar; hezkuntza-eragile desberdinen arrazoizko iritzia hartu behar da kontuan. Eragile horien artean, besteak beste, irakasle tutorea, Pedagogia Terapeutikoko irakasleak, laguntzako

profesionalak, hezkuntza-premia berezietarako aholkulariak,etab. ditugu. Aurreko etapako oinarrizko gaitasunak eskuratu diren ala ez baloratu beharko dute, ikasleak egin duen hezkuntza-ibilbidea eta etorkizunari begira aurreikusten dena kontuan hartuta. Marko honen arabera, NCEren agiria egitean, ondorengo irizpideen arabera jokatuko da eranskin desberdinak betetzeko, 1998ko uztailaren 30eko Aginduak (1998/08/31ko EHAA), egokitzapen hauen baimena arautzen duenak, xedatutakoaren arabera:
ARLO MAILAKO NCE ESANGURATSUA I. ERANSKINA Datu guztiak. IKASLEAREN DATU PERTSONALAK Datu guztiak.

ZIKLO MAILAKO NCE GLOBALA

Aldatzen diren arloak, ez besterik, Erreferentzia aipatzen da, ziklo batekoa edo gehiagokoa beren izen ofizialekin eta curriculum- daitekeena (hemen bakarrik erreferentziako zikloak izan CURRICULUM- erreferentziarekin. jasotzen dira eta arlo bakoitzean zeintzuk diren zehazten ERREFERENTZIA da).

II. ERANSKINA

III. ERANSKINA IKASLEAREN GAITASUNAK Adierazten den eran. Adierazten den eran.

Arlo bakoitzean oinarrizko helburu orokorrak eta funtsezko edukien multzoak jasotzen dira. IV. ERANSKINA Era globalean planifika daiteke, esparruetan (bakoitzak Arlo bakoitzean helburu orokor eta hartzen dituen arloak zehaztuz). IKASLEAREN oinarrizkoak eta funtsezko edukien Arlo guztiak sartzen dira, baita egokitzen ez direnak ere. CURRICULUM multzoak jasotzen dira. Kasu honetan ikaslea eskolatuta dagoen ziklorako EGOKITUA ikastetxearen curriculum-proiektuan agertzen diren helburu eta eduki berberak direla adierazi behar da. V. ERANSKINA EBALUAZIOIRIZPIDEAK Egokitutako arloenak. Arlo guztienak, baita egokitzen ez direnenak ere. Kasu honetan ikaslea eskolatuta dagoen ziklorako ikastetxearen curriculum-proiektuan agertzen diren ebaluazio-irizpide berberak direla adierazi behar da.

Titulazioari buruz: ziklo mailako NCE esanguratsu global batek ez du titulazioa lortzeko aukerarik ematen, haren definizioan adierazten duenez, ez baita etaparen helburuak lortzea planteatzen. Aitzitik, arlo mailako NCE batek ez du etaparen helburuei uko egin behar zaienik esan nahi eta, ondorioz, helburu horiek lortuz gero, titulazioa lortzeko aukera ematen du, baina ez du bermatzen. Kasu horietan hiru hipotesi gerta daitezke:
a) Arlo mailako NCE eta gainontzeko arloak gaindituz gero, titulazioa lortuko da.

b) NCE gainditu ezean, gainditu gabeko arlotzat jo beharko da eta, horren arabera, ebaluazio-irizpideak aplikatuko dira. c) NCE gainditu eta beste arloren bat gainditzen ez den kasuetan, etaparen helburuak globalki zein mailatan gainditu diren baloratu beharko da. Adibide gisa eta erreferentzia eztabaidaezina ez den arren, aztertu ahal ditugu praktikan NCEei begira gerta daitezkeen egoeretako batzuk. Hezkuntzaren logikatik abiatuz, praktikan ia ezinezkoa da etaparen helburuak era globalean lortzea, norbanako curriculum-egokitzapen esanguratsu bat duten curriculumarloen kopuru nabarmena izanez gero. Hots, arlo askoren (oinarrizko arloak edo instrumentalak baldin badira, batez ere) helburuak aldatzen baldin badira, normalean etaparen helburu orokorrak ere aldatzen dira. Hau kontuan hartuta, arrazoizkoa da pentsatzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, NCE esanguratsuarekin hiru arlo, gutxienez,- haien artean bi arlo instrumental-Gaztelania eta Literatura, Euskal Hizkuntza eta Literatura eta Matematikakbaldin badaude-, duten ikasleen kasuan ezin dela arlo mailako NCE esanguratsua denik onartu. Ziklo mailako NCE esanguratsu global bat da, arrazoizkoa baita etaparen helburu orokorrei funtsean eragingo diela pentsatzea. Irizpide hau mekanikoki aplikatzen ez denez, kontuan hartu behar da entzumenurritasuna edota garun-paralisia duten ikasle batzuek curriculum-egokitzapen esanguratsua eduki ahal dutela hizkuntz arloetako edukien multzo zehatz batzuetan. Eduki horien ordez, beste hizkuntza alternatibo edo handigarri bat eman daiteke baina etapako helburuei eutsiz. Kasu honetan gorabehera hori baloratu beharko litzateke, Matematika arloko NCE bat aldi berean baldin badago. Horri dagokionez, curriculum-arlo guztiek ez dietela etaparen helburu orokorrei eta DBHko gaitasunei era berean eragiten ere hartu behar da kontuan eta, ondorioz, kasu bakoitzean irizpide horiek nola aplikatu behar diren bereizi beharko da. Kurtso bakoitza aparte, ez ziklo eran, hartzen duen DBH ebaluatzeko araudi berriarekin, NCEak 1. eta 3. kurtsoan tramitatuko dira, kurtso bakoitzerako aurreikusitakoa bereiziko den arren helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak diseinatzeko orduan. DBHn, NCEri begira, kurtsoa errepikatzeak tramitazio berri bat ekarriko du ikasle horrek errepikatutako kurtsoan aurrera eramango duen programa espezifikoan. Izan ere, errepikatze hutsa ez da normaltzat hartu behar eta zehaztu beharko dira bigarren kurtso honetan ikaslearekin aurrera eramango diren jarduerak. Gauzak horrela, kurtsoan beste urte bat emanez gero, NCE esanguratsu berri bat tramitatuko da eta berorretan adieraziko da espezifikoki zer landuko den bigarren kurtso honetan.

4. HEZKUNTZA IKUSKARITZARENTZAKO ETA BEREZIETAKO AHOLKULARITZENTZAKO ORIENTABIDEAK.

HEZKUNTZA-PREMIA

Irizpidea finkatzeko asmoz, eta lehenago adierazitakoaz gain, inportantea da berreskuratzea banakako curriculum-egokitzapenari lotutako kontzeptu desberdinen esanahia. NCEk hezkuntza-premia berezietako ikaslea eskolan eta gizartean errazago integratzea du helburu, dagoen taldeko curriculum arrunta egokitzearen bidez. Horregatik, NCE bat indargabetzen da, gela arrunteko curriculumarekin zerikusi gutxi duten aurreko zikloetako helburuak eta edukiak aipatzera mugatzen baldin bada. Halaber, NCEak indargabetzen dira, gorabehera pertsonal desberdinak, ezgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziekin zerikusirik ez dutenak, direla-eta haien eskola-mailaren erritmoa jarraitzen ez duten ikasleentzako errefortzu-programa gisa, sarritan, erabiltzen badira. Baita, zenbait unetan, ikastetxeari baliabide pertsonal gehiago emateko erabiltzen direnean ere. Haur Hezkuntzan, gero eta ikasle gehiagok zailtasunak dituzte derrigorrezkoa ez den etapa honetan eta ez dute klasearen erritmoa jarraitzen. Etapa hau derrigorrezkoa ez dela eta NCE aparteko neurri bat dela kontuan hartuta, Haur Hezkuntzan curriculuma handitzeko egokitzapenak tramitatuko dira eta, behar izanez gero, eskolatze-aldia malgutzeko eskaerak. NCE bat baimentzeko prozesuak bere zentzua du, hots, ikaslearen gorabehera pertsonalak kontuan hartuta, Hezkuntza-Administrazioak pentsatzen du NCEn proposatzen dena dela ikasle honentzako curriculum ofiziala, helburuei, edukiei eta ebaluazio-irizpideei begira, eta NCEk agertzen dituen helburu, eduki eta ebaluazio-irizpide horiek izango dira ikasle horrekin aurrera eramango den hezkuntza-jardueraren ardatzak. Horrela gertatu ezean, ez litzateke araudiak zehazten duen prozedura konplexua justifikatuko. 2. Curriculum-erreferentea da kontuan hartzeko moduko beste gai bat. Curriculumerreferenteaz hitz egiten denean, batez ere abiapuntura hurbildu nahi da curriculumegokitzapena egiten den arloan. Erreferentzia bat besterik ez da, ikasle horren curriculum osoa antolatu eta egituratzeko. 3. Aurreko puntua kontuan hartuta, arazoa dirudiena bezain sinplea ez dela pentsatu behar da, ezta horren aplikazioa hain erraza ere. Alde batetik, ez da gauza bera DBHko ikasle batek arlo batean Lehen Hezkuntzako lehen zikloko curriculum-erreferente bat izatea, edo curriculum-erreferentea hirugarren ziklokoa izatea. Bestalde, NCEko arloen helburu eta eduki guztiek ez dute derrigorrean curriculum-erreferente bera izan behar. Horregatik, ikasle bakoitzaren egoera pertsonala aztertu behar da, beste kurtso batera igarotzeko eta titulazioak emateko orduan. 4. Irizpideak automatikoki ez aplikatzeak ikaslea bere osotasunean kontuan hartzea eskatzen du, orain arte egin duen ibilbidea eta etorkizunari begira dituen arrazoizko aukerak. Ezgaitasun zehatz batzuek, gorreriari edo garun-paralisiari lotutakoek esate baterako, alderdi kognitiboak ez dira haietan desagertzen, argi eta garbi eragiten diete hizkuntzaren dimentsio batzuei eta, ondorioz, curriculum-erreferentzia bat izango dute NCEn. Baina beste dimentsi batzuk nahiko era normalizatuan garatzen dira eta ikaslea eskolatuta dagoen zikloko curriculum arruntaren erreferentzia bera izango dute. Horrek esan nahi du ikaslearen balorazio globala egin behar dugula, orain arte egin dituen aurrerapenak eta, irakasle eta hezkuntza-premia berezietarako aholkularien ustez, etorkizunari begira dituen arrazoizko aukera akademikoak.

5. Curriculum-arloetakoren batean NCErekin Lehen Hezkuntzako hirugarren zikoa gainditzen duen ikasleak, seguru asko DBHn NCE bat beharko du arlo horietan. Erabakia hartzeko, ez da zikloa gainditu duen ala ez kontuan hartzen, arlo horietan duen curriculumgaitasunaren ebaluazioa baizik. Eta arrazoizkoa litzateke, arlo bat NCErekin (hots, helburu eta eduki batzuk kenduz) gainditu baldin badu, NCErekin jarraitu behar izatea, haren zailtasunak gainditu ez baditu, normalean gertatzen ez dena.

5.

TITULAZIOARI BURUZ

2003/2004 ikasturtean ebaluazioari buruzko arauetan izan den aldaketatik aurrera, eta orain arte esandako guztiarekin bat etortzeko, pentsatu behar dugu arlo batzuetan NCE duen ikasle batekin gainontzekoekin erabiltzen diren irizpide berberak erabili behar direla, titulua lortzeko. Orientabide hauetan egin diren puntualizazioak eta CurriculumEgokitzapenei buruzko Aginduak 20. eta 21. artikuluetan dioena kontuan hartuta, hots: 20. artikulua.- Beste ziklo edo kurtso batera igarotzea. 1. 1993ko maiatzaren 5eko Aginduak, Lehen Hezkuntzaren ebaluazioari buruzkoak, 17. artikuluan, eta 1996ko uztailaren 16ko Aginduak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazioari buruzkoak, III. kapituluan xedatutakoaren arabera erabakiko da beste ziklo edo kurtso batera igaroko diren ala beste urtebete bat emango duten berean Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hezkuntza-premia berezietako ikasleak, erreferentzia-esparrua etapa beraren helburuak badira, curriculum-egokitzapenarekin eman diren eta, egokitzapen horretan xedatutako irizpideen arabera, ebaluazio positiboa izan duten arloek curriculum arruntaren arabera egin eta era positiboan ebaluatu direnen balio bera izango dutela kontuan hartuta. 2. Erreferentzia-esparrua etapa desberdin baten helburuak badira, egokitzapenean berean zehaztu beharko dira zikloa gainditzeko irizpideak. 21. artikulua.- Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua. 1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bukaeran, eskolatzea arlo mailako curriculumegokitzapen esanguratsuen bidez egin duen hezkuntza-premia berezietako ikasleak etapa honetan ezarritako helburuak lortzen baldin baditu, Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua jasoko du eta titulu honek emango dio Batxilergoa eta Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa egiteko aukera. 2. Irakasle-taldeak Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua ematea proposatuko du arlo guztietan, banakako curriculum-egokitzapenean ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera, ebaluazio positiboa izan duten ikasleei. Halaber, aipatutako titulua ematea proposatuko du, irakasle-taldearen beraren ustez, bi heren baino gehiagoko gehiengoz, 213/1994 Dekretuak 4. artikuluan aipatzen dituen gaitasunak era globalean lortu dituzten ikasleei, arlo batzuetan ebaluazio positiboa lortu ez duten arren. Ikasle horiei ez zaizkie aplikatuko 1996ko uztailaren 16ko Aginduak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazioari buruzkoak, 21. artikuluan xedatzen dituen mugak. curriculum-

10

Gauzak horrela, hiru arlotan, gehienez ere, NCErekin DBHko 4. kurtsora iristen den ikasleak titulua lortu ahal izango du, betiere NCE horietako bik ez baldin badiete Gaztelania eta Literatura eta Euskal Hizkuntza eta Literatura, alde batetik, edo Matematikak, bestetik, arloen funtsezko helburuei eragiten, hori guztia 3. atalaren abardurak ahaztu gabe.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko urriaren 17an HEZKUNTZA SAILBURUORDEA

PEDRO MARIA OTXOA BERNALES

11

También podría gustarte